Kontzertuak
Amerikar arima
Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
I
CARLOS CHÁVEZ (1899-1978)
Sinfonía india (2. sinfonia)
PACHO FLORES (1981)
Morocota*
Pacho Flores, tronpeta
PAQUITO D’RIVERA (1948)
Concerto venezolano*
Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
II
GABRIELA ORTIZ (1964)
Téenek, invenciones de territorio*
JOSE PABLO MONCAYO (1912 – 1958)
Huapango
DATAK
- 04 ekaina 2026 Euskalduna Jauregia Bilbao 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 05 ekaina 2026 Euskalduna Jauregia Bilbao 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Elkarrizketak, koloreak, fusioak eta energia
Arratsalde honetako programak, soinu-espazioan erritmo eta kolore latinoamerikar amaigabeak zabaltzeaz gain, baliteke zuen hiztegia aberastea. Güiro, joropo, huapango, morocota, agogó… termino horiek guztiek durundi egingo digute gaur itsasoz bestalde iritsiko zaizkigun programa batzuetara josita baitaude, eta gogoraraziko digute oraindik ere hitz asko ditugula ikasteko eta musika ugari entzuteko.
Iazko mendetik aurrera, Amerika hispanoko musika loratzen joan da bi elikagai nagusiri esker: Europako abangoardia-korronteak eta tokiko dialektoetan oinarritutako hizkera propioa garatzeko nahia. Lortu duten emaitza folklorez eta bat-batekotasun liluragarriarekin hitz egiten duen musika klasikoa da, forma anitzeko erritmoak, melodia mestizoak eta tinbre-aniztasuna txertatuz. Tradiziotik sortutako instrumentu horietatik guztietatik dator musika hori, eta naturaltasunez txertatzen dira Europako orkestra-plantilla kanoniko batean, eta osotasuna agertokia mugimenduz betetzen duen ikuskizun bisuala bihurtzen da guztia.
BOSek gaur proposatzen digu Atlantikoa zeharkatzea Mexikon, Kuban eta Venezuelan sortu ziren partitura liluragarri batzuen kolorezko eta sentimenduzko adierazpenez gozatzeko. Prestatu bitxia bezainbesteko txundigarria izango den bidaia baterako.
Espedizio honetako lehen etapan Mexikora joango gara, Carlos Chávezen (Mexiko Hiria, 1899 – Mexiko Hiria, 1978) musikarekin. Bere profil poliedrikoarekin bizitza profesionala dedikatu zion konposizioari, orkestra-zuzendaritzari, irakaskuntzari, idazketari eta etnomusikologiari. Azken alderdi horregatik Mexikoko kultura indigenen elementu adierazgarrienetan murgildu zen, eta hobeto ezagutu zituen haien erritmoak, melodiak, armoniak eta bere jaioterriko tokiko musika-instrumentu oso anitzak.
Musikako Kontserbatorio Nazionalean katedra egin zuen eta bertako zuzendaria ere izan zen. Han partekatu zituen konpositore gazte mexikarrekin aurretik egin zituen ikerketen emaitzak, bere asmoa baitzen gazteek azkar izatea kontaktua beren musika-oinordekotzarekin eta bertatik abiatuz “beren hizkuntza propioa sor zezatela, kolorea, bizitasuna, indar erritmikoa eta heterogeneotasun harmonikoa emanez”.
Sinfonía india-n metrika aberatsa eta aurreikusi daitekeen patroirik gabea nabarmentzen da, tempo-aldaketaz, erritmo gurutzatuez eta sinkopez betea. Aurrekoek pultsazioaren erregulartasuna dislokatzen dute eta pentagrama horiei mugimendu-bultzada handia ematen diete. Baina premierretik arreta handiena eman ziguna plantilla orkestrala da, zenbait interpretek jo behar dituzten ez ohiko perkusio-instrumentu kopurua behar duena. Egiaz, lehen bertsioan Chávezek zenbait instrumentu prehispaniko sartu zituen, adibidez, buztinezko sonaja, urezko jícara, teponaztlea (arraildurazko danbor-modukoa) edo tlapanhuehuetla (danbor handia). Herri tradizioko instrumentu-talde honek instrumentu sinfonikoaren ekintzaren aurka egiten du, ekintza horrekin nahasten da edo ekintza bera komentatzen du, neurri batean, gogoraraziz koruak Grezia klasikoko antzerki emanaldietan zuen rola. Jatorrizko instrumentuak falta direnez, instrumentu indigena horien baliokide garaikideak erabiltzen dituzte musikariek.
Sinfonia honen primitibismoa Chávezek Europan ugaritzen ari ziren abangoardiak bereganatzeko eta bere ausardietako batzuk lurralde haietako lehen natiboen melodia eta erritmo propioekin lotzeko izan zuen modu guztiz pertsonalaren ondorio da, adibidez, Sonorako seri-ak eta yaqui-ak eta Nayarit eta Jaliscoko huichol-eak; horien guztien legatuaren parte dira patroi melodiko nagusietatik hiru. Bukaerako zatia bikaina da, metrika zorrotzarekin eta energia indartsuarekin sortua.
Nolabait paradoxikoa da. Izan ere, merkatuak garai horretan, eta gaur egun ere, behartu zuen Sinfonía india New Yorken konposatua izatera eta Chávezek berak estreinatu zuen CBSrekin (Columbia Broadcasting System), 1936ko urtarrilaren 23an. Aste gutxi geroago, Bostongo Orkestra Sinfonikoarekin batera zuzendu zuen eta orduan bai, 1936ko uztailaren 31n partiturak jarri zituen Mexikoko Orkestra Sinfonikoko atriletan, berak sortu zuena, hain zuzen ere, 1928an.
Morocota autorearen arabera, «vals sinple eta atsegina da, delikatua, non inspirazio sentimentala pixkaka sortzen doan». Konposizioaren izena garai kolonialeko balio handiko urrezko txanpon erreal eta sinboliko zahar batetik dator. Hori dela-eta, Floresen arabera, «morocota bat fantasia bihurtu den altxorra da». Pieza honetan tronpetaren harikortasuna antzeman dezakegu; bere tinbre bero eta dardaratsuarekin melodia atsegin eta ameslaria bideratzen du. Gozamen zoriontsu horri gehitzen zaio gaur sortzailearen interpretazioan entzutearen pribilegioa, hain zuzen ere, Pacho Flores tronpeta-jole venezuelarra (San Cristóbal, 1981). Mireyita bere amaren omenez sortu zuen, eta berari buruz hau esan zuen: «Musika honen inspiratzailea da, maitasun-delirioa». Modu berean, Floresek aitortzen du Antonio Lauro gitarra-jole venezuelarrak influentzia sakona izan zuela, bere valsek «durundi egiten dute nire subkontzientean». Eta Venezuelako musika-oinordekotzaren lirika eder hori islatu nahi izan zuen tronpeta-jole eta konpositoreak partituran. Hasiera batean tronpetarako eta gitarrarako idatzi zuen eta 2022an hemen entzungo dugun bertsioa idatzi zuen: tronpeta-jole bakarlaria eta hari-orkestra.
Pacho Flores dago baita ere Concerto venezolanon. Paquito D ’Rivera (Marianao, 1948) kubatar klarinete- eta saxofoi-joleak sortu zuen. Floresek berak estreinatu zuen Mexikon 2019an Carlos Miguel Prietorekin –egungo BOSeko zuzendaria— Mineriako Orkestra zuzenduz. Aurrekoak, Royal Liverpool Philharmonic Orkestrak, Valentziako Orkestrak eta San Diego Symphonyk egin zuten enkargua.
Konpositoreak kontzertu honetan duen asmoetako bat da bakarlariaren tesitura eta kolore-tartea modu deigarrian zabaltzea. Tronpetaren adierazpen-aukerak soinu-ikuskizun bihurtzen dira hemen. Gainera, akonpainamenduaren aberastasunak aniztasun handia du perkusio-instrumentuetan; horietako zenbait ez dira hain ohikoak orkestra sinfoniko baten errepertorioan —adibidez, güiroa, marakak edo congak—. Horien tinbreak erraz identifikatzen ditugu musika latinoamerikarrarekin. Kasu honetan, gainera, are ezohikoagoa den gonbidatu bat dago eta, horregatik, bereziki erakargarria. Cuatro venezolano deitzen den instrumentua da. Espainiako gitarraren antzekoa da nolabait, baina txikiagoa. Lau hari besterik ez ditu —hortik dator izena— eta dantza eta abesti herrikoi ugari animatzeko erabiltzen da, baina bere arintasunak eta kantu zoragarriak erraztu egin dute solista moduan instrumentu hori jotzeko partitura ugari konposatu ahal izatea. Cuatro venezolano-a lotuta dagoen tradizio horietako bat joropo izenekoa da. Venezuelan XVIII. mendean sortu zen ohitura da eta musika, dantza eta jaia lotzen ditu elkarrekin. Influentzia afrikarrak eta europarrak ditu eta horiei esker, ospatzeko erritual hori hibrido liluragarri bezain iradokitzailea da. Paquito D ’Riverak ebokazio hori jasotzen du pentagrama horietan, bere asmoa gogoraraztea baita –etengabe aldarte ezberdinetatik igaroz— «bizitza, azken finean, poztasunen eta tristuren konbinazioa dela». Disimulurik gabeko ilusio eta umore pixka batekin ere esaten du «geroz eta elementu latinoamerikar gehiago daudela musika klasikoaren barnean eta hori oso ona da, iturri agorrezin batetik baitator. Petrolioa bezalakoa da, baina askoz ere erabilgarriagoa», dio ironiaz D ’Riverak. Birtuisismoa, jai-giroa, erritmoaren eta musikaren ikusgarritasuna eta konpositoreak aipatzen dituen sentimenduen eta emozioen multzo hori presente daude obra osoan, baina azken kadentzian eta joropoan nabarmentzen dira arima venezuelarraren grina eta bizitasun menderaezinak. Paquito D ’Riveraren Concerto venezolanok 2023an “Latin Grammy Saria eskuratu zuen Obra/Konposizio Klasiko Garaikide Onenarengatik”.
Téenek titulua eman zion Gabriela Ortizek (Mexiko Hiria, 1964) orkestrazio-lan paregabe bati. Bere hitzetan, «téenek hitza Mexikoko Huasteca eskualdetik dator eta bere esanahia hemengo gizona, tokikoa, da. Sortze-aldian, bertakoa izatearekin, mugen arbitrariotasunarekin eta antzeko gaiekin zerikusia zuen termino bat aurkitu nahi nuen. Téenek hitza ezin hobea iruditu zitzaidan, soinuarengatik eta esanahiarengatik». Azpititulua Invenciones de Territorio,da eta Ortizekhau gogorarazten digu: «Bereizten gaituzten muga geopolitikoak asmakizun hutsak dira. Gure arteko ezberdintasunak besarkatu eta lur-planeta honetan elkarrekin bizitzen ikasi beharko genuke». Horregatik, eta musika bizikidetza hobetzeko gogoetarako akuilu gisa erabiltzeko asmoz, partiturak askotariko musika-estiloak besarkatzea errazten du, hasi cumbia eta mambotik eta Béla Bartók hungariar musikagile miresgarrian inspiratutako erritmoetaraino. Horrela, jatorri oso desberdinetako musika-patroiak modu harmoniatsuan batera existitu daitezkeela erakusten du, pertsonak ondasun komuna den espazio batean elkarrekin bizi daitezkeen modu berean. Nortasuna eta mugak Gabriela Ortizen pentsamenduan askotan errepikatzen diren bi kontzeptu dira. Konpositore mexikarra hazi zen familian soinu-paisaiari herri-koloreak zerizkion. Izan ere, bere gurasoek bizi-profesionala musika herrikoiari dedikatu zioten. Gero Europan ikasi zuen eta harremanetan jarri zen sorkuntza garaikideko teknikekin. Hori dela-eta, Téenek krisol zirraragarria da, non folkloreak eta akademiak bat egiten duten eta antzinako kulturen eta sinbolo berrien mestizajea emankortzen den. Metafora antzeko bat da; horren bidez, zatitzen duten lerroak diluitzen dituen mundu baten ideala aldarrikatzen du egileak, non diferentziek ez duten bereizketa eta lehia bultzatzen, baizik eta pertsonak eta komunitateak aberastea. Identitateen aniztasun hori irudikatzeko, Ortizek zatiketa tematikoa erabiltzen du eta hortik eratortzen diren itxurazko desorekak gainjartzen ditu. Ezberdinen arteko mihiztadurari esker sortzen da elkartze adeitsuaren indarra eta diskurtsoari erritmo-bizitasun izugarria ematen dio.
