Dataks
Maiatzaren 16a – 10:00 h.
Maiatzaren 16a – 11:30 h.
LANTEGI BATUAK. Erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.
ADSIS BESTALDE. Fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.
ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik.
Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.
GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.
Lehen haurtzarorako musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika- ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez.
Edurne Urutxurtu ahotsa, pianoa eta akordeoia. Laguntzaileak: Malen Zobaran trikitixa, ahotsa eta pandero. Shanti Basauri gitarra. Iván Allue txirulak eta perkusioa. Leku-kopurua: 60 pertsona (20 haurtxo + gehienez 2 pertsona haurtxo bakoitzeko). Iraupena 45′ 0–3 urte Prezioa: 8€ Haurtxo bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurtxoarekin datozen pertsonei (bi gehienez).Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoa.