Kontzertuak

Lorenza Borrani, Mozart eta Schubert


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Lorenza Borrani, kontzertino zuzendaria


I

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

6. serenata Re Maiorrean K. 239 “Serenata notturna”

I. Marcia maestoso
II. Menuetto
III. Rondo: Allegretto – Adagio – Allegro

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)
Vladimir Spivakov & Vladimir Milman

SuiteSuitea antzinako estiloan*

I. Pastorale
II. Ballet
III. Minuet
IV. Fugue
V. Pantomime

II

OTTAVIANO PETRUCCI (1466 – 1539) / BRUNO MADERNA (1920-1973)

Odhecaton, Suitea*

I. Jacob Obrecht: Rompeltier (Allegro)
II. Loyset Compère: Alons ferons la barbe (Moderato)
III. Josquin Despres: Adieu mes amours (Adagio)
IV. Jacob Obrecht: Rompeltier (Allegro)

FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)

5. sinfonia Si bemol Maiorrean D. 485

I. Allegro
II. Andante con moto
III. Menuetto (Allegro molto) – Trio
IV. Allegro vivace

DATAK

  • 18 maiatza 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 19 maiatza 2023       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak


Berandu baino askoz ere lehenago

Hogei urte ere ez dituzten bi konpositore: Wolgang Amadeus Mozart (1756-1791) eta Franz Schubert (1797-1828). Hogeita hamar urte inguru dituzten beste bi: Alfred Schnittke (1934-1998) eta Bruno Maderna (1920-1973). Adin horietan, benetako profesional batek jada ezagutzen du lanbidea, eta are gehiago maisu hauei buruz ari garenean. Adin horietan musika idaztea ez da maisuak emandako etxeko lana, ezta ere etorkizunarekiko hitzordua. Adin horietan ez da beharrezkoa teilatuetan esploratzen egotea inork imajinatu ez duen hori kontatzeko. Adin horietan musika konposatzea ez da bakarrik atsegina: beharra eta bilatutako patua da. Aurreko belaunaldiaren eraginek hemen eta han talka egiten dute ateratzeko irrikaz dauden ideia berriekin. Ideia berri batzuk nahiko txarrak dira, eta beste batzuek, aurreikusteko modurik gabe, mendebaldeko musikaren historia aldatuko dute.

Hogei urteen hamarkada, hamarkada bitxia. Mundua konkistatu nahi duzu, eta baliteke batzuek zurekiko itxaropen handiak izatea; baina presio hori ez duzu orain sentitzen. Zure etorkizuneko niarentzako arazoa da. Momentuz promesa finkoa zara, “promesaren” eta “finkoaren” abantaila guztiekin. Eta labaintzea ondo dago, eta garrantzitsua ez izatea, eta musika metroan konposatzea. “Ikasten ari da. Bikaina izango da”.

Baina arazoak sortzen dira jada bete-beteta zegoen agenda horri norbait aurreratzen zaionean, eta hogei urte betetzean den-dena dakienean, xehetasun eta ñabardura guztiekin. Orduan, gizarteak ez daki oso ongi nola jokatu. Ez zara bonboiak eta urrezko ducados-ak oparitzeko ume miraria, eta ezin zaituzte ezta ere Sorbonako konposizioko katedratiko bihurtu, arriskutsuegia da. Beldurra dute beharbada gehiegi gogoberotu direlako, beharbada ez zarelako uste bezain ona izango, eta hurrengo 50 urteetan pairatu behar izango zaituztelako, erretiratzen zarenera arte.

Garai horretan, ohiko irtenbidea izan zen aurreratu horiei lanpostu txikiago bat ematea, eta denbora pixka bat igarotzen uztea. Hain onak badira, egongo da etorkizunean zerbait hobea eskaintzeko aukera. Bitartean, gaztetxoak etsita daude eta ez dute ulertzen zergatik egon behar diren linbo batean, edozein erronkari aurre egiteko prest sentitzen baitira. Messik 28 urte bete arte filialean mantentzea bezala izango litzateke.

Zenbat etsitzen dira? Asko.

