Gure historiarako bi argazki

Gure 2026-2027 Denboraldi Sinfonikoko 3. programa Juanjo Mena maisuak BOSeko zuzendari titular izan zen urteetan egin zuen ekarpen eskerga aitortzeko asmoz sortu genuen.

Baina aitortza hori kontzertu-programa batetik edo Orkestraren omenaldi hutsetik harago eraman nahi genuen. BOSeko publikoa ere omenaldiaren parte izatea nahi genuen, Juanjo Menari beti erakutsi baitio maitasun eta estimu handia.

Horregatik, bi kontzertuetako bakoitzaren amaieran, bertaratutakoak talde-argazki batean parte hartzera gonbidatu genituen, publikoa eta orkestra maitasunezko, esker oneko eta omenaldizko keinu berean elkartzeko.

Miguel San Cristóbal gure argazkilariak ateratako bi argazki hauek une berezi haiek jasotzen dituzte.

Juanjo Menarentzat, BOSentzat eta gure publiko osoarentzat gordetzeko oroitzapena.

Eskerrik asko, Juanjo!

Omenaldia osteguna, urriaren 15a

Omenaldia ostirala, urriaren 16a