Bakarlari aldaketa, BOSbaroque programan

Osasun arazoak direla-eta, Iestyn Davies kontratenorrak ezingo du gure programa barrokoan parte hartu, maiatzaren 18an (osteguna) eta 19an (ostirala).

Iestyn Davies kontratenorra ondoezik dago, eta, ondorioz, ezingo du parte hartu BOSek barrokoarekin duen hitzorduan. Aipatutako ekimen horretan, hala musika instrumentala nola Händel operaren eszena bikain batzuk entzungo ditugu.

Vivica Genaux izango da haren ordezkoa. Ipar Amerikako mezzosopranoa Europan bizi da gaur egun, eta espezialista da errepertorio barrokoan. Genauxek etenaldia egingo du une honetan esku artean dituen proiektuetan, Bilbora bidaiatu, eta, besteak beste, René Jacobs ospetsuaren zuzendaritzapean erregistratu dituen rolak interpretatzeko.

Egitaraua

  • G.F. Händel: Fammicombattere, Orlando (4’)
  • Bach:1. orkestra-suitea Do maiorrean, BWV 1066 (21)
  • G.F. Händel: Ah, stigielarve – Giàlatra Cerbero, Orlando (22’)
  • G.F. Händel: 11. concerto grossoa, op. 6 (19)
  • G.F. Händel: Cara sposa – Venti turbine, Rinaldo (12’)

Vivica Genaux, mezzosopranoa
Robert Howarth, zuzendaria

 

BOSbaroque

BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN

Maisu errusiarrak 1908an idatzitako ‘Hileta-kantua’ orkestra-konposizioa interpretatuko du BOSek. Obra Errusiako Iraultzaren garaian galdu zen, eta 2015ean aurkitu zuten San Petersburgoko kontserbatorioan.

Ostegun eta ostiralean, gure Denboraldi Sinfonikoaren 15. egitarauaren barruan, BOSek “Hileta-kantua” interpretatuko du. Igor Stravinsky (Oranienbaum, Errusia, 1882-New York, 1971) konpositore errusiarrak 1908an idatzitako obra da; behin bakarrik interpretatu zen, 1909an, San Petersburgon. Ondoren, galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan.
Obra berriro estreinatu eta 5 hilabetera, hain zuzen, Estatuan pieza hau interpretatuko duen lehen orkestra izango da BOS. Kate-maila galdutzat hartu izan da pieza hau, eta, horri esker, konpositore errusiar bikainaren bilakaera uler daiteke, osotasunean, hemeretzigarren mendeko tradizio errusiarretik modernotasunera. Urtebete geroago, 1910ean, erabateko musika-bilakaera hasi zuen, Parisen estreinatutako “Suzko txoria” obrarekin.
Obra galdutzat jo zen Errusiako Iraultzan. Baina 2015ean, San Petersburgoko Kontserbatorioa zaharberritu ondoren, katalogatu gabeko musika-eskuizkribu ugari aztertu ziren, eta kontserbatorioko orkestrak 1909ko estreinaldian erabilitako particella edo eskuz idatzitako zati solteak aurkitu ziren.
Obra berriro interpretatu zen 2016ko abenduaren 3an, aurkitu zutenetik lehenengo aldiz, Valeri Guérguievek zuzentzen duen Mariinski Antzokiko Orkestraren eskutik.
Aurkikuntzaren ondoren, mundu osoko 9 orkestrak interpretatu dute obra orain arte (interpretazio ordenan): Mariinsky Orchestra; Seoul Philharmonic Orchestra; Symphony Orchestra of the Moscow Conservatory; Singapore Symphony Orchestra; Netherlands Radio Philharmonic; Philharmonia Orchestra (Londres); Orchestre National de France; Chicago Symphony Orchestra; New York Philharmonic, eta Auckland Philharmonia. Beraz, BOS hamargarren orkestra izango da munduan obra interpretatzen, Mariinsky Antzokiko Orkestrak berriro estreinatu zuenetik.

Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua

Erik Nielsen estatubatuarrak Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin duen konpromisoa berritu du beste hiru denboraldirako, eta, beraz, 2021eko abuztura arte luzatu du bere kontratua.
Nielsen 2015eko irailean hasi zen orkestran, 2018. urtera arte sinatutako lehenengo kontratuarekin. Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioaren Patronatuak, Nielsen zuzendari titular izendatzeko, kontuan izan zituen, garai hartan, bai maisuaren “errendimendu bikaina”, bai orkestrako kideekin zeukan “harreman ona” eta “bere musika-gaitasun nabarmena eta proiekzio artistikoa”.
1977an jaio zen Iowan, eta orkestra-zuzendaritza ikasketak egin zituen Philadelphiako Curtis Institutuan. Horrez gain, oboe eta harpa diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen. Harpa-jotzailea izan zen Berlingo Filarmonikoan, Frankfurteko Operako kidea izan zen, eta, besteak beste, Basileako Antzokiko musika-zuzendari kargua bete zuen.

BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena

Apirilaren 24an, BOSen 2017-2018 denboraldi berria aurkezteko prentsaurrekoa egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan izan ziren Ibon Arambarri, BOSen zuzendari nagusia; Erik Nielsen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, eta Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa.

Prentsaurrekoaren bideoa (zuzenean eman zen, gure online kanalen bitartez):

“Somos tu orquesta. Zure orkestra gara” lelopean, denboraldi zirraragarria aurkeztu zen. Frantziako eta Euskal Herriko musikaren arteko harremana izango da denboraldiaren ildo nagusia, eta hauxe izango da bere irudia:

BOS Temporada 2017-2018
BOS Temporada 2017-2018

 

Arriagatik hasi eta, Ravel ere barne hartuta, gaur egun arte, euskal konpositore askok bidaiatu dute Parisera, ikasketak egin eta konposatzeko. Modu berean, konpositore frantziarrak euskal tradizioan oinarritu dira beren obrak konposatzeko. Piernéren musika eta Ramuntchoren legenda jorratuko ditugu, baita Saint-Saens eta bere “Organo” sinfonia, Berlioz eta bere Sinfonia Fantastikoa, eta Dukas eta bere Sinfonia Don ere. Iparraldeko konpositore Ravelekin itxiko dugu denboraldia, haren heriotzaren 80. urteurrena gogora ekartzeko kontzertu monografiko batekin.
Era berean, ahozko musika ere protagonista izango da, maila goreneko abeslarien eskutik: Hanna-Elisabeth Müller, Johannes Martin Kränzler eta Alice Coote. Eta Gabonetako Kontzertu tradizionala ere bai, Bilboko Abesbatzarekin.
Entzute handiko bakarlariak arituko dira, hala nola, Christian Zacharias pianista eta zuzendaria eta Truls Mørk biolontxelo-jotzailea; era berean, dagoeneko ospea eskuratu duten interpretatzaile gazteak ere arituko dira: Benjamin Grosvenor piano-jotzailea, Edgar Moreau biolontxelo-jotzailea, Ray Chen biolin-jotzailea eta tronpeta-musika garaikidearen ikur handia den Pacho Flores.
Ibilbide luzeko Giancarlo Guerrero eta John Axelrod zuzendariak, besteak beste, Martin Nagashima eta Alondra de la Parra zuzendari gazteekin arituko dira.

BOSLARIAK IV PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Larunbat honetan, apirilaren 8an, egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren laugarren edizioko amaierako kontzertua.

Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren laugarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (12:30etan eta 18:30etan).

12:30tako kontzertuan antzeztuko diren obrak honako hauek dira: J. S. Bach, Ariel Ramírez, Sergei Prokofiev, Francis Lai, Haendel, Saint-Saëns, Haydn, Fynk, Brahms, Joplin, Grieg, Narciso Gómez y Sändstrom

18:30tako kontzertuan berriz, antzeztuko diren obrak honako hauek dira: Telemann, Bartok, Vivaldi, Schumann, Chopin, Dvorak, Granados, Kleynjans, Ravel, Carlos Ibarra y Bernstein.

Esperientzia honen emaitza larunbat honetan entzun ahal izango dute BBK Aretora doazen guztiek, eskainiko diren bi kontzertuetan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, plaza-kopurua bete arte.

