Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:
  • 11.Abonua(martxoak 10 eta 11).
Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira. Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean. Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0111
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0211
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu. Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa ONCEren 5,5 milioi kupoitan

Datorren asteazkenean, martxoaren 9an,  zozketatuko den kupoiak Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango du protagonista, eta ONCEren 5,5 milioi kupoitan agertuko da estatu osoan, erakunde sinfoniakoaren sorreraren mendurrenarekin bat eginik. Kupoiaren xehetasunak Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Usue Vallejo ONCEren Euskadiko eta Kantabriako Joko Buruak; Javier Martínez Pozuelo ONCEko agente saltzaileak eman dute ezagutzera. Eta haiekin batera Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura Foru Diputatuak, eta Ibon Aranberri Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiak. Kupoia 1923ko argazki batek ilustratzen du, eta bertan Bilbao Orkestra Sinfonikoa osatu zuten lehen irakasleak ageri dira, Armand Marsicken gidaritzapean, Arriaga Antzokiko agertokira igota. Kupoia datorren asteazkenean, martxoaren 9an zozketatuko da beraz, Eguneroko kupoia denez, 1,5 euroan eskaintzen da, 35.000 euroko 55 sari bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean ere jokatuz, hilean 3.000 euroko “paga” bat 25 urtez irabaztea eskaintzen du, 35.000 eurokoa. ONCEk Euskadiko ekitaldirik esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen du; izan ere, horiei esker, EAEko erakundean afiliatuta dauden 3.400 pertsona itsu eta/edo ikusmen urria dutenek beharrezko prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, erabat gizarteratzearen alde eginez. Pandemiaren ondorioak gorabehera, saltzaileek, 2020ko konfinamenduan lan-jarduerarik gabe egon ondoren, ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitu dute 2021ean, baita Euskadiko kale eta plazetan ere, eta era berean ekin diote urte berri honi ere. ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira; izan ere, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen ditu, eta berariaz debekatzen du adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste. Erakundeak herritarrekiko erantzukizuna du, eta joko arduratsuko politika sustatzen du, Munduko Loteria Elkarteak eta Estatuko Loteria eta Totoen Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.ONCEren kupoiak ONCEren 19.000 saltzaile inguruk merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke. 100 urte musikaz blai Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehen kontzertua Arriaga Antzokian, Armand Marsicken gidaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren beraren bultzadatik sortu zen. Lurralde horrekin harreman estua du, eta bertan egiten du bere jardueraren zatirik handiena. Sortu zenetik, zuzendari titular izan ditu Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta 2015etik Erik Nielsen. BOSek etapa ezberdinak bizi izan ditu, bere birengatik penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zen urteetatik hasi eta San Petersburgon edo Tokion, Japonian biran, eta Frantziako jaialdi garrantzitsuetan aldizka aritzera eraman duen nazioarteko hedapen berrieneraino. 2019ko urtarrilean, Omango Royal Opera Housen eskainitako «Madama Butterfly» antzezpenetan parte hartu zuen. 2012an bere 90. urteurrena ospatu zuen Schönbergen Gurreliederrak interpretatuz, Günter Neuholden zuzendaritzapean, kontzertuak zuzenean grabatu ziren eta Thorofonek CDan editatuta ere. Orkestraren egoitza den Euskalduna Jauregian egiten duen kontzertu-denboraldi erregularraz gain, BOSek ganbera-musikako denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, lan pedagogiko garrantzitsua Kontzertu didaktikoen eta En familia delakoen bidez, eta musikaren bidez gizarteratze-jarduerak garatzen ditu. OLBEren operetan parte hartzen du aldizka fosoko orkestra gisa, eta lankidetza-ildoak mantentzen ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera. Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikaren bilduma interesgarria egin du Naxosentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainia. J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen lanak ere grabatu ditu EMI JAPAN disketxerako, Kiyoshi Shomura gitarrista japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzarekin. BOSen jarduera bere zale ugarien laguntzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.  

BOS 1922-2022. MENDEURRENEKO JARDUERAK

«EHUN URTEKO IBILBIDEA»

Orkestrako lehen taldeko musikariak 1922ko martxoaren 8an Armand Marsick lehen zuzendari titularraren zuzendaritzapean gure historiako lehen kontzertua interpretatzeko Arriaga Antzokiko agertokira igo zirenean, ez zuten inondik inora ere pentsatuko 100 urte geroago orkestra horren sorreraren mendeurrenaren protagonista izango zirenik. Bilboko eta Bizkaiko gizartearen bultzadari, erakundeen arteko lankidetzari eta 100 urte horiek hartzen dituzten 36.525 egunetan eszenatokira igo diren musikarien tinkotasunari esker sortu zen kultura-erakunde baten lehen urratsa izan zen, publikoaren aurrean. Orkestrak 4.700 kontzertu baino gehiago eman ditu ordutik egunera, kontzertu horiekin batera doazen antolaketa, ikasketa-denbora, entseguak edo joan-etorriak barne. Orkestra Bilbokoa eta Bizkaikoa den aldetik, ehun urte hauetan gure gizartearen gorabeherak bizi izan dituen erakunde bati loturik dauden pertsona askoren bizitzez ari gara, azken mendeko gure historia gauzatu duten une onak eta txarrak (baita tragikoak ere) partekatuz. Bizkaiko kulturaren munduan benetako iraultza gertatu zen garaian sortu zen BOS. Iraultza horrek Bilbon izan zuen ardatza. Garai bizi-bizia eta energiaz betea izan zen, «20ko hamarkada alaia» izenez ezagutu zena; izan ere, garai hartan eklosio ikaragarria bizi izan zen kulturaren eta artearen arloan mendebalde osoan. Bilboko Koral Elkartea 1886tik presente zegoen Bilboko musika-eremu finkatuaren aldiaren barruan jaio ginen. Hain zuzen ere, Elkarte Filarmonikoa, 1896an sortua, nazioarteko bakarlari handientzako erreferente bilakatu zen urte horietan. Handik gutxira, 1920. Urtean, eta Elkarte Filarmonikoko bazkideen bultzadaz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Musika Kontserbatorioa sortu zuen, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Harako hura Bilbon kultura-ekimenak puri-purian zeuden garaia izan zen, non «El Escritorio», «Kurding Club» izenez ere ezaguna, Hiribilduko bizitza kulturalaren buru baitzen. Kultura eta bizitza ona maite zutenen klub hartako kideen arteko melomanoenek kontzertuak eta hitzaldiak programatzen hasi ziren «El Cuartito» zeritzon lokal batean. Talde horren bultzadaren bidez, Bilboko eta Bizkaiko musika alorreko gaur arte funtsezkoak diren elementu asko ernatu ziren: «Bizkaiko Musika Akademia» (1877-1920), «Bizkaiko Musika Kontserbatorioa» bihurtu zena; «Bilboko Elkarte Filarmonikoa», eta «Bilboko Orkestra Sinfonikoa» bera. Mathieu Crickboom musikari handiak «musikaren apostoluak» deitu zien. Izen hori, bereziki, haietariko musikaririk aktiboenei eta proiektuak bultzatzeko gaitasunik handiena zutenei eman zitzaien. Musikari horiek «musikaren hiru apostoluak» izenez ezagutzen dira Bilbon: Juan Carlos Gortazar, Javier Arisqueta eta Lope Alaña. «Hiru apostolu» horiek izan ziren Bilbao Orkestra sinfonikoaren sorrera bultzatu zutenak. Orkestraren lehenengo titularra arestion aipatu den Armand Marsick izan zen, orduan sortu berria zen Bilboko Kontserbatorioaren zuzendaria. Hori izan zen, hain zuzen, martxoaren 8an 100 urte betetzen duen historia honen abiagunea. Eta hortik aurrera, orkestra honen historia guztia, ezinbestean, Bilboren eta Bizkaiaren historiarekin lotuta egon da. Orkestraren historia hori bizkaitarrei modu erakargarrian kontatzea izango da gure mendeurreneko jardueretako bat.

BOS 1922-2022. MENDEURRENEKO JARDUERAK

w5-f-033

Musika-Música 2022

Musika-Música Jaialdia bueltan da

Musika-Música Jaialdia martxoko lehenengo asteburuan ospatuko da (martxoaren 4an, 5ean eta 6an) haren 21. aldia, natura gaitzat hartuta. Musika-Música “NATURA” Jaialdiak 70 kontzertu eskainiko ditu, era guztietako publikoentzat eta ohiko maratoi formatuan, nagusiki Euskalduna Jauregian, baina baita ere Azkuna Zentroan, EHUko Bizkaia Aretoan, eta, halaber,  lehenengo aldiz, Arriaga antzokian, non, martxoaren 4an, 19:00etatik aurrera, Haydnen Kreazioa emango baita hasierako kontzertu moduan, Robert Howarh-ek zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

1 Kontzertua

Arriaga Antzokia Martxoak 4a · 19:00

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809) La Creación

Alicia Amo  sopranoa Guy Cutting  tenorra Matthew Brook  baxua Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao Bilbao Orkestra Sinfonikoa Robert Howarth zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

9 Kontzertua

Euskalduna Jauregia · Auditorioa Martxoak 5a · 13:15

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809) Las estaciones (selección)

Alicia Amo sopranoa Guy Cutting tenorra Matthew Brook baxua Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral del Bilbao Bilbao Orkestra Sinfonikoa Rob Howarth zuzendaria

Informazio gehiago eta sarrerak

Pangea. Kontzertua Familian

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko. Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko gaitu, Abraham Cupeiro eta María Ruizen musika originalaren bidez. Kontzertu honetan mota askotako musika izango dugu entzungai: Ozeania australeko soinuak, bertako maskorren oihartzunen bidez sortutakoak; Txinako mendi misteriotsuetako soinua, hulusiaren melodia melismatikoek marraztutakoa; Ipar Amerikako lautada handietako musika; Hego Amerikako oihanetakoa; Senegalgo peule txirula; gaita bulgariarra; zurna desafiatzailea, edota milaka urte dituzten artzain kornak… Soinu horiek guztiek gure Lurra beste behin bateratuko duen jantzia ehunduko dute. Pangea kontzertuari indarra emateko, beren beregi sortutako irudiak proiektatuko dira, ikuskizun didaktiko, arin eta dibertigarri bat eskainiz. Pangea gure planetaren kultura aniztasunaren aldeko kantu bat da eta adin guztietako publikoari zuzenduta dago.   Eguna: 2022ko apirilaren 1a Euskalduna jauregia. Auditorioa.   19:30 Solista eta narratzailea: Abraham Cupeiro Bilbao Orkestra Sinfonikoa Zuzendaria: Dímas Ruíz Santos. Iraupena: 1 ordu. Euskalduna Auditoriuma Narrazioaren hizkuntza: gaztelania Gomendatutako adina: 6 urtetik 99 urtera. Sarreren prezioa: – Orokorra: 8 € – BOS abonatuak :7 € (soilik leihatilan eta akreditazioa erakutsi ondoren) Sarrerak salgai

DAGOENEKO EZ DA BEHARREZKOA COVID ZIURTAGIRI DIGITALA AURKEZTEA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUETARA SARTZEKO

Aste honetako programaren baitan eskainiko diren kontzertuetan (hilak 3, osteguna, eta hilak 4, ostirala) ez da EBren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztu beharko kontzertu-aretoetara sartzeko. Hala ere, edukiera-mugak bere horretan mantenduko dira, beraz, gure kontzertuetara 800 pertsona etorri ahalko dira gehienez. Eskerrak eman nahi dizkiogu publikoari, izan ere, prestutasuna eta ulermena erakutsi du kontzertuetara sartzeko Covid Ziurtagiri Digitala erakutsi behar izan den aldian. Auditorioa irekitzeko ohiko ordutegia berreskuratu dugu (19:00etan)

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 10. Abonua (otsailak 3 eta 4). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 40 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona eta funtzio bakoitzeko gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dira. Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean. Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK0110
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK0210
Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu. Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

BOS Sortze-prozesua

Isabel Urrutia: Utopiak

Otsailak 15, 18:00
Guggenhein Entzungela

Isabel Urrutia: Utopiak Otsailak 15, 18:00 Guggenhein Entzungela Salmenta-puntua: Leihatila eta webgunea Plaza kopuru mugatua; musukoa jantzita eduki behar da une oro Isabel Urrutia konpositore bizkaitarrak BOSen zuzendari tekniko Borja Pujolekin hitz egingo du orkestrarako egin duen azken obraren sortze-prozesuari buruz. Utopiak izeneko lan horretan, Urrutiak garrantzi berezia ematen dio orkestrako familia bakoitzaren tinbre-ezaugarriari eta, era horretan, soinu-perspektiben mundu aberats eta dinamikoa sortzen du. José Luis Campanarekin batera, Isabel Urrutiak konposizio-metodo berri bat sortu zuen Parisko Radio France irratian: “World Timbres Mixture”. Haren bidez, munduko musika-tresna herrikoien tinbreak sartzen dira orkestra klasikoetan. TopARTE programaren baitan, eta Museoaren 25. urteurrena dela-eta, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) elkarlanean arituko gara haren 100. urteurrenean.

HIZKETALDIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera Otsailak 2: 18:00etan. Deustuko Unibertsitateko paraninfoan Deustuko Unibertsitatearen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza berria, BOSen mendeurrenaren esparruan. Denboraldi sinfonikoaren aste honetako programak hiru emakume izango ditu protagonista: Clara Schumann konpositorea, Shiyeon Sung zuzendaria eta Gabriela Montero pianista. Ildo horretatik, asteazkenean hizketaldi bat egingo da izenburu honen pean: “Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera”, non Gabriela Montero pianistak, Fernando Bayón irakasleak eta Borja Pujol BOSeko zuzendari teknikoak parte hartuko duten. Deustuko Unibertsitateko paraninfoan egingo da solasaldia eta sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.

Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako (0tik 36 hilabetera) musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez. Edurne Urutxurtu Valera: ahotsa, pianoa eta akordeoia Malen Zobaran (ahotsa, triki eta panderoa) Ivan Allue (multi-instrumentista) Leku-kopurua: 20 haurtxo. Gehienez heldu 1 haurtxo bakoitzeko. Iraupena, gutxi gorabehera: 55’ 0 – 3 urte Hizkuntza: hitzik gabe. Datak: Otsailak 5 – 10:00 BETETA Otsailak 5 – 11:30 BETETA Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. musikahazi@bilbaorkestra.eus / 944 035 205