Gabonetan oparitu BOSen neurrirako abonuak, eta musikarik onenaz gozatzeko atea magikoa irekiko duzu.
“Nahieran 6” edo “Nahieran 9” abonuetako bat aukera dezakezu, eta urtarriletik aurrera eskainiko diren 2023-2024 denboraldiko kontzertuen artean (8. programatik 17. programara) nahi dituzunak aukeratu.
Beraz, badakizu, 25,32 euro (abonu gaztea) eta 76,58 eurotatik hasita (abonu normala), zure oparia jasoko duen horrek BOSen erritmora hasiko du urtea.
A! Gogoan izan Olentzerori Credibos bat eska diezaiokezula, baita beste norbaiti oparitu ere; horren truke 2023-2024 denboraldiko sei sarrera eskuratu ahalko dituzu 79,50 eurotatik hasita. (Deitu ezazu gure bulegoetara: 94 403 52 05).
Bilbao Orkestra Sinfonikoan
hausnarketa estrategikorako prozesu bat martxan jarri dugu datozen
2024-2030 urteetan gure jarduna gidatuko duten
erronkak zehazteko.
Horretarako, gure kontzertuetara joaten den
publikoaren laguntza izan nahi dugu, baita Bizkaiko herritar guztiena ere.
Helburua Bilbao Orkestra Sinfonikoari buruz duzuen iritzia ezagutzea da, egungo ikuspegitik, baina arreta berezia jarriz datozen urteetan: zer mantendu behar dugun, zer hobetu, …
Horretarako, inkesta bat prestatu dugu formatu digitalean, eta telefonotik edo ordenagailutik bete dezakezue.
Inkesta abendu osoan egongo da aktibo, eta gure kontzertuetako digitala esku-programetatik, gure webgunetik eta esteka honetatik eskuratu ahal izango da:
Inkesta
Hemen da, beste urte batez, Musikahaziren 36. edizioa: BOSek antolatzen dituen jarduera didaktiko eta gizarte-inklusiorako jarduera guztiak biltzen dituen programa.
Urtero bezala, Musikahazik jarduera esklusibo eta inklusiboak eskaintzen ditu: kontzertuak familian, kontzertu didaktikoak, haurrentzako tailerrak, musika- eta gizarte-tailerrak, entsegu orokorretarako bisitak eta beste hainbat jarduera. Horren bidez, zaren modukoa zarela, gustukoen duzun erara gozatu ahalko duzu musikaz. Ez huts egin!
2023-2024 programari buruzko informazio guztia
PDF HONETAN eta gure web orrian kontsulta daiteke («
KONTZERTUAK FAMILIAN» eta «
JARDUERA DIDAKTIKOA» ataletan).
Andrzej Gaszekek, biola ataleko kidea, erretiroa hartu du 37 urtez BOSen parte izan ondoren.
Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu urte guzti hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.
BOSetik gure denboraldi sinfonikoaren 15. programak jasan duen aldaketa baten berri eman nahi dizugu; izan ere, 2024ko apirilaren 25ean eta 26an, M. Ravelen Ezkerreko eskuarentzako kontzertua antzeztu beharrean, C. Saint-Saëns-en Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorrean, 103. op. “Egiptoarra”, interpretatuko da.
Barkamena eskatzen dizugu aldaketa horrek eragin diezazkizukeen eragozpenengatik, eta Erik Nielsenek orkestraren zuzendari titular gisa eskeiniko duen azken kontzertura joatera animatzen zaitugu.
Beste denboraldi batez, BOSen formakuntza programa aitzindaria itzuli da, musikari amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntzari buruzkoa.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren helburua, BOSlarisen bitartez, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa haustea da, eszena profesionala ez den gizarteko beste esparru batzuetan musikaren praktika sustatuz, BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarriz.
Urrian, BOSen denboraldi sinfonikoko bi programa emango ditu ETBk.
Larunbatean, urriaren 7an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2022ko ekainaren 9an grabatutako kontzertua.
Achúcarro eta erakusketa bateko koadroak
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Joaquín Achúcarro, pianoa
AUGUSTA HOLMÈS
Andromède, Poema sinfonikoa
CÉSAR FRANCK
Bariazio sinfonikoak piano eta orkestrarako
Joaquín Achúcarro, pianoa
MODEST MUSSORGSKY / MAURICE RAVEL
Erakusketa bateko koadroak
- I. Promenade – Gnomus
II. Promenade – Erdi aroko gaztelua
III. Promenade – Tulleriak
IV. Promenade – Bydlo
V. Arraultza-oskolaren barruan txitak dantzan
VI. Samuel Goldenberg eta Schmuyle
VII. Limoges – Merkatua
VIII. Katakonbak (Sepulcrum Romanum)
IX. Oilo-hanken gaineko etxola (Edo Baba-Yagaren txabola)
X. Kieveko ate handia
Informazio gehiago eta egitarauari buruzko oharrak
Larunbatean, urriaren 14an, goizeko 11:00etan, ETB2 katean emango dute 2023ko apirilaren 20an grabatutako kontzertua.
