Guggenheim/BOS – Sormen-prozesua. Musika eta antzerkiaren arteko elkarrizketak

Per Poc txotxongilo-konpainiak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) programazioan parte hartzen du, El retablo de Maese Pedro lanarekin (Erik Nielsenek zuzendua). Konpainiaren zuzendariak, Santi Amal eta Anna Fernandez, haien ibilbide joriaz arituko dira BOSen zuzendari teknikoa den Borja Pujolekin solasean. Obra berezi honen mendeurrena betetzen denean aurkezten da antzezlana eta, Manuel de Fallaren jatorrizko konposizio eszenikoari jarraituz, pertsonaiak txotxongiloek interpretatuko dituzte; batzuk tamaina naturalekoak.

BOSekin lankidetzan eta Museoaren TopARTE programaren esparruan antolatutako jarduera

Prezioa: Dohanik.
Lekua: Auditorio Guggenheim.
Argibide gehiago: 60 min. Sarrerak: doan eskura daitezke leihatiletan eta web gunean. Plaza-kopurua mugatua da.

Maitasunez betetako agurra

Ostiral honetan, martxoaren 17an, Tafallan eskainiko dugun kontzertuan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta, Freyr Sigurjonsson flauta solistak eta Malcolm Wright kontrafagotak erretiroa hartuko dute, 40 urtez BOSen parte izan ostean.

Zorterik onena opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten laguntzeko.

Musika-Músican ia 120 urteko historia duen partitura bat darabilgu

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partitura-artxiboan zenbait altxor txiki daude, BOSen historia biltzen dutenak, eta, sarritan, baita askoz gehiago ere.

Altxor horietako bat da Felix Mendelssohn konpositorearen Uda gau bateko ametsa (Ein Sommernachtstraum), eta Musika-Música 2023 jaialdiaren hasierako kontzertuan interpretatuko dugu. Kontzertu hori ostiral honetan izango da, martxoaren 3an, 19:00etan.

Felix Mendelssohn
Felix Mendelssohn

Obra horren partitura Breitkopf & Härtel argitaletxeak argitaratu zuen, ustez munduko musika-argitaletxerik zaharrena dena, eta Bilboko Sozietate Filarmonikoaren zigilua darama, gure orkestra sinfonikoaren sorrera bultzatu zuten Bilboko kultura-erakundeetako batena, hain zuzen.

Triangelurako partitxelan musikariek idatzitako oharrak perkusiorako beste partitxela baten parean (zinbalak-txindatak).

Eta partitxeletako baten azken orrialdeak (obrako instrumentu bakoitzari dagokion partitura da partitxela), sorpresa txiki bat eta historiaren aztarna batzuk ere gordetzen ditu.

Zehazki, Mendelssohnen pieza hori jotzeko triangelurako partitxela erabili zuten musikari askok beren izena eta jotzeko data utzi zituzten bertan idatzita.

Horietako hiru gure orkestrako kide izan ziren.

Triangelurako partitxelaren azken orrialdearen xehetasuna. Bertan, musikarien oharrak ikus daitezke: izena, sinadura eta jotzeko urtea.

Esteban Novoa 1932an

Kontzertuari erreferentzia. El Pueblo Vasco, 1932ko azaroaren 27a

1932ko azaroaren 27an Bilboko Sozietate Filarmonikoan Arambarri Maisuak zuzenduta emandako kontzertu batean.

Bertan, aipatutako Mendelssohnen obra horretaz gain, Borodinen Asia erdialdeko estepetan eta Stravinskiren Suzko txoria 2. suite obrak ere jo ziren.

Bitxikeria bat aipatze aldera, partitxelan idatzitako data azaroaren 21a da. Dudarik gabe, egun horretan perkusionistak partitxela eskuratu zuen saioak hasteko.

Jaime Adsuar 1947an

El Correo Español- El Pueblo Vasco. Referencia al concierto del 4 de mayo de 1947 y a la gira posterior
El Correo Español – El Pueblo Vasco. 1947ko maiatzaren 4ko kontzertuari eta ondorengo birari erreferentzia

Mendelssohnen pieza hori, Arambarri maisuaren zuzendaritzapean, 1947ko maiatzaren 4an interpretatu zen Buenos Aires Antzokian, denboraldi sinfonikoaren barruan, Ravelen Dafnis eta Cloe, zati sinfonikoak eta Wagnerren Tristan eta Isolda, Isoldaren preludioa eta heriotza obrarekin eta Tannhäuser operaren oberturarekin batera.

