Urriaren 15 eta 16ko programan zuzendari-aldaketa

Juanjo Mena maisuak BOSi jakinarazi dio osasun-arrazoiak direla eta ezin izango duela urriaren 15ean eta 16an eskainiko dugun 3. programa zuzendu.

Programa hau Juanjo Menak Orkestraren buru egindako bederatzi urteak aitortu eta eskertzeko asmoz sortu zen. Etapa hura funtsezkoa izan zen BOSen hazkunde artistikoan.

Haren ordez, Carlos Menak zuzenduko du Orkestra. Juanjo Menaren anaia da Carlos Mena, baita BOSen ohiko kolaboratzailea ere; izan ere, kontzertu ugaritan parte hartu du, bai kontratenor gisa, bai zuzendari gisa.

Programan, gainera, Asier Polo biolontxelo-jotzaile bilbotarrak bakarlari gisa parte hartuko du, eta Juanjo Mena maisuari omenaldia egiteko eta esker ona adierazteko jatorrizko asmoari oso-osorik eutsiko zaio.

BOSek bere maitasun, esker on eta babes osoa helarazi nahi dio Juanjo Menari.

Programa berria

J. Guridi: El caserío, II. ekitaldiko preludioa
C.P.E. Bach: Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean
G: Fauré: Elegía
W.A. Mozart: 40. Sinfonia

Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria

BOSek hiru kontzertu eskainiko ditu Bizkaian Jon Thate eta Alejandro Cantalapiedrarekin

Bilbao Orkestra Sinfonikoak hiru kontzertu eskainiko ditu aste honetan Bilbon, Urduñan eta Getxon, Alejandro Cantalapiedraren zuzendaritzapean eta Bilboko Jon Thate txirularia bakarlari dela.

Lehenengo hitzordua irailaren 3an izango da, ostegunez, 20:00etan, Bilboko El Carmen elizan. Cáritasen aldeko aparteko kontzertua izango da, eta BOSek Carl Reineckeren Txirularako kontzertua Re Maiorrean eta Felix Mendelssohnen 3. Sinfonia La minorrean, «Eskoziarra», interpretatuko ditu.

Egitarau osoa irailaren 4an, ostiralez, 19:00etan, Urduñako Josefinoen elizan, eta irailaren 5ean, larunbatez, 20:00etan, Getxoko Muxikebarrin entzuteko aukera izango da. Bi hitzordu horietan Ludwig van Beethovenen Egmont obertura gehituko zaio egitarauari.

Kontzertuak Bizkaian

Bilbo
Irailak 3, osteguna · El Carmen eliza · 20:00 Cáritasen aldeko aparteko kontzertua

Carl Reinecke Txirularako kontzertua Re Maiorrean Felix Mendelssohn: 3. Sinfonia La minorrean, «Eskoziarra»

Urduña
Irailak 4, ostirala · Josefinoen eliza · 19:00

Getxo
Irailak 5, larunbata · Muxikebarri · 20:00

  Egitaraua Urduñan eta Getxon

Ludwig van Beethoven: “Egmont”, obertura Carl Reinecke: Txirularako kontzertua Re Maiorrean Felix Mendelssohn: 3. Sinfonia La minorrean, “Eskoziarra”

Jon Thate, txirula

Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria

BOSek hitzordu berria du Berliozen Requiem apartarekin, «Grande messe des morts»

Hau izango da Bilbao Orkestra Sinfonikoak ehun urtetik gorako ibilbidean obra erraldoi honi aurre egingo dion hirugarren aldia, alderdi guztietatik: musika, arte eta eszena aldetik, baita eskatzen duen parte-hartzaile kopuruagatik ere.

