BOSen udako jarduera

2025-2026 denboraldia bikain itxi eta Orkestrak uztailean egin ohi duen atsedenaldiaren ondoren, Bilbao Orkestra Sinfonikoak bere jarduerari ekin dio berriz ere energia berrituekin eta denboraldi berria hasi aurreko programazio biziarekin.

Kontzertuak Bizkaian

Aurten Gorlizera, Urduñara eta Getxora iritsiko da BOSek Bizkaian egin ohi duen bira:
  • • Gorliz · abuztuak 6 · Sortzez Garbiko Andra Mariaren eliza
  • • Bilbo · irailak 3 · Karmengo Ama eliza (Cáritasen alde)
  • • Urduña · irailak 4 · Familia Sakratuaren eliza
  • • Getxo · irailak 5 · Muxikebarri
Programa
  • • Ludwig van Beethoven: Egmont, obertura, op. 84 (ez da Bilbon jotzen)
  • • Carl Reinecke: Flauta eta orkestrarako kontzertua re maiorrean, op. 283
  • • Felix Mendelssohn: 3. sinfonia la minorrean, op. 56, «eskoziarra»
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria Jon Thate, flauta-jotzailea Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Donostiako Musika Hamabostaldia

Aurten ere, BOSek parte hartuko du Donostiako Musika Hamabostaldian. Oraingoan Euskadiko Orkestrarekin batera egingo du, eta bi euskal orkestra sinfonikoen arteko topaketa paregabea izango da. 2026ko abuztuaren 19an, bi alderdiek indarrak batuko dituzte Hector Berliozen Hildakoen Meza Handia, Requiem, op. 5 interpretatzeko. Zuzendaria Erik Nielsen izango da, BOSeko zuzendari titular ohia. John Matthew Myers tenorrak, Donostiako Orfeoiak eta Easo Abesbatzak ere hartuko dute parte interpretazioan.

Bisita bikoitza Santanderra

Abuztuaren 22an, BOSek Santanderreko Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte, opera-errepertorioko orrialde ospetsuenetako batzuei eskainitako programa batekin. Programa
  • • Giuseppe Verdi: La forza del destino, obertura
  • • Giuseppe Verdi: Rigoletto: «Giovanna, ho dei rimorsi», «Caro nome» eta «Parmi veder le lagrime»
  • • Gaetano Donizetti: Lucia di Lammermoor: «Regnava nel silenzio», «Tombe degli avi miei» eta «Verranno a te sull’aure»
  • • Georges Bizet: Carmen: «Parle-moi de ma mère», «Je dis que rien ne m’épouvante» eta «La fleur que tu m’avais jetée»
  • • Giuseppe Verdi: La traviata: «È strano!… Ah, fors’è lui… Sempre libera», «De’ miei bollenti spiriti» eta «Parigi, o cara»
  • • Giacomo Puccini: La bohème: «Che gelida manina», «Sì, mi chiamano Mimì» eta «O soave fanciulla»
Piotr Beczała, tenorea Kathryn Lewek, sopranoa José Miguel Pérez-Sierra, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS Santanderrera itzuliko da irailaren 17an eta 19an, eta Giuseppe Verdiren La traviata operaren bi emanaldi eskainiko ditu Miquel Ortegaren zuzendaritzapean.

Bilboko Aste Nagusia

BOSek udan egiten duen beste hitzordu tradizional bat da Aste Nagusiko publikoarekin Abandoibarrako zabalgunean egiten duen topaketa. Abuztuaren 26an, Orkestrak Urtz euskal rock taldea lagunduko du bere ibilbide musikalean zehar, Daniel Perpinyaren zuzendaritzapean.

Kontzertua Sigur Rósekin

Irailaren 15ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Sigur Rós talde islandiarra lagunduko du Euskalduna Bilbaon emango duen kontzertuan.

Musikagileak zirkuitua

Irailaren 23an, denboraldi berriaren hasiera-hasieran, Musikagileak deritzon Euskal eta Nafar Konpositoreen Elkarteak antolatutako Musikagileak zirkuituarekin duen hitzordu tradizionalera bertaratuko da BOS. Orkestrak zirkuitua inauguratuko du Campos Elíseos antzokian, sorkuntza garaikideari eskainitako kontzertu batekin. Programa
  • • Íñigo Giner Miranda: Anatomía
  • • Aitor Bartolomé: Nebulosas
  • • Saskia Venegas: At the Aegean Shores
  • • Escudero, Piano eta orkestrarako euskal kontzertua (BOSek 1949ko martxoaren 23an estreinatua)
Jon Urdapilleta, piano-jotzailea Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa