BOSLARIAK PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Larunbat honetan egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioko amaierako kontzertua.   Larunbat honetan, apirilaren 11n, Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (18:00etan eta 20:00etan). 2014ko azaroaren amaieran, 47 instrumentista amateurrek eman zuten izena 2013. urtean abian jarri zen BOSen programa aitzindari honen bigarren edizioan. 47 musikari amateur horiek ganberako 10 taldeetakoren bateko partaide bihurtu ziren. Talde horietako bakoitza BOSeko irakasle baten ardurapean egon da, eta, hiru hilabete hauetan, entseguak egiten eta lanean aritu dira. Kontzertuetan, A. Vivaldi, G.P. Telemann, A. Piazzola, , W.A. Mozart, V. Monti / J. L. Moore, A. Borodin, F. Burgmüller, C. Böhm, H.B. Crussell, L. van Beethoven, F. Mendelssohn, C. Evans, L. Mendelssohn, C. Gardel, G. Bizet eta M. Jacksonen lanak interpretatuko dira. Esperientzia honen emaitza larunbat honetan entzun ahal izango dute BBK Aretora doazen guztiek, eskainiko diren bi kontzertuetan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, plaza-kopurua bete arte.  

ERIK NIELSEN, BOSAREN ZUZENDARI TITULAR BERRIA

BOSaren Patronatoak hurrengo hiru denboraldietarako Zuzendari Titular izendatu du.

Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Fundazioko Patronatoak,  gaur izandako bileran, Erik Nielsen hurrengo hiru denboraldietarako (2015-16, 2016-17 y 2017-18) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Zuzendari Titular izendatzea erabaki du.
 

Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Fundazioko Patronatoak,  gaur izandako bileran, Erik Nielsen hurrengo hiru denboraldietarako (2015-16, 2016-17 y 2017-18) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Zuzendari Titular izendatzea erabaki du.   Erik Nielsen kontratatzeko , BOSeko agintariek kontuan izan dituzte alde batetik maisuak orkestrarekin lortutako errendimendu bikaina eta musikariekin izandako elkar ulertzea, eta bestetik bere goi mailako musika gaitasuna eta etorkizun artístikoa.   Erik Nielsen 2015eko irailean hasiko da lanean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, eta zazpi edo zortzi egitarau sinfoniko zuzenduko ditu denboraldiko.   Lehen denboraldian, aldez aurretik dituen konpromisuak kontuan izanda, baliteke bere presentzia apur bat txikiagoa izatea.   ———————   Iowan (AEB) jaio zen 1977an, eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Philadelphiako Curtis Institutuan, eta oboe eta harpako diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen.   Arpa jolea izan zen Berlineko Filarmonikan, bere Orkestra Akademiko kidea baitzen. Bakarlari legez Abbado, Barenboim, Conlon, Dutoit, Janssons, Levine, Maazel, Mackerras, Masur, Nagano, Previn, Rattle, Salonen, Slatkin, Tilson Thomas eta Zinman maisuekin lan egin du.   Frankfurteko Operaren partaide izan zen 2002tik aurrera, eta 2008tik 2012ra Kapellmeister izendatu zuten. Frankfurteko Operan, eta besteak beste, ondorengo errepertorioa landu du: “Fígaroren eskontzak”, “Bahiketa harenean”, “La Clemenza di Tito”, “Tosca”, “Aingeruak Amerikan”, “Curlew River”, “La bohème”, “Lucia di Lammermoor”, “Lohengrin”, “Simplicius Simplicissimus” eta Reimannen “Medea” lanaren Alemaniako estrainaldia.   2016-17 denboralditik aurrera, Baseleko Teatroko musika-zuzendaria izango da.   Erik Nielsenek Franfurteko eta Stuttgarteko Irratietako Orkestra Sinfonikoak zuzendu ditu, eta baita Heidelbergo Udaberriko Jaialdian, Pintscher, Rihm eta Saariahoen lanak. 2005-2006an Christoph Eschenbachen laguntzailea izan zen Wagnerren eraztunaren zikloaren ekoizpenean. Bob Wilsonen zen zuzendari eszenikoa, eta Parisgo Châtelet Teatroan estreinatu zen.   2007ko udan Tanglewooden kontzertu sinfonikoak eta ganbera kontzertuak zuzendu zituen, eta James Levinen laguntzailea izan zen “Don Carlo”operan. 2008an Tanglewoodera itzuli zen, Kurt Weillen  “Mahagonny” opera zuzentzeko. 2009ko urtarrilean, Inglaterrako Opera Nazionalak gonbidatuta “Txirula magikoa” lanarekin Londresen estreinatu zen. 2009ko irailean , AEBko Solti Fundazioaren beka eskuratu zuen. 2010eko martxoan Bostongo Operan “Ariadne auf Naxos”zuzendu zuen, eta jarraian “Txirula magikoa”New Yorkeko Metropolitan delakoan.   Ensemble Moderne zuzendu zuen Frankfurten eta Bruselasen (Ars Musika Jaialdia), eta Frankfurteko Operan “Offenbachiade” proiektua burutu zuen, Offenbachen sei operen jatorrizko orkestrazioen interpretazioarekin.   Etorkizunean izango dituen konpromisuen artean, hauexek aipatuko ditugu : “Txirula magikoa” Erromako Operan; “Simplicius Simplicissimus”, Henzren “Gisela”, “We come to the River”, eta “Lohengrin” Dresdeko Semper Operen; “La Traviata”Berlineko Operan eta Dinamarkako Hedeland Opera Jaialdian ; “Così fan tutte” Sao Carlos Teatroan ; Reimannen “Lear” Malmöko Operan ; “Otello eta Ariane” eta “Barbe-Bleue” Frankfurten eta baita ondorengo kontzertuak : Chicagoko Civic Orkestrarekin, Portugaleko Sinfonikarekin Lisboan, Estrasburgoko Filarmonika, World Youth Sinfonika Interlochen Arts Campen, Northern Sinfonia Erresuma Batuan, eta Mozarten “Requiem” delakoa Erromako Operan.   Bilboko Orkestra Sinfonikoari dagokionez, 2012ko apirilaren 21, 24, 27 eta 30ean zuzendu zuen lehen aldiz Bilbon, ABAOko opera denboraldiaren barne (E. Korngolden “Die Totestadt”), arrakasta handia lortuz bai publikoaren aldetik, eta baita ere kritikoen aldetik.   Aurtengo martxoaren 21ean, San Vicenteko Elizan izandako ezohizko kontzertua ere zuzendu zuen, P.I. Tchaikovsky eta W.A. Mozarten lanekin.   Duela gutxi hiru aldiz zuzendu du BOS, horietatik bi Bilbon (azaroaren 20 eta 21ean), eta beste bat Santanderren. (azaroaren 22an). Kontzertuotan B. Martinu, E. Elgar eta A. Dvoráken lanak jo ziren.

