ARRAKASTA “MADAMA BUTTERFLY” EMANALDIAN, OMANEN

Castell de Perelada jaialdiak Maskatera eraman duen opera-emanaldietako lehenengoak 7 minututik gorako txaloak jaso ditu

  Bilbon, 2018ko urtarrilaren 18an Urtarrilaren 17an (osteguna), 19:30ean, Maskateko Royal Opera House entzunareto zoragarriaren pezoian, “Madama Butterfly” operaren emanaldia hasi zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bi ordu geroago, emanaldia amaitu zen, eta entzuleek 7 minututik gora iraun zuen txalo-zaparrada eskaini zuten. Pertsiar Golkoko herrialde horretara bertaratu diren 170 pertsonek interpretatu dute Castell de Pereladak eta Deutsche Oper am Rhein operak lankidetzan produzitutako obra hau, Joan Antón Rechik sinatutakoa; 2017ko udan estreinatu zen, Pereladan, orduan ere BOS pezoian zegoela. Abeslarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera, honakoak aritu dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze, Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egon da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean. Lehenengo emanaldi honen ostean, Oriol Aguilàk, Castell de Perelada jaialdiaren zuzendariak, adierazi du Bilbao Orkestra Sinfonikoak “emanaldi zoragarria” eskaini duela. Datu interesgarri gisa, duela mende bat idatzitako libreto originala aldatu da, herrialdearen kulturara egokitzeko, eta piezaren une batean agertzen den “whisky” hitza “jengibre” hitzarekin ordezkatu dute. Eszenografian ere aldaketa bat egin da, eta Pereladako emanaldian agertzen zen Ipar Amerikako banderaren ordez oihal bat jarri da, agertokian herrialdeen banderarik ez delako erakutsi behar. Omanera bertaratu diren orkestrako 73 kideek bigarren hitzordua izango dute entzuleekin bihar, larunbatean, bigarren emanaldian.Emanaldiaren ondoren, Bilborako itzulera-bidaia egingo dute, astelehen eguerdian. Oman Royal Opera House

BOSek Omanera bidaiatuko du, Madama Butterfly interpretatzeko

Orkestra Omanera abiatuko da ostiral honetan, eta Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren «Madama Butterfly» operaren bi emanaldietan parte hartzeko Bilbon, 2019ko urtarrilaren 8an Ostiral honetan, BOSek Omanera bidaiatuko du, eta urtarrilaren 17an eta 19an Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren Madama Butterfly operaren bi emanaldietan parte hartzeko. Musikarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera honakoak arituko dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egongo da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean. Joan Antón Rechik sinatutako Deutsche Oper am Rhein-en koprodukzioa da Butterfly hau, eta Castell de Peralada jaialdian estreinatu zen 2017ko udako edizioan, orduan ere BOSen partaidetzarekin. Oraingoan, BOSeko 73 musikarik bidaiatuko dute, agenda beteta, publikoarentzako bi emanaldiak eskaintzeko, bai eta bost entsegu egiteko ere. Bilbon ez gauden bitartean, gure denboraldi sinfoniko honetan bi orkestra sinfoniko gonbidatu izango ditugu gurean. Aste honetan, urtarrilaren 10ean eta 11n, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa izango dugu gurekin. Datorren astean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da; zehazki, urtarrilaren 17an eta 18an. Hurrengo denboraldietan bisita itzuliko diegu. Oman Royal Opera House

DENBORALDI HONETAKO KONTZERTUAK FAMILIAN PROGRAMA HASI DA

Bi proposamen interesgarri, musika familian gozatzeko egokiak, 6 urtetik gorakoentzat. Horietako lehenengoa gaztelaniaz da, eta “¡Vaya día de per…cusión!” izena du. Irratsaio tankera duen istorio dibertigarria da: “esatariak”, BOSen perkusio-sekzioko kide guztiekin batera, familia hau eratzen duten askotariko instrumentuak aurkeztuko dizkigu.

Bigarren proposamena euskaraz da, eta “Peer Gynt”-en, inoiz nagusi egin ez zen pertsonaia bihurri eta ameslariaren, abentura nahiz zorigaitzetan barrena eramango gaitu.

GEHIAGO IRAKURRI:

¡Vaya día de per…cusión! Peer Gynt

VI. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.

