Dagoeneko salgai daude BOSen Denboraldi Sinfonikorako 5 abonu-motak. Aukeratu ezazu hobekien datorkizuna eta zatoz prestatu dugun denboraldi zoragarriaz gozatzera.
Abonu-motak
Denboraldi osorako abonua
Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun.
Neurrira egindako abonuak
Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du.
Hastapeneko abonua
2., 3., 7., 11., 12. eta 15. programek osatzen dute abonu hau, BOS ezagutzen joan zaitezen.
Gaikako abonua
«XX Century Classics» ziklo laburreko 2, 4, 10, y 14 programek osatzen dute, XX. urtean argitaratutako obrak eskainiko dituena.
Abonua nola lortu
Abonua lortzeko hauxe besterik ez duzu egin behar:
– Sar zaitez https://www.bilbaorkestra.eus/eu/2023-2024-denboraldia/ webgunean, eman begiratu bat denboraldiari eta aukeratu nahiago duzun abonua.
– Etor zaitez BOSen bulegoetara, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, jaso informazioa eta eskuratu zure abonua.
Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 4 035 205 telefono-zenbakira.
Osasun-arazoak direla eta, Benjamin Burns tenoreak bertan behera utzi behar izan du BOSen 2022-2023 denboraldi sinfonikoan zuen hitzordua, non Mozarten requiem obran parte hartzekoa baitzen.
Maximilian Schmitt-ek ordezkatuko du. Tenore alemaniarrak Municheko Bayerische Staatsoper-en Opera Studioko kide gisa eskuratu zuen bere lehen esperientzia eszenikoa; ondoren, 2008an, Mannheim-eko Antzoki Nazionalarekin bat egin zuen. 2012an, Amsterdamgo Operan debuta egin zuen, Tamino gisa, Marc Albrechten zuzendaritzapean. Harrezkero, etengabe lan egin izan du opera-denboraldi garrantzitsuetan. 2015an BOSen denboraldian parte hartu zuen.
EgitarauaJ. Haydn
44. sinfonia mi minorrean Hob. I:44 “Trauer”
Takemisu
Requiem
A. Mozart / M. Suzuki
Requiem Kv 626
Masaaki Suzuki, zuzendaria
Jone Martínez, sopranoa
Roxana Constantinescu, mezzosopranoa
Maximilian Schmitt, tenorra
Christian Imler, baxua
Orfeón Pamplonés (Igor Ijurra, zuzendaria)
Eguna: 2024-06-02Ordua: 19:30
Dagoeneko salgai daude Yuja Wangen piano-errezitaldirako sarrerak, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2024ko ekainaren 2rako antolatu duena.
Ezohiko kontzertu bat izango da, gure abonu-denboralditik kanpo eskainiko dena, eta bertaratuek piano-jotzaile txinatar ospetsuaren birtuosismoaz, karismaz eta kalitateaz gozatzeko aukera izango dute.
Errezitaldi honetarako sarrerak 32,40 euro eta 60 euro artekoak izango dira. BOSen abonatuek prezio horien gaineko % 20ko deskontua izango dute (leihatilan).
Informazio gehiago eta sarrerak
Eguna: Apirilak 21
Ordua: 10:00
Tokia: BOSen entsegu aretoa – Euskalduna Jauregia
Bihar, ostirala, apirilaren 21ean, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entsegu aretoan (sarbidea Euskalduna Jauregiaren zabaldegiko ezkerreko muturrean dauden BOSen bulegoetatik), 2023-2024 denboraldia aurkezteko prentsaurrekoa egingo da.
Prentsaurrekoan honako hauek izango dira:
Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea
Erik Nielsen, BOSen zuzendari titularra
Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa
Prentsaurrekoa streaming bidez ere ikusi ahalko da BOSen Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik.
Pozarren adierazten dizuegu 2022-2023 denboraldiaren 12. egitarau honetan BOSen bi musikari berri izango ditugula:
Patricia Ruíz, xirula bakarlaria
Rubén Ferreira, fagota-kontrafagota
Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.