MUSIKA HURBILETIK – VII. zikloa

Musika, bere bilakaeran. Musika aldi handiak ————————– Irakaslea: Mercedes Albaina ————————– Ikastaroaren edukia Musikak bilakaera historiko-kulturalaren erresonantzia-kutxa gisa jarduten du. Horri esker ulertzen dugu zergatik, musika-estilo bat garai edo leku jakin batera mugatuta egon ez arren, aldi Barroko, Klasiko eta Erromantikoko konposizioek eta XX. mendeko korronteek “soinu” desberdina duten. Musika bere bilakaeran ulertu eta, beraz, gehiago gozatuko dugu, aurretiazko musika-prestakuntzarik eduki gabe musikazale guztien esku dauden baliabideen bitartez. Datak, ordutegia, lekua eta prezioa • 6 saio, astearteetan: urriaren 29an, azaroaren 5, 12, 19 eta 26an, eta abenduaren 3an. • 19:00etatik 20:15era. • Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma. • Izena emateko data: urriaren 13tik (astelehena) aurrera. • Prezioa: – 45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak) – 65 € (Jendearentzat oro har) Plaza-kopurua bete arte. Informazio gehiago eta izen-emateak: BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4 Tel.: 94 4035 205 – 09:00etatik 14:00etara.

BOSen 2014-2015 DENBORALDIA AURKEZTU DUTE

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren presidenteak BOSen 2014-2015 denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Denboraldia urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte, eta kontzertuak hasteko ordua ordu erdi aurreratuko da, alegia, 19:30ean hasiko dira.

