Bertan behera uzte hau , pairatzen dugun osasun egoeraren ondorioa da. Gogorarazten dizuegu atzo iragarri genuela 12. egitarau sinfonikoa, eta ganbera denboraldiko 8. kontzertua ,bertan behera geratu zirela .
Koronabirusaren prebentzio eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Bilboko Orkestra Sinfonikoak 13. egitarau sinfonikoa (martxoaren 26 eta 27ko kontzertuak) bertan behera uztea erabaki du. “Cantico espiritual” deritzon egitarau honetako bakarlaria, Amancio Prada abeslaria zen.
Halaber , gogorarazten dizuegu atzo iragarri genuela 12.egitarau sinfonikoa (martxoaren 19 eta 20ko kontzertuak) eta ganbera denboraldiko 8. Kontzertua (martxoaren 16) bertan behera geratu zirela.
Hala artistak nola Orkestrak berak asko sentitzen dute kontzertuak bertan behera uztea, eta barkamena eskatzen diete, zinez, kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei.
Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratzeko erabilitako bide bera erabilita.
Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue astelehenetik aurrera.
BOSaren bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Telefonoa: 94 403 52 05
Denboraldi sinfonikoko 12. egitaraua (martxoaren 19 eta 20ko kontzertuak) bertan behera geldituko da Christian Zacharias zuzendari eta bakarlariaren gaixotasun bat tarteko. Orkestrari egiaztagiri mediko bat helarazi dio, ezin izango duela egon justifikatzeko.
Hala artistak nola Orkestrak berak asko sentitzen dute kontzertuak bertan behera uztea, eta barkamena eskatzen diete, zinez, kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei.
Halaber, osasun agintarien jarraibideei ahalik eta ondoen jarraitzeko, BOSek erabaki du martxoaren 16ko (astelehena) Ganbera denboraldiko 8. kontzertua bertan behera uztea.
Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratzeko erabilitako bide bera erabilita. Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue bihartik aurrera.
Gaurkotzea: 13. egitarau sinfonikoa ere bertan behera geratu da. Aipatu egitaraua martxoaren 26 eta 27rako aurrikusita zegoen , Amancio Prada bakarlariaren parte hartzearekin.
BOSen bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Telefonoa: 94 403 52 05
Denboraldi honetan ere (dagoeneko, 32 dira),
Musikahazi izango dugu, askotariko
eskaintza paregabe eta inklusiboarekin: haurtxoentzako kontzertuak, kontzertuak familian, kontzertu didaktikoak, musika- eta gizarte-tailerrak, dantza, entsegu orokorretarako bisitak eta beste hainbat jarduera, zaren modukoa zarela ere, zurekin bat datorren erara musikaz goza dezazun bermatzeko. Ez galdu aukera.
Informazio gehiago (pdf)
Beste denboraldi batez,
BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez,
BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.
LEER MÁS
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Aurten ere, eta gure jarduera didaktikoaren barruan, aurreko edizioetan hainbeste arrakasta izan duen kontzertua eskainiko diegu entzuleei.
Hona hemen ikuskizunaren fitxa:
“Soinu leunak”
Txikiak direla-eta, pentsa liteke instrumentu handiek ez dituztela haurtxoak erakartzen. Baina ez! Tubaren soinua gozoa eta eztia da. Gil Gonçalves jotzeko prestatzen denean, haur eta heldu askok belarriak ixten dituzte, beldurrez, burrunba itzela entzungo dutelakoan. Baina, egiaz, espero ez bezalako soinu leuna egiten du: peluxezko elefantea balitz bezala.
Musicalmente konpainia
Alberto Roque y José Lopes. saxofoiak
Pedro Santos, , eskusoinua
Isabel Catarino y Cristiana Francisco, ahotsa
Inesa Markava, dantzari
Gil Gonçalves, tuba
Paulo Lameiro, ahotsa eta zuzendaritza
Datak eta orduak:
Azaroak 22
18:00etan
Azaroak 23
12:00etan
17:30ean
Azaroak 24
10:30ean
12:00etan
Lekua: Euskalduna Jauregia. (Bilbo) OB aretoa
Prezioak: Orokorra: 10 €
BOSen abonatuak: 8 € (Leihatilan)
Edukiera: 220 ikusle (55 haurtxo + 3 lagun gehienez haurtxoko)
Kontzertuak berrogeita bost minutu irauten du gutxi gorabehera.
