KONTZERTUEN AURREKO HITZALDIAK 2026-2027
Kontzertu bakoitza istorio bat da, eta haren testuingurua ezagutzeak beste modu batean gozatzeko aukera ematen du. Duela 20 denboraldie baino gehiagotik eskaintzen ditugun BOSen Kontzertu Aurreko Hitzaldiek interpretatuko diren obren unibertsoan murgiltzera gonbidatzen dute publikoa, haien musika-gakoak, testuinguru historikoa eta berezi egiten dituzten bitxikeriak ezagutzeko. Proposamen horren bidez, BOSek musika zabaltzeko eta publikoari esperientzia osoagoak eta hurbilagoak eskaintzeko konpromisoari eusten dio. 2026-2027 denboraldian, honako programa hauekin batera eskainiko dira hitzaldiak:
| Programa | Data | Ordua | Tokia |
| 5. programa | 2026ko azaroaren 6a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 6. programa | 2026ko abenduaren 3a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 9. programa | 2027ko otsailaren 12a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 11. programa | 2027ko martxoaren 11a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 15. programa | 2027ko maiatzaren 6a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
| 17. programa | 2027ko ekainaren 11a | 18:00 | Euskalduna 5H aretoa, terraza |
Sarbidea edukieraren araberakoa izango da eta iritsiera-ordenaren arabera emango da.
Hitzaldietara etortzeko, nahitaezkoa izango da dagokion programa ikusteko sarrera edo abonua aurkeztea, eta ostegunekoek zein ostiralekoek balioko dute.
Mercedes Albaina Musikako goi-mailako tituluduna da, Aisian eta Giza-garapenean doktorea eta Psikologiako lizentziaduna. Gaur egun, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Entzumen Hezkuntzako irakasle titularra ere bada, eta Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuko Musika irakaslea.