Baina partitura horrek urtean zehar bidaiatu behar izan zuen, denboraldiko kontzertu horren ondoren BOSek udaberriko birari ekin baitzion, eta bira horretako etapa batzuetan interpretatu zen:

      • Gasteizen (1947/5/7)
      • Zaragozan (1947/5/11)
      • Leónen (1947/5/16)
      • Pontevedran (1947/5/21)
      • Vigon (1947/5/25)
      • Oviedon (1947/5/27)

Bira horretan BOSek 24 kontzertu eman zituen 24 egunetan. Maiatzaren 7an Gasteizen hasi ziren, eta 30ean Gijónen bukatu.

Tomás Crespo 1957an

Oraingo honetan, orkestrak eta Mendelssohnen partiturak ez zuten horren interpretazio «bidaiaria» egin. 1957ko urriaren 9an interpretatu zen Buenos Aires Antzokian, Babierren zuzendaritzapean eta denboraldi sinfonikoaren barruan. Mozarten Enpresaburua obraren oberturaz gain, Chopinen Pianorako 2. kontzertua eta Weberren Isileko ehiztaria obraren obertura jo zituzten

Baina partitxeletako lehenengo oharra orkestra bera sortu baino lehenagokoa da.

Antonio Pérez 1906an

Zehazki, Bilbao Orkestra Sinfonikoa sortu baino hamasei urte lehenago idatzi zuen musikari horrek oharra. Beraz, orkestrak ez du emanaldi horren erreferentziarik.

Triangelurako partitxelaren azala, zeinean musikarien oharrak idatzita baitaude.

Partitxela horrekin Mendelssohnen obra interpretatu zuten musikarien ohar horiek orkestraren historiaren zati bat gogora ekartzen laguntzen digute, eta BOSen artxiboan gordetako partitura horri buruzko informazio baliotsua ematen digute; izan ere, gutxienez 120 urte inguru daramatza bizirik eta oraindik ere «operatibo» dago.

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE

BOSek ehun urte bete zituen 2022ko martxoaren 8an. Bizkaia osoan efemeride garrantzitsu hori ospatzeko, BOSek hainbat ekintza antolatu ditu urte osoan zehar. Sortu ginen gizartearekin, gure gizartearekin, batera ospatu nahi izan ditugu gure historiaren lehen ehun urte horiek.

Aurten egindako jarduera guztien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:

  • «Mendeurrenaren kontzertua»
  • Erakusketa ibiltaria
  • “100 urte musika egiten”: BOSen komikia
  • Mendeurrenaren horma-irudia

Ikus itzazu hemen

Musika-Música 2023. Notak & Letrak

Hasieratik egin dugun moduan, BOSek Musika-Música jaialdiaren 2023ko edizioan parte hartuko du, martxoaren 3tik 5era bitartean.

Musika klasikoaren jaialdi handi honen hogeita bigarren edizioak “bi kode uztartzen ditu elkarrekin, bi kode giza- komunikazioan nabarmendu direnak euren unibertsaltasun eta irismenagatik: letrak eta notak, zernahi esanahi -kontzeptu, sinesmen, sentimendu, ideia estetiko…- eta abarren irudikapen grafiko direnak”.

Martxoaren 3tik 5era egingo da, eta Mercedes Albainak jaialdiaren aurtengo edizioaren aurkezpenean adierazi zuenez:

«Bilbo soinu eta literaturazko lorategi bat izango da, adi jarritako milaka belarritara iristeko zain dauden nota eta letren ozeano bat. Horregatik zaigu hain atsegina erantzutea Blas de Otero bilbotarrak Música tuya poeman eginiko galderari:

Egia al da maite duzula hondoratzea
musikaren itsasoan; zeure burua
joatera uztea haren hegaletan, amiltzea
argi hain sakon eta ezkutu horretan?

Maite dugu, bai. Goza ezazue».