Sarrerak datorren urriaren 28an salgai jartzea espero dugu.
Garrantzitsua: Aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoek barne) sarrera aurkeztu beharko dute.
Iraileko lehen astean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak jarraitu egingo du Bizkaian zehar egiten duen udako bira tradizionalarekin; hilabete honetan, Getxon eta Santurtzin arituko da. Gainera, kontzertu solidarioa egingo du Caritasekin.
Aste honetan, Bizkaian zehar egiten dugun udako bira tradizionala amaituko dugu, Getxon (irailak 4) eta Santurtzin (irailak 6) kontzertua eskainita.
Orkestra Rafael Sánchez Araña zuzendariaren gidaritzapean arituko da; Las Palmasko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da, baita Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari titularra den Karel Mark Chichon maisuaren zuzendari laguntzailea ere.
Barakaldoko saxofoi-jotzaile Patricia Allerrek ere hartuko du parte, bakarlari gisa; Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion, eta Iberian Quartet taldeko kidea eta musika-irakaslea ere bada.
Kontzertu solidarioa
Irailaren 5ean (osteguna), Joan Santuen elizan, BOSek kontzertu solidario batean hartuko du parte, Caritasen alde, Rafael Sánchez Arañaren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa izango da, leku-kopurua bete arte, eta bildutako dohaintza guztiak Caritas Bizkaiari emango zaizkio.
KONTZERTUAK BIZKAIAN, PROGRAMA: IRAILAK 4 ETA 6
José María Usandizaga, Hassan eta Melihah, Fantasia dantza
Claude Debussy, Saxofoi eta orkestrarako rapsodia
Piotr Ilich Tchaikovsky, 1. sinfonia sol minorrean, op. 13 “Neguko ametsak”
Zuzendaria: Rafael Sánchez-Araña
Bakarlaria: Patricia Aller, saxofoia
KONTZERTU SOLIDARIOA, PROGRAMA: IRAILAK 5
José María Usandizaga, Hassan eta Melihah, Fantasia dantza
Piotr Ilich Tchaikovsky, 1. sinfonia sol minorrean, op. 13 “Neguko ametsak”
Zuzendaria: Rafael Sánchez-Araña
KONTZERTUAK BIZKAIAN, DATAK: IRAILAK 4, 5 ETA 6
Getxo. Irailak 4. Getxo Antzokia. 19:30ean
Kontzertu solidarioa. Irailak 5. Joan Santuen eliza. 20:00ean
Santurtzi. Irailak 6. Serantes Kultur Aretoa. 20:30ean
Aste honetan, BOSek hasiera emango dio Bizkaian zehar egiten duen udako bira tradizionalari. Aurtengo abuztuan, Bermeo, Lekeitio eta Karrantzan (Pozalaguako auditoriuma) arituko dira
Bilbon, 2019ko abuztuaren 5ean
Aste honetan, Bizkaian egiten dugun udako bira tradizionalak Bermeora (abuztuak 8), Lekeitiora (abuztuak 9) eta Karrantzako Pozalaguako auditoriumera (abuztuak 10) eramango gaitu. Bertan, lehen aldiz jardungo dugu, egitarau berezi batekin; horren baitan, Linareseko Lucía Marínen zuzendaritzapean arituko da gure orkestra. Marín gorabidean dagoen zuzendari arrakastatsua da, eta Musikenen jaso du prestakuntza. Bilboko txirula-jotzaile Natalia Sánchezek ere parte hartuko du, bakarlari gisa; Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion.
Irailean, birak Getxo eta Santurtzira eramango gaitu, beste egitarau batekin.
KONTZERTUAK BIZKAIAN, PROGRAMA: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10
Stamitz, Carl. Txirula eta orkestrarako kontzertua, Sol maiorrean, op. 29
Dvorak, Antonin. 8. sinfonia Sol maiorrean, op. 88 [antzinako 4.a.]
Zuzendaria: Lucía Marín
Bakarlaria: Natalia Sánchez, txirula
KONTZERTUAK BIZKAIAN, DATAK: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10
Bermeo. Abuztuak 8. Andra Mari eliza. 20:00etan.
