Kontzertuak

Zure esku jartzen dugu kontzertuen egutegi osoa, kategorizatuta, zure bilaketa errazagoa izan dadin. Sakatu nahi duzun kategoriaren gainean iragazkia aktibatzeko

  • Denboraldia 2023-2024
    30 - 01
    Abe
    2023

    Xostakovitxen testigantza

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Pablo González, zuzendaria.
    Jaeden Izik-Dzurko, pianoa.


    I

    LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

    4. kontzertua piano eta orkestrarako Sol Maiorrean Op. 58

    I. Allegro moderato
    II. Andante con moto
    III. Rondo (Vivace)

    Jaeden Izik-Dzurko, piano

    II

    DMITRI SHOSTAKOVICH (1906 – 1975)

    10. sinfonia mi minorrean Op. 93

    I. Moderato
    II. Allegro
    III. Allegretto
    IV. Andante

    Iraup. 120’ (g.g.b.)


     

    Informazioa eta sarrerak
  • 05
    Abe
    2023

    EL MESÍAS DE HANDEL

    Lekua: Euskalduna - Auditorium

    Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta ”la Caixa” Bilboko 2023ko Mesias Partizipatiboa antolatu dute.

    ”La Caixa”-k antolatzen duen kontzertu partizipatiboa esperientzia gogoangarria izaten da. Koru-musikaren zale diren abeslariak eta nazioartean ospe handia duten orkestra, bakarlari eta zuzendariak elkartzen ditu errepertorio sinfoniko-koraleko betiereko obrarik gailenetako bat interpretatzeko.

    Aurten, Bilboko 320 abeslari amateur baino gehiago elkartuko dira Euskalduna Jauregian, bertako eserlekuetatik Mesiasen koru-zatiak abesteko.

    Hilabeteak eman dituzte elkarrekin entseatzen, eta, orain, unea iritsi da proiektu musikal eta pedagogiko honi bukaera emateko eta G. F. Händelen Mesias obraren bertsio partizipatibo zirraragarri bat entzuteko.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2023-2024
    14 - 15
    Abe
    2023

    Mozart eta XX. mendeko klasikoak

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Batzuetan, obra garaikide handiek eta Mozartek zerabilen orekak uste baino antz handiagoa duce. Denek duce klasikoek daukaten ziurtasun-kutsu hori. Halaxe nabari da Dutilleuxek Baudelaireri buruz konposatu zuen oroitzapen poetikoan -Johannes Moserren atzamarretan entzuteko irrikaz gaudena-, edo Ligetiren Lux Aeterna hipnotikoan, Kea Ahots Taldearen ahotsetan kristal hutsa dena. Edo Isabel Urrutiaren obra berria deskubritzen dugunean, Urkiolan inspiratua eta World Timbres Mixture teknikarekin konposatua.

    I. Urrutia: Urkiola, orkestra sinfonikorako eta digitalizatutako folklore-instrumentuen orkestrarako (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
    H. Dutilleux: “Tout un monde lointain…” biolontxelo eta orkestrarako
    G. Ligeti: Lux Aeterna
    W.A. Mozart: 39. sinfonia mi maiorrean K. 543

    Johannes Moser, biolontxeloa
    Kea Ahots Taldea, (Enrique Azurza, zuzendaria)
    Erik Nielsen, zuzendaria

     

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    18
    Abe
    2023

    Cámara 03

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Bakarlari handiak Errezitaldian

    N. Boulanger: Trois pièces
    S. Rachmaninov: Biolontxelo eta pianorako sonata, op. 19
    F. Poulenc: Biolontxelo eta pianorako sonata, FP 143
    B. Martinů: Rossiniren tema baten inguruko bariazioak

    Johannes Moser, biolontxeloa
    Andrei Korobeinikov, pianoa

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    21 - 22
    Abe
    2023

    Gabonetako kontzertua

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Poulencek iraganeko konpositore erlijiosoen lekukoa hartu eta Gloria sortu zuen, XX. mendeko musika erlijiosoaren maisulanetako bat, hain zuzen. Espíritu argitsuak, Bilboko Koral Elkartearen ahotsetan, garai honetan ospatzera gonbidatzen gaitu, eta ando uztartzen da bere garaikide Germaine Tailleferren graziarekin. Respighi konpositorearen musikaren ospakizun bat ere bada, eta melankolia puntu bat du, Nino Rotak Felliniren Lastrada ahaztezinerako idatzitakoa, hain zuzen.