Kultura-jatorrien aniztasuna islatzen da baita ere orkestrazio oparoan, non instrumentu ohikoenak ondare herrikoikoak direlako exotikotzat jotzen ditugun beste batzuekin batera dauden: klabeak, zintzarria, marinba, bongoak, krotaloak, agogóa… Obra 2017an estreinatu zuen Gustavo Dudamelek enkargua egin zuen Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoaren aurrean.
José Pablo Moncayoren (Guadalajara-Jalisco, 1912 – Mexiko Hiria, 1958) Huapango irten zaigu bidera orain aretoko airea astinduz patroi melodiko-erritmiko batekin, zeina, bere laburtasunean arina izanik, aise eta kementsu mugitzen den orkestra-plantillaren sekzio batetik bestera. Zalaparta pixka bat arindu egiten da piezaren bihotzean, eta hortik ideia liriko bat sortzen da, apur bat ume-itxura duena, instrumentuak haren inguruan bildu ahala, geroz eta erromantikoago bihurtzen dena. Hasierako kantuen itzulerarekin bueltatzen da algara dibertigarri eta dantzagarria. Azken apoteosiak eztanda egiten du agertokitik balaztarik gabe jaurtitzen den tinbre-koloreen zurrunbiloan, alderik alde salto eginez besaulki-patiorantz.
Moncayok hitz hauekin azaltzen digu Huapangoren abiapuntua: «Carlos Chávez irakasleak Veracruzera bidali ninduen ikerketa bat egitera. Alvaradoko portura iritsi nintzen. Leku horretan musika folklorikoa bere formarik puruenean mantentzen da eta hantxe topo egin nuen Fandangoaren Jaiarekin». Moncayo perkusio-jolea izan zen Mexikoko Orkestra Sinfonikoan. 1941ean egin zuen estreinaldia Carlos Chávezen zuzendaritzapean eta lan profesional hori motor garrantzitsua izan zen obraren ariman bere metrika ahaltsuak distira egin zezan. Moncayok aitortu zuen egunetan zehar melodiak, erritmoak eta instrumentuak pilatzen egon eta gero, «transkripzioa egitea oso zaila izan zela, huapanguero-ek ez zutelako melodia berbera modu berean bi aldiz abestu». Aberastasun tematiko eta erritmiko hori partitura egituratzen duten Veracruzeko hiru huapango-etatik dator: Siquisiría, Balajúa eta Gavilancitoa.
Huapango hitza náhuatl hizkuntzakoa da eta esanahi bat baino gehiago ditu: «egurrezko ohola» eta baita ere «lerroan edo ilaran». Horrela, zurezko oholtza baten gainean takoiekin kolpeak emanez dantzatzen den dantza bati erreferentzia egiten dio, Moncayok modu eraginkor bezain dotorean orkestrari helarazten dizkion musika-tresna jakin batzuk lagun dituela. Horren adibideak dira obra erdian harpa protagonista duen interludioa, edo biolinek jarana-k -gitarra txiki moduko bat- gogora ekartzen dituzten pasarteak; beraz, haien hariek soinu urratua izan behar dute eta ez igurtzita. Bereziki aipagarria da bukaera alderako sekzioa, non tronpeta eta tronboia Alvaradoko portuko bi koplari bailiran entzuten diren —eztabaida desafiatzailean egongo balira bezala—beren soinuak eta huapanguero-ak jaurtitzen.
