Kategoria: albistea
Agur maitagarria
Salvador Cors, tronpen ataleko kidea, erretiroa hartu du 42 urtez BOSen parte izan ondoren.
Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu zortzi bosturteko pasatxo hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.
Ura Bere Bidean 2024: Belaunaldien arteko musika topaketa
BOSen musikari berria
KONTZERTUEN AURREKO HITZALDIAK 2024-2025
| Programa | Data | Ordua | Tokia |
| 3. programa | 18/10/2024 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 7. programa | 19/12/2024 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 11. programa | 14/02/2025 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 12. programa | 27/02/2025 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 14. programa | 27/03/2025 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 16. programa | 10/04/2025 | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
Irailaren 16an salgai jarriko dira BOSen 2024-2025 denboraldirako sarrera solteak (eta CrediBOS txartelak)
Irailaren 16tik aurrera salgai jarriko dira 2024-2025 denboraldiko kontzertu sinfonikoetarako eta ganbera-kontzertuetarako sarrerak.
Eman begiratu bat sarrerak erosteko aukera eta deskontuei gure webgunean.
Egun horretatik aurrera, halaber, CrediBOS txartela erosteko aukera egongo da, zeinak aukera ematen baitu, deskontu interesgarri bat baliatuta, sei sarrera erosteko, zuk nahi duzun moduan eta unean erabil ditzazun. Informazio gehiago hemen: CrediBOS.
Gogoratu denboraldi honetan CrediBOS txartela erabili ahalko dela denboraldi sinfonikoko programa guztietarako, laugarrena salbu.
Horrez gain, ekainaz geroztik eskuragarri dituzu gure bost abonu-motak. Horiek aukera ematen dizute abonuan sartutako kontzertu guztietara joateko, deskontu handi bat baliatuta eta eserleku bera gordeta.
Hainbat aukera ditugu denboraldi honetaz gozatu ahal izan dezazun hobekien datorkizun moduan.
Iritsi da uda BOSera
Aukeratu zure abonua
Abonu-motak
Denboraldi osorako abonua Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun. Neurrira egindako abonuak Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du. Hastapeneko abonua 3, 7, 11, 12, 14 eta 16 programek osatzen dute abonu hau, BOS ezagutzen joan zaitezen. Gaikako abonua «Mitoak» ziklo laburreko 5, 6, 11 eta 16 programek osatzen dute.Abonua nola lortu
Abonua lortzeko hauxe besterik ez duzu egin behar: – Sar zaitez https://www.bilbaorkestra.eus/eu/2024-2025-denboraldia/ webgunean, eman begiratu bat denboraldiari eta aukeratu nahiago duzun abonua. – Etor zaitez BOSen bulegoetara, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, jaso informazioa eta eskuratu zure abonua. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 4 035 205 telefono-zenbakira.BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK HIRU HITZORDU HANDI DITU PIANOAREKIN 2023-2024 DENBORALDIARI AMAIERA EMATEKO
Yuja Wang. Piano errezitaldia2024ko ekainaren 3a, astelehena. 19:30ean Euskalduna Jauregia Ganbera demboraldia BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa
Ganbera 102024ko ekainaren 6an, osteguna, eta 7an, ostirala. 19:30ean Euskalduna Jauregia Denboraldi sinfonikoa Slatkin eta Jussen anaiak Leonard Slatkin, zuzendaria Lucas y Arthur Jussen, piano duetoa
Slatkin eta Jussen anaiak