    Charla preconcierto
    2023/12/21 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


    Gabonetako kontzertua

    G. Tailleferre: Petite suite
    N. Rota: La Strada, suite
    O. Respighi: Fontane di Roma
    F. Poulenc: Gloria

    Katharina Ruckgaber, sopranoa
    Sociedad Coral de Bilbao (Enrique Azurza, zuzendaria)
    Daniele Squeo, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    11 - 12
    Urt
    2024

    Alena Baeva eta Schumannen erromantizismoa

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Mozarten, Arriagaren edota Schuberten kasuan bezala, ez dakigu Lili Boulanger noraino iritsiko zen osasunak errespetatu izan balu. 24 urterekin hil zenez, arian-arian baino ezin izan dugu disfrutatu bere lana. lrrikan gaude ikusteko Alena Baeva zoragarriak Prokofieven bigarrenaren zer bertsio eskaintzen digun, eta Schumannen erromantizismoa nola islatzen den Ch loé van Soeterstede zuzendariaren batutan.

    Lili Boulanger: D’un matin de printemps
    S. Prokofiev: Biolin eta orkestrarako 2. kontzertua sol minorrean, op. 63
    R. Schumann: 2. sinfonia Do Maiorrean, op. 61

    Alena Baeva, biolina
    Chloé van Soeterstède, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    15
    Urt
    2024

    Cámara 04

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Bakarlari Handiak BOSekin

    Alena Baeva, biolina
    BOSen laukotea

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    18 - 19
    Urt
    2024

    Messiaen Brucknerren ospakizunean

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Brucknerren berrehungarren urteurrenak neurriko proposamen bat behar zuen. Goranzko batuta bat, Ludovic Morlot zuzendariarena, protagonismo osoa orkestrari ematen dion programa batean. Laugarren sinfonía izugarria entzungo da, “erromantikoa” ezizenekoa, eta, lehenago, beste konpositore eta organo-jotzaile baten musika: Olivier Messiaen bikainarena. L ‘Ascension izan zen bere lehen obra sinfoniko handia, eta Messiaen zuzenean jarri zuen XX. mendeko musikaren figura esanguratsuen arrean.

    O. Messiaen: L’Ascension
    A. Bruckner: 4. sinfonia mi bemol maiorrean

    Ludovic Morlot, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • 27
    Urt
    2024

    Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria

    Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

    Kontzertua familian 02
    Soinuak Haizean + Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS, konpainia
    Leire Orbe, aktorea
    Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria

    Bilbao Orkestra Sinfonikoa

    Hizkuntza: euskara.
    ­Adina: 6 urtetik aurrera

    Prezioak:
    Orokorra 10 €
    BOSaren abonatuak* 9 €
    * Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.

    Ikuskizun musikal honetan, Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken musikaz lagunduta, besteak beste.

    7 emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko ditugu, soinuzko eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, Emoziok batetik bestera ibiliko da, eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz… Handiek eta txikiek ikasi eta dibertituko dira musika bidaia zoragarri honetan!

    Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
    Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2023-2024
    01 - 02
    Ots
    2024

    Rakhmaninoven hirugarrena

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Programa honi birtuosismoaren askotariko formak izenburua jartzerik ere bagenuen. XX. mendeko bi klasiko, elkarrekiko oso desberdinak, baina interpreteak beren mugetatik hurbil eramateko ezaugarria partekatzen dutenak. Rakhmaninoven kasuan, piano-jotzailea darama muga horietaraino (adi Martín García gaztearekin, eskola errusiarrean ikasitakoarekin); Lutoslawskiren kasuan, ordea, azaroan, Bartók musikariarenarekin bacera orkestrarako interpretatuko dugun beste kontzertu handian dauden askotariko instrumentu-sortak daramatza mugetaraino.

