Kultura artearen grinaz

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetza hitzarmen berria abiatu dute “Kultura artearen grinaz / Cultura por amor al arte” lelopean, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko eta abantaila bereziak eskaintzeko.

Horrela, 25-26 denboraldiko BOSen abonu edo sarrera bat aurkeztuz, 2×1 bat gozatu ahal izango da Bizkaiko Foru-Museoetako sarreran:

• Txakolin Museoa – Txakolingunea
• La Encartada Fabrika-Museoa
• Arrantzaleen Museoa
• Arkeologia Museoa
• Euskal Herria Museoa
• El Pobaleko Burdinola
• Muñatones Gaztelua
• Santimamiñe

Sustapena museo bakoitzean behin erabili ahal izango da.

Gainera, Bizkaiko Foru-Museoak bisitatzen dituztenek sustapen-kupoi bat jasoko dute, eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan aurkeztean, %20ko deskontua izango dute BOSen 2025-2026 denboraldi sinfonikoko edo ganbera denboraldiko programa bakoitzeko bi sarrera erosteko.

Deskontu hau ezin da beste sustapen batzuekin metatu.

Sustapena 2026ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean.

SIMON TRPČESKI JAUNAK YEOL EUM SON ANDREAREN TOKIA HARTUKO DU PIANO SOLISTA GISA 2026KO OTSAILAREN 5EKO ETA 6KO 9. PROGRAMAN

Bilbon, 2026ko urtarrilaren 24an

Arrazoi pertsonalak direla eta, Yeol Eum Son piano-jotzaileak bertan behera utzi du BOSen 2025-2026 denboraldiko 9. programan zuen parte-hartzea.

Hala, Simon Trpčeski piano-jotzaile mazedoniarrak hartuko du haren tokia, eta Shostakovich errusiarraren kontzertu hau joko du: piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102. Beraz, ez da aldaketarik egongo aurreikusitako programan.

Nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoa da Simon Trpčeski; izan ere, munduko eszenatoki ospetsuenetan aritu da maisu handien zuzendaritzapeko lau kontinentetako ehun orkestra baino gehiagorekin. Trpčeski bere birtuosismo handiagatik eta adierazpen-ikuspuntu sakonagatik goretsi dute, eta nabarmentzekoak dira bere karisma, askotariko publikoekin konektatzeko duen gaitasuna eta Mazedoniako kultura-ondarea sustatzeko duen konpromisoa.

Erreferentziazko zuzendari askorekin aritu da elkarlanean, besteak beste: Lorin Maazel, Vladimir Ashkenazy, Marin Alsop, Gustavo Dudamel, Gianandrea Noseda, Charles Dutoit, Antonio Pappano, Michael Tilson Thomas, Cristian Măcelaru eta Vasily Petrenko zuzendariekin. Era berean, maila goreneko zuzendarien belaunaldi berriko ohiko kolaboratzailea da, eta horien artean daude Jakub Hrůša, Gabriel Bebeșelea, Dalia Stasevska, Elim Chan, Alpesh Chauhan eta Dima Slobodeniouk.

Bilbora etorri aurretik Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean eta BOSekin batera aritzeko, Trpčeski piano-jotzaileak Makedonissimo proiektua aurkeztuko du Philharmonic Ostrava Chamber Series-en urtarrilaren 19an. BOSekin lankidetzan aritu ondoren, Hong Kongen joko du Liszt hungariarraren Pianorako 2. kontzertua Philippe Jordan zuzendariak gidatutako Hong Kong Philharmonic orkestrarekin batera.

Programa
G. Ligeti — Concert Românesc
D. Xostakovitx — Piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102
P. I. Txaikovski — 5. sinfonia mi minorrean, op. 64

Interpretatzaileak
Simon Trpčeski, piano-jotzailea

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez

Urteko azken txanpa honetan Pedro José Extremiana, tronpeta, Zofia Kwarciany, biolontxeloa, Ara Cividian, biola, eta Jose Garate, kontrabaxua, agurtzea tokatzen zaigu, 30-40 urtez BOSen parte izan ondoren erretiratzen direnak.

Orain hasiko duten etapa berri hau une handiez beteta egotea espero dugu, gure Orkestrarekin bizi izan dituztenak bezala, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu urte hauetan guztietan eskaini duten dedikazioa,

BOSkide programa didaktiko eta sozialaren aurkezpena

Datorren astelehenean, azaroaren 17an, 10:30ean, prentsaurrekoa egingo da BOSkide, BOSek 2025-2026 denboraldirako prestatu duen kontzertu eta jarduera didaktiko eta sozialen programa, aurkeztek.

Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da BOSen webgune ofizialean eta YouTubeko gure kanalean.

Astelehen honetatik aurrera, BOSkide programari buruzko informazio osoa gure webgunean egongo da eskuragarri.

Haurtxoentzako kontzertuak: akordeoi eta saxofoi bidaia

Bueltan da gure publikoak gehien espero duen hitzorduetako bat: umeentzako kontzertuak!

Beste denboraldi batez, BOSek kontzertu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen du: Pablo Lameiro eta Compañía Musicalmenteren umeentzako kontzertua.

2011an BOSen lehen aldiz aurkeztu zenetik, urteroko hitzordu hori arrakasta eztabaidaezin gisa finkatu da. Lehen aldi hartan, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat kontzertu bat nola eman zitekeen zalantzak sortu ziren. Esperientziak aurreikuspen guztiak gainditzeaz gain, konexio oso berezia sortu du Bizkaiko publikoaren eta musikologo eta pedagogo portugaldarraren artean, laguntzen duen taldearekin batera.

Urtero, sarrerak ordu gutxi batzuetan agortzen dira, eta, beraz, interesatuei lehenbailehen erostea gomendatzen zaie, BOSek azaroaren 28tik 30era bitartean eskainiko dituen saioetako batera joan nahi izanez gero.

Datu praktikoak

Adina: 0-3 urte bitarteko haurtxoak
Iraupena: 45 minutu
Edukiera: 50 haurtxo (gehienez 3 lagun haurtxo bakoitzeko)
Garrantzitsua: aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.

Sarrerak

  • Orokorra: 12 €
  • BOSeko abonatuak*: 10 €

* Abonatuentzako deskontua webguneko gune pertsonalean edo leihatilan bakarrik eros daiteke.

👉 Informazio gehiago eta sarreren salmenta:
https://www.bilbaorkestra.eus/kontzertuak/kontzertuak-haurtxoak-bidaia-akordeon-y-saxofoiak /

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin, BOSaren entseguetarako aretoan
Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Gidoia eta zuzendaritza: Olga Sánchez

BOSaren entseguetarako aretoan
4-8 urte
Leku-kopurua: Gehienez 25 ume.
Iraupena: 75 min.

Prezioa: 8€
Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurrarekin datozen pertsonei (bi gehienez).


Datak

2026ko urtarrilaren 31a – 11:30 h.
2026ko otsailaren 7a – 11:30 h.
2026ko martxoaren 14a – 11:30 h.
2026ko apirilaren 18a – 11:30 h.