MUSIKA HURBILETIK

Ikastaroaren edukia   Bidaiatzen dugunean, bisitatzen ditugun paisaiei edo hiriei begiratzen diegu eta argazkiak egiten ditugu.   Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbidea egingo dugu hainbat herrialdetako musiketatik, aditasunez entzutea soinu-begirada bihurtu dadin.   Gure bidaia-koadernoan, etxera itzuli aurretik, Italia, Frantzia, Erdialdeko Europa eta Estatu Batuetatik heltzen zaizkigun soinu atsegineko irudiak jasoko ditugu, gure herrikideen soinu-sormenaz gozatzeko.   Soinu eta lekuen inguruan egindako behaketa islatzen duten musika-postalak toki bakoitzean sortutako genero eta estiloen adierazgarriak izango dira, eta hiri batzuei betiko lotutako konpositore batzuen piezak bilduko dituzte.   Gure ibilbidean bisita gidatuak egingo dira entzumen-pautetatik, eta edozein musikazalerentzat izango dira eskuragarriak, nahiz eta musika-prestakuntzarik ez izan.   Datak, ordutegia, lekua eta prezioa ·       6 saio, astearteetan: 2013ko urriak 22 eta 29, azaroak 12, 19 eta 26 eta abenduak 3. ·       19:00etatik 20:15era. ·       Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma. ·       Izena emateko data: urriaren 7tik (astelehena) aurrera. ·       Prezioa: 45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak) 65 € (Jendearentzat oro har)   Plaza-kopurua bete arte.   Informazio gehiago eta izen-emateak: BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4 Tel.: 94 4035 205 – 09:00etatik 14:00etara.