Per Poc txotxongilo-konpainiak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) programazioan parte hartzen du, El retablo de Maese Pedro lanarekin (Erik Nielsenek zuzendua). Konpainiaren zuzendariak, Santi Amal eta Anna Fernandez, haien ibilbide joriaz arituko dira BOSen zuzendari teknikoa den Borja Pujolekin solasean. Obra berezi honen mendeurrena betetzen denean aurkezten da antzezlana eta, Manuel de Fallaren jatorrizko konposizio eszenikoari jarraituz, pertsonaiak txotxongiloek interpretatuko dituzte; batzuk tamaina naturalekoak.
BOSekin lankidetzan eta Museoaren TopARTE programaren esparruan antolatutako jarduera
Prezioa: Dohanik.
Lekua: Auditorio Guggenheim.
Argibide gehiago: 60 min. Sarrerak: doan eskura daitezke leihatiletan eta web gunean. Plaza-kopurua mugatua da.
Ostiral honetan, martxoaren 17an, Tafallan eskainiko dugun kontzertuan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta, Freyr Sigurjonsson flauta solistak eta Malcolm Wright kontrafagotak erretiroa hartuko dute, 40 urtez BOSen parte izan ostean.
Zorterik onena opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten laguntzeko.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partitura-artxiboan zenbait altxor txiki daude, BOSen historia biltzen dutenak, eta, sarritan, baita askoz gehiago ere.
Altxor horietako bat da Felix Mendelssohn konpositorearen Uda gau bateko ametsa (Ein Sommernachtstraum), eta Musika-Música 2023 jaialdiaren hasierako kontzertuan interpretatuko dugu. Kontzertu hori ostiral honetan izango da, martxoaren 3an, 19:00etan.
Felix Mendelssohn
Obra horren partitura Breitkopf & Härtel argitaletxeak argitaratu zuen, ustez munduko musika-argitaletxerik zaharrena dena, eta Bilboko Sozietate Filarmonikoaren zigilua darama, gure orkestra sinfonikoaren sorrera bultzatu zuten Bilboko kultura-erakundeetako batena, hain zuzen.
Triangelurako partitxelan musikariek idatzitako oharrak perkusiorako beste partitxela baten parean (zinbalak-txindatak).
Eta partitxeletako baten azken orrialdeak (obrako instrumentu bakoitzari dagokion partitura da partitxela), sorpresa txiki bat eta historiaren aztarna batzuk ere gordetzen ditu.
Zehazki, Mendelssohnen pieza hori jotzeko triangelurako partitxela erabili zuten musikari askok beren izena eta jotzeko data utzi zituzten bertan idatzita.
Horietako hiru gure orkestrako kide izan ziren.
Triangelurako partitxelaren azken orrialdearen xehetasuna. Bertan, musikarien oharrak ikus daitezke: izena, sinadura eta jotzeko urtea.
Esteban Novoa 1932an
Kontzertuari erreferentzia. El Pueblo Vasco, 1932ko azaroaren 27a
1932ko azaroaren 27an Bilboko Sozietate Filarmonikoan Arambarri Maisuak zuzenduta emandako kontzertu batean.
Bertan, aipatutako Mendelssohnen obra horretaz gain, Borodinen Asia erdialdeko estepetan eta Stravinskiren Suzko txoria 2. suite obrak ere jo ziren.
Bitxikeria bat aipatze aldera, partitxelan idatzitako data azaroaren 21a da. Dudarik gabe, egun horretan perkusionistak partitxela eskuratu zuen saioak hasteko.
Jaime Adsuar 1947an
El Correo Español – El Pueblo Vasco. 1947ko maiatzaren 4ko kontzertuari eta ondorengo birari erreferentzia
Mendelssohnen pieza hori, Arambarri maisuaren zuzendaritzapean, 1947ko maiatzaren 4an interpretatu zen Buenos Aires Antzokian, denboraldi sinfonikoaren barruan, Ravelen Dafnis eta Cloe, zati sinfonikoak eta Wagnerren Tristan eta Isolda, Isoldaren preludioa eta heriotza obrarekin eta Tannhäuser operaren oberturarekin batera.