    Abonua:

    XX Century Classics


    W. Lutoslawski: Orkestrarako kontzertua
    S. Rachmaninov: Piano eta orkestrarako 3. kontzertua re minorrean, op. 30

    Martín García García, pianoa
    Pablo Rus Broseta, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    05
    Ots
    2024

    Cámara 05

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    B. Smetana: 1. hari-kuartetoa mi minorrean “Nire bizitzakoa”
    BOSen hari-laukotea

    A. Bruckner: Hari-kintetoaFa Maiorrean
    BOSen hari-boskotea

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    24
    Ots
    2024

    ABAO

    Lekua: Euskalduna Bilbao

    Rigoletto

    ANTZEZLEAK

    Rigoletto
    Amartuvshin Enkhbat *

    Gilda
    Sabina Puértolas

    Ducati di Mantova
    Ismael Jordi

    Maddalena
    Carmen Topciu

    Sparafucile
    Emanuele Cordaro *

    Monterone
    Fernando Latorre

    Giovanna
    Itxaro Mentxaka

    Borsa
    Josu Cabrero

    Marulo
    José Manuel Díaz

    Conde Cepano
    Gexan Etxabe

    Condesa Ceprano
    Ana Sagastizabal *

    * Debuta en ABAO

    TALDE ARTISTIKOA

    Orquesta
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa

    Coro
    Coro de Ópera de Bilbao

    Director Del Coro
    Boris Dujin

    Director Musical
    Daniel Oren

    Director De Escena
    Miguel del Arco

    Escenografía
    Sven Jonke

    Vestuario
    Ana Garay

    Iluminación
    Juan Gómez Cornejo

    Coreografía
    Luz Arcas

    Producción
    ABAO Bilbao Opera
    Teatro Real
    Teatro de la Maestranza
    New Israeli Opera

    * Debuta en ABAO

    Informazio gehiago

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2023-2024
    04
    Mar
    2024

    Cámara 06

    Lekua:

    “EMAKUMEAK”: Frantziako XIX. mendeko emakume konpositoreak
    Obras de Nadia Boulanger, Lili Boulanger, Cécile Chaminade y Pauline Viardot

    BOSen soprano, xirula eta harpa hirukotea

    G. Puccini: “Crisantemi”, hari-laukoterako
    G. Verdi: Hari-kuartetoa mi minorrean
    BOSen hari-laukotea

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    07 - 08
    Mar
    2024

    Musika, femenino singularra

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Programa honetako hiru emakume protagonistak emakumeek musika klasikoan izan duren goraldi geldiezinaren isla dira. Esther Yoo biolin-jotzaileak Prokofieven bigarrenari egingo dio aurre, konpositore errusiar horren kontzertuei aurtengo denboraldian eman diegun arreta bereziari amaiera bikaina emateko. Yue Bao etorkizun handiko gazteak Mendelssohnen Eskoziarra obra oroitarazlea zuzenduko du, eta Unsuk Chin konpositore ospetsuak energía eta umorea zabalduko ditu Beethovenen Egmont oberturaren omenaldi berezi batekin.


    Charla preconcierto
    2024/03/07 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


    Unsuk Chin: Subito con forza
    S. Prokofiev: Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua re maiorrean, op. 19
    F. Mendelssohn: 3. sinfonia la minorrean, op. 56 “Scottish”

    Esther Yoo, biolina
    Yue Bao, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    21 - 22
    Mar
    2024

    On Kixote eta Ravelen boleroa

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    On Kixote antzeztu ez ezik, pertsonaia gorpuztu ere egiten du Asier Polok, eta gozatzeko ikuskizuna da beti. Straussek, halaber, orkestra nabarmentzeko xedez banatu ditu eginkizunak: biola, fagota, klarinete baxua, perkusioa, etab. Aurreko astean Madrilgo Auditorio Nazionalean jo genuen musika entzungo da berriz ere, bai eta konpositore ziburutarraren bolero ospetsu eta hipnotikoa ere. Jai izugarria izango da, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean.


    Charla preconcierto
    2024/03/21 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


    R. Strauss: Don Quijote, op. 35
    A. Isasi: El oráculo
    M. Ravel: Bolero

    Asier Polo, biolontxeloa
    Giancarlo Guerrero, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    08
    Api
    2024

    Cámara 07

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    A. Part: Frates
    Daniel Wohl: Exchange
    BOSen hari eta perkusio ensemblea

    Michel Bert: Kintetoa Frank Zappari, gitarra, oboe, biolin, kontrabaxu eta marinbarako
    BOSen boskotea

    J. Brahms: Harietarako sestetoa si bemol maiorrean, op. 18
    BOSen hari-seikotea

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    11 - 12
    Api
    2024

    Samy Moussa eta Dvoráken 7. sinfonia

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Oso ustekabe atsegina izan da azken urteotan Samy Moussaren musika ezagutzea eta ikus-entzuleekin duen konexio onaren lekuko izatea. Bere lana ezagutzen jarraitu ahalko dugu Adrano biolinerako kontzertuaren bidez, Karen Gomyo bikainaren eskutik; gainera, zuzendari-lanetan arituko da Nielsenen musikarekin eta Antonin Dvoráken 7. sinfonía kartsuarekin.

