Eremu pertsonala
Zure eremu pertsonalera sartu
Zure eremu pertsonalera esteka honen bidez sar zaitezke.
Zure eremu pertsonalera sartzeko pasahitzik ez baduzu, esteka honetan eska ditzakezu.
Eremu pertsonalean erregistratzea
BOSek abonatuen eskura jartzen du webguneko eremu pertsonaletik izapide ohikoenak egiteko aukera, gure bulegoetara edota Euskaldunako leihatiletara joan beharreko aldi kopurua murrizteko.
Eremu hori erabili ahal izateko, ezinbestekoa da zure NAN zenbakia eta helbide elektroniko bat ematea. Horretarako, erantsitako galdetegi digitala bete dezakezu, esteka honetan:
Eremu pertsonalean erregistratzea
Datu horiekin alta eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu gure salmenta-plataformaren bidez (tickets@koobin.com), eta pasahitza berrezartzeko eskatuko dizugu.
Behin pasahitza sartutakoan, erregistroa amaitutzat emango da eta BOSen webguneko zerbitzu hori baliatu ahalko duzu.
Zure eremu pertsonalaren bitartez online izapideak egiteko aukera duzun arren, nahi izanez gero izapideok aurrez aurre egiten jarrai dezakezu.
Zure eremu pertsonalera sartu
Ziurtatu “Eremu pertsonala” (1) aukera hautatu duzula eta nahi duzun hizkuntzan zaudela (2); ondoren, zure eremu pertsonalera sartzeko datuak bete itzazu.
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, berri bat eska dezakezu hemen (3). Hori egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan, pasahitza aldatzeko jarraibideekin.
Sartzeko arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (944 035 205, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
Eremu pertsonala
Zure eremu pertsonaleko orri nagusia behean ikusten diren pantailen antzekoa izango da.
Eskuinean, zure datu nagusiak ikusiko dituzu.
Ezkerrean, eskuratu duzun abonu-mota agertuko zaizu. Bi adibide ageri dira pantailetan: ezkerrekoa abonu labur bati dagokio eta eskuinekoa, berriz, denboraldi osoko abonuari.