Kontzertuak haurtxoentzat “Soinu leunak”

0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat Aurten ere, eta gure jarduera didaktikoaren barruan, aurreko edizioetan hainbeste arrakasta izan duen kontzertua eskainiko diegu entzuleei. Hona hemen ikuskizunaren fitxa: “Soinu leunak” Txikiak direla-eta, pentsa liteke instrumentu handiek ez dituztela haurtxoak erakartzen. Baina ez! Tubaren soinua gozoa eta eztia da. Gil Gonçalves jotzeko prestatzen denean, haur eta heldu askok belarriak ixten dituzte, beldurrez, burrunba itzela entzungo dutelakoan. Baina, egiaz, espero ez bezalako soinu leuna egiten du: peluxezko elefantea balitz bezala. Musicalmente konpainia Alberto Roque y José Lopes. saxofoiak Pedro Santos, , eskusoinua Isabel Catarino y Cristiana Francisco, ahotsa Inesa Markava, dantzari Gil Gonçalves, tuba Paulo Lameiro, ahotsa eta zuzendaritza Datak eta orduak: Azaroak 22 18:00etan Azaroak 23 12:00etan 17:30ean Azaroak 24 10:30ean 12:00etan Lekua: Euskalduna Jauregia. (Bilbo) OB aretoa Prezioak: Orokorra: 10 € BOSen abonatuak: 8 € (Leihatilan) Edukiera: 220 ikusle (55 haurtxo + 3 lagun gehienez haurtxoko) Kontzertuak berrogeita bost minutu irauten du gutxi gorabehera. Sarrerak datorren urriaren 28an salgai jartzea espero dugu. Garrantzitsua: Aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoek barne) sarrera aurkeztu beharko dute.