Bihar, abuztuaren 19an, asteazkena, 20:00etan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Kursaaleko agertoki handituak BOS, Euskadiko Orkestra, Orfeón Donostiarra, Easo Abesbatza eta John Matthew Myers tenore bakarlaria bilduko ditu. Guztiak Erik Nielsen BOSeko zuzendari titular ohiaren zuzendaritzapean ariko dira. 300 interprete baino gehiago izango dira oholtza gainean, Berliozen Requiem, Grande messe des morts izenekoa, interpretatzeko.

Gure hirugarren interpretazioa ehun urtetik gorako ibilbidean


Bilbao Orkestra Sinfonikoarentzat, ezohiko obra batekin beste hitzordu berezi bat da hau. Aurreko bi interpretazioak 1954an izan ziren, Bilboko Arriaga Antzokian, Bilboko Koral Elkartearekin batera eta José Ives Limantourren zuzendaritzapean; eta 1979an, Bergarako San Pedro Apostolua elizan, Bergarako Orfeoiarekin batera eta Odón Alonsoren zuzendaritzapean.

Obra erraldoi eta sotila


Berliozek musika hau eskala handian ez ezik, esperientzia espazial gisa ere pentsatu zuen: orkestra handiaren eta abesbatza-multzoen ondoan, aretoaren hainbat gunetan kokatutako lau metal-taldek entzulea soinuz inguratzen dute, bereziki Tuba mirum hunkigarrian. Proportzio kolosaleko obra da, bai, baina aparteko fintasun eta barnekotasuneko uneetan gelditzeko gai ere bada.

BOSen udako jarduera

2025-2026 denboraldia bikain itxi eta Orkestrak uztailean egin ohi duen atsedenaldiaren ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoak bere jarduerari ekin dio berriz ere energia berrituekin eta denboraldi berria hasi aurreko programazio biziarekin.

Kontzertuak Bizkaian

Aurten Gorlizera, Urduñara eta Getxora iritsiko da BOSek Bizkaian egin ohi duen bira:
  • • Gorliz · abuztuak 6 · Sortzez Garbiko Andra Mariaren eliza
  • • Bilbo · irailak 3 · Karmengo Ama eliza (Cáritasen alde)
  • • Urduña · irailak 4 · Familia Sakratuaren eliza
  • • Getxo · irailak 5 · Muxikebarri
Programa
  • • Ludwig van Beethoven: Egmont, obertura, op. 84 (ez da Bilbon jotzen)
  • • Carl Reinecke: Flauta eta orkestrarako kontzertua re maiorrean, op. 283
  • • Felix Mendelssohn: 3. sinfonia la minorrean, op. 56, «eskoziarra»
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria Jon Thate, flauta-jotzailea Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Donostiako Musika Hamabostaldia

Aurten ere, BOSek parte hartuko du Donostiako Musika Hamabostaldian. Oraingoan Euskadiko Orkestrarekin batera egingo du, eta bi euskal orkestra sinfonikoen arteko topaketa paregabea izango da. 2026ko abuztuaren 19an, bi alderdiek indarrak batuko dituzte Hector Berliozen Hildakoen Meza Handia, Requiem, op. 5 interpretatzeko. Zuzendaria Erik Nielsen izango da, BOSeko zuzendari titular ohia. John Matthew Myers tenorrak, Donostiako Orfeoiak eta Easo Abesbatzak ere hartuko dute parte interpretazioan.

Bisita bikoitza Santanderra

Abuztuaren 22an, BOSek Santanderreko Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte, opera-errepertorioko orrialde ospetsuenetako batzuei eskainitako programa batekin. Programa
  • • Giuseppe Verdi: La forza del destino, obertura
  • • Giuseppe Verdi: Rigoletto: «Giovanna, ho dei rimorsi», «Caro nome» eta «Parmi veder le lagrime»
  • • Gaetano Donizetti: Lucia di Lammermoor: «Regnava nel silenzio», «Tombe degli avi miei» eta «Verranno a te sull’aure»
  • • Georges Bizet: Carmen: «Parle-moi de ma mère», «Je dis que rien ne m’épouvante» eta «La fleur que tu m’avais jetée»
  • • Giuseppe Verdi: La traviata: «È strano!… Ah, fors’è lui… Sempre libera», «De’ miei bollenti spiriti» eta «Parigi, o cara»
  • • Giacomo Puccini: La bohème: «Che gelida manina», «Sì, mi chiamano Mimì» eta «O soave fanciulla»
Piotr Beczała, tenorea Kathryn Lewek, sopranoa José Miguel Pérez-Sierra, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS Santanderrera itzuliko da irailaren 17an eta 19an, eta Giuseppe Verdiren La traviata operaren bi emanaldi eskainiko ditu Miquel Ortegaren zuzendaritzapean.