Helmchen eta Brahmsen lehenengoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Martin Helmchen, pianoa
ROBERT SCHUMANN
Obertura, Scherzo y Finale Op. 52
- I. Obertura
II. Scherzo
III. Finale
SAMY MOUSSA
Elysium*
JOHANNES BRAHMS
1. kontzertua piano eta orkestrarako re minorrean Op. 15
- I. Maestoso
II. Adagio
III. Rondo
Martin Helmchen, pianoa
*
Estreinaldia Espainian..
Informazio gehiago eta egitarauari buruzko oharrak
Bilbao Orkestra Sinfonikoak atsekabe handiz jaso du Félix Ayo euskal biolinista handiaren heriotzaren albistea.
Sestaon, 1933ko uztailaren 1ean jaiotako biolinista instrumentu horren munduko bakarlari handienetako bat izan zen hainbat mendetan zehar.
BOSek eta Félix Ayok harreman sendoa eta iraunkorra izan dute, 60 urte iraun duena. Musikariak 1949an, hamasei urte zituela, BOSekin debutatu zuenean hasi zen harreman hori. Ordutik, harrotasunez esan dezakegu berarekin agertokia partekatzeko zortea izan dugula bakarlari gisa gurekin aritu den 30 aldietan baino gehiagotan. Elkarrekin eskaini genuen azken kontzertua 2008. urtean izan zen.
Bilboko Kontserbatorioan bere prestakuntza hasi eta hamalau urterekin diploma lortu zuen, Biolin eta Ganbera Musikako Karrera Amaierako Lehen Sari Berezia jasota. Hamasei urte zituela, Ibañez de Betolaza lehiaketa irabazi zuen Bilbon, baita ikasketak hobetzeko beka bat jaso ere. Beka horri esker, Parisera, Sienara eta Erromara joan zen.

Bere ibilbidean, biolin-bakarlaria, zuzendaria eta Erromako Santa Cecilia Akademiako hobekuntza-ikastaroetako irakaslea izan da; horrez gain, Kanadan, Australian, Danimarkan, Ameriketako Estatu Batuetan, Espainian, Italian, Alemanian eta Japonian eskola magistralak eman ditu eta munduko biolin-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen epaimahaikide izan da.
Félix Ayo I Musici talde ospetsuaren sortzaileetako bat izan da, eta talde horretako lehen biolin bakarlaria izan zen hamasei urtetan. 1970ean Quartetto Beethoven di Roma taldea sortu zuen, munduko piano-laukoterik onenetakoa.
Haren heriotza galera handia da euskal kulturarentzat eta musika klasikoarentzat. Bere grabazioak eta ikasleekin hamarkada luzeetan zehar partekatutako ezagutzak gordeko ditugun arren, huts handia eta betirako aztarna utziko du gure orkestran.
Goian Bego
Felix Ayok bakarlari gisa eman zuen azken kontzertuaren programa
Irailaren 11z geroztik salgai daude 2023-2024 denboraldiko sarrerak, bai irailaren 28an hasiko den denboraldi sinfonikorako, bai ganbera-denboraldirako; azken horri dagokionez, urriaren 16an eskainiko da lehenengo ganbera-kontzertua.
Gogoratu Yuja Wangek 2024ko ekainaren 2an eskainiko duen abonutik kanpoko emanaldi berezirako sarrerak eskuragarri daudela oraindik.
Kasu guztietan, sarrerak gure webgunean edo Euskalduna Jauregiko leihatiletan eros daitezke.
Gure denboraldiko abonuak ere salgai daude, modalitate guztietan, baita CrediBOS ere. Horiekin deskontu handiak lor ditzakezu, sarrera solteak erostea baino aukera merkeagoa baita.
BOSek kontzertu aurreko hitzaldiak berreskuratu ditu, eta 2023-2024 denboraldian honako egutegi honen arabera eskainiko dira:
| Egitaraua |
Eguna |
Ordua |
Tokia |
| 2. egitaraua |
2023/10/05 |
18:00 |
Euskalduna. 5A aretoa |
| 3. egitaraua |
2023/10/20 |
18:00 |
Euskalduna. 5H Aretoa Terraza |
| 7. egitaraua |
2023/12/21 |
18:00 |
Euskalduna. 5H Aretoa Terraza |
| 11. egitaraua |
2024/03/07 |
18:00 |
Euskalduna. 5H Aretoa Terraza |
| 12. egitaraua |
2024/03/21 |
18:00 |
Euskalduna. 5H Aretoa Terraza |
| 15. egitaraua |
2024/04/26 |
18:00 |
Euskalduna. 5H Aretoa Terraza |
Sarbidea emango da iriste-hurrenkeraren arabera, leku guztiak betetzen diren arte.
Hitzaldira sartzeko, nahitaezkoa izango da kasuan kasuko hitzaldiari dagokion programarako sarrera edo abonua erakustea. Ostegun zein ostiraletako sarrerak erabili ahalko dira.
Mercedes Albainak emango ditu hitzaldiak.
Musikako goi-mailako tituluduna da, aisian eta giza-garapenean doktorea eta psikologiako lizentziaduna. Horrez gain, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra ere bada, eta Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuko Musika irakaslea.