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta BOSeko Patronatuko presidenteak, BOSeko zuzendari nagusi Ibon Aranbarrik eta BOSeko zuzendari tekniko Borja Pujolek BOSen 2014-2015 programazio berria aurkeztu dute. 2014-2015 denboraldia 2014ko urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte. Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok adierazi duenez, "BOSen 2014-2015 denboraldiak Bizkaiko gizarteari orkestraren jarduna gerturatzen jarraituko du." Denboraldi berrian, Enigmak eta Kondairak izenburupean, publikoak On Kixoteri buruzko Guridiren poema sinfoniko laburraz edota Sherezaderen ekialdeko mundu liluragarriaz gozatu ahalko du, besteak beste. Musika absolutuaz gozatzea nahiago dutenek, berriz, sinfonia handiak entzuteko aukera ere izango dute, esaterako Mahlerren lehenengoa eta Brahmsen lehenengoa eta laugarrena. Mendelssohnen "Lobgesang" sinfoniak leku berezia izango du Gabonetako kontzertuan; Bilboko Koral Elkarteak emanaldi horretan parte hartuko du, denak Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean. Horrez gain, jazza, barrokoa eta ganbera-musika ere egongo dira. Xedatutako programazioaren barruan, Kulturako foru diputatuak orkestrak herriz herri Bizkaiko hainbat udalerritan emango dituen kontzertuak nabarmendu ditu, besteak beste, Plentzian, Ondarroan, Gernikan, Lekeition eta Santurtzin. Horrez gain, BOS Santanderren ere arituko da, orkestra gonbidatu gisa Gaztela eta Leongo Sinfonikaren Denboraldian. Ordutegi berria Edizio honen berrikuntzen artean kontzertuak hasteko orduan egindako aldaketa nabarmendu behar da. Hala, BOSeko abonatuen iradokizunari erantzun zaio. Denboraldi sinfonikoaren kontzertuak 30 minutu lehenago hasiko dira, hau da, 19:30ean. Ordutegi berbera baliatuko da Ganbera Denboraldiko kontzertuetan ere. Aurreko edizioetan bezala, abonamendu modalitate desberdinak egongo dira, baita prezio bereziak kide ugariko familientzat eta langabetuentzat ere. Talde horientzat C Zonaldeko sarrera solteek salneurri berezia izango dute; izan ere, sarreren prezio ofizialari % 50eko deskontua aplikatuko zaio.   http://blog.bilbaorkestra.com/?p=718

Rudolf Buchbinderrek bertan behera utzi du bere saioa. Eldar Nebolsin arituko da haren ordez

Egitarau honetan, piano-jotzaile uzbekistandar entzutetsua arituko da Rudolf Buchbinderren ordez. Egitarauak bere horretan jarraitzen du
 
 