Informazio gehaigo: https://bilbaorkestra.eus/conciertos/concierto-de-clausura-del-programa/

STRADIVARIUS BATEN SOINUA IZANGO DUGU BOSEKIN BATERA, MUSIKA-MÚSICA PROGRAMAN

BOSek Musika-Música 2017 jaialdian eskainiko dituen kontzertuetan, II biolinen ataleko lehenengo atrilean izango da noizbehinka gurean gonbidatu gisa izaten dugun musikari bat: Vicente Cuevas.

Baina oraingoan, BOSera egindako bisitak oso balio berezia dauka: BOSeko gainerako kideekin batera, Mahler eta Dvorák interpretatuko ditu, eskuetan harribitxi mitiko bat duela: 1691ko Antonio Stradivari “Auer” biolina.

 1691ko Antonio Stradivari “Auer” biolina
1691ko Antonio Stradivari “Auer” biolina

Instrumentua Roger eta Huguette Duboisek laga diote, Partita Shoah Biolin Solorako eta Tenplu Sakratua obra grabatzeko. Duboistarrak Canimex Taldearen jabeak dira, eta Quebecen (Kanada) dute egoitza. Holokaustoaren oroimenari eskainitako diskoa da; helburu bakar horrekin egiten den lehen lana da. Musika Jorge Grundmanena da; izan ere, musikari madrildar horren aitona-amonak Varsoviako ghettoan hil zituzten naziek. Obra horretako mugimendu bakoitza kontzentrazio-eremu eta ghetto bakoitzari eskainita dago.

Apirilean aurkeztuko den diskoa grabatu ondoren, Vicente Cuevasek biolin hori erabili ahal izango du hainbat hilabetetan. 1691ko Antonio Stradivari “Auer” biolinak izen hori dauka, zeren, tradizioari jarraiki, 300 urteko instrumentu paregabe horiei beren jabe edo erabiltzailerik ospetsuenaren izena jartzen zaie. Leopold Auer biolin-jotzaile juduarena izan zen aipatutako biolina. Errusiako eskolaren aitzindaria izan zen, eta, gainera, XX. mendeko biolin-jotzaile judu handi askoren irakaslea ere izan zen.

Bilbon lehen aldiz gozatu ahal izango dugu bere soinuaz, BOSek Musika-Música programaren barruan eskainiko dituen hiru kontzertuetan: Gustav Mahlerren 2. sinfonia (osteguna eta larunbata) eta Dvoráken Biolontxelorako kontzertua (larunbata).

 

SOINUEN MOSAIKOA

Gure gizarteko sektore ahuletako pertsonei lagunduko dien proiektu bat bultzatzeko AEOSek duen asmotik sortu da SOINUEN MOSAIKOA. Musika, pertsonen bizi- kalitatea hobetzen duen eragile gisa.

Otsaila 2017
9 Osteguna
10 Ostirala

Aragón
Munduko lorerik handiena (20’)

(Mosaico de sonidos)

Strauss
Kontzertua oboe eta orkestrarako Re maiorrean, op. 144 (25’)

Shostakovich
6. sinfonia, op. 54 (30’)

 

MUSIKAZ BIZIZ

  • Plazak agortuta –

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasunasuspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiekizango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonistaeta sortzaileak.

Alaitz Zabalo, Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez,  Laguntzailea

Larunbat goizetan, 11:30etan
Iraupena, gutxi gorabehera: 75’

Adina: 4 urtetik aurrera

Urtarrila 21 – Perkusioa
Otsaila 18 – Flautak
Martxoa 11 – Haria eta Haize
Maiatza 6 –  Haria eta Haize

 Tailer bakoitzaren prezioa:

3 € (BOSeko abonatuak)
4 € (orokorra) Neska/mutiko bakoitzeko

Izena emateko epea:

2016ko abenduaren 14tik aurrera
Izen-ematea, 944 035 205
gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko

Lehenengo aldiz Euskadin, Disney in Concert: Magical Music from the Movies.

Disneyren klasiko musikalak, sekula entzun ez dituzun bezala.