Moncayok huapango-aren ideiak, egitura eta edertasuna ulertu eta bereganatu zituen eta beren jatorrizko testuingurutik unibertso sinfonikora eraman zituen. Huapango zehatz eta mehatz Veracruzeko soinuen moldaketa bikain eta zorionekoa da, estilo argitsuarekin atzematen duena Huasteca eskualdeko musikaren jai-giro alaia. Hori gutxi balitz, errepertorio mexikarreko orkestra sinfonikorako konposiziorik nazioartekoena da.
Latinoamerikatik iristen zaigun musika klasikoaren benetako indarra itzela eta bukaezina den soinuen funts indigenan dago, zeinak herrialdez herrialde askotariko profilak hartzen dituen eta kolore erritmiko eta melodiko erakargarrian adierazten den. Korronte «kultuen» eta «herrikoien» arteko oreka bikainetik, eta Europako musika-ondarearen lorpen akademikoen eta tokiko funts horren arteko fusioaren emaitza gisa, musika-hizkuntza liluragarri eta energiaz betea sortu zen. Gozatu ezazue itsasbazter honetatik.
Mercedes Albaina
Pacho Flores
Tronpeta
Pacho Floresek «Maurice André» Nazioarteko Lehiaketaren Lehen Saria lortu zuen. Munduko tronpeta-lehiaketa ezagunena da, eta, horretaz gain, «Philip Jones» Nazioarteko Lehiaketan Lehen Saria ere eskuratu zuen, eta «Cittá di Porcia» Nazioarteko Lehiaketan ere bai. Venezuelako Gazte eta Haurrentzako Orkestra Sistema zoragarrian ikasi zuen, eta aitorpen handiena eskuratu zuen solista gisa egin zituen aurkezpen, errezital eta grabazioengatik.
Estilo klasikoak eta herrikoiak berdin-berdin maneiatzeko gai da, eta Floresek bere interpretazio xarmantei energia asko gehitzen die instrumentu-kolore ederrenen kutsuarekin. Bakarka aritu izan da orkestra hauekin guztiekin batera: Turkuko Filarmonika, Artikoko Filarmonika, Norrköpingeko Orkestra Sinfonikoa, Norddeutschen Philharmonie Rostock, Salzburger Philharmoniker, Kiev Philharmonic, San Petersburgo Camerata, Pariseko Ensemble Orchestral, NHK Sinfonikoa, Tokioko Sinfonikoa, Osakako Filarmonikoa, Hyogo Orquesta PAC, Mexikoko Sinfoniko Nazionala, Mineriako Orkestra Sinfonikoa, Puerto Ricoko Sinfonika Nazionala, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Malagako Filarmonika, Balearretako Sinfonikoa, Galiziako Errege Filharmonia, Bilboko Sinfonikoa, Tenerifeko Sinfonikoa, Venezuelako Simon Bolivar Orkestra, Kymi Sinfonietta, Het Gelders Orkestra, Tucson Symphony, Royal Liverpool Philharmonic, RTVEko Orkestra, Stavanger Orchestra, Kanaria Handiko Filarmonikoa, Buenos Aireseko Colón Antzokiko Orkestra, Oviedo Filarmonikoa, Louisianako Filarmonikoa, Estrasburgoko Orkestra Filarmonikoa, Lilleko Orkestra Nazionala, Nafarroako Sinfonikoa, San Diego Symphony, Poloniako Irratiko Orkestra Nazionala, Sao Pauloko Estatuko Orkestra Sinfonikoa, Suediako Ganbera Orkestra, San Frantziskoko Sinfonikoa edo Los Angeleseko Filarmonikoa.
Zuzendari hauekin lan egin du, beste askoren artean: Claudio Abbado, Sir Simon Rattle, Seiji Ozawa, Giuseppe Sinopoli, Rafael Frübeck de Burgos, Manuel Hernández-Silva, Lorin Maazel, Charles Dutoit, Christian Lindberg, Christian Vásquez, Rafael Payare, Domingo García Hindoyan, Carlos Miguel Prieto eta Gustavo Dudamel.