    C. Nielsen: Helios, obertura
    A. Dvorak: Romanza biolin eta orkestrarako, op. 11
    S. Moussa: “Adrano” piano eta orkestrarako kontzertua
    A. Dvorák: Sinfonía nº 7 en re menor, Op. 70

    Karen Gomyo, biolina
    Samy Moussa, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    18 - 19
    Api
    2024

    Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Emmauel Pahud aspaldi kokatu zen txirularen esparruko gailurrean. Bere ibilbidean ziztu bizian gertatu da dena 22 urte zituela Berlingo Filarmonikoan bakarlari-plaza lortu zuenetik; bera zuzenean entzun dutenek diote bere musika amasaren luzapena bezalakoa dela. Zuzendari-titular gisa egindako ibilbideari agur esaten hasteko, Erik Nielsenek Mahlerren S. sinfonía eskainiko digu, eta haren gailurrez, haranez eta adagietto ederraz gozatuko dugu.

    Abono:

    XX Century Classics


    C. Nielsen: Flauta eta orkestrarako kontzertua
    W.A. Mozart: Andante do maiorrean, flauta eta orkestrarako K. 315
    G. Mahler: 5. sinfonia do minor sostenituan

    Emmanuel Pahud, xirula
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    25 - 26
    Api
    2024

    Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


    Charla preconcierto
    2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


    A. Schonberg: Orkestrarako bost pieza, op. 16
    C. Saint-Saëns: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorren, 103. op. “Egiptoarra”
    R. Strauss: Heroiaren bizitza bat, op. 40

    Alexandre Kantorow, pianoa
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    29
    Api
    2024

    Cámara 08

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    A. Schnittke: Boskotea pianoarekin
    BOSen boskotea pianoarekin

    A. Schnittke: Moz’ Art à la Haydn
    BOSen hari-ensemblea

    W. A. Mozart: Ziri musikal bat, KV 522
    BOSen hari eta haize ensemblea

    Informazioa eta sarrerak
  • 04
    Mai
    2024

    Mozartland

    Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

    Kontzertua familian
    Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
    Wolfgang Amadeus Mozart, musika
    Pol Requesens, moldaketak

    Bilbao Orkestra Sinfonikoa

    ­2 urtetik aurrera

    PREZIOAK:
    Orokorra 10 €
    BOSaren abonatuak* 9 €
    * Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.

    “Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

    Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

    Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
    Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2023-2024
    16 - 17
    Mai
    2024

    Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

    BOSbaroque

    Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

    Tim Mead, kontratenorra
    Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    20
    Mai
    2024

    Cámara 09

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean
    J. S. Bach: 3. sonata re minorrean
    BOSen ensemble barrokoa

    J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
    J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
    BOSen ensemble barrokoa

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    24
    Mai
    2024

    ABAO

    Lekua: Euskalduna Bilbao

    GIACOMO PUCCINI
    LA BOHÈME


    ANTZEZLEAK

    Mimí
    Miren Urbieta

    Rodolfo
    Celso Albelo

    Marcelo
    Manel Esteve

    Musetta
    Marina Monzó

    Schunard
    José Manuel Díaz

    Colline
    David Lagares

    Bernoit/Alcindoro
    Fernando Latorre

    Parpignol
    a determinar

    TALDE ARTISTIKOA

    Director Del Coro
    Boris Dujin

    Director Musical
    Pedro Halffter

    Director De Escena
    Leo Nucci

    Director Repositor
    Salvatore Piro

    Escenografía
    Carlo Centolavigna

    Vestuario
    Artemio Cabassí

    Iluminación
    Cladio Schmid

    Producción
    Fondazione Teatri di Piacenza
    Pergolesi Spontini Fondazione
    Teatro Comunale di Modena
    Opéra de Marseille

    * Debuta en ABAO
    Informazio gehiago

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2023-2024
    02
    Eka
    2024

