Irudien soinuak

Tiempos modernos – Charles Chaplin

Ideia, koordinazioa eta aurkezpena: Maider Abasolo

Musika sortzeko eta interpretatzeko esperientzia kolektiboa da; izan ere, ikasleek soinua jarriko diote film mutu bateko zati bati. Prozesu oso aberasgarria da gazteentzat, eta sorkuntza, sentikortasuna eta talde-lana garatzen ditu. Era berean, musikaren eta soinuen boterea ulertaraztea eragiten du, irudietatik abiatuta esanahiak, ideiak eta emozioak irudikatzeko asmoz.

TRAKAMATRAKA (gaztelania)

Birziklatutako elementuekin musika-tresnak egiteko 2 tailer, BOSen entseguetarako Aretoan.

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat goizetan, 11:30etan Iraupena, gutxi gorabehera: 90’ Gehienez 30 neska-mutiko bakoitzeko

Adina: 9 – 16 urte

tailer musikalak – Musikaz Bizi

Musikaz Biziz 4 tailer musikal haurrekin, BOSen entseguetarako Aretoan Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.
Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza Irantzu Pérez Laguntzailea 4 – 8 urte 16 abendua (euskera) 3 otsaila (castellano) 17 de martxoa (euskera) 12 de maiatza(castellano) Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 € Larunbat goizetan, 11:30etan Iraupena, gutxi gorabehera: 75’ Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko Izen-ematea, 944 035 205

Musikahazi

Kontzertuak Familian

HARPAREN BILA

Musika Händel, Mozart, Berlioz, Tchaikovsky Jatorrizko ideia eta harpa: Marion Desjacques Gidoia eta aurkezpena: Javier Irigoien Zuzendaritza: Aitor Biain BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA “Orkestra denboran zeharreko bidaia bati ekiteko puntuan dago, baina, justu azken unean, hidrogeno-motorrak huts egin du, eta misioa bertan behera gera daiteke. Denboraren makinaren prototipo berriarekin ahalegintzea baino ez da geratzen: harpa.” Adina: 6 urtetik aurrera Informazio gehiago eta sarrerak

Musikahazi

Kontzeruak Familian

ROSTRO PÁLIDO (Aurpegi zurbil)

Buster Keaton Kontzertu-Proiekzioa NEOPERCUSIÓN Rafa Gàlvez, Eloy Lurueña eta Juan Carlos Pelufo Ana Hernández, aurkezpena Neopercusiónen eskutik, Buster Keatonen klasiko handienetako batera hurbilduko gara. Kontzertu-proiekzio honetan, ikusleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, gure protagonistari Ameriketako indiarrekin izandako abenturetan lagunduko dion soinu-banda konposatzeko. Adina: 4 urtetik aurrera   Informazio gehiago eta sarrerak

Boslaris V

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz. Informazio gehiago

IRUDIEN SOINUAK

Musika sortzeko eta interpretatzeko esperientzia kolektiboa da; izan ere, ikasleek soinua jarriko diote film mutu bateko zati bati. Prozesu oso aberasgarria da gazteentzat, eta sorkuntza, sentikortasuna eta talde-lana garatzen ditu. Era berean, musikaren eta soinuen boterea ulertaraztea eragiten du, irudietatik abiatuta esanahiak, ideiak eta emozioak irudikatzeko asmoz. 26 maiatza El hombre mosca, Harold Lloyd Ideia, koordinazioa eta aurkezpena: Maider Abasolo