1777an Mozart Salzburgotik atera zen mundua konkistatzera. Bazekien ez zela inor baino txarragoa – “second to no one” esaten dute ingelesek–. Bazekien aurreko bira goiztiarretan itzultzeko eskatu ziotela. Bada, bueltatu egin zen. Beharbada arazorik handiena eskaintza amaigabeen artean aukeratzea izango da.

Baina ez zen hori gertatzen zena. Oraindik ez, bederen.

W. A. Mozarten eskutitza bere aita Leopolderi.

Munich, 1777ko urriak 2

"Atzo, urriaren 1ean, berriz ere Salern Kondearekin egon nintzen, eta gaur berarekin jan dut. Azken hiru egunetan nahiko jo dut, uste dut, baina asko gozatu dut. […] Hiru egun horietan zenbait gauza buruz jo nituen, eta gero bi Cassatione, Kondesarentzat idatzi nituenak, eta azkenik Finalmusik Rondó-arekin, den-dena buruz. Pozarren zegoen Salern Kondea. Musika ulertzen du, etengabe "¡Bravo!" oihukatzen baitzuen, eta beste konde batzuk, kontrara tabako pixka bat hartuko lukete, zintz egingo lukete, eztarria garbituko lukete edo hitz egiten hasiko lirateke. Esan nion gustatuko litzaidakeela Aukeratzailea bertan egotea, zerbait entzun ahalko lukeelako, zeren eta gauzak dauden bezala, ez daki existitzen naizenik ere. Ez daki zer egin dezakedan. […] Proba bat egiteko prest nago. Bildu ditzala Municheko konpositore guztiak, baita ere Italiako, Frantziako, Alemaniako, Ingalaterrako eta Espainiako batzuk. Konposizioan edozeinekin lehiatuko nintzateke. Salerni esan nion Italian egin nuela, eta erregutu nion niri buruz hitz egiten zuten bakoitzean, horixe kontatzeko besteei. Erantzun zidan: "Ez dut eragiteko ahal askorik, baina egin dezakedan guztia bihotz-bihotzetik egingo dut".

Denbora batean hemen geratzeko aukera izanez gero, arazoa bakarrik konponduko litzateke. Ez nintzateke janariaz kezkatu beharko, beti kanpora joateko gonbidatuko ninduketelako, eta gonbidapenik izango ez banu, Albertek pozarren hartuko nindukeelako mahaian. Oso gutxi jaten dut, ura edaten dut eta bakar-bakarrik postrean ardo basokada txiki bat hartzen dut. Kontratu bat sinatu beharko nuke Seeau Kondearekin (nire lagun minek gomendatu didaten bezala) baldintza hauekin: urtero lau opera alemaniar konposatzea, buffe batzuk, zenbait seria; eta hemen ohikoa den bezala, aukera izatea bakoitzaren errepresentazio bat egiteko, nire onurarako. […] Lotara noa, oso nekatuta bainago. Hamarrak dira puntu-puntuan. Rumling baroiak aurreko egunean laudorio bat egin zidan esanez: "Antzerkia, aktore eta abeslari onak maite ditut, eta azkenik, zu zeu bezalako konpositore bikainak". Hitzak besterik ez dira, egia da, eta hitz egitea oso erraza da. Baina sekula ere ez zidaten hain modu lausengatzailean hitz egin. Gabon. Bihar, Jainkoak nahi badu, berriz ere zurekin hitz egiteko aukera izango dut, aita maitea, idatziz”.

Wolfgangek gutxi jaten zuen eta ura besterik ez zuen edaten, eta ordurako musika bikain asko konposatua zuen. Obra horietako bat orain dela gutxiko Serenata notturna izan da, Re maiorrean, K. 239, 1776ko urtarrilean sinatu zuena. Bi orkestra txikirentzat idatzitako pieza txiki eta laburra da. Ez dakigu nola enkargatu zioten serenata hori, baina zalantzarik gabe badakigu enkargu bat izan zela eta Mozartek generoa goitik behera aldatu zuela: obra motza eta mugimendu gutxikoa idatzi zuen (bakarrik hiru). Horrelako musikak adina bikoizten zioten musikariak oso harro jarriko zituen, eta Wolfgangek inolako esfortzurik gabe sortzen zuen. “Konposizioan edozeinekin lehiatuko nintzateke”. Ez zen harrokeria –Mozart sekula ere ez zen harroputza izan–, baizik eta hegalak bailiran zabaldutako musika gaitasun bikainen egiaztaketa.

Berrogei urte geroago, beste gaztetxo bat bere bizitzako hainbat etapa abiadura zentzugabean igarotzen ari zen inguruek arretarik jartzen ez zioten bitartean. Schubertek ere ez zituen hogei urte Viena jaioterrian Si bemolen Bosgarren Sinfonia bukatu zuenean, D 485, 1816an. Lau hamarkada horietan hirian talentua pilatu zen eta historiako liburuetan horren berri jaso zuten: Mozart bertara joan zen bizitzera, Haydn baita ere, Gluck bertan zegoen, Salieri baita, Beethoven Bonnetik iritsi zen bertan geratzeko… eta orduan Schubert kale horietan jaio zen –egiaz, guztien artean vienar bakarra izan zen–, eta berau hartu zuen musika giroak bere talentu izugarria erraz aitortu behar izan zuen.

Bada, ez zen horrela izan.

Vienak ez zuen Schubert entzuten. 1816an bere obra bat ere ez zegoen publikoki interpretatuta, aldizkari batean ere ez zuten ezer idatzi gaztetxoari buruz, eta tokiko argitaletxe batek ere ez zuen ezta ere argitaratu konposatuta zituen 250 liederren arteko itsaskorrena ere.

Eta bere existentziaz inor jabetzen ez zen horretan, Franzek sinfonia berri bat idatzi zuen.

Bosgarrena iraganerako bidaia izan zen: hain maite zuen Beethoveni jaramonik egin gabe, Schubertek sinfonia mozartiarrena idatzi zuen. Baina, egiaz ez zen bakarra izan: Beethovenek berak urte batzuk lehenago ez zion bere buruari kasu egin eta Zortzigarren Sinfonia idatzi zuen, hizkuntza haydniarrari egindako zuzeneko omenaldia. Viena modernitate eta oroitzapenezko kiribilean murgildu zen; hurrengo urteetan bi autoreen Bederatzigarren Sinfoniekin makaldutako kiribila.

Mende bat baino zertxobait gehiago igaro eta gero, italiar abangoardiako autore talde batek iragana esploratzeko behar berbera sentitzen zuen, eta autodidaktak ziren Veneziako Marciana liburutegian. Luigi Nono (1924-1990) eta Bruno Maderna (1920-1973) irakurketa geletan galtzen ziren, mendebaldean inprimatutako lehenengo musikak ikertzen. Aurreko belaunaldikoen musika ikasteaz gain, antzinako mendeetakoa ere ikasten zuten, eta XX. mendeko Europa osoan hedatu zen Zeitgeist (denboren izpiritua) baten parte zen hori guztia. Schoenberg, Stravinsky, Falla, Webern, Respighi… guztiek ere iragana aztertu zuten musika zahar horiek berritzeko.

Ildo horretan, Ottaviano Petrucci editoreak 1501eko Harmonice Musices Odhecaton-en jasotako obra batzuen 1950eko Maderna orkestazioa gardentasun bitxiko lana izan zen: Ockeghem, Obrecht eta Josquinen musika ezer gehitu gabe transkribatu zen. Ezer berririk ez gehitzea –Stravinskyren kasuan imajinaezina izango zena– modu oso orokorrean alderatu ahalko litzateke Historikoki Informatutako Interpretazioaren izpiritu paralelo sortu berriarekin, urte horietan ere abiatzen ari zena. Paradoxikoki, iragan mendeetako konposizioek publiko garaikideari gustatu ahal izateko eguneraketa edo doikuntzarik behar ez zutenaren printzipioa atzerakoia eta iraultzailea zen aldi berean.

Eta azkenik, 1965era iritsiko gara, gero 1972 izango dena, eta bukatzeko 1987. Alfred Schnittke, sobietar abangoardiaren oinordekoa eta aurrerakoiena, beste batzuek egindako bidean murgildu zen, eta iraganeko estiloan konposatzea erabaki zuen. Horrela sortu zuen 1965ean “Dentista baten abenturak” filmarentzako soinu banda. Ondoren, 1972an berriz ere argia ikusi zuen biolinerako eta pianorako moldaketa batekin Suite-a antzinako estiloan izenburupean, eta azkenik, Vladimir Spivakov zuzendari eta biolinistak 1987an gaur gauean entzungo dugun bertsioa amaitu zuen: instrumentuen talde txiki baterako sortua.