    Yuja Wang. Piano errezitaldia

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Yuja Wang piano-jotzailea ezaguna da agertokian duen presentzia liluragarriagatik, bere arte karismatikoagatik eta zintzotasun emozionalagatik. Munduko zuzendari, musikari eta talderik beneragarrienekin aritu izan da, eta bere birtuosismoagatik ez ezik, emanaldi espontaneoak eta animatuak eskaintzeagatik da ezaguna. Zera esan zion New York Times-i: “Irmoki uste dut programa bakoitzak bizitza propioa izan behar duela eta une horretan sentitzen dudana islatu behar duela”.

    Yurik berriki erakutsi du zer nolako trebezia eta karisma dituen, Yannick Nézet-Séguin zuzendariarekin eta Filadelfiako Orkestrarekin batera Carnegie Hallen eskainitako Rakhmaninoven maratoi-emanaldian. Rakhmaninov jaio zeneko 150. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldi historiko horretan, konpositorearen lau kontzertuak eta Paganiniren gai bati buruzko Rapsodia eskaini ziren arratsalde batean.

    Horrez gain, denboraldi honetan Magnus Lindbergen pianorako 3. kontzertuaren mundu mailako estreinaldia interpretatu du Yujak San Frantziskon, eta obra hori Ipar Amerikako eta Europako beste leku batzuetan ere eskainiko du.

    Beijingeko musikari familia batean jaio zen Yuja. Txinan haurrentzako piano-ikasketak egin ondoren, prestakuntza aurreratua jaso zuen Kanadan eta Curtis Institute of Music kontserbatorioan, Gary Graffmanekin. Nazioartean aurrerapauso handia eman zuen 2007an Martha Argerich ordezkatu zuenean Bostongo Orkestra Sinfonikoko bakarlaria izateko. Bi urte geroago, kontratu esklusibo bat sinatu zuen Deutsche Grammophonekin, eta ordutik lekua hartu du munduko artista ospetsuenen artean, kritikariek txalotutako emanaldiak eta grabazioak egin baititu.

    Musical Americak urteko artista izendatu zuen 2017an, eta 2021ean Opus Klassik saria jaso zuen John Adamsen Must the Devil Have all the Good Tunes? lanaren munduko estreinaldiko grabazioagatik, Los Angelesko Filarmonikoarekin batera eta Gustavo Dudamelen gidaritzapean egindakoa.

    Joan den denboraldian, nazioarteko errezitaldi-bira batean murgildu zen Yuja, Ipar Amerikako eta Europako areto garrantzitsuetan aritzeko, eta publikoa harri eta zur utzi zuen beste behin bere estilo, trebetasun tekniko eta arte bikainarekin, Beethoven, Ligeti eta Schönbergen lanak bildu zituen programa zabal batean.

    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    03
    Eka
    2024

    Cámara 10

    Lekua: Euskalduna Jauregia

     

    Bakarlari handiak Errezitaldian

    Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa

    W.A. Mozart: Pianorako sonata lau eskutan 
    F. Schubert: Fantasia fa minorrean, D 940
    F. Chopin: Rondoa do maiorrean, bi pianorako
    C. Debussy: Six epigraphes antiques, lau eskutako pianorako
    S. Rachmaninov: 2. suitea, bi pianorako
    Informazioa eta sarrerak
  • Denboraldia 2023-2024
    06 - 07
    Eka
    2024

    Slatkin eta Jussen anaiak

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Leonard Slatkinen esperientzia eta Jussen anaien gaztetasun ikaragarria uztartuko dira gure amaierako programan. Gure publikoak horiek guztiak ezagutzen ditu aurreko kontzertuetako arrakastari esker, errepertorio sutsuak baitituzte, esate baterako: erreferente bihurtu den bi pianoetarako kontzertua (neba-arreben kutsua duen lana da, Mozartek Nannerl arrebarekin jotzeko idatzi baitzuen), eta Brahmsen 1. sinfonía izugarria.

    S. Barber: OOverture to The school for scandal
    W. A. Mozart: Bi piano eta orkestrarako kontzertua mi bemol maiorrean, KV. 365
    J. Brahms: 1. sinfonia do minorrean, op. 68

    Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa
    Leonard Slatkin, zuzendaria

    Informazioa eta sarrerak