Gure gizarteko sektore ahuletako pertsonei lagunduko dien proiektu bat bultzatzeko AEOSek duen asmotik sortu da SOINUEN MOSAIKOA. Musika, pertsonen bizi- kalitatea hobetzen duen eragile gisa.
Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasunasuspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiekizango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonistaeta sortzaileak.
Alaitz Zabalo, Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez, Laguntzailea
Larunbat goizetan, 11:30etan Iraupena, gutxi gorabehera: 75’
Adina: 4 urtetik aurrera
Urtarrila 21 – Perkusioa
Otsaila 18 – Flautak
Martxoa 11 – Haria eta Haize
Maiatza 6 – Haria eta Haize
Tailer bakoitzaren prezioa:
3 € (BOSeko abonatuak)
4 € (orokorra) Neska/mutiko bakoitzeko
Izena emateko epea:
2016ko abenduaren 14tik aurrera
Izen-ematea, 944 035 205
gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko
Disneyren klasiko musikalak, sekula entzun ez dituzun bezala.
Ekoizpen paregabe honi esker, ikusle guztiek gozatuko dute Disneyren filmik enblematikoenetako kantu eta irudiez; besteak beste, tartean izango dira Pocahontas, Aladdin, Lehoi erregea, Oihaneko liburua, Mary Poppins, Karibeko piratak, Sirenatxoa, Frozen… Eta beste sorpresa asko! Izan ere, Disney in Concert: Magical Music from the Movies ikuskizunak nazioarteko ikusleak ere hunkitu ditu, mundu osoko hainbat hiritatik igaro ostean, Bajo el Mar, Suéltalo edota Bella y Bestia bezalako abesti ezagunekin.
Bi emanaldi eskainiko dira Bilbon, urtarrilaren 4an, Euskalduna Jauregian. Ezin dituzu galdu. Paco Arrojo, Diego Rodríguez, Judith Tobella eta Julia Möllerren zuzeneko ahotsak entzun ahal izango dira, eta, beraiekin batera,Bilbao Orkestra Sinfonikoa arituko da, Arturo Díez Boscovichen gidaritzapean eta Gurutze Beitia aurkezle dela.
Aktoreak:
Aurkezlea: Gurutze Beitia
Bakarlariak: Paco Arrojo, Julia Möller, Judith Tobella eta Diego Rodríguez.
Musika-zuzendaritza: Arturo Díez Boscovich
Iraupena:
Ordu 1 eta 30 minutu (atsedenik gabe).
Ikuskizun hau ez da gomendagarria 8 urtetik beherakoentzat.
Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.
Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.
Nahi beste BKT ekar ditzakezu.
Zatoz BOSera Bizkaiko Kultur Txartelarekin, eta goza ezazu musikarik onenaz, prezio murriztuetan.
Ordaindu 28€ eta erosi 40€
Aurreztu ezazu 12 €, BOSen aurkeztutako Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin.
Nahi beste BKT ekar ditzakezu.
NOLA ERABILI BKT AURTENGO DENBORALDIAN
Eros ezazu B motako zure BKT.
Sarrera solteak eskuratu nahi badituzu: joan zaitez Euskalduna Jauregiko leihatiletara, eta, bertan, sarrerak emango dizkizute BKTen ordez, aldez aurretik diferentzia ordainduta.
Nahierarako Abonua edo CrediBOS txartela eskuratu nahi baduzu: joan zaitez BOSen egoitzara, eta, bertan emango dizugu, aldez aurretik diferentzia ordainduta.
NOLA ERABILI BKT DATORREN DENBORALDIRAKO
Erosi zure B motako BKTa(k), 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren
28ra bitartean.
Eraman zure B motako BKTa(k) BOSera, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 31era bitartean.
La BOS se hace cargo de tu/s BKT, y te entrega un recibo.
BOS arduratuko da zure BKTaz (edo BKTez), eta ordainagiri bat emango dizu.
2017ko irailean, abonuaren prezioaren eta aurkeztutako BKTen balioaren arteko diferentzia kobratuko dizugu.
28 € ORDAINDU – 40 € EROSI
Aurreztu 12 €, BOSen aurkezten duzun Bizkaiko Kultur Txartel bakoitzarekin
2016-2017 denboraldian, oso nobedade berezia dakarkizuegu. Kontzertu bakoitzaren aurretik prestatuko dugu.
Kontzertuez eta eskaintzen dugun errepertorioaz gehiago gozatu ahal izateko, hainbat bideo sortuko ditugu, eta, horietan, hurrengo kontzertuko alderdirik garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Horretarako, konpositoreez eta haien obrez arituko gara, eta bitxikeriak zein ekarpen teknikoak uztartuko ditugu, kontzertu bakoitzean aurki dezakezuena xehetasunez ikusteko asmoz.
Bideo horiek kontzertu bakoitza baino lehen argitaratuko dira sare sozialetan, eta Youtuben daukagun kanalean ere eskuaragarri egongo dira, “Presentación programas Temporada 2016-2017” izeneko playlist bereziaren barruan.
“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean
Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean.
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu.
Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin.
Kontzertuak abuztuan
Udalerriak
2016/08/12 Plentzia, Santa María Magdalena, 20:30
2016/08/13 Lekeitio, Andra Mari, 22:00
2016/08/14 Gorliz, Andra Mari Sortzez Garbia, 20:00
Egitaraua
Juan Crisóstomo de Arriaga: Esklabo alaiak, Obertura (Parisko bertsioa)
Franz Anton Hoffmeister: Kontzertua biola eta orkestrarako Re maiorrean
Felix Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”
Gonzalo Martin, biola
Jon Malaxetxebarria, zuzendaria
Irailean, Getxon (2016/09/07) eta Santurtzin (2016/09/09) izango gara; programazioa desberdina izango da, eta irailean helaraziko dizuegu.
Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), “Soriako Musika Udazkenean” hartuko du parte BOSek. Jaialdi honetan beste hainbatetan hartu du parte Orkestrak.
Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), BOSek Soriako Musika Udazkeneko XXIII. edizioan hartuko du parte. Jaialdi horretan, beste zenbaitetan hartu du parte Orkestrak; azkenekoz, 2011. urtean.
BOSek programa ezberdina aurkeztuko du jaialdiko egunetako bakoitzean. Lehenengoa Fallaren eta Mahlerren obrek osatzen dute; bigarrena, berriz, Mozarti dago eskainita osorik. Biak Karl Sollaken zuzendaritzapean interpretatuko dira.
Gainera, BOS ekitaldi honetara berriro itzuli den urte honetan, jaialdiak “EFFE Label” (Europa, jaialdietarako. Jaialdiak, Europarako. http://www.effe.eu/) saria jaso du, sari honen lehenengo edizioan (2015-2016 edizioa). 20 urtetan baino gehiagotan egindako lan bikainak merezi zuen esker ona jasoko du, eta BOSek jaialdia zoriondu nahi du horregatik.
Ostirala
M. Falla, Gauak Espainiako lorategietan, piano eta orkestrarako
G. Mahler, 5. sinfonia do minorrean
Josu De Solaun, Pianoa
Karl Sollak, zuzendaria
Larunbata
W.A. Mozart. 36. sinfonia Do maiorrean, “Linz”, K. 425
W.A. Mozart. Exsultate, jubilate
W.A. Mozart. Meza Do maiorrean, “Koroatzea”, K. 317
Olatz Saitua, sopranoa
Maite Arruabarrena, mezzo sopranoa
Luis Dámaso, tenorra
Fernando Latorre, baxua
Asturiasko Printzesa Fundazioaren abesbatza, SATB abesbatza
Josu De Solaun, pianoa
Karl Sollak, zuzendaria
Larunbat honetan egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioko amaierako kontzertua.
Larunbat honetan, apirilaren 11n, Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (18:00etan eta 20:00etan).
2014ko azaroaren amaieran, 47 instrumentista amateurrek eman zuten izena 2013. urtean abian jarri zen BOSen programa aitzindari honen bigarren edizioan. 47 musikari amateur horiek ganberako 10 taldeetakoren bateko partaide bihurtu ziren. Talde horietako bakoitza BOSeko irakasle baten ardurapean egon da, eta, hiru hilabete hauetan, entseguak egiten eta lanean aritu dira.
Kontzertuetan, A. Vivaldi, G.P. Telemann, A. Piazzola, , W.A. Mozart, V. Monti / J. L. Moore, A. Borodin, F. Burgmüller, C. Böhm, H.B. Crussell, L. van Beethoven, F. Mendelssohn, C. Evans, L. Mendelssohn, C. Gardel, G. Bizet eta M. Jacksonen lanak interpretatuko dira.
Esperientzia honen emaitza larunbat honetan entzun ahal izango dute BBK Aretora doazen guztiek, eskainiko diren bi kontzertuetan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, plaza-kopurua bete arte.