Schnittkek, aurretik Prokofievek bere Sinfonia Klasikoarekin egin zuen bezala, argi utzi nahi zuen menperatzen zuela hizkuntza eskolastikoa, eta obra hain arraroak idazten zituenean, ez zela gai ez zen hitzontzi baten kea. Halaber, Schnittkek bere abangoardiako kideentzat mezu hau bidali nahi zuen: bai, egin dezaket imajinatu ezin den musikarik apurtzaile eta desafiatzaileena, baina espektro guztian zehar idazteko eskubidea mantenduko dut, ultratradizionalena den hizkuntzara arte. Askatasuna mugatik urruntzea zen baita ere.

Sinadura eta pertsonaia bikainez betetako garai batean, Schnittkek orduan eta beste zenbaitetan, de facto erabili zuen anonimoa izatearen aukera. Anonimoa, zeren eta Suite antzinako estiloan entzunda, inork ez lukeelako esango autorea Schnittke denik. Musika ona, batek daki nork egina. Geure buruari gutxitan ahalbidetzen diogun ezjakintasunaren luxu dibertigarria.

Joseba Berrocal


Lorenza Borrani.

Kontzertino zuzendaria

Lorenza Borranik zuzendutako programak eta interpretazio inspiratzaileak eta musika sorkuntzarekiko duen ikuspegi integratzaileak ospe handia eman diote nazioarteko orkestretan.

2022/23 denboraldian Lorenza lehen aldiz aritu zen Arctic Philharmonic Orchestrarekin Schuberten Sol maiorreko hari laukotearen orkestazioarekin, eta Agnes Ida Pettersenek pieza motza konposatu zuen kontzertu berarentzat, Object of discourse izenburuarekin. Aurrerago, denboraldi berean, Lorenza Ostrobothnian Chamber Orchestrara bueltatu zen Schuberten Heriotza eta dontzeila duen programarekin, Riga Sinfoniettara Haydn/Maderna programarekin eta Norwegian Chamber Orchestrara baita ere. Udaberrian debuta egin zuen Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren BOSbaroque zikloan. Aurreko denboraldietan Australian Chamber Orchestrarekin lan egin zuen, eta Lorenzak Prokofiev biolinarentzako 1. Sonataren orkestraren moldaketa propioa estreinatu zuen. Horrez gain, Swedish Chamber Orchestra, Vasteras Sinfonietta, Orchestre Philharmonique de Radio France eta Camerata Bernekin lan egin zuen baita ere. Lorenza Orchestra della Toscanako artista egoiliarra da 2022an.

25 urterekin Europako Ganbera Orkestraren zuzendari izendatu zuten Lorenza Borrani. Nikolaus Harnoncourtekin eta Lorenzo Coppolarekin egin zuen lanari esker garaiko interpretazioa maitatzen eta ezagutzen hasi zen. Lorin Maazelekin eta Symphonica Toscaninin, Claudio Abbadorekin eta Orchestra Mozartekin egon eta gero, azken horretan Mozarten biolinerako 7. Kontzertua ere interpretatu zuen, eta bere ideia eta musika interesak itxuratzen hasi zen. Solista gisa Trevor Pinnock, Yannick Nézet-Séguin eta Bernard Haitinkekin lan egin du.

Ganbera musikan, Lorenzak hainbat artistekin lan egin du, besteak beste Kristian Bezuidenhout, András Schiff, Pierre-Laurent Aimard, Janine Jansen eta Daniel Hope, eta askotan jotzen du duoan Alexander Lonquichekin. Lorenza Spunicunifaiten sortzaileetako bat izan zen. Talde horrekin interpretatzen eta grabatzen ditu Mozarten hari kintetoak. Gaur egun Alpha zigiluarentzat grabatzen ari dira eta Salzburgoko Mozartwochen eta Londresko Wigmore Hallen izango dira.

Lorenza Spira mirabilis proiektuaren sortzaileetako bat da baita ere. Laborategi bat da, eta garai guztietako ganbera musika eta orkestra errepertorioak prestatzen eta interpretatzen dituzte, eta zuzendari eta liderrik gabe lan egiten dute. Bere proiektu berrienen artean daude Beethovenen 9. Sinfonia, Mozarten Così fan tutteren zatiak eta Aldeburghen Colin Matthewren Spiralling estreinatuko du. 2023an Spirak Italian estreinatuko du Mozarten Nozze di Figaro, erdi eszenifikatutako lan berria.

Lorenzak ikaskide izan zituen Alina Company, Piero Farulli, Zinaida Gilels eta Pavel Vernikov Scuola di Musica di Fiesolen, eta graduondoko ikastaroa egin zuen Kunstuniversität Grazen Boris Kuschnirrekin. Biolin irakaslea da Scuola di Musica di Fiesolen eta irakasle gonbidatua Londresko Royal Academy of Musicen 2019tik.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
17 - 20 - 23 - 26
Ots
2024
>ABAO – Rigoletto

ABAO – Rigoletto

Lekua: Euskalduna Jauregia

ANTZEZLEAK

Rigoletto: Amartuvshin Enkhbat*
Gilda: Sabina Puértolas
Ducati di Mantova: Ismael Jordi
Maddalena: Carmen Topciu
Sparafucile: Emanuele Cordaro*
Monterone: Fernando Latorre
Giovanna: Itxaro Mentxaka
Borsa: Josu Cabrero
Marulo:José Manuel Díaz
Conde Cepano: Gexan Etxabe
Condesa Ceprano: Ana Sagastizabal*

* Debuta en ABAO

TALDE ARTISTIKOA

Orquesta: Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro: Coro de Ópera de Bilbao
Director del Coro: Boris Dujin
Director Musical: Daniel Oren
Director de Escena: Miguel del Arco
Escenografía: Sven Jonke
Vestuario: Ana Garay
Iluminación: Juan Gómez Cornejo
Coreografía: Luz Arcas
Producción: ABAO Bilbao Opera, Teatro Real, Teatro de la Maestranza, New Israeli Opera.

* Debuta en ABAO

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
01
Mar
2024
>Musika – Música • 1. Kontzertua

Musika – Música • 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao
Enrique Azurza zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías zuzendaria

JESÚS GURIDI (1886 – 1961)

Eusko irudiak
I. Moderato tranquillo
II. Vivace
III. Tempo de espatadantza
Allegro – Tempo de zortziko – Presto

MODEST MUSSORGSKY (1839-1881)
MAURICE RAVEL (1875-1937)

Cuadros de una exposición
I. Promenade – Gnomus
II. Promenade – El castillo medieval
III. Promenade – Tullerías
IV. Promenade – Bydlo
V. Promenade – Baile de los polluelos dentro del cascarón
VI. Samuel Goldenberg & Schmuyle
VII. Limoges – El mercado
VIII. Catacumbas (Sepulcrum Romanum)
IX. La cabaña sobre patas de gallina (o la choza de Baba-Yaga)
X. La gran puerta de Kiev


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
03
Mar
2024
>Musika – Música • 49. Kontzertua

Musika – Música • 49. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Lucas Macías oboea eta zuzendaria

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732 – 1809)

Sinfonía nº59 en la mayor “Fuego”
I. Presto
II. Andante o più tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

ALESANDRO MARCELLO (1673 – 1747)

Concierto para oboe y orquesta en re menor
I. Andante e spiccato
II. Adagio
III. Presto

GEORG FRIEDICH HÄNDEL (1685 – 1759)

Música para los Reales Fuegos de Artificio HWV 351
I. Overture
II. Bourrée
III. La paix
IV. La Réjouissance
V. Menuet I & II


Informazioa eta sarrerak

Gehiago ikusi
Denboraldia 2023-2024
04
Mar
2024
>Cámara 06

Cámara 06

Lekua: Euskalduna Jauregia

“EMAKUMEAK”: Frantziako XIX. mendeko emakume konpositoreak
Obras de Nadia Boulanger, Lili Boulanger, Cécile Chaminade y Pauline Viardot

BOSen soprano, xirula eta harpa hirukotea

G. Puccini: “Crisantemi”, hari-laukoterako
G. Verdi: Hari-kuartetoa mi minorrean
BOSen hari-laukotea

Informazioa eta sarrerak