Zergatik abonatu

clarinete

BOSeko abonatuen abantailak

BOSen denboraldiko abonuarekin, sarrera solteen prezioaren gaineko deskontu handiaz gain, abantaila eta onura garrantzitsuak lor daitezke.

Kontzertura joango zaren data alda dezakezu

Abonatuek beren abonuko eserlekua kontzertu bereko beste funtzio batekoagatik aldatu ahal izango dute, betiere, eserlekuak libre badaude. Beraz, BOSek ez du bermatzen eremu bera.

Aldaketa honako lekuetan egin daiteke:

  1. BOSen bulegoetan.
    Nahikoa da BOSen bulegoetara joatea, jendearen arretarako ordutegian (09:00etatik 14:00etara), abonuaren eguna baino, gutxienez, 48 ordu lehenago. Abonatu-agiria entregatuko da, tratatzeko, eta aukeratutako funtziorako sarrera jasoko da.
  2. Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan.

Aukera honek aste barruko kontzertuaren aldaketetarako baino ez du balio. Txartel-leihatilaren ordutegia 17:00etatik 20:00etara artekoa da, eta, gutxienez, abonuaren eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da. Egin beharrekoa aurreko kasuan egin beharreko berbera da.

Zure abonuaren ordainketa zatikatu

Denboraldi osoko abonatuek, modalitate arruntean, ordainketa bi epetan egin dezakete, bankuan helbideratuta: lehenengoa irailean eta bigarrena urtarrilean.

2 gonbidapen dauzkazu

Denboraldi osoko abonatuek bi gonbidapen lor ditzakete denboraldi honetako kontzertu baterako. Hona hemen baldintzak:

  • Denboraldi sinfonikoaren kontzertuetako bakoitzean, gehienez, 50 sarrera egongo dira eskuragarri denboraldi osoko abonatuentzat; sarrerok, binaka multzokaturik, eskaeraren ordenaren arabera esleituko dira.
  • Abonatuaren guneko sarrera bi eskatu ahal izango dira, eta bertan lekurik ez badago, maila baxuagoko beste bi eskatu ahal izango dira.
  • Gonbidapenen erreserba, gutxienez, eskatzen den kontzertua baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Esleipena baieztatu ondoren, gonbidapenak BOSen bulegoan jaso ahal izango dira (jendearentzako ordutegian), edota kontzertuaren egunean, txartel-leihatilan bertan.
  • Abantaila hau ez erabiltzeagatik ez da inolako ordainsaririk emango.

Ez arduratu abonatu-txartela galtzen baduzu

Kopia bat egingo dizugu. Kopiaren prezioa: 5,5 €.

Deskontu berezia abonatu berria ekartzeagatik

Denboraldi sinfoniko osoko abonatu berri bat badakarzu BOSera, % 10eko deskontua izango duzu zure abonuaren prezioan. Gehienez, % 20koa (2 abonatu). Deskontua denboraldi bakar baterako da baliagarria. Ezin zaie metatu beste sustapen batzuei. Ez da abonatu berritzat hartuko azkenaren aurreko denboraldi sinfonikoan abonatua izan dena (edozein abonu modalitatetan).

Deskontuak sarrera solteak erostean

% 20 inguruko deskontua, sarrera solteak erostean.
Gehienez sarrera bi egitarau bakoitzeko.

Pasa zaitez denboraldi osoko abonura

Denboraldi osoko abonua berritzen duten abonu partzialeko (hastapeneko abonua, nahierako abonua eta abonu tematikoa) abonatuek ganbera denboraldirako abonu bat jasoko dute opari.

  • Eskaintza aretoan libre dauden tokietara mugatuta dago.
  • Oparia denboraldi bakar baterako da baliagarria.

Deskontua Ganberako Denboraldiaren abonuan

BOSen abonatuek deskontu handia dute Ganberako Denboraldiaren abonuen prezioan.

BOSeko abonatuen abantailak

BOSen denboraldiko abonuarekin, sarrera solteen prezioaren gaineko deskontu handiaz gain, abantaila eta onura garrantzitsuak lor daitezke.

Kontzertura joango zaren data alda dezakezu

Abonatuek beren abonuko eserlekua kontzertu bereko beste funtzio batekoagatik aldatu ahal izango dute, betiere, eserlekuak libre badaude. Beraz, BOSek ez du bermatzen eremu bera.

Aldaketa honako lekuetan egin daiteke:

  1. BOSen bulegoetan.
    Nahikoa da BOSen bulegoetara joatea, jendearen arretarako ordutegian (09:00etatik 14:00etara), abonuaren eguna baino, gutxienez, 48 ordu lehenago. Abonatu-agiria entregatuko da, tratatzeko, eta aukeratutako funtziorako sarrera jasoko da.
  2. Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan.

Aukera honek aste barruko kontzertuaren aldaketetarako baino ez du balio. Txartel-leihatilaren ordutegia 17:00etatik 20:00etara artekoa da, eta, gutxienez, abonuaren eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da. Egin beharrekoa aurreko kasuan egin beharreko berbera da.

Zure abonuaren ordainketa zatikatu

Denboraldi osoko abonatuek, modalitate arruntean, ordainketa bi epetan egin dezakete, bankuan helbideratuta: lehenengoa irailean eta bigarrena urtarrilean.

2 gonbidapen dauzkazu

Denboraldi osoko abonatuek bi gonbidapen lor ditzakete denboraldi honetako kontzertu baterako. Hona hemen baldintzak:

  • Denboraldi sinfonikoaren kontzertuetako bakoitzean, gehienez, 50 sarrera egongo dira eskuragarri denboraldi osoko abonatuentzat; sarrerok, binaka multzokaturik, eskaeraren ordenaren arabera esleituko dira.
  • Abonatuaren guneko sarrera bi eskatu ahal izango dira, eta bertan lekurik ez badago, maila baxuagoko beste bi eskatu ahal izango dira.
  • Gonbidapenen erreserba, gutxienez, eskatzen den kontzertua baino astebete lehenago egin beharko da.
  • Esleipena baieztatu ondoren, gonbidapenak BOSen bulegoan jaso ahal izango dira (jendearentzako ordutegian), edota kontzertuaren egunean, txartel-leihatilan bertan.
  • Abantaila hau ez erabiltzeagatik ez da inolako ordainsaririk emango.

Ez arduratu abonatu-txartela galtzen baduzu

Kopia bat egingo dizugu. Kopiaren prezioa: 5€.

Deskontu berezia abonatu berria ekartzeagatik

BOSera denboraldi osoko abonatu berri bat dakarten abonatu guztiek beren abonuaren prezioaren gaineko %10eko deskontua izango dute denboraldi horretan. Abonatu bat baino gehiago ekarriko balute, deskontua %20koa izango litzateke.

Pasa zaitez denboraldi osoko abonura

Denboraldi osoko abonua berritzen duten abonu partzialeko (hastapeneko abonua, nahierako abonua eta abonu tematikoa) abonatuek ganbera denboraldirako abonu bat jasoko dute opari.

  • Eskaintza aretoan libre dauden tokietara mugatuta dago.
  • Oparia denboraldi bakar baterako da baliagarria.

Deskontua Ganberako Denboraldiaren abonuan

BOSen abonatuek deskontu handia izaten dute Ganberako Denboraldiaren abonuen prezioan.