Agurra Denboraldi bikain bati

Joan den ekainaren 7an (ostirala), agur esan genion 2018-2019 denboraldiko egitarau sinfonikoari, Denboraldi bikain honi berealdiko bukaera emateko balio izan zuen egitarau paregabe batekin.

BOSek eskerrak eman nahi dizkie hori gauzatu duten pertsona guztiei: publikoari, musikariei, langile teknikoei… eskerrik asko, guztioi!

Gainera, gonbit egin nahi dizuegu udan BOSez gozatzen jarrai dezazuen; izan ere, denboraldia amaitu dugun arren, BOS ez da geldirik geratuko, eta Bizkaiko eta zenbait lekutako agertokietan zehar arituko da, interes handiko proiektuak gauzatzen. Gurekin etorriko zarete?

Ekainean, José María Usandizagaren “Mendi-Mendiyan” konposizio handia interpretatuko dugu, Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Kursaalen. Horrez gain, Luis de Pablo bilbotar konpositorearen “La caída de Bilbao” lana ere interpretatuko dugu, Arriaga antzokian.

Ekainean, José María Usandizagaren “Mendi-Mendiyan” konposizio handia interpretatuko dugu, Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Kursaalen. Horrez gain, Luis de Pablo bilbotar konpositorearen “La caída de Bilbao” lana ere interpretatuko dugu, Arriaga antzokian.

Abuztuan, “Kontzertuak Bizkaian” ekimenak Bermeora, Lekeitiora eta Pozalaguako auditoriumera (Karrantza) eramango gaitu, lehenengo aldiz. Abuztu amaieran, ostera, tradiziozko hitzordua izango dugu publikoarekin, Bilboko Aste Nagusian.

Irailean, “Kontzertuak Bizkaian” ekimenari ekingo diogu berriro, eta Getxora eta Santurtzira joango gara. Era berean, urteko ohiko hitzordua izango dugu, Musikagileaken musika garaikidearen zirkuitua eskaintzeko. Irailaren 27an izango da, Campos antzokian.

Espero dugu udaz gozatuko duzuela, eta ez ahaztu datorren Denboraldirako harpidetzea: abonu osoak ekainaren 24tik aurrera egongo dira salgai.

Uda zoriontsua izan!