LEER MÁS

WEST SIDE STORY, FILMA ETA ORKESTRA ZUZENEAN

Bernstein jaio zeneko mendeurrenean, Orkestrak omenaldi berezia egin nahi dio: bere maisulana proiektatzen den bitartean, BOSek zuzenean interpretatuko du filmaren soinu-banda, eta elkarrizketak eta jatorrizko abestien ahotsak entzungo ditugu. Oso esperientzia berezia da, eta gutxitan egoten da horrelakoekin gozatzeko aukera. Musika bikaina film mitiko batentzat. Filmak 10 Oscar sari ditu, eta Romeo eta Julietaren istorioa birsortzen du New Yorkeko 1960ko hamarkadan. Tony eta Mariaren maitasuna, beraien jatorrizko ahotsean, Sharks eta Jets taldeen arteko borrokak, Rita Morenorekin dantzatutako Mamboa… orain arte inoiz entzun ez duzun eran. Informazio gehiago eta sarrerak  

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 18-19 denboraldiaren aurkezpena

BOSen 2018-2019 Denboraldi Sinfonikoa aurkezteko prentsaurrekoa ikus dezakezu zuzenean. Apirilaren 27an izango da, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entseguetarako aretoan. Egitarau berria ezagutu eta “modu birtualean” bertan izan nahi duten guztiek prentsaurrekoa zuzenean ikusi ahal izango dute; izan ere, gure webgunearen eta Facebookeko gure orriaren bitartez emitituko da denbora errealean. Gainera, prentsaurrekoa amaitutakoan, denboraldi berriko informazio guztia eskuragarri izango da gure webgunean.

TRAKAMATRAKA (Euskera)

Birziklatutako elementuekin musika-tresnak egiteko 2 tailer, BOSen entseguetarako Aretoan. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
urtarrila 20-  [euskera] apirila 21 -[castellano]
 
Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 € Larunbat arratsaldetan, 18:00etan Iraupena, gutxi gorabehera: 90’ Gehienez 30 neska-mutiko bakoitzeko Adina: 9 – 16 urte

KONTZERTU AURREKO MUSIKA. BILBOKO KONTSERBATORIOKO IKASLEAK, BOSEN DENBORALDIAN

Abenduaren 21ean (osteguna) proiektu berri bat abiaraziko da Bilboko Musika Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren artean. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da gure denboraldiko 7 kontzertutan.

Abenduaren 21ean (osteguna) proiektu berri bat abiaraziko da Bilboko Musika Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren artean. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatu ahal izango da gure denboraldiko 7 kontzertutan.
Bilboko Musika Kontserbatorioak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) lankidetzazko proiektu berria hasiko dute BOSen denboraldiko Gabonetako egitarauaren barruan. Horri esker, kontserbatorioko hainbat ikasle-taldek emanaldia eskaini ahal izango dute, BOSen denboraldiko kontzertuetako batzuk hasi aurreko denbora-tartean. Kontzertu Aurreko Musika izen orokorra izango dute, eta Euskalduna Jauregiko “Uretaratze Foyerrean” egingo dira. 19:00etan hasiko dira, BOSen kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, eta 20 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera. Programak, hain zuzen, bi helburu ditu. Alde batetik, ikasleei euren emanaldia egiteko espazio bat eta publiko bat eskaintzea; izan ere, oinarrizko elementua da, profesional gisa trebatzeko prozesuan. Bestetik, gure Orkestraren publikoak jarduera horretaz gozatu ahal izango du, eta, era berean, Bilboko kontserbatorioan egiten den lana ikusi ahal izango du. Kontzertu Aurreko Musika egitasmoko lehen kontzertua abenduaren 21ean (osteguna) egingo da, eta tronpeta ensemble baten eskutik izango da. Proiektua honako egitarauetan gauzatuko da. Osteguna edo ostirala aukeratzea Kontserbatorioaren egitarauaren eta Euskalduna Jauregiaren jarduera-planaren araberakoa izango da: 10.a  Hari laukotea/hirukotea 11.a  Hari hirukotea eta pianoa 12.a  Egurrezko haize-instrumentu laukotea pianoarekin 13.a  Hari laukotea/hirukotea 14.a  Egurrezko haize-instrumentu hirukotea 15.a  Metal taldea    

tailer musikalak – Musikaz Bizi

Musikaz Biziz 4 tailer musikal haurrekin, BOSen entseguetarako Aretoan Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.
Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza Irantzu Pérez Laguntzailea 4 – 8 urte 16 abendua (euskera) 3 otsaila (castellano) 17 de martxoa (euskera) 12 de maiatza(castellano) Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 € Larunbat goizetan, 11:30etan Iraupena, gutxi gorabehera: 75’ Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko Izen-ematea, 944 035 205

Boslaris V

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz. Informazio gehiago