Bilboko Aste Nagusia

BOSek udan egiten duen beste hitzordu tradizional bat da Aste Nagusiko publikoarekin Abandoibarrako zabalgunean egiten duen topaketa. Abuztuaren 26an, Orkestrak Urtz euskal rock taldea lagunduko du bere ibilbide musikalean zehar, Daniel Perpinyaren zuzendaritzapean.

Kontzertua Sigur Rósekin

Irailaren 15ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Sigur Rós talde islandiarra lagunduko du Euskalduna Bilbaon emango duen kontzertuan.

Musikagileak zirkuitua

Irailaren 23an, denboraldi berriaren hasiera-hasieran, Musikagileak deritzon Euskal eta Nafar Konpositoreen Elkarteak antolatutako Musikagileak zirkuituarekin duen hitzordu tradizionalera bertaratuko da BOS. Orkestrak zirkuitua inauguratuko du Campos Elíseos antzokian, sorkuntza garaikideari eskainitako kontzertu batekin. Programa
  • • Íñigo Giner Miranda: Anatomía
  • • Aitor Bartolomé: Nebulosas
  • • Saskia Venegas: At the Aegean Shores
  • • Escudero, Piano eta orkestrarako euskal kontzertua (BOSek 1949ko martxoaren 23an estreinatua)
Jon Urdapilleta, piano-jotzailea Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa

BOSek eta ABAOk elkarlan historikoa indartu dute

ABAO Bilbao Operak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bi erakundeen arteko harreman artistiko historikoa sendotzen eta eguneratzen duen eta nork bere entzuleentzako abantailak handituko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. ABAO Bilbao Operak BOS izendatu du bere opera-denboraldien orkestra nagusi. Izendapen horrek bi erakundeek ABAOren 1953ko lehen denboralditik duten etengabeko lankidetza aitortzen du. Lankidetza horri esker, BOSek 75 urtez parte hartu ahal izan du elkarteak antolatutako opera-denboraldi guztietan. Akordio horren esparruan, BOSek ABAOren orkestra gisa parte hartuko du denboraldi bakoitzeko hiru opera-ekoizpenetan. Hala, obra horiek ABAOk berak prestatu, koordinatu, gauzatu edo ekoitzitakoak izango dira. Era berean, ahal den guztietan, ABAOk BOS ere izango du orkestra gisa denboraldian zehar antolatuko dituen ezohiko kontzertuetan. Gainera, akordioaren arabera, % 10eko deskontu gurutzatuak egingo dira sarreren erosketan:
      • ABAOko bazkideek % 10eko deskontua izango dute BOSek antolatutako edozein kontzertutarako sarreretan.
      • BOSeko abonatuek % 10eko deskontua izango dute ABAOk programatutako emanaldi eta jardueretarako sarreretan.
Akordio horren bidez, ABAO Bilbao Operak eta BOSek zuzeneko musikarekin eta Bilboko eta Bizkaiko kultura-garapenarekin duten konpromisoa indartu dute. Horretarako, harreman historikoari jarraipena emango diote eta entzuleei maila goreneko programazio artistikorako sarbidea erraztuko diete.

BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du

Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere. Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz:

‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen arkeologia lantaldea ARANZADI Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaran buru duen ikertzaile-taldeak ondo baino hobeto erakutsi digu buru-belarri lan eginda, landa eta laborategiko lan neketsuak fruitu joriak ematen dituela.

 

Irakli Kobakhidze Georgiako Parlamentuan gehiengoa daukan ქართული ოცნება / Georgian Dream alderdiaren buru eta Kaukasoko herrialde horretan indarrean dagoen egungo konstituzioaren sortzaileetakoa izan zen. Egun, Europako hego-ekialdeko errepublika demokratiko horretan agintean dagoen alderdiaren buru da eta herrialdeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken urteotan Europar Batasunean sartzeko bidean. Asmo zuzena eta beharrezkoa.

Mikel Sánchez Álvarez Aitzindaria da Europan kirurgia artroskopikoaren esparruan, eta munduko lehen medikua dugu plaketez joriko plasmaren (PRP edo Platelet-rich plasma) ahalmena ulertzen eta traumatologian aplikatzen. Mikelek egindako #ikerketa- eta medikuntza-lanari esker, hobekuntza izugarriak aplikatu dira teknika kirurgikoetan eta ehunen birsorkuntzaren eremuan.

Aspace Gipuzkoa Haien kemena eta eginahala balekoak izan dira garun-paralisiak jotako gipuzkoarren hainbat belaunalditako kidek gizartean parte hartzeko eta ikusarazteko beharrezko tresnak eta laguntza aurki ditzaten.

 

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922ko martxoaren 8tik, BOS Bilboko eta Euskadiko kultura-politikaren eragile eta tresna bihurtu da mundu osoan.

Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua Hain zailak diren une hauetan, Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu nahi du Ukrainako herria pairatzen ari den egoera lazgarriaren aurrean euskal gizartea erakusten ari den justizia, elkartasun eta harrera balioekiko konpromiso sendoa.

  Sari honek amaiera ematen dio 2022. urte apartari, hain zuzen ere, Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kultura erakunde gisa gure bizitzaren lehen ehun urteak ospatu ditugun urtea. Eskerrik asko!!!

VII. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz. LEER MÁS

BOSEN «KONTZERTUAK BIZKAIAN» IZENEKO BIRA

Aste honetan, BOSek hasiera emango dio Bizkaian zehar egiten duen udako bira tradizionalari. Aurtengo abuztuan, Bermeo, Lekeitio eta Karrantzan (Pozalaguako auditoriuma) arituko dira   Bilbon, 2019ko abuztuaren 5ean Aste honetan, Bizkaian egiten dugun udako bira tradizionalak Bermeora (abuztuak 8), Lekeitiora (abuztuak 9) eta Karrantzako Pozalaguako auditoriumera (abuztuak 10) eramango gaitu. Bertan, lehen aldiz jardungo dugu, egitarau berezi batekin; horren baitan, Linareseko Lucía Marínen zuzendaritzapean arituko da gure orkestra. Marín gorabidean dagoen zuzendari arrakastatsua da, eta Musikenen jaso du prestakuntza. Bilboko txirula-jotzaile Natalia Sánchezek ere parte hartuko du, bakarlari gisa; Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion. Irailean, birak Getxo eta Santurtzira eramango gaitu, beste egitarau batekin.     KONTZERTUAK BIZKAIAN, PROGRAMA: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10 Stamitz, Carl. Txirula eta orkestrarako kontzertua, Sol maiorrean, op. 29 Dvorak, Antonin. 8. sinfonia Sol maiorrean, op. 88 [antzinako 4.a.]   Zuzendaria: Lucía Marín Bakarlaria: Natalia Sánchez, txirula   KONTZERTUAK BIZKAIAN, DATAK: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10 Bermeo. Abuztuak 8. Andra Mari eliza. 20:00etan. Lekeitio. Abuztuak 9. Andra Mari basilika.  22:00etan. Karrantza. Abuztuak 10. Pozalaguako auditoriuma. 20:30ean.