Kontzertu-areto hauetan errezitaldiak ere eman ditu: New Yorkeko Carnegie Hall, Pariseko Pleyel Hall, Salzburgoko Fiestpielhaus, Vienako Musikverein, Tokioko Opera City, Buenos Aireseko Colón Antzokia, Concertgebouw, Hollywood Bowl, Suntory Hall eta The Rady Shell Jacobs Parken. Simón Bolívar metal boskotearen kide moduan askotariko biretan parte hartu izan du Europan, Hego Amerikan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Japonian.
Orkestra-musikari esperientziaduna da eta Floresek lehen tronpeta bakarlari postua bete du Venezuelako Simon Bolivar Orkestra Sinfonikoan eta Japoniako Saito Kinen Orkestran.
Tronpetaren Latinoamerikako Akademiaren zuzendaria eta sortzailea da, eta gazte talentuen belaunaldi itxaropentsua sustatzen du. Floresek interes handia du musika garaikidea bultzatzeko eta ekarpen handiak egiten ditu bere instrumentuaren interpretazioaren bidez.
Bere errepertorioaren barnean daude askotariko enkarguak eta konpositore hauen obren estreinaldiak: Efraín Oscher, Giancarlo Castro, Santiago Báez, Hilda Paredes, Christian Lindberg, Paquito D’Rivera, Arturo Márquez, Roberto Sierra, Gabriela Ortiz edo Daniel Freiberg.
Uda honetarako dituen hurrengo konpromiso artistikoen artean aipatzekoak dira honako hauek: Londreseko Promsen debuta Royal Liverpool Philharmonic eta Domingo Hindoyanekin, Arturo Márquezen bigarren kontzertuaren estreinaldia Hollywood Bowlen Los Angeles Philharmonic eta Gustavo Dudamelekin, edo Chicagoko Grant Park Jaialdian debuta Giancarlo Guerrero eta jaialdiko orkestrarekin.
«La Trompeta venezolana» bere lehen diskoa merkaturatu zuen Guataca Producciones diskoetxeak.
Stomvi familiako artista da eta marka entzutetsu horrek esklusiboki berarentzat sortutako instrumentuak jotzen ditu eta aktiboki parte hartzen du bere instrumentuak garatzen eta berritzen. Pacho Flores artista esklusiboa da Deutsche Grammophonen eta hiru grabaketa ditu, Cantar Berlingo Konzerthaus Orquestarekin eta Christian Vásquezekin; Entropía, Global Music Awardsen Urrezko Domina; Fractales Artikoko Filarmonikarekin eta Christian Lindbergekin; eta CD-DVD bikoitza, Cantos y Revueltas, Galiziako Errege Filharmoniarekin eta Manuel Hernández-Silvarekin; eta Estirpe Mineriako Orkestra Sinfonikoarekin eta Carlos Miguel Prietorekin; duela gutxi izendatu zuten hiru Latin Grammyrako 2023 eta bat eskuratu zuen Paquito D’Rivera handiak idatzitako Concierto Venezolano-rekin.
Pachok Ameriketako Orkestraren Global Artist Leadership Award saria jaso du, bere karrera artistikoaren bikaintasuna eta musika latinoari egindako ekarpena aitortzeko.
Leo Rondón
cuatro venezolano
Kuatrista, gitarrista, kontrabaxu-jolea, konpositore-moldatzailea eta ekoizlea da. 2007ko Siembra del Cuatron hirugarren postua lortu zuen, 2012an bigarren postua nazio mailan, eta 2011n El Silbón (Venezuela) eta San Martín (Kolonbia) jaialdietan ere bigarren postua lortu zuen kuatrista gisa.
Gaur egun, Venezuelako musika-laukotea den Avila Quartet taldeko kuatrista, moldatzailea eta ekoizlea da, baita Ensemble L’Arpeggiata taldeko kuatrista ere, Christina Pluhar, Alexis Cárdenas eta Recoveco, Venezuelan Roots eta Joropo Jamen zuzendaritzapean, eta Leo Rondón Project izeneko proiektua ere badu bakarlari moduan.