Baina partitura horrek urtean zehar bidaiatu behar izan zuen, denboraldiko kontzertu horren ondoren BOSek udaberriko birari ekin baitzion, eta bira horretako etapa batzuetan interpretatu zen:
Gasteizen (1947/5/7)
Zaragozan (1947/5/11)
Leónen (1947/5/16)
Pontevedran (1947/5/21)
Vigon (1947/5/25)
Oviedon (1947/5/27)
Bira horretan BOSek 24 kontzertu eman zituen 24 egunetan. Maiatzaren 7an Gasteizen hasi ziren, eta 30ean Gijónen bukatu.
Tomás Crespo 1957an
Oraingo honetan, orkestrak eta Mendelssohnen partiturak ez zuten horren interpretazio «bidaiaria» egin. 1957ko urriaren 9an interpretatu zen Buenos Aires Antzokian, Babierren zuzendaritzapean eta denboraldi sinfonikoaren barruan. Mozarten Enpresaburua obraren oberturaz gain, Chopinen Pianorako 2. kontzertua eta Weberren Isileko ehiztaria obraren obertura jo zituzten
Baina partitxeletako lehenengo oharra orkestra bera sortu baino lehenagokoa da.
Antonio Pérez 1906an
Zehazki, Bilbao Orkestra Sinfonikoa sortu baino hamasei urte lehenago idatzi zuen musikari horrek oharra. Beraz, orkestrak ez du emanaldi horren erreferentziarik.
Triangelurako partitxelaren azala, zeinean musikarien oharrak idatzita baitaude.
Partitxela horrekin Mendelssohnen obra interpretatu zuten musikarien ohar horiek orkestraren historiaren zati bat gogora ekartzen laguntzen digute, eta BOSen artxiboan gordetako partitura horri buruzko informazio baliotsua ematen digute; izan ere, gutxienez 120 urte inguru daramatza bizirik eta oraindik ere «operatibo» dago.
BOSek ehun urte bete zituen 2022ko martxoaren 8an. Bizkaia osoan efemeride garrantzitsu hori ospatzeko, BOSek hainbat ekintza antolatu ditu urte osoan zehar. Sortu ginen gizartearekin, gure gizartearekin, batera ospatu nahi izan ditugu gure historiaren lehen ehun urte horiek.
Aurten egindako jarduera guztien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:
Hasieratik egin dugun moduan, BOSek Musika-Música jaialdiaren 2023ko edizioan parte hartuko du, martxoaren 3tik 5era bitartean.
Musika klasikoaren jaialdi handi honen hogeita bigarren edizioak “bi kode uztartzen ditu elkarrekin, bi kode giza- komunikazioan nabarmendu direnak euren unibertsaltasun eta irismenagatik: letrak eta notak, zernahi esanahi -kontzeptu, sinesmen, sentimendu, ideia estetiko…- eta abarren irudikapen grafiko direnak”.
Martxoaren 3tik 5era egingo da, eta Mercedes Albainak jaialdiaren aurtengo edizioaren aurkezpenean adierazi zuenez:
«Bilbo soinu eta literaturazko lorategi bat izango da, adi jarritako milaka belarritara iristeko zain dauden nota eta letren ozeano bat. Horregatik zaigu hain atsegina erantzutea Blas de Otero bilbotarrak Músicatuya poeman eginiko galderari:
Egia al da maite duzula hondoratzeamusikaren itsasoan; zeure buruajoatera uztea haren hegaletan, amiltzeaargi hain sakon eta ezkutu horretan?
Maite dugu, bai. Goza ezazue».
Espero dugu lorategi horren bihotzean bertan elkar ikustea, elkar entzutea.