Gure gizarteko sektore ahuletako pertsonei lagunduko dien proiektu bat bultzatzeko AEOSek duen asmotik sortu da SOINUEN MOSAIKOA. Musika, pertsonen bizi- kalitatea hobetzen duen eragile gisa.
Otsaila 2017
9 Osteguna
10 Ostirala
Aragón
Munduko lorerik handiena (20’)
(Mosaico de sonidos)
Strauss
Kontzertua oboe eta orkestrarako Re maiorrean, op. 144 (25’)
Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasunasuspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiekizango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonistaeta sortzaileak.
Alaitz Zabalo, Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez, Laguntzailea
Larunbat goizetan, 11:30etanIraupena, gutxi gorabehera: 75’
Adina: 4 urtetik aurrera
Urtarrila 21 – Perkusioa
Otsaila 18 – Flautak
Martxoa 11 – Haria eta Haize
Maiatza 6 – Haria eta Haize
Tailer bakoitzaren prezioa:
3 € (BOSeko abonatuak)
4 € (orokorra) Neska/mutiko bakoitzeko
Izena emateko epea:
2016ko abenduaren 14tik aurrera
Izen-ematea, 944 035 205
gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko
Disneyren klasiko musikalak, sekula entzun ez dituzun bezala.
Ekoizpen paregabe honi esker, ikusle guztiek gozatuko dute Disneyren filmik enblematikoenetako kantu eta irudiez; besteak beste, tartean izango dira Pocahontas, Aladdin, Lehoi erregea, Oihaneko liburua, Mary Poppins, Karibeko piratak, Sirenatxoa, Frozen… Eta beste sorpresa asko! Izan ere, Disney in Concert: Magical Music from the Movies ikuskizunak nazioarteko ikusleak ere hunkitu ditu, mundu osoko hainbat hiritatik igaro ostean, Bajo el Mar, Suéltalo edota Bella y Bestia bezalako abesti ezagunekin.
Bi emanaldi eskainiko dira Bilbon, urtarrilaren 4an, Euskalduna Jauregian. Ezin dituzu galdu. Paco Arrojo, Diego Rodríguez, Judith Tobella eta Julia Möllerren zuzeneko ahotsak entzun ahal izango dira, eta, beraiekin batera,Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko da, Arturo Díez Boscovichen gidaritzapean eta Gurutze Beitia aurkezle dela.
Aktoreak:
Aurkezlea: Gurutze Beitia
Bakarlariak: Paco Arrojo, Julia Möller, Judith Tobella eta Diego Rodríguez.
Musika-zuzendaritza: Arturo Díez Boscovich
Iraupena:
Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenik gabe).
Ikuskizun hau ez da gomendagarria 8 urtetik beherakoentzat.
%10eko deskontua BOSeko abonatuentzat
Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.
Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.
Nahi beste BKT ekar ditzakezu.
Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.
Ordaindu 28€ eta erosi 40€Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.
Nahi beste BKT ekar ditzakezu.
NOLA ERABILI BKT AURTENGO DENBORALDIAN
Eros ezazu B motako zure BKT.
Sarrera solteak eskuratu nahi badituzu: joan zaitez Euskalduna Jauregiko leihatiletara, eta, bertan, sarrerak emango dizkizute BKTen ordez, aldez aurretik diferentzia ordainduta.
Nahierarako Abonua edo CrediBOS txartela eskuratu nahi baduzu: joan zaitez BOSen egoitzara, eta, bertan emango dizugu, aldez aurretik diferentzia ordainduta.
NOLA ERABILI BKT DATORREN DENBORALDIRAKO
Erosi zure B motako BKTa(k), 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren
28ra bitartean.
Eraman zure B motako BKTa(k) BOSera, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 31era bitartean.
La BOS se hace cargo de tu/s BKT, y te entrega un recibo.
BOS arduratuko da zure BKTaz (edo BKTez), eta ordainagiri bat emango dizu.
2017ko irailean, abonuaren prezioaren eta aurkeztutako BKTen balioaren arteko diferentzia kobratuko dizugu.
B motako BKTak erosteko epea 2016ko abenduaren 12an hasiko da, eta 2017ko urtarrilaren 28an amaituko da.
BKTak trukatzeko epea 2016ko abenduaren 12an hasiko da, eta 2017ko urtarrilaren 31n amaituko da.
Kreditu-txartel bakoitzarekin, B motako 6 BKT eros ditzakezu gehienez.
Erosketaren eta BKTaren balioaren arteko diferentzia ez da diruz itzuliko.