Ekoizpen paregabe honi esker, ikusle guztiek gozatuko dute Disneyren filmik enblematikoenetako kantu eta irudiez; besteak beste, tartean izango dira Pocahontas, Aladdin, Lehoi erregea, Oihaneko liburua, Mary Poppins, Karibeko piratak, Sirenatxoa, FrozenEta beste sorpresa asko! Izan ere, Disney in Concert: Magical Music from the Movies ikuskizunak nazioarteko ikusleak ere hunkitu ditu, mundu osoko hainbat hiritatik igaro ostean, Bajo el Mar, Suéltalo edota Bella y Bestia bezalako abesti ezagunekin.

Bi emanaldi eskainiko dira Bilbon, urtarrilaren 4an, Euskalduna Jauregian. Ezin dituzu galdu. Paco Arrojo, Diego Rodríguez, Judith Tobella eta Julia Möllerren zuzeneko ahotsak entzun ahal izango dira, eta, beraiekin batera, Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko da, Arturo Díez Boscovichen gidaritzapean eta Gurutze Beitia aurkezle dela.

Aktoreak:

Aurkezlea: Gurutze Beitia
Bakarlariak: Paco Arrojo, Julia Möller, Judith Tobella eta Diego Rodríguez.
Musika-zuzendaritza: Arturo Díez Boscovich

Iraupena:

Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenik gabe).
Ikuskizun hau ez da gomendagarria 8 urtetik beherakoentzat.

%10eko deskontua BOSeko abonatuentzat

 

Musikarik onena prezio murriztuetan

Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.

Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.

Nahi beste BKT ekar ditzakezu.

Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.

Ordaindu 28€ eta erosi 40€

Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.

Nahi beste BKT ekar ditzakezu.


NOLA ERABILI BKT AURTENGO DENBORALDIAN

  • Eros ezazu B motako zure BKT.
  • Sarrera solteak eskuratu nahi badituzu: joan zaitez Euskalduna Jauregiko leihatiletara, eta, bertan, sarrerak emango dizkizute BKTen ordez, aldez aurretik diferentzia ordainduta.
  • Nahierarako Abonua edo CrediBOS txartela eskuratu nahi baduzu: joan zaitez BOSen egoitzara, eta, bertan emango dizugu, aldez aurretik diferentzia ordainduta.

NOLA ERABILI BKT DATORREN DENBORALDIRAKO

  • Erosi zure B motako BKTa(k), 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren
    28ra bitartean.
  • Eraman zure B motako BKTa(k) BOSera, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 31era bitartean.
  • La BOS se hace cargo de tu/s BKT, y te entrega un recibo.
  • BOS arduratuko da zure BKTaz (edo BKTez), eta ordainagiri bat emango dizu.
  • 2017ko irailean, abonuaren prezioaren eta aurkeztutako BKTen balioaren arteko diferentzia kobratuko dizugu.

28 € ORDAINDU  – 40 € EROSI

logo-bktAurreztu 12 €, BOSen aurkezten duzun Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin

BKT 1 = 12 €-ko dtua.
2 BKT = 24 €-ko dtua.
3 BKT = 36 €-ko dtua.
4 BKT = 48 €-ko dtua.


BKTen Baldintzak

B motako BKTak erosteko epea 2016ko abenduaren 12an hasiko da, eta 2017ko urtarrilaren 28an amaituko da.

BKTak trukatzeko epea 2016ko abenduaren 12an hasiko da, eta 2017ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Kreditu-txartel bakoitzarekin, B motako 6 BKT eros ditzakezu gehienez.

Erosketaren eta BKTaren balioaren arteko diferentzia ez da diruz itzuliko.


GARRANTZITSUA

Nahi beste BKT ekar ditzakezu.

Kreditu-txartel bakoitzarekin, B motako 6 BKT eros ditzakezu gehienez (B motako 6.000 BKT egongo dira eskuragarri).

Erosleei ez die eskudirurik itzuliko erosketaren eta BKT balioaren arteko aldeari dagokionez

BKTaren gaineko informazioa:

www.bizkaia.eus/bizkaikokulturtxartela