Kontzertu-areto eta jaialdi garrantzitsuetan aritu izan da Venezuelan, Kolonbian, Portugalen, Espainian, Frantzian, Alemanian, Italian, Luxenburgon, Suitzan, Suedian, Erresuma Batuan, Belgikan, Herbehereetan, Kazakhstanen eta Marokon, talde ugarirekin eta artista hauekin egindako kolaborazioetan, beste batzuen artean: Rolando Villazón, Emiliano González Toro, Richard Galliano, Didier Lockwood, Cristóbal Soto, Ricardo Sandoval, Alexis Cárdenas, Simón Bolívar Big Band de Jazz, Omar Acosta eta Roberto Koch. Solista moduan Alexis Cárdenas eta Recovecorekin batera parte hartu zuen Orchestre National d’Île-de-Franc-ek antolatu zuen El Fuego Latinon eta Alondra de la Parra maisuaren gidaritzapean. Zazpi kontzertu aurkeztu zituen Pariseko eskualdean, non Pariseko Philharmonie kontzertu areto garrantzitsua nabarmentzen den. 2022ko ekainean debutatu zuen Salzburgoko Mendekosteko Jaialdian.
Espainian hauekin guztiekin aurkeztu izan da: Galiziako Errege Filharmonia, Malagako Orkestra Filarmonikoa, Nafarroako Sinfonikoa, Murtziako Sinfonikoa, Extremadurako Orkestra, Valentziako Orkestra, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Kordobako Orkestra, Granada Hiriko Orkestra, Tenerifeko Sinfonikoa edo Valléseko Simfònica, eta Royal Liverpool Philharmonic, Norvegiako Arctic Philharmonic, Swedish Chamber Orchestra, Orchestre National du Pays de la Loire, Kolonbiako Sinfoniko Nazionala, Mazedonia Iparraldeko Filarmonika, Mexikoko PAAX jaialdia, Duisburger Philharmoniker edo Poloniako Filarmonika Baltikoa.
Pacho Floresen Cantos y Revueltas diskoan parte hartu du Deutsche Grammophonerako. Leo Rondónek Mathias Caronek fabrikatutako cuatro bat erabiltzen du.
Carlos Miguel Prieto
zuzendaria
Ezaguna da bere karisma izugarriarengatik eta adierazpen-interpretazioengatik. Carlos Miguel Prieto orkestra zuzendari mexikarra da, GRAMMY sari bat irabazi zuen eta orkestra-munduko figura bezala nabarmentzeaz gain, eragin handiko hezitzaile gisa ere ezaguna da, aldaketa kulturalaren bultzatzailea eta musika garaikidearen defendatzailea.
Bere ikuskizun azpimarragarrienen artean daude hauekin guztiekin egindako kolaborazioak: London Philharmonic Orchestra, NDR Elbphilharmonie, Frankfurt Radio Symphony, the Hallé, Royal Liverpool Philharmonic, Chicago Symphony Orchestra, Cleveland Orchestra, New Jersey Dallas Symphony Orchestra, Toronto Symphony, San Francisco Symphony, Los Angeles Philharmonic, Minnesota Orchestra, National Symphony Orchestra, New World Symphony, Houston Symphony, Orquesta Nacional de España, Bournemouth Symphony Orchestra, BBC National Orchestra of Wales, Strasbourg Philharmonic, Auckland Philharmonia, eta debut arrakastatsua BBC Promsetan Royal Albert Hallen.
Prieto 2023an izendatu zuten North Carolina Symphony orkestrako musika-zuzendari, eta 2008tik Mineriako Orkestra Sinfonikoko musika-zuzendaria da. Azken horrekin GRAMMY latindarretarako izendapena lortu zuen, Musika Klasikoko Album Onenaren kategorian. 2007tik 2022ra, Prieto Mexikoko Orkestra Sinfonikoko musika-zuzendaria izan zen; herrialde horretako talderik ezagunena da eta nabarmenki hobetu zuen orkestraren maila. Louisiana Philharmonic Orchestraren zuzendaria ere izan zen 2006tik 2023ra, eta Katrina urakanaren ondoren New Orleanseko kultura eraberritzen lagundu zