Jarduera didaktikoa

16 May 2026

Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez. Ahotsa, pianoa eta akordeoia: Edurne Urutxurtu Valera Laguntzaileak: Trikitixa, ahotsa eta panderoa: Malen Zobaran Gitarra: Shanti Basauri Txirulak eta perkusioa: Iván Allue BOSaren entseguetarako aretoa Leku-kopurua: 60 pertsona (20 haurtxo + … Jarraitu irakurtzen “Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra”

Leer más
25 Feb 2026

Sormen-prozesu musikala: Fazil Say

Museoak Fazil Say piano-jotzaile turkiar ospetsuarekin topaketa bat eskainiko du, musikaria Bilbon izango baita Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) Madre Tierra kontzertua estreinatzeko Nil Venditti zuzendari turkiar-italiarraren gidaritzapean. BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko du Museoko Entzungelan egingo den topaketa. Jarduera BOSekin elkarlanean antolatua da, Museoaren TOPArte programaren baitan, eta Lurraren arteak erakusketaren harira aurkeztuko … Jarraitu irakurtzen “Sormen-prozesu musikala: Fazil Say”

Leer más

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin, BOSaren entseguetarako aretoan Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak. Gidoia eta zuzendaritza: Olga Sánchez BOSaren entseguetarako aretoan 4-8 urte Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Iraupena: 75 min. Prezioa: 8€ Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena … Jarraitu irakurtzen “Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan”

Leer más
07 Oct 2025

BOSlaris XII: Zure musika etxetik haratago entzun dadila

Bueltan da BOSlaris, musika amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntza programa, aurten hamabigarren edizioa ospatuko duena. Aste batzuetan zehar, parte hartzen dutenek musikazale amorratuekin jo ahal izango dute, esperientziak partekatu eta Bilbao Orkestra Sinfonikoko irakasleen orientazio zuzena jaso. BOSlaris programaren helburua jatorrizkoa izaten jarraitzen du: agertokiaren eta ikusleen arteko hesia haustea, musikaren praktika piztea … Jarraitu irakurtzen “BOSlaris XII: Zure musika etxetik haratago entzun dadila”

Leer más

MUSIKAHAZI 24-25: SARRERAK SALGAI AZAROAREN 4TIK AURRERA

Azaroaren 4tik aurrera salgai jarriko dira MusikaHaziren 37. edizioaren programazioko sarrerak, abenduaren amaieran hasiko dena. MusikaHazik jarduera-eskaintza zabala du, besteak beste: haurtxoentzako kontzertuak, familientzako kontzertuak, kontzertu didaktikoak eta beste jarduera batzuk, hala nola tailer sozialak, orkestraren entsegu orokorretara joateko aukera, bisitaldiak BOSera, nagusientzako jarduerak eta BOSlarien XI. edizioa. Kontsulta ezazu programazio osoa

Leer más

BOSlaris XI itzuli da

Beste denboraldi batez, BOSen formakuntza programa aitzindaria itzuli da, musikari amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntzari buruzkoa. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren helburua, BOSlarisen bitartez, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa haustea da, eszena profesionala ez den gizarteko beste esparru batzuetan musikaren praktika sustatuz, BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarriz. Informazio gehiago eta izen-emateak

Leer más