BOSek hiru kontzertu eskainiko ditu Bizkaian Jon Thate eta Alejandro Cantalapiedrarekin

Bilbao Orkestra Sinfonikoak hiru kontzertu eskainiko ditu aste honetan Bilbon, Urduñan eta Getxon, Alejandro Cantalapiedraren zuzendaritzapean eta Bilboko Jon Thate txirularia bakarlari dela.

Lehenengo hitzordua irailaren 3an izango da, ostegunez, 20:00etan, Bilboko El Carmen elizan. Cáritasen aldeko aparteko kontzertua izango da, eta BOSek Carl Reineckeren Txirularako kontzertua Re Maiorrean eta Felix Mendelssohnen 3. Sinfonia La minorrean, «Eskoziarra», interpretatuko ditu.

Egitarau osoa irailaren 4an, ostiralez, 19:00etan, Urduñako Josefinoen elizan, eta irailaren 5ean, larunbatez, 20:00etan, Getxoko Muxikebarrin entzuteko aukera izango da. Bi hitzordu horietan Ludwig van Beethovenen Egmont obertura gehituko zaio egitarauari.

Kontzertuak Bizkaian

Bilbo
Irailak 3, osteguna · El Carmen eliza · 20:00 Cáritasen aldeko aparteko kontzertua

Carl Reinecke Txirularako kontzertua Re Maiorrean Felix Mendelssohn: 3. Sinfonia La minorrean, «Eskoziarra»

Urduña
Irailak 4, ostirala · Josefinoen eliza · 19:00

Getxo
Irailak 5, larunbata · Muxikebarri · 20:00

  Egitaraua Urduñan eta Getxon

Ludwig van Beethoven: “Egmont”, obertura Carl Reinecke: Txirularako kontzertua Re Maiorrean Felix Mendelssohn: 3. Sinfonia La minorrean, “Eskoziarra”

Jon Thate, txirula

Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria

BOSek hitzordu berria du Berliozen Requiem apartarekin, «Grande messe des morts»

Hau izango da Bilbao Orkestra Sinfonikoak ehun urtetik gorako ibilbidean obra erraldoi honi aurre egingo dion hirugarren aldia, alderdi guztietatik: musika, arte eta eszena aldetik, baita eskatzen duen parte-hartzaile kopuruagatik ere.

Bihar, abuztuaren 19an, asteazkena, 20:00etan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Kursaaleko agertoki handituak BOS, Euskadiko Orkestra, Orfeón Donostiarra, Easo Abesbatza eta John Matthew Myers tenore bakarlaria bilduko ditu. Guztiak Erik Nielsen BOSeko zuzendari titular ohiaren zuzendaritzapean ariko dira. 300 interprete baino gehiago izango dira oholtza gainean, Berliozen Requiem, Grande messe des morts izenekoa, interpretatzeko.

Gure hirugarren interpretazioa ehun urtetik gorako ibilbidean


Bilbao Orkestra Sinfonikoarentzat, ezohiko obra batekin beste hitzordu berezi bat da hau. Aurreko bi interpretazioak 1954an izan ziren, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilboko Koral Elkartearekin batera eta José Ives Limantourren zuzendaritzapean; eta 1979an, Bergarako San Pedro Apostolua elizan, Bergarako Orfeoiarekin batera eta Odón Alonsoren zuzendaritzapean.

Obra erraldoi eta sotila


Berliozek musika hau eskala handian ez ezik, esperientzia espazial gisa ere pentsatu zuen: orkestra handiaren eta abesbatza-multzoen ondoan, aretoaren hainbat gunetan kokatutako lau metal-taldek entzulea soinuz inguratzen dute, bereziki Tuba mirum hunkigarrian. Proportzio kolosaleko obra da, bai, baina aparteko fintasun eta barnekotasuneko uneetan gelditzeko gai ere bada.

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 1. abonurako

2021-22 denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko promozio bereziarekin itzultzen gara. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: I. Abonua (irailak 30 eta urriak 1). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira. Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean. Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0101
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0102
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu. Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Gaurko Ganbera-kontzertua bertan behera geratu da (otsailaren 4a, astelehena)

Philippe Quint biolin-jotzaile bakarlariak jakinarazi berri duenez, osasun-arazoak direla-eta, ezingo du gaurko aurreikusita zegoen BOSen Ganbera Denboraldiko kontzertua eskaini   Bilbon, 2019ko otsailaren 4an   Philippe Quint biolin-jotzaileak bertan behera utzi berri du arratsalde honetan bertan, 19:30ean, eskaintzekoa zen BOSen Ganbera Denboraldiko ganbera-kontzertua. Kontzertua bertan behera geratu da artistaren osasun-arazoen ondorioz, artistak berak Bilbao Orkestra Sinfonikoari jakinarazi dionez. Bai biolin-jotzaileak (joan den ostegunean eta ostiralean Denboraldi Sinfonikoaren egitarauan parte hartu zuen) bai Orkestrak berak kontzertua bertan behera geratu izana sentitzen dute, eta barkamen zintzoenak helarazten dizkiete errezitaldira joatea pentsatuta zuten entzuleei. Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratu ziren bide beraren bitartez. Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue bihartik aurrera. BOSen bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara. Telefonoa: 94 403 52 05  

Emoziotegia (Euskera)

Tailer honen asmoa da haur edo heldu batek musika entzutean senti ditzakeen emozioak ezagutzea eta interpretatzea.

Emozioak berezko egoera afektiboak dira, automatikoak, aldaketa fisiologikoen, kognitiboen eta konduktualen bidez sentitzen direnak. Sentitzen dugun ingurunera hobeto egokitzeko balio dute.

Adriana Grigoras, biola
Alberto Urretxo, tromboia

6 – 12 urte

Leku-kopurua: 15 neska-mutiko
Gehienez 2 heldu neska-mutiko bakoitzeko
Iraupena, gutxi gorabehera: 60’

Izen-ematea: 944 035 205 (Azaroaren 12tik aurrera, astelehena)

Musika familian

3 tailer musikal haurrekin,BOSen entseguetarako Aretoan

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko
Iraupena, gutxi gorabehera: 75’

4 – 8 años urte

Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez Laguntzailea

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat goizetan, 11:30etan

Izen-ematea: 944 035 205 (Azaroaren 12tik aurrera, astelehena)

BOSlaris VI

Etxean bakarrik jotzeaz nekatuta?

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Informazio gehiago eta inskripzioak: https://bilbaorkestra.eus/eu/boslaris/

TRAKAMATRAKA (Euskera)

Birziklatutako elementuekin musika-tresnak egiteko 2 tailer, BOSen entseguetarako Aretoan. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
urtarrila 20-  [euskera] apirila 21 -[castellano]
 
Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 € Larunbat arratsaldetan, 18:00etan Iraupena, gutxi gorabehera: 90’ Gehienez 30 neska-mutiko bakoitzeko Adina: 9 – 16 urte

Musikahazi

Kontzeruak Familian

ROSTRO PÁLIDO (Aurpegi zurbil)

Buster Keaton Kontzertu-Proiekzioa NEOPERCUSIÓN Rafa Gàlvez, Eloy Lurueña eta Juan Carlos Pelufo Ana Hernández, aurkezpena Neopercusiónen eskutik, Buster Keatonen klasiko handienetako batera hurbilduko gara. Kontzertu-proiekzio honetan, ikusleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, gure protagonistari Ameriketako indiarrekin izandako abenturetan lagunduko dion soinu-banda konposatzeko. Adina: 4 urtetik aurrera   Informazio gehiago eta sarrerak

Boslaris V

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz. Informazio gehiago