SOINUAREN BIDAIA TALDEAK HASIERA EMANGO DIO BOSEN GANBERA DENBORALDIARI

Urriaren 23an (astelehena), 19:30ean, musikak eta euskal mitologiak bat egingo dute, BOSen Ganbera Denboraldiaren hasieran. Soinuaren Bidaia taldeak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Maite Itoiz sopranoak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak hartuko dute parte.

Urriaren 23an (astelehena), 19:30ean, musikak eta euskal mitologiak bat egingo dute, BOSen Ganbera Denboraldiaren hasieran. Soinuaren Bidaia taldeak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Maite Itoiz sopranoak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak hartuko dute parte. Bilbon, 2017ko urriaren 19an Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) hasiera emango dio Ganbera Denboraldi berriari, urriaren 23an (astelehena), 19:30ean. Soinuaren Bidaia taldea arituko da, eta Toti Martínez de Lezea euskal idazleak bere testuak errezitatuko ditu. Soinu Magikoak ikuskizun multisentsoriala aurkeztuko dute; bertan, euskal kultura musikala eta mitologia hurbilduko diete ikusleei. Ikuskizunean, musika emanaldiak eta kondaira eta pertsonaia mitologikoei buruzko narrazioak txandakatuko dira. Gainera, Gabriel Loidi konpositorearen Basajaun baten eszenak obraren mundu mailako estreinaldia izango da. Oraingo honetan, Alberto Urretxok zuzendutako Soinuaren Bidaia taldea BOSen hari laukote batek, Adriana Grigoras biolin-jotzaileak, Maite Itoiz harpa-jotzaile eta kantariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Urretxok berak, tronboi-jotzaile gisa, osatuko dute. EGITARAUA OBERTURA Basajaun baten eszenak, G. Loidi (estreinaldia) EGUZKILORE Capriccio for viola, H.Vieuxtemps  SORGINEN HERRIALDEAN ZEHAR Carptim, H. Extremiana ERRALDOIEN BIDEETAN ZEHAR Serenade, 6. zk., V. Persichetti HERENSUGEEN IBILBIDEETAN ZEHAR Sonata, J.C. Pérez  AMA JAINKOSAREN MENDIETAN ZEHAR Ibiltari batentzako kantuak, G. Mahler EUSKAL IRATXOEN AZTARNEN ATZETIK Topa eta…TOPA, X. Zabala  LAMIEN ITURRIETAN ZEHAR The Storyteller, J. Stephenson Parte-hartzaileak: Toti Martínez de Lezea, narratzailea Adriana Grigoras, biola Alberto Urretxo, tronboia Hari laukotea, BOS Garikoitz Mendizabal, txistua Maite Itoiz, ahotsa eta harpa  

BOS-EK UDAKO BIRA HASIKO DU BIZKAIAN ZEHAR

“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean. Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu. Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin. Kontzertuak abuztuan Udalerriak 2016/08/12         Plentzia, Santa María Magdalena, 20:30 2016/08/13         Lekeitio, Andra Mari, 22:00 2016/08/14         Gorliz, Andra Mari Sortzez Garbia, 20:00   Egitaraua Juan Crisóstomo de Arriaga: Esklabo alaiak, Obertura (Parisko bertsioa) Franz Anton Hoffmeister: Kontzertua biola eta orkestrarako Re maiorrean Felix Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”     Gonzalo Martin, biola Jon Malaxetxebarria, zuzendaria       Irailean, Getxon (2016/09/07) eta Santurtzin (2016/09/09) izango gara; programazioa desberdina izango da, eta irailean helaraziko dizuegu.