Lekeitio. Abuztuak 9. Andra Mari basilika. 22:00etan.
Karrantza. Abuztuak 10. Pozalaguako auditoriuma. 20:30ean.
Joan den ekainaren 7an (ostirala), agur esan genion 2018-2019 denboraldiko egitarau sinfonikoari, Denboraldi bikain honi berealdiko bukaera emateko balio izan zuen egitarau paregabe batekin.
BOSek eskerrak eman nahi dizkie hori gauzatu duten pertsona guztiei: publikoari, musikariei, langile teknikoei… eskerrik asko, guztioi!
Gainera, gonbit egin nahi dizuegu udan
BOSez gozatzen jarrai dezazuen; izan ere, denboraldia amaitu dugun arren,
BOS ez da geldirik geratuko, eta Bizkaiko eta zenbait lekutako agertokietan zehar arituko da, interes handiko proiektuak gauzatzen. Gurekin etorriko zarete?
Ekainean, José María Usandizagaren
“Mendi-Mendiyan” konposizio handia interpretatuko dugu,
Bilboko Arriaga antzokian eta
Donostiako Kursaalen. Horrez gain, Luis de Pablo bilbotar konpositorearen
“La caída de Bilbao” lana ere interpretatuko dugu, Arriaga antzokian.
Ekainean, José María Usandizagaren
“Mendi-Mendiyan” konposizio handia interpretatuko dugu, Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Kursaalen. Horrez gain, Luis de Pablo bilbotar konpositorearen
“La caída de Bilbao” lana ere interpretatuko dugu,
Arriaga antzokian.
Abuztuan,
“Kontzertuak Bizkaian” ekimenak
Bermeora,
Lekeitiora eta
Pozalaguako auditoriumera (Karrantza) eramango gaitu, lehenengo aldiz. Abuztu amaieran, ostera, tradiziozko hitzordua izango dugu publikoarekin, Bilboko
Aste Nagusian.
Irailean,
“Kontzertuak Bizkaian” ekimenari ekingo diogu berriro, eta
Getxora eta
Santurtzira joango gara. Era berean, urteko ohiko hitzordua izango dugu,
Musikagileaken musika garaikidearen zirkuitua eskaintzeko. Irailaren 27an izango da,
Campos antzokian.
Espero dugu udaz gozatuko duzuela, eta ez ahaztu datorren Denboraldirako harpidetzea: abonu osoak ekainaren 24tik aurrera egongo dira salgai.
Uda zoriontsua izan!
BOSen 2019-2020 Denboraldi Sinfonikoa aurkezteko prentsaurrekoa ikus dezakezu zuzenean.
Apirilaren 15an izango da, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entseguetarako aretoan. Egitarau berria ezagutu eta “modu birtualean” bertan izan nahi duten guztiek prentsaurrekoa zuzenean ikusi ahal izango dute; izan ere, gure webgunearen eta Facebookeko gure orriaren bitartez emitituko da denbora errealean.
Gainera, prentsaurrekoa amaitutakoan, denboraldi berriko informazio guztia eskuragarri izango da gure webgunean.
Philippe Quint biolin-jotzaile bakarlariak jakinarazi berri duenez, osasun-arazoak direla-eta, ezingo du gaurko aurreikusita zegoen BOSen Ganbera Denboraldiko kontzertua eskaini
Bilbon, 2019ko otsailaren 4an
Philippe Quint biolin-jotzaileak bertan behera utzi berri du arratsalde honetan bertan, 19:30ean, eskaintzekoa zen BOSen Ganbera Denboraldiko ganbera-kontzertua.
Kontzertua bertan behera geratu da artistaren osasun-arazoen ondorioz, artistak berak Bilbao Orkestra Sinfonikoari jakinarazi dionez.
Bai biolin-jotzaileak (joan den ostegunean eta ostiralean Denboraldi Sinfonikoaren egitarauan parte hartu zuen) bai Orkestrak berak kontzertua bertan behera geratu izana sentitzen dute, eta barkamen zintzoenak helarazten dizkiete errezitaldira joatea pentsatuta zuten entzuleei.
Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratu ziren bide beraren bitartez. Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue bihartik aurrera.
BOSen bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Telefonoa: 94 403 52 05