Musikaz Biziz – Musika familia giroan

4 tailer musikal haurrekin, BOSaren entseguetarako aretoan. Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoan. Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak. Olga Sánchez Gidoia eta zuzendaritza. 4-8 urte Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko Iraupena: 75 min. Hizkuntza: elebiduna euskara / gaztelania. Prezioa: 8€ Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurrarekin datozen pertsonei (bi gehienez).

Datak

Sarrerak 2024ko azaroaren 4tik aurrera jarriko dira salgai.
Urtarrilak 18 – 11:30 h.
Otsailak 08 – 11:30 h.
Martxoak 29 – 11:30 h.
Maiatzak 17 – 11:30 h.