Otsailak 25, asteazkena
Fazil Say BOSekin, eta Nil Venditti zuzendari turkiar-italiarraren gidaritzapean, Madre Tierra kontzertua estreinatzeko Bilbon izango dela aprobetxatuz, Guggenheim Bilbao Museoak Turkiako pianista ospetsuarekin topaketa bat eskainiko du.
BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko du Museoko Entzungelan egingo den topaketa.
Jarduera BOSekin elkarlanean antolatua da, Museoaren TOPArte programaren baitan, eta Lurraren arteak erakusketaren harira aurkeztuko da.
Jarduera ingelesez egingo da, gaztelaniazko itzulpenarekin.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55 min
*Programak aldaketak izan ditzake. Plaza-kopurua mugatua da
Museoak Fazil Say piano-jotzaile turkiar ospetsuarekin topaketa bat eskainiko du, musikaria Bilbon izango baita Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) Madre Tierra kontzertua estreinatzeko Nil Venditti zuzendari turkiar-italiarraren gidaritzapean. BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko du Museoko Entzungelan egingo den topaketa.
Jarduera BOSekin elkarlanean antolatua da, Museoaren TOPArte programaren baitan, eta Lurraren arteak erakusketaren harira aurkeztuko da.
Jarduera ingelesez egingo da, gaztelaniazko itzulpenarekin.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55 min
*Programak aldaketak izan ditzake. Plaza-kopurua mugatua da
Informazio gehiago
Pozarren adierazten dizuegu 2025-2026 denboraldiaren 9. egitarau honetan BOSen musikari berri bat izango dugula:
Ignacio Marino, biola.
Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa diogu BOSekin hasiko duen etapa berri honetan.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetza hitzarmen berria abiatu dute “Kultura artearen grinaz / Cultura por amor al arte” lelopean, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko eta abantaila bereziak eskaintzeko.
Horrela, 25-26 denboraldiko BOSen abonu edo sarrera bat aurkeztuz, 2×1 bat gozatu ahal izango da Bizkaiko Foru-Museoetako sarreran:
• Txakolin Museoa – Txakolingunea
• La Encartada Fabrika-Museoa
• Arrantzaleen Museoa
• Arkeologia Museoa
• Euskal Herria Museoa
• El Pobaleko Burdinola
• Muñatones Gaztelua
• Santimamiñe
Sustapena museo bakoitzean behin erabili ahal izango da.
Gainera, Bizkaiko Foru-Museoak bisitatzen dituztenek sustapen-kupoi bat jasoko dute, eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan aurkeztean, %20ko deskontua izango dute BOSen 2025-2026 denboraldi sinfonikoko edo ganbera denboraldiko programa bakoitzeko bi sarrera erosteko.
Deskontu hau ezin da beste sustapen batzuekin metatu.
Sustapena 2026ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean.
Arrazoi pertsonalak direla eta, Yeol Eum Son piano-jotzaileak bertan behera utzi du BOSen 2025-2026 denboraldiko 9. programan zuen parte-hartzea.
Hala, Simon Trpčeski piano-jotzaile mazedoniarrak hartuko du haren tokia, eta Shostakovich errusiarraren kontzertu hau joko du: piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102. Beraz, ez da aldaketarik egongo aurreikusitako programan.
Nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoa da Simon Trpčeski; izan ere, munduko eszenatoki ospetsuenetan aritu da maisu handien zuzendaritzapeko lau kontinentetako ehun orkestra baino gehiagorekin. Trpčeski bere birtuosismo handiagatik eta adierazpen-ikuspuntu sakonagatik goretsi dute, eta nabarmentzekoak dira bere karisma, askotariko publikoekin konektatzeko duen gaitasuna eta Mazedoniako kultura-ondarea sustatzeko duen konpromisoa.
Erreferentziazko zuzendari askorekin aritu da elkarlanean, besteak beste: Lorin Maazel, Vladimir Ashkenazy, Marin Alsop, Gustavo Dudamel, Gianandrea Noseda, Charles Dutoit, Antonio Pappano, Michael Tilson Thomas, Cristian Măcelaru eta Vasily Petrenko zuzendariekin. Era berean, maila goreneko zuzendarien belaunaldi berriko ohiko kolaboratzailea da, eta horien artean daude Jakub Hrůša, Gabriel Bebeșelea, Dalia Stasevska, Elim Chan, Alpesh Chauhan eta Dima Slobodeniouk.
Bilbora etorri aurretik Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean eta BOSekin batera aritzeko, Trpčeski piano-jotzaileak Makedonissimo proiektua aurkeztuko du Philharmonic Ostrava Chamber Series-en urtarrilaren 19an. BOSekin lankidetzan aritu ondoren, Hong Kongen joko du Liszt hungariarraren Pianorako 2. kontzertua Philippe Jordan zuzendariak gidatutako Hong Kong Philharmonic orkestrarekin batera.