Espero dugu lorategi horren bihotzean bertan elkar ikustea, elkar entzutea.

BOSen kontzertuak

Martxoak 3 Ostirala. Arriaga Antzokia -19:00
Martxoak 4 Larunbata. Euskalduna Jauregia – Auditorioa – 13.30

Musika-Música Informazio gehiago

BOSen musikari berriak

Pozarren adierazten dizuegu 2022-2023 denboraldiaren 10. egitarau honetan BOSen lau musikari berri izango ditugula:

Juan Cuenca, biola
Jaime Puerta, biolontxelo bakarlariaren laguntzailea
Xabier Lijó, oboea/ korno ingelesa
José Benavent, tronboi baxua

Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.

BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du

Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere.

Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz:

‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen arkeologia lantaldea
ARANZADI Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaran buru duen ikertzaile-taldeak ondo baino hobeto erakutsi digu buru-belarri lan eginda, landa eta laborategiko lan neketsuak fruitu joriak ematen dituela.

 

Irakli Kobakhidze
Georgiako Parlamentuan gehiengoa daukan ქართული ოცნება / Georgian Dream alderdiaren buru eta Kaukasoko herrialde horretan indarrean dagoen egungo konstituzioaren sortzaileetakoa izan zen. Egun, Europako hego-ekialdeko errepublika demokratiko horretan agintean dagoen alderdiaren buru da eta herrialdeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken urteotan Europar Batasunean sartzeko bidean. Asmo zuzena eta beharrezkoa.

Mikel Sánchez Álvarez
Aitzindaria da Europan kirurgia artroskopikoaren esparruan, eta munduko lehen medikua dugu plaketez joriko plasmaren (PRP edo Platelet-rich plasma) ahalmena ulertzen eta traumatologian aplikatzen. Mikelek egindako #ikerketa- eta medikuntza-lanari esker, hobekuntza izugarriak aplikatu dira teknika kirurgikoetan eta ehunen birsorkuntzaren eremuan.

Aspace Gipuzkoa
Haien kemena eta eginahala balekoak izan dira garun-paralisiak jotako gipuzkoarren hainbat belaunalditako kidek gizartean parte hartzeko eta ikusarazteko beharrezko tresnak eta laguntza aurki ditzaten.

 

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa
1922ko martxoaren 8tik, BOS Bilboko eta Euskadiko kultura-politikaren eragile eta tresna bihurtu da mundu osoan.

Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua
Hain zailak diren une hauetan, Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu nahi du Ukrainako herria pairatzen ari den egoera lazgarriaren aurrean euskal gizartea erakusten ari den justizia, elkartasun eta harrera balioekiko konpromiso sendoa.

 

Sari honek amaiera ematen dio 2022. urte apartari, hain zuzen ere, Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kultura erakunde gisa gure bizitzaren lehen ehun urteak ospatu ditugun urtea.

Eskerrik asko!!!

BERTAN DA MUSIKHAZIREN XXXV. EDIZIOA

Urtarriletik aurrera, zatoz MusikaHaziren beste edizio batez gozatzera. Aurtengoan ere egitarau ikusgarria antolatu dugu eta ekitaldi ugari izango ditugu, hala nola familientzako kontzertuak, kontzertu didaktikoak eta tailer sozialak. Gainera, orkestraren entsegu orokorretara joateko eta BOS bisitatzeko aukera eskainiko da, baita helduentzako jarduerak eskainiko ere. BOSlarien IX. edizioa ere ez da faltako. Kontsultatu egitaraua eta ez ezazu bertaratzeko aukera galdu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Publikoarentzako 2022ko inkestan parte hartu zutenen artean egindako zozketaren emaitza

4, 5 eta 6 programetara etorri ziren entzuleek «publikoarentzako 2022ko inkesta» bete ahal izan zuten. Inkesta bete zutenek aukera izan zuten BOSen mendeurrenaren harira argitaratu dugu «100 urte musika egiten»  komikiaren hamar aleren zozketan parte hartzeko.

Dagoeneko baditugu zozketaren emaitzak. Aplikazio baten bidez egin dugu, zeinak zorioneko hamar pertsonak ausaz hautatu dituen.

https://app-sorteos.com/w/34MLV4