GARRANTZITSUA
Nahi beste BKT ekar ditzakezu.
Kreditu-txartel bakoitzarekin, B motako 6 BKT eros ditzakezu gehienez (B motako 6.000 BKT egongo dira eskuragarri).
Erosleei ez die eskudirurik itzuliko erosketaren eta BKT balioaren arteko aldeari dagokionez
BKTaren gaineko informazioa:
www.bizkaia.eus/bizkaikokulturtxartela
2016-2017 denboraldian, oso nobedade berezia dakarkizuegu. Kontzertu bakoitzaren aurretik prestatuko dugu.
Kontzertuez eta eskaintzen dugun errepertorioaz gehiago gozatu ahal izateko, hainbat bideo sortuko ditugu, eta, horietan, hurrengo kontzertuko alderdirik garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Horretarako, konpositoreez eta haien obrez arituko gara, eta bitxikeriak zein ekarpen teknikoak uztartuko ditugu, kontzertu bakoitzean aurki dezakezuena xehetasunez ikusteko asmoz.
Bideo horiek kontzertu bakoitza baino lehen argitaratuko dira sare sozialetan, eta Youtuben daukagun kanalean ere eskuaragarri egongo dira, “Presentación programas Temporada 2016-2017” izeneko playlist bereziaren barruan.
Hona hemen BOSek 2016-2017 denboraldian dituen kontzertuen egutegia!
Musika onaz gozatu dezagun!
Ikastaroaren edukia
XX. mendea baliabide musikalen zabalkunde handi baten lekuko izan da: ehundura irekiak, melodia berriak, inspirazio tribaleko erritmo zorrotzak, ausardia harmonikoak, esperimentazio tinbrikoa, fusio estilistikoak, esparru arkaikora itzultzea eta berrikuntzara jauzi egitea. Gauzak ez errepikatzeko gogoak biderkatu egin zituen musikaren kontzepzio berriak, eta horrek eragin handia izan zuen garai hartako kontzientzia artistikoan. Ondorioz, helburu estetikoen eta soinu-profilen sorta ia infinitua agertu zen.
Hitzaldi-ziklo honen bitartez, hizkera musikalak XX. mendean izandako dialekto nagusietako batzuetara hurbilduko gara: posterromantizismoa, estetika inpresionista, espresionismoa, jazza, zinemarako musika, ekialdeko sentsualtasuna, neoklasizismoa, minimalismoa, esperimentalismoa, mundu erdiko folkloreak… Azken batean, musika hainbat eratara agerrarazi zuen guztia: amorratua eta utopikoa, basatia eta hunkigarria, sutsua eta futurista, nazionalista eta kosmopolita; paradoxikoki, independentea eta bere garaiaren gatibu.
Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa
6 saio, astelehenetan: urriaren 24 eta 31n; azaroaren 7, 14 eta 28an; eta abenduaren 5ean.
19:00etatik 20:15era.
Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma.
Izena emateko eguna: urriaren 10etik (astelehena) aurrera.
Prezioa:
45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak)
65 € (jendearentzat, oro har)
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta izen-emateak
BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4
Tel.: 94 403 52 05 – Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara
“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean
Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean.
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu.
Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin.
Kontzertuak iralianUdalerriak
2016/09/7 Getxo, Areetako Geltoki Plaza, 19:30
2016/09/9 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa, 20:30
EgitarauaF. Chopin:1. kontzertua piano eta orkestrarako mi minorrean, Opus 11 I. Tchaikovsky: 4. sinfonia fa minorrean, Op. 36, TH 27 J. Brahms: 1. dantza hungariarra sol minorrean Adrian Hodor, pianoaUnai Urrecho, zuzendaria
Datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, BOSek Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertuan hartuko du parte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Iruñeko Orfeoiarekin, Easo Eskolaniarekin eta Araoz Gazte Abesbatzarekin batera.Denak Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean egongo dira.
Asteazkenean, abuztuaren 31n, hainbat arrazoiengatik apartekoa izango den kontzertua egingo da Kursaalean. Izan ere, 400 interpretek hartuko dute parte, eta, beraz, une berezia izango da. Era berean, gutxitan gozatzeko aukera dugun tamainako eta mailako abesbatza-oldea elkartuko da baterako ahaleginean. Gainera, BOS eta EOS elkarrekin arituko diren bigarren aldia izango da, eta guztira, 140 musikari egongo dira agertokian.
Programa ere ohiz kanpokoa da. Obra nagusia 1855ean Parisen estreinatu zen Berliozen TeDeum izenekoa izango da; estreinaldian, 900 musikarik eta koristek hartu zuten parte, eta mende hartan musika monumentala izendatu zen mugimenduaren eredu bikaina da.
Programan, euskal konpositoreen bi obra izango dira: Madinaren Aita Gurea eta Sorozabalen Gernika.
Halaber, Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertua Donostia 2016 egitasmoaren barruan sartzen da, hain zuzen ere, Donostia 2016ko Elkarrizketak atalaren barruan. Lerro horren programazioa kulturaren arloko inguruko ordezkariekin loturak ezartzeko eta Hiriburutzako balioei buruzko programak babesteko diseinatuta dago.
TopaketakBilbao Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa batera arituko dira bigarren aldiz. Bi une horietan, gure herrialdea nazioartean proiektatzeko estrategikotzat har daitezkeen ekitaldiei esker batu dira. 1997. urtean, Bilboko Guggenheim Museoa irekitzeko kontzertuan elkartu ziren. Orain, ia 20 urte geroago, bi talde sinfonikoek berriro egingo dute topo, Donostia 2016 mailako proiektu garrantzitsuan.
Kontzertuak balio oso berezia dauka BOSentzat, azkenik, 2009an parte hartu zuen Musika Hamabostaldira itzuliko baita.
Kursaaleko Auditoriuma – 2016/08/31 – 20:00etan
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia
Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania
Araoz Gazte Abesbatza
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria
Christian Elsner, tenorea
Thomas Ospital, organoa
Markel Murillo, tiplea
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria
Egitaraua Berlioz, Te Deum op. 22 (60’)
F. de Madina Aita Gurea (5’)
P Sorozabal,Gernika (10’) Donostiako Musika HamabostaldiaDonostia 2016
“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean
Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean.
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu.
Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin.
Kontzertuak abuztuanUdalerriak
2016/08/12 Plentzia, Santa María Magdalena, 20:30
2016/08/13 Lekeitio, Andra Mari, 22:00
2016/08/14 Gorliz, Andra Mari Sortzez Garbia, 20:00
EgitarauaJuan Crisóstomo de Arriaga: Esklabo alaiak, Obertura (Parisko bertsioa)
Franz Anton Hoffmeister: Kontzertua biola eta orkestrarako Re maiorrean
Felix Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”Gonzalo Martin, biola
Jon Malaxetxebarria, zuzendaria
Irailean, Getxon (2016/09/07) eta Santurtzin (2016/09/09) izango gara; programazioa desberdina izango da, eta irailean helaraziko dizuegu.
Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), “Soriako Musika Udazkenean” hartuko du parte BOSek. Jaialdi honetan beste hainbatetan hartu du parte Orkestrak.
Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), BOSek Soriako Musika Udazkeneko XXIII. edizioan hartuko du parte. Jaialdi horretan, beste zenbaitetan hartu du parte Orkestrak; azkenekoz, 2011. urtean.
BOSek programa ezberdina aurkeztuko du jaialdiko egunetako bakoitzean. Lehenengoa Fallaren eta Mahlerren obrek osatzen dute; bigarrena, berriz, Mozarti dago eskainita osorik. Biak Karl Sollaken zuzendaritzapean interpretatuko dira.
Gainera, BOS ekitaldi honetara berriro itzuli den urte honetan, jaialdiak “EFFE Label” (Europa, jaialdietarako. Jaialdiak, Europarako. http://www.effe.eu/) saria jaso du, sari honen lehenengo edizioan (2015-2016 edizioa). 20 urtetan baino gehiagotan egindako lan bikainak merezi zuen esker ona jasoko du, eta BOSek jaialdia zoriondu nahi du horregatik.
Ostirala
M. Falla, Gauak Espainiako lorategietan, piano eta orkestrarako
G. Mahler, 5. sinfonia do minorrean
Josu De Solaun, Pianoa
Karl Sollak, zuzendaria
Larunbata
W.A. Mozart. 36. sinfonia Do maiorrean, “Linz”, K. 425
W.A. Mozart. Exsultate, jubilate
W.A. Mozart. Meza Do maiorrean, “Koroatzea”, K. 317
Olatz Saitua, sopranoa
Maite Arruabarrena, mezzo sopranoa
Luis Dámaso, tenorra
Fernando Latorre, baxua
Asturiasko Printzesa Fundazioaren abesbatza, SATB abesbatza
Josu De Solaun, pianoa
Karl Sollak, zuzendaria