Miroslaw Hodorek, bigarren biolinen lerroko kideak, erretiroa hartu du 36 urtez BOSen parte izan ondoren.
Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu zazpi bosturteko pasatxo hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.
Kategoria: albistea
BOSen musikari berriak
Denboraldi berria hastear dela ospatzeko, BOSen musikari berriak aurkezten dizkizuegu:
Desislava Vaskova lehenengo biolin tutti gisa arituko da.
Lila Vivas lehenengo biolin tutti gisa arituko da.
Energia berria ekarriko diote gure orkestrari. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.
MUSIKA HURBILETIK – XV. zikloa
Musika paraleloak. Konpositore garaikideen arteko antzekotasun eta desberdintasunak
Irakaslea: Mercedes Albaina.Zikloaren edukia
Hitzaldi-ziklo honetan aurrez aurre jarriko ditugu bina konpositore garaikidek osaturiko hiru bikote. Garai berekoak izan arren, jatorri desberdinekoak izango dira. Pareko inguruabar historikoak bizi izanagatik ere beren obretan suma daitezkeen desberdintasun estilistikoak nabarmenduko ditugu, baita antzekotasunak ere. Modu horretan Plutarcok bere «Vidas Paralelas» liburuan asmaturiko metodo biografikoaren aztarnak jarraituko ditugu. Bikote bakoitza garai historiko jakin batekoa da. Horri esker, gainera, aukera izango dugu musika-hizkuntzaren eboluzioari loturiko bilakaera estetikoaren zati bati erreparatzeko, baita musika klasikoak kultura europarra eraikitzerakoan egindako ekarpenari erreparatzeko ere. Alderatuko ditugun bizitzak eta partiturak honako hauek izango dira: Vivaldi-Bach, Verdi-Wagner eta Debussy-Strauss (Richard). Bikote horietako bakoitzarekin batera, emakumezko batek planteamendu historikoa eta estetikoa borobilduko du. Emakume horiek izango dira, ondoko hurrenkera honetan: Élisabeth Jacquet, Clara Wieck eta Cécile Chaminade.Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa
Oraingo honetan, laster Arte Ederren Museoan egingo diren eraberritze-lanak direla eta, zikloak 3 saio izango ditu.- Egunak: 2022ko urriaren 19an eta 26an; azaroaren 2an. Asteazkenak.
- Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
- Zikloa nola egin:
Tarifak
1. aukera. 33 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak). 40 € (Publiko orokorra). 2. aukera. 28 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak). 38 € (Publiko orokorra).Informazio gehiago eta izen-ematea
Aurten, irailaren 26tik aurrera, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. musikahazi@bilbaorkestra.eus2022-2023 DENBORALDI SINFONIKOAREN ABONAMENDU GUZTIAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO
Abonatuak
Dagoeneko zure abonamendua aukeratu baduzu, laster jasoko duzu etxean, posta bidez, denboraldi honetan aukeratu dituzun kontzertuetara joateko txartela.
Gogoratu “nahierako” abonatua izanez gero, aukeratu dituzun kontzertuen berri eman behar diguzula. Hori egiten ez duzun arte, ezingo dizugu txartela etxera bidali.
Abonatu gabeak
2022-2023 denboraldi sinfonikorako prestatu ditugun abonamendu-mota desberdinak prest dituzu dagoeneko. Zure lehentasunetara hobekien moldatzen dena aukeratzea baino ez duzu. Eta gogoratu BOSen denboraldiko abonamenduarekin, sarrera solteen prezioaren gainean deskontu handia izateaz gain, beste abantaila eta onura batzuk ere lor ditzakezula, hala nola kontzertura joateko eguna aldatzea, sarrera solteak erosteko deskontuak, etab.
Abonatzearen abantailak
Abonamendu-motak
BOSek hainbat abonamendu-mota eskaintzen ditu, zure lehentasunetara eta interesetara egokitzeko. Denboraldi osoko abonamendua (17 kontzertu) Denboraldi osoko abonamenduak BOSek denboraldian zehar eskainiko dituen hamazazpi kontzertu sinfonikoez gozatzeko aukera eskaintzen du, sarrera solteen prezioaren gaineko deskontu handi batekin. Gaikako abonamendua. Musika eta kontsolamendua (4 kontzertu) Programak: 1, 11, 15, 17 Mendeurreneko denboraldiko gure abonamendu tematikoa orkestrako ahotsaren munduari eskainiko diogu. Hastapeneko abonamendua (6 kontzertu) Programak: 2, 7, 10, 14, 16, 17 Askotariko sei kontzertu biltzen ditu, berehala gozatzekoak eta musika sinfonikoaren mundurako sarbidea direnak. Nahierako abonamendua-6 (6 kontzertu) Abonamendu honek malgutasun handia eskaintzen du, neurrira egindako 6 kontzerturen hautaketa egiteko aukera ematen baitu. Nahierako abonamendua-9 (9 kontzertu) Abonamendu honek malgutasun handia eskaintzen du, neurrira egindako 9 kontzerturen hautaketa egiteko aukera ematen baitu. Auditoriumeko edozein eserlekutan erabil daiteke, A+ zonako eserlekuetan izan ezik. Abonamendu-motei buruzko informazio gehiagoAbonamenduen salmenta
- www.bilbaorkestra.eus webgunean
- Informazioa: 944 035 205
Maitasunez betetako agurra
Iwona Przyleckak, biolinen lerroko kideak, eta Piotr Borutak, biolen lerrokoak, erretiroa hartu dute 39 urtez BOSen parte izan ondoren.
Zorterik onen opa diegu hasi berri duten etapa berri honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu ia lau hamarkada hauetan egindako lana, barruan zuten onena eman baitute orkestra hazten laguntzeko.
BOSen musikari berriak
Gure mendeurrenaren denboraldiari amaiera emateko, BOSen hiru musikari berriren etorrera ospatu behar dugu:
Ane Aguirre, biola tutti gisa
Carolina Bartumeu, biolontxelo tutti gisa
Alberto Menéndez, tronpa solista gisa
Orkestrarentzako bizigarri berria dira. Arrakasta handia opa diegu BOSekin hasiko duten etapa berri honetan.
Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 17. abonurako
Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
- 17.Abonua(ekainak 09 eta 10).
- Osteguna 19:30etan: BOSORK0117
- Ostirala 19:30etan: BOSORK0217
«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat
Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 18an ospatuko dituzte urteurrenak; horretarako, doako kontzertu paregabe bat eskainiko dute, bi saiotan banatuta, 20:00etan eta 23:00etan.
Lehenengo emanaldia, 20:00etakoa, BOSen abonatuei eta Museoko Lagunei eskainita dago. BOSek 120 sarrera ditu, eta abonatuen artean banatuko ditu prozedura honi jarraiki:
- Kontzertura joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute helbide honetara: bos@bilbaorkestra.eus
- Mezuak ostiraletik, ekainaren 3ko 09:00etatik, aurrera bidali beharko dira (ordu hori baino lehen jasotako mezuak ez dira kontuan hartuko).
- Mezu horren gaian honako hau adierazi beharko da: Ekainaren 18ko kontzerturako sarrerak.
- Eskaera egiten duen pertsona abonatuaren izena, bi abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazi beharko dira.
- Gehienez ere bi sarrera eskatu ahal izango dira. Pertsona batek mezu bat baino gehiago bidaltzen baditu, lehenengo mezua baino ez da kontuan hartuko.
- Mezuak iristen diren hurrenkeraren arabera emango dira sarrerak, agortzen diren arte.
- Mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko da sarrera lortu dela. Sarrerak ere posta elektroniko bidez bidaliko dira.
Kontzertuaren programa
Bilboko Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat eginik, Guggenheim Bilbao Museoak 25. urteurrena ospatuko du. Ospatzeko arrazoi bikoitz horrekin, Museoaren Atrioa herritarrei irekitako kontzertu handi baten eszenatokia izango da. Kontzertu horren egitarauaren baitan “Erakusketa baten koadroak” obra izango dugu entzungai, Modest Mussorgskyk bere lagun Viktor Hartmanni omenaldia egiteko erabili zuen obra, hura hil ondoren haren zenbait obrekin antolatutako erakusketa baterako. Pieza horrek koadroz koadro irudikatzen du bisitariaren ibilbidea, deskripzio-estilo sendoarekin. Jatorrian pianorako konposatua, Maurice Ravelek behin betiko koloreztatu zuen musika orkestrazio bikain batekin. Klasiko bikain horrekin batera, historiak —beste lankide batzuekin batera— bidegabeki tratatu duen konpositore baten lana berreskuratuko dugu: Augusta Holmès frantziarrarena, hain zuzen. Publikoak Andromeda poema sinfonikoaz gozatzeko aukera izango du, lengoaia trinko eta boteretsua duena. Arteen arteko laguntasuna eta dialogoa goraipatzeko aukera ederra izango da. Eguna eta ordua: Ekainaren 18an, 20:00etan. Tokia: Museoko Atrioa Sarrerak: doan Babeslea:
BOSlarisVIII – Programaren amaierako kontzertua. 01-06-2022
Ekainaren 1ean BOSlaris prestakuntza-programaren VIII. edizioaren amaiera kontzertua izango da. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Ganbera-musikako hastapen-, praktika- eta hobekuntza-programa aitzindari honetan parte hartu duten musikari amateurren interpretazioez gozatzeko aukera paregabea. Sarrera doan edukiera bete arte.
Programa kontsultatu
BOSen mendeurrenaren horma-irudia
«Mendeurrenaren horma-irudia» orkestra sortu zeneko 100 urteak ospatzeko BOSek antolatu dituen ekintzetako bat da
Maiatzaren 23an, goizeko 10:00etan, 100 metro baino gehiago neurtzen duen horma-irudia aurkeztu da. BOSek mendeurrena dela-eta enkargatutako horma-irudi hori Jesusen Bihotza plazatik Olabeaga auzora sartzeko bidean egin da.
Ekitaldian honako hauek izan dira:
«Mendeurrenaren horma-irudia» Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteak ospatzeko egiten ari diren eta herritarrengan inpaktu handia izango duten ekintzetako bat da.
Arte urbanoan espezialista den Pablo Astrainek* egin du obra piktorikoa, zeinak BOSen historia kontatzen baitu ehun metro baino gehiagoko luzera duen horma batean, Jesusen Bihotzeko biribilgunetik hasi eta Olabeaga auzorako sarbidera doana.
Gure orkestraren historiaren 100 urteak irudikatu dira bertan, orkestraren hainbat protagonisten bitartez:
*Pablo Astrain, Donostian jaioa eta txikitatik Algortan bizi dena, grafitiaren bidez hurbildu zen margolaritzara; hala, Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn, eta Berlingo HTW unibertsitatean osatu zituen ikasketak. Gaur egun, lan piktoriko “tradizionala” eta mundu osotik egiten dituen horma-irudien artista-lana uztartzen ditu. Kaleko artearen influentziak nabarmenak dira bere obran, eta horrek eraman du “hiperrealismo narratiboa” modura definitzen duen estiloa izatera.
- Lorea Bilbao, BOSen patronatuko presidentea eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatua
- Gonzalo Olabarria, BOSen patronatuko kidea eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia
- Begoña de Ibarra, BOSen patronatuko kidea eta BFAren Kultura zuzendari nagusia
- Pablo Astrain, arte urbanoan espezializatutako artista eta horma-irudiaren egilea
- Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
«Mendeurrenaren horma-irudia» Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteak ospatzeko egiten ari diren eta herritarrengan inpaktu handia izango duten ekintzetako bat da.
Arte urbanoan espezialista den Pablo Astrainek* egin du obra piktorikoa, zeinak BOSen historia kontatzen baitu ehun metro baino gehiagoko luzera duen horma batean, Jesusen Bihotzeko biribilgunetik hasi eta Olabeaga auzorako sarbidera doana.
Gure orkestraren historiaren 100 urteak irudikatu dira bertan, orkestraren hainbat protagonisten bitartez:
- Arriaga Antzokia. 1922ko martxoaren 8an Orkestrak bere lehen kontzertua eskaini zuen tokia.
- BOSen lehenengo formazioa, Armand Marsick zuzendari titularra buru zuela, 1923an Arriaga Antzokian bertan hartutako argazki batean (kontserbatzen den lehenengoa).
- Gainerako orkestrako zuzendari titularrak (Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta Erik Nielsen), ehun urteko historiaren proiekzio gisa.
- Euskalduna Jauregia. BOSen egoitza 1999tik aurrera.
- Gaurko orkestraren irudi bat, egungo zuzendaria buru duela.
- Horma-irudi honetan, Maurice Ravelek, euskal konpositore unibertsalenak, oso toki berezia hartzen du, izan ere, hark konposatutako obrak gure Orkestraren nortasunaren parte dira; gainera, oso harro gaude 1928an orkestra zuzentzeko lanak egin zituelako bere obran zentratutako programa batean.
*Pablo Astrain, Donostian jaioa eta txikitatik Algortan bizi dena, grafitiaren bidez hurbildu zen margolaritzara; hala, Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn, eta Berlingo HTW unibertsitatean osatu zituen ikasketak. Gaur egun, lan piktoriko “tradizionala” eta mundu osotik egiten dituen horma-irudien artista-lana uztartzen ditu. Kaleko artearen influentziak nabarmenak dira bere obran, eta horrek eraman du “hiperrealismo narratiboa” modura definitzen duen estiloa izatera.