Bilbon, 2014ko otsailaren 11n   Osasun arazoak direla eta, Rudolf Buchbinderrek bertan behera utzi behar izan ditu bakarlari gisa eskaini behar zituen emanaldiak, ostegun eta ostiral honetan BOSekin eman behar zituen kontzertuetan. Gure Denboraldi Sinfonikoko egitarau honetan haren ordez arituko den bakarlaria Eldar Nebolsin piano-jotzaile uzbekistandar ospetsua izango da. Bakarlari hori beste zenbait alditan ere izan da BOSen denboraldian. Azken aldia 2012ko martxoaren 22an eta 23an izan zen.   Eldar Nebolsinen biografia Eldar Nebolsin 1974an jaio zen, Tashkenten (Uzbekistan). Bere nazioarteko ibilbidea 1992an hasi zen, Santanderko XI. Paloma O’Shea Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi ostean. Bertan, 17 urterekin besterik ez, Sari Nagusia eta Mozarten pianorako kontzertu baten Interpretaziorik Onenaren Saria lortu zituen. Urtebete lehenago, Espainiara iritsi zen, Dmitri Bashkirov pedagogo eta piano-jotzaile entzutetsuarekin ikastera. 2005ean, ospe handia duen Sviatoslav Richter Saria lortu zuen Moskun. Maiz kolaboratzen du izen handiko nazioarteko orkestrekin; esate baterako, New York Philharmonic, Chicago Symphony Orchestra, Montrealgo Orchestre Symphonique, Berliner Symphoniker, Deutsches Symphonie-Orchester Berlin, Parisko Orchestre, Erromako Santa Zezilia, Lisboako Gulbenkian, Tokyo Metropolitan Orchestra, Sydney Symphony Orchestra edo Wiener Kammerorchesterrekin, besteak beste, Espainiako orkestra nagusiekin aritzeaz gain. Era berean, sona handiko zuzendariekin egin izan du lan; besteak beste, Mstislav Rostropovich, Ricardo Chailly, Yuri Temirkanov, Leonard Slatkin, Charles Dutoit, Vladimir Ashkenazy, Yakov Kreizberg, Vasili Petrenko, Vladimir Spivakov, Lawrence Foster, Bernhard Klee eta Espainiako batutarik bikainenetako batzuekin. Piano-jotzaile kontzertista izateaz gain, hainbat errezitaldi eskaini ditu areto ugaritan: Zuricheko Tonhallen, Washingtongo Kennedy Centerren, Torontoko Roy Thompson Hallen, New Yorkeko 92nd Street eta Carnegie Hallen, Municheko Herkuless Saalen, Parisko Chatelet Antzokian, Hanburgoko Musikhallen eta Milanen, Hungarian, Jugoslavian, Luxenburgon eta abar. Eldar Nebolsinek ganberako musikari eskaintzen dio bere jardueraren zati bat. Esparru horretan, punta-puntako bakarlariekin kolaboratu izan du; besteak beste, Julian Rachlin, Alexey Ougrinchouk, Maxim Rysanov, Gustav Rivinius, Denis Goldfeld edo Wolfgang Schmidtekin. Decca, Universal, Artenova edota Naxos disko-etxeetarako grabatu izan du, eta azken horretako artista esklusiboa da 2006tik. Disko-etxe horrekin grabatu zuen lehenengo albumak, Rachmaninoven Preludioetan oinarritutakoak, kritika bikainak izan zituen nazioarteko prentsan. Gainera, Liszt, Dohnanyi eta Chopinen obrak grabatu izan ditu, eta, hain zuzen ere, Chopini eskaini dizkio bere azken konpaktuak: 2010ean, Chopin Urtea zenez, piano eta orkestrarako obra osoa grabatu zuen Warsaw Philharmonic Orchestrarekin, Antoni Witen zuzendaritzapean. Vasily Petrenko, JoAnn Falletta edo Vladimir Ashkenazy zuzendariekin ere grabatu ditu diskoak.   Eldar Nebolsini buruzko informazioa eta argazkiak hemen daude ikusgai: Información y fotografías de Eldar Nebolsin en: http://www.musiespana.com/artistas/eldar-nebolsin/biografia_artista/index.html Eldar Nebolsin playing Clementi and Rachmaninov. Live from Madrid february 2012

Haurtxoentzako Kontzertuak

MUSIKHAZI 2013-2014 Haurtxoentzako Kontzertuak   Gabon Gauetik Urte Berrira   Gure egitarauan maiz gonbidatu gisa etortzen den MUSICALMENTE konpainia portugaldar sarituaren eskutik, bueltan dira “Haurtxoentzako Kontzertuak”. Bidaia emozionala, Gabonetako melodia klasikoetatik hasi eta Strausstarren Vienako urte berrira heldu arte.   Haurtxoentzako Kontzertuak agertokiaren erdialdeko jolas-gune batean egiten dira. Musikarien inguruan, kuxinak eta aulkiak daude ikusle gazteentzat eta beraien familientzat. Haurtxo gehienei gurasoen altzoan gustatzen zaie musikaz gozatzea, baina ausartenak musikarien artera ere sartzen dira. Ez dago mugarik!   Abenduak 28 (Larunbata) 12:00etan – 18:00etan   Abenduak 29 (Igandea) 10.30etan  –  12:00etan Euskalduna Jauregia. A-1 aretoa   SARREREN SALMENTA Prezioa: 7€ orokorra – 6€ (BOSen abonatuak)

BOS ETA MUSIKENE ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA

BOSek bere kontzertuetako batzuetan parte hartzeko aukera ematen die Musikeneko ikasleei, bai instrumentista gisa, bai zuzendari gisa, entseguetan zein jarduera pedagogikoetan.
 
Ibon Aranbarri BOSeren Zuzendari orokorra eta Patricio Goialde Musikeneren (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) kudeatzaile akademikoak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur goizean.
Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko iraupena dauka, eta bere helburua da BOSen ateak irekitzea Musikeneko ikasleei, praktikak egin ditzaten eta BOSek bere programazioaren barruan antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten.
Modu horretan, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleei orkestra sinfoniko baten barruan lan egitearen benetako esperientzia bizi ahal izango dute, eta horrek ezagutza praktikoa emango die aukeratu duten jarduera profesionala garatzeko orduan, halakorik ezin baita eskoletan jaso.
Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da. Bi erakunde, bakoitza instituzio jakin baten menpekoa, eta egoitzak ere lurralde banatan dituztela, helburu bakarrarekin ari dira lankidetzan: gure herrialdean trebatzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzea.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleek BOSen jarduera hauetan hartu ahal izango dute parte:
a)     Musikeneko ikasleek instrumentista gisa jardungo dute BOSen abonuko kontzertuetan. Ikasleen aukeraketa Musikenen egingo da, hautagai guztiek ezagutuko duten prozedura publikoaren bitartez; modu horretan, interesdun guztien lehia librea bermatuta egongo da.
b)     Musikeneko Zuzendaritzako azken ikasturteetako ikasleek BOSek antolatutako “Kontzertu Pedagogikoak” ekimeneko kontzertuetako batzuk zuzenduko dituzte, eta beste zenbait lan ere egin ahal izango dituzte; esate baterako, BOSen maisu titularraren edo maisu gonbidatuen laguntzaile gisa aritu denboraldiko zenbait egitarautan. BOSek eta Musikenek erabakiko dituzte kontzertu-kopurua eta datak, bien adostasunez.
c)     Musikeneko Zuzendaritzako ikasleek hiru entsegu-egun egin ahal izango dituzte denboraldi bakoitzeko, BOSen orkestrako plantillarekin. Jarduera hori Musikeneko Orkestra Zuzendaritzaren irakasle titularrak koordinatuko du, BOSen zuzendaritzarekin bat etorriz.
d)     Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek BOSek antolatutako “Tailer Pedagogikoak” ekimenean hartuko dute parte, tailer horien arduradunarekin lankidetzan.
Ikasleen partaidetza izango duten BOSen Denboraldiko kontzertuak eta obra zehatzak, bai eta zein atriletan arituko diren ere, definituta daude jada. Egiaztatu daitekeenez, obra guztiak apartekotzat har daitezke, eta musikari profesionaletako askok urteak behar izaten dituzte bertan parte hartu ahal izateko:
 

BOSen Denboraldia 4.

Azaroak 14 eta 15
 
S. Prokofiev: 5. sinfonia, op. 100
 
Tchetuev, pianoa
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: azaroak 11, 12, 13 eta 14
 
Musikeneko ikasleak:
Klarinete 1
Perkusionista 1 edo 2
Biolin I 1
Biolin II 1
Biolontxelo 1
 
 

BOSen Denboraldia 6.

Abenduak 12 eta 13
 
G. Mahler: 5. sinfonia
 
Ana María Valderrama, biolina
Michel Tabachnik, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 9, 10, 11 eta 12
 
Musikeneko ikasleak:
Txirula 1
Tronpa 1
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
 
 

AMAKen ezohiko kontzertua

Abenduak 30
 
G. Verdi: Requiem
 
Carmen Solis, sopranoa;         Mª Luisa Corbacho, mezzosopranoa;
Andeka Gorrotxategui, tenorra;           Ruben Amoretti, baxua
 
Donostiako Orfeoia (J.A. Sainz Alfaro)
Oliver Díaz, zuzendaria
 
Entseguak: abenduak 27, 28 eta 30
 
Musikeneko ikasleak:
Tronpeta 1
 
 

BOSen Denboraldia 12.

Martxoak 27 eta 28
 
D. Shostakovich: 5. sinfonia, op.47
 
Alberto Urretxo, tronboia
Chi-YongChung, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 24, 25, 26 eta 27
 
Musikeneko ikasleak:
Perkusionista 1
 
 

BOSen Denboraldia 13.

Apirilak 3 eta 4
 
H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14
 
Soo Jung Ann, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
 
Entseguak: martxoak 31 eta apirilak 1, 2 eta 3
 
Musikeneko ikasleak:
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
Fagot 1
Tuba 1
Harpa 1
 
 
 

BOSen Denboraldia 16.

Maiatzak 15 eta 16
 
G. Mahler: Lurraren abestia
 
Lilli Paasikivi, mezzosopranoa
Michael Weinius, tenorra
Günter Neuhold, zuzendaria
 
Entseguak: maiatzak 12, 13, 14 eta 15
 
Musikeneko ikasleak:
Harpa 1
 
 
 

  Ibon Aranbarri BOSeren Zuzendari orokorra eta Patricio Goialde Musikeneren (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) kudeatzaile akademikoak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko iraupena dauka, eta bere helburua da BOSen ateak irekitzea Musikeneko ikasleei, praktikak egin ditzaten eta BOSek bere programazioaren barruan antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten. Modu horretan, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleei orkestra sinfoniko baten barruan lan egitearen benetako esperientzia bizi ahal izango dute, eta horrek ezagutza praktikoa emango die aukeratu duten jarduera profesionala garatzeko orduan, halakorik ezin baita eskoletan jaso. Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da. Bi erakunde, bakoitza instituzio jakin baten menpekoa, eta egoitzak ere lurralde banatan dituztela, helburu bakarrarekin ari dira lankidetzan: gure herrialdean trebatzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzea. Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleek BOSen jarduera hauetan hartu ahal izango dute parte: a)     Musikeneko ikasleek instrumentista gisa jardungo dute BOSen abonuko kontzertuetan. Ikasleen aukeraketa Musikenen egingo da, hautagai guztiek ezagutuko duten prozedura publikoaren bitartez; modu horretan, interesdun guztien lehia librea bermatuta egongo da. b)     Musikeneko Zuzendaritzako azken ikasturteetako ikasleek BOSek antolatutako “Kontzertu Pedagogikoak” ekimeneko kontzertuetako batzuk zuzenduko dituzte, eta beste zenbait lan ere egin ahal izango dituzte; esate baterako, BOSen maisu titularraren edo maisu gonbidatuen laguntzaile gisa aritu denboraldiko zenbait egitarautan. BOSek eta Musikenek erabakiko dituzte kontzertu-kopurua eta datak, bien adostasunez. c)     Musikeneko Zuzendaritzako ikasleek hiru entsegu-egun egin ahal izango dituzte denboraldi bakoitzeko, BOSen orkestrako plantillarekin. Jarduera hori Musikeneko Orkestra Zuzendaritzaren irakasle titularrak koordinatuko du, BOSen zuzendaritzarekin bat etorriz. d)     Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek BOSek antolatutako “Tailer Pedagogikoak” ekimenean hartuko dute parte, tailer horien arduradunarekin lankidetzan. Ikasleen partaidetza izango duten BOSen Denboraldiko kontzertuak eta obra zehatzak, bai eta zein atriletan arituko diren ere, definituta daude jada. Egiaztatu daitekeenez, obra guztiak apartekotzat har daitezke, eta musikari profesionaletako askok urteak behar izaten dituzte bertan parte hartu ahal izateko:   BOSen Denboraldia 4. Azaroak 14 eta 15   S. Prokofiev: 5. sinfonia, op. 100   Tchetuev, pianoa Günter Neuhold, zuzendaria   Entseguak: azaroak 11, 12, 13 eta 14   Musikeneko ikasleak: Klarinete 1 Perkusionista 1 edo 2 Biolin I 1 Biolin II 1 Biolontxelo 1     BOSen Denboraldia 6. Abenduak 12 eta 13   G. Mahler: 5. sinfonia   Ana María Valderrama, biolina Michel Tabachnik, zuzendaria   Entseguak: abenduak 9, 10, 11 eta 12   Musikeneko ikasleak: Txirula 1 Tronpa 1 2 biolin I 2 biolin II Biola 1 2 biolontxelo Kontrabaxu 1     AMAKen ezohiko kontzertua Abenduak 30   G. Verdi: Requiem   Carmen Solis, sopranoa;         Mª Luisa Corbacho, mezzosopranoa; Andeka Gorrotxategui, tenorra;           Ruben Amoretti, baxua   Donostiako Orfeoia (J.A. Sainz Alfaro) Oliver Díaz, zuzendaria   Entseguak: abenduak 27, 28 eta 30   Musikeneko ikasleak: Tronpeta 1     BOSen Denboraldia 12. Martxoak 27 eta 28   D. Shostakovich: 5. sinfonia, op.47   Alberto Urretxo, tronboia Chi-YongChung, zuzendaria   Entseguak: martxoak 24, 25, 26 eta 27   Musikeneko ikasleak: Perkusionista 1     BOSen Denboraldia 13. Apirilak 3 eta 4   H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14   Soo Jung Ann, pianoa Carlos Miguel Prieto, zuzendaria   Entseguak: martxoak 31 eta apirilak 1, 2 eta 3   Musikeneko ikasleak: 2 biolin I 2 biolin II Biola 1 2 biolontxelo Kontrabaxu 1 Fagot 1 Tuba 1 Harpa 1       BOSen Denboraldia 16. Maiatzak 15 eta 16   G. Mahler: Lurraren abestia   Lilli Paasikivi, mezzosopranoa Michael Weinius, tenorra Günter Neuhold, zuzendaria   Entseguak: maiatzak 12, 13, 14 eta 15   Musikeneko ikasleak: Harpa 1