Programa
G. Ligeti — Concert Românesc
D. Xostakovitx — Piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102
P. I. Txaikovski — 5. sinfonia mi minorrean, op. 64Interpretatzaileak
Simon Trpčeski, piano-jotzailea
Urteko azken txanpa honetan Pedro José Extremiana, tronpeta, Zofia Kwarciany, biolontxeloa, Ara Cividian, biola, eta Jose Garate, kontrabaxua, agurtzea tokatzen zaigu, 30-40 urtez BOSen parte izan ondoren erretiratzen direnak.
Orain hasiko duten etapa berri hau une handiez beteta egotea espero dugu, gure Orkestrarekin bizi izan dituztenak bezala, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu urte hauetan guztietan eskaini duten dedikazioa,
Datorren astelehenean, azaroaren 17an, 10:30ean, prentsaurrekoa egingo da BOSkide, BOSek 2025-2026 denboraldirako prestatu duen kontzertu eta jarduera didaktiko eta sozialen programa, aurkeztek.
Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da BOSen webgune ofizialean eta YouTubeko gure kanalean.
Astelehen honetatik aurrera, BOSkide programari buruzko informazio osoa gure webgunean egongo da eskuragarri.
Bueltan da gure publikoak gehien espero duen hitzorduetako bat: umeentzako kontzertuak!
Beste denboraldi batez, BOSek kontzertu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen du: Pablo Lameiro eta Compañía Musicalmenteren umeentzako kontzertua.
2011an BOSen lehen aldiz aurkeztu zenetik, urteroko hitzordu hori arrakasta eztabaidaezin gisa finkatu da. Lehen aldi hartan, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat kontzertu bat nola eman zitekeen zalantzak sortu ziren. Esperientziak aurreikuspen guztiak gainditzeaz gain, konexio oso berezia sortu du Bizkaiko publikoaren eta musikologo eta pedagogo portugaldarraren artean, laguntzen duen taldearekin batera.
Urtero, sarrerak ordu gutxi batzuetan agortzen dira, eta, beraz, interesatuei lehenbailehen erostea gomendatzen zaie, BOSek azaroaren 28tik 30era bitartean eskainiko dituen saioetako batera joan nahi izanez gero.
Datu praktikoak
Adina: 0-3 urte bitarteko haurtxoak
Iraupena: 45 minutu
Edukiera: 50 haurtxo (gehienez 3 lagun haurtxo bakoitzeko)
Garrantzitsua: aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
4 tailer musikal haurrekin, BOSaren entseguetarako aretoan
Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.
Gidoia eta zuzendaritza: Olga Sánchez
BOSaren entseguetarako aretoan
4-8 urte
Leku-kopurua: Gehienez 25 ume.
Iraupena: 75 min.
Prezioa: 8€Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurrarekin datozen pertsonei (bi gehienez).
Kontzertu bakoitza istorio bat da, eta bere testuingurua ezagutzeak modu desberdin batean gozatzeko aukera ematen du. BOSen Kontzertu-Aurreko Hitzaldiek interpretatuko diren obren unibertsoan murgiltzera gonbidatzen dute publikoa, haien musika-gakoak, atzealde historikoa eta bakarrak egiten dituzten bitxikeriak ezagutuz.
Proposamen horrekin, BOSek bizirik jarraitzen du musika zabaltzeko eta jendeari esperientzia osoagoak eta hurbilagoak eskaintzeko konpromisoarekin. 2025-2026 denboraldian, honako hauek izango dira hitzaldi horiekin lagundutako programak:
Programa
Data
Ordua
Tokia
3. programa
2025eko urriaren 16a, Osteguna
18:00
Euskalduna 3A aretoa
4. programa
2025eko azaroaren 7a, Ostirala
18:00
Euskalduna 3 A aretoa
6. programa
2025eko abenduaren 11, Osteguna
18:00
Euskalduna 5H aretoa, terraza
10. programa
2026ko otsailaren 13a, Ostirala
18:00
Euskalduna 5H aretoa, terraza
13. programa
2026ko martxoaren 26a, Osteguna
18:00
Euskalduna 3A aretoa
17. programa
2026ko ekainaren 5a, Ostirala
18:00
Euskalduna 3A aretoa
Hitzaldietarako sarrera mugatuta egongo da, dagoen edukieraren arabera, eta iritsiera-ordenaren arabera emango da.
Hitzaldietan parte hartzeko, programari dagokion abonua edo sarrera aurkeztu beharko da, eta ostegunerako nahiz ostiralerako erositakoak izango dira baliozkoak.
Hitzaldiak Mercedes Albainak emango ditu, zeinak Musikako goi-mailako titulua, Aisia eta Giza Garapeneko doktoretza eta Psikologiako lizentziatura baititu. Gaur egun, Entzumen-hezkuntzako irakasle titularra da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta musika-eskolak ematen ditu Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikasketen Institutuan.