ARRAKASTA “MADAMA BUTTERFLY” EMANALDIAN, OMANEN

Castell de Perelada jaialdiak Maskatera eraman duen opera-emanaldietako lehenengoak 7 minututik gorako txaloak jaso ditu

  Bilbon, 2018ko urtarrilaren 18an Urtarrilaren 17an (osteguna), 19:30ean, Maskateko Royal Opera House entzunareto zoragarriaren pezoian, “Madama Butterfly” operaren emanaldia hasi zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bi ordu geroago, emanaldia amaitu zen, eta entzuleek 7 minututik gora iraun zuen txalo-zaparrada eskaini zuten. Pertsiar Golkoko herrialde horretara bertaratu diren 170 pertsonek interpretatu dute Castell de Pereladak eta Deutsche Oper am Rhein operak lankidetzan produzitutako obra hau, Joan Antón Rechik sinatutakoa; 2017ko udan estreinatu zen, Pereladan, orduan ere BOS pezoian zegoela. Abeslarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera, honakoak aritu dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze, Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egon da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean. Lehenengo emanaldi honen ostean, Oriol Aguilàk, Castell de Perelada jaialdiaren zuzendariak, adierazi du Bilbao Orkestra Sinfonikoak “emanaldi zoragarria” eskaini duela. Datu interesgarri gisa, duela mende bat idatzitako libreto originala aldatu da, herrialdearen kulturara egokitzeko, eta piezaren une batean agertzen den “whisky” hitza “jengibre” hitzarekin ordezkatu dute. Eszenografian ere aldaketa bat egin da, eta Pereladako emanaldian agertzen zen Ipar Amerikako banderaren ordez oihal bat jarri da, agertokian herrialdeen banderarik ez delako erakutsi behar. Omanera bertaratu diren orkestrako 73 kideek bigarren hitzordua izango dute entzuleekin bihar, larunbatean, bigarren emanaldian.Emanaldiaren ondoren, Bilborako itzulera-bidaia egingo dute, astelehen eguerdian. Oman Royal Opera House

BOSek Omanera bidaiatuko du, Madama Butterfly interpretatzeko

Orkestra Omanera abiatuko da ostiral honetan, eta Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren «Madama Butterfly» operaren bi emanaldietan parte hartzeko Bilbon, 2019ko urtarrilaren 8an Ostiral honetan, BOSek Omanera bidaiatuko du, eta urtarrilaren 17an eta 19an Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren Madama Butterfly operaren bi emanaldietan parte hartzeko. Musikarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera honakoak arituko dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egongo da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean. Joan Antón Rechik sinatutako Deutsche Oper am Rhein-en koprodukzioa da Butterfly hau, eta Castell de Peralada jaialdian estreinatu zen 2017ko udako edizioan, orduan ere BOSen partaidetzarekin. Oraingoan, BOSeko 73 musikarik bidaiatuko dute, agenda beteta, publikoarentzako bi emanaldiak eskaintzeko, bai eta bost entsegu egiteko ere. Bilbon ez gauden bitartean, gure denboraldi sinfoniko honetan bi orkestra sinfoniko gonbidatu izango ditugu gurean. Aste honetan, urtarrilaren 10ean eta 11n, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa izango dugu gurekin. Datorren astean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da; zehazki, urtarrilaren 17an eta 18an. Hurrengo denboraldietan bisita itzuliko diegu. Oman Royal Opera House

DENBORALDI HONETAKO KONTZERTUAK FAMILIAN PROGRAMA HASI DA

Bi proposamen interesgarri, musika familian gozatzeko egokiak, 6 urtetik gorakoentzat. Horietako lehenengoa gaztelaniaz da, eta “¡Vaya día de per…cusión!” izena du. Irratsaio tankera duen istorio dibertigarria da: “esatariak”, BOSen perkusio-sekzioko kide guztiekin batera, familia hau eratzen duten askotariko instrumentuak aurkeztuko dizkigu.

Bigarren proposamena euskaraz da, eta “Peer Gynt”-en, inoiz nagusi egin ez zen pertsonaia bihurri eta ameslariaren, abentura nahiz zorigaitzetan barrena eramango gaitu.

GEHIAGO IRAKURRI:

¡Vaya día de per…cusión! Peer Gynt

VI. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.

LEER MÁS

tailer musikalak – Musikaz Bizi

Musikaz Biziz 4 tailer musikal haurrekin, BOSen entseguetarako Aretoan Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.
Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza Irantzu Pérez Laguntzailea 4 – 8 urte 16 abendua (euskera) 3 otsaila (castellano) 17 de martxoa (euskera) 12 de maiatza(castellano) Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko: – Orokorra 4 € – BOSeko abonatuak 3 € Larunbat goizetan, 11:30etan Iraupena, gutxi gorabehera: 75’ Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko Izen-ematea, 944 035 205

BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN

Maisu errusiarrak 1908an idatzitako ‘Hileta-kantua’ orkestra-konposizioa interpretatuko du BOSek. Obra Errusiako Iraultzaren garaian galdu zen, eta 2015ean aurkitu zuten San Petersburgoko kontserbatorioan. Ostegun eta ostiralean, gure Denboraldi Sinfonikoaren 15. egitarauaren barruan, BOSek “Hileta-kantua” interpretatuko du. Igor Stravinsky (Oranienbaum, Errusia, 1882-New York, 1971) konpositore errusiarrak 1908an idatzitako obra da; behin bakarrik interpretatu zen, 1909an, San Petersburgon. Ondoren, galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan. Obra berriro estreinatu eta 5 hilabetera, hain zuzen, Estatuan pieza hau interpretatuko duen lehen orkestra izango da BOS. Kate-maila galdutzat hartu izan da pieza hau, eta, horri esker, konpositore errusiar bikainaren bilakaera uler daiteke, osotasunean, hemeretzigarren mendeko tradizio errusiarretik modernotasunera. Urtebete geroago, 1910ean, erabateko musika-bilakaera hasi zuen, Parisen estreinatutako “Suzko txoria” obrarekin. Obra galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan. Baina 2015ean, San Petersburgoko Kontserbatorioa zaharberritu ondoren, katalogatu gabeko musika-eskuizkribu ugari aztertu ziren, eta kontserbatorioko orkestrak 1909ko estreinaldian erabilitako particella edo eskuz idatzitako zati solteak aurkitu ziren. Obra berriro interpretatu zen 2016ko abenduaren 3an, aurkitu zutenetik lehenengo aldiz, Valeri Guérguievek zuzentzen duen Mariinski Antzokiko Orkestraren eskutik. Aurkikuntzaren ondoren, mundu osoko 9 orkestrak interpretatu dute obra orain arte (interpretazio ordenan): Mariinsky Orchestra; Seoul Philharmonic Orchestra; Symphony Orchestra of the Moscow Conservatory; Singapore Symphony Orchestra; Netherlands Radio Philharmonic; Philharmonia Orchestra (Londres); Orchestre National de France; Chicago Symphony Orchestra; New York Philharmonic, eta Auckland Philharmonia. Beraz, BOS hamargarren orkestra izango da munduan obra interpretatzen, Mariinsky Antzokiko Orkestrak berriro estreinatu zuenetik.

Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua

Erik Nielsen estatubatuarrak Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin duen konpromisoa berritu du beste hiru denboraldirako, eta, beraz, 2021eko abuztura arte luzatu du bere kontratua. Nielsen 2015eko irailean hasi zen orkestran, 2018. urtera arte sinatutako lehenengo kontratuarekin. Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioaren Patronatuak, Nielsen zuzendari titular izendatzeko, kontuan izan zituen, garai hartan, bai maisuaren “errendimendu bikaina”, bai orkestrako kideekin zeukan “harreman ona” eta “bere musika-gaitasun nabarmena eta proiekzio artistikoa”. 1977an jaio zen Iowan, eta orkestra-zuzendaritza ikasketak egin zituen Philadelphiako Curtis Institutuan. Horrez gain, oboe eta harpa diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Harpa-jotzailea izan zen Berlingo Filarmonikoan, Frankfurteko Operako kidea izan zen, eta, besteak beste, Basileako Antzokiko musika-zuzendari kargua bete zuen.

Facebooken ditugun jarraitzaileetako 100 gonbidatuko ditugu 12. egitaraura!

Dagoeneko 10.000 jarraitzaileen kopuru biribila gainditu dugu Facebooken, eta ospatzeko modu bikaina pentsatu dugu: Facebookeko orrialdean ditugun jarraitzaile horietako 100 gonbidatuko ditugu gure orkestraz gozatzera, beste pertsona batekin batera. Horietako 50 ostegunean (hilaren 23an) joan ahal izango dira, eta beste 50, berriz, ostiralean (hilaren 24an). Hau da, guztira 200 pertsona gonbidatuko ditugu gure kontzertura, sustapen honi esker. Horretarako, lehiaketa bat jarri dugu abian Facebooken daukagun orrian; bertan, gure orrialdearen edozein jarraitzailek hartu ahal izango du parte, honako galderari erantzungo dion esaldiren bat jarriz: “Zer da BOSetik gehien gustatzen zaizuna?”. Hori eginez gero, sarrera bikoitz horietakoren baten zozketan sartuko da. Zuen erantzuna Facebookeko gure orrialdearen sarrera hauetan utzi behar duzu: > Ostegunean joateko > Ostiralean joateko Hemen dituzue oinarriak eta parte hartzeko era. Zorte on!   BOSen zozketarako oinarriak, 2016-17 denboraldiko 12. egitaraurako   Helburua: BOSek zuekin batera ospatu nahi du Facebooken 10.000 jarraitzaile dituela, eta 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu martxoaren 23rako, eta beste 50 sarrera martxoaren 24rako, sare sozial horren bitartez.     Sustapenaren iraupena 2017ko martxoaren 16ko 17:00etatik aurrera parte hartu ahal izango da zozketan, 2017ko martxoaren 20ko 23:59ra arte.     Saria  Hauxe izango da saria: – 50 sarrera bikoitz, 12. egitaraurako, martxoaren 23ko emanaldirako (osteguna). – 50 sarrera bikoitz, 12. egitaraurako, martxoaren 24ko emanaldirako (ostirala). Kontzertuaren fitxa: https://bilbaorkestra.eus/conciertos/bos-12/   Parte hartzeko baldintzak: Adinez nagusia izan behar da. Profil faltsuak edo zozketarako sortuak antzematekotan, ez zaie zozketan parte hartzeko aukerarik emango. Zozketa Espainiako Estatuan egingo da, eta pertsona fisikoentzat izango da.   Nola parte hartu zozketetan: Parte-hartzaileek honakoa egin behar dute:
  1. Honako galderari erantzutea: zer da BOSetik gehien gustatzen zaizuna?
  2. BOSek Facebooken daukan orrialdeko jarraitzailea izatea.
  Edozein erabiltzailek har dezake parte, sustapen honetan izena emateko argitaratzen den edozein sarreraren bitartez.  Irabazleak, hala nahi izanez gero, sariari uko egin ahal izango dio. Irabazleak sariari uko egiten badio, ez du inongo konpentsaziorik jasoko horren truke. Irabazleari modu nominalean emango zaio saria. Titular irabazleak eta laguntzaile gisa berak izendatutako pertsonak baino ez dute izango sarirako aukera. Sariaren titularrak ezin izango dio saria beste inori laga edo trukatu. Parte-hartzaile bakoitzak sarrera bikoitz bakarra eskuratzeko aukera izango du.    Irabazleak  Zozketa ausaz egingo da, berariazko online erreminta (Easypromos) erabilita. Zozketa martxoaren 21ean izango da, eta irabazleen izenak egun horretan bertan iragarriko dira, BOSen sare sozialen bitartez. Zozketa bidez, 100 irabazle eta 20 ordezko izendatuko dira. Horien erabiltzaile-izenak BOSen Facebooken orrian argitaratuko dira. Irabazleek mezu pribatu bat bidali beharko dute sare sozialen bitartez hogeita lau orduko epean, irabazleen zerrenda argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Mezu horretan, euren izena, abizenak eta NAN zenbakia idatzi beharko dituzte, kontzertuaren egunean (hala ostegunean nola ostiralean) txartel-leihatilan sarrerak jaso ahal izateko. Irabazleren batek adierazitako epean mezu pribatu hori bidaltzen ez badu edo sariari uko egiten badio, ordezkoei emango zaie saria, 1etik 20ra bitarteko goranzko ordenari jarraituz. Ordezkoak agortzen badira, saria eman gabe geratuko da.   Pribatutasun politika Zozketaren emaitza iragartzeko xedez, parte-hartzaileek baimena ematen diote BOSi euren erabiltzaile-izena sare sozialetan argitaratzeko. Sustapen honetan ez da datu pertsonalik gordeko.   Oinarrien onarpena Sustapenean parte hartuz gero, oinarri hauek oso-osorik onartu behar dira. Hori dela eta, onartzen ez badira, parte-hartzailea zozketatik kanpo geratuko da, eta, ondorioz, BOS parte-hartzaile horrekiko obligazioa betetzetik salbuetsita egongo da. Parte-hartzaileak ez badu oinarri hauetakoren bat betetzen, zozketatik kanpo geratuko da, eta, hala badagokio, saria ere kenduko zaio. BOSek neurriak hartzeko eskubidea dauka, zozketa honen inguruan espekulazio edo negozio sistemak ezar ez daitezen. Hori lortzeko, egokitzat jotzen dituen legezko ekintzak eraman ahal izango ditu aurrera.  Era berean, BOSek oinarri hauek eta sustapen honen antolakuntza edota kudeaketa baliogabetu, eten edo aldatzeko eskumena dauka, hori hala egitea justifikatzen duten arrazoiak daudenean. Oinarri hauen interpretazioan zalantzak edo eztabaidak egonez gero, BOSen irizpidea nagusituko da.

Kontzertuetara joan aurretik gehiago jakiteko bideo bereziak

2016-2017 denboraldian, oso nobedade berezia dakarkizuegu. Kontzertu bakoitzaren aurretik prestatuko dugu. Kontzertuez eta eskaintzen dugun errepertorioaz gehiago gozatu ahal izateko, hainbat bideo sortuko ditugu, eta, horietan, hurrengo kontzertuko alderdirik garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Horretarako, konpositoreez eta haien obrez arituko gara, eta bitxikeriak zein ekarpen teknikoak uztartuko ditugu, kontzertu bakoitzean aurki dezakezuena xehetasunez ikusteko asmoz. Bideo horiek kontzertu bakoitza baino lehen argitaratuko dira sare sozialetan, eta Youtuben daukagun kanalean ere eskuaragarri egongo dira, “Presentación programas Temporada 2016-2017” izeneko playlist bereziaren barruan. Hona hemen BOSek 2016-2017 denboraldian dituen kontzertuen egutegia! Musika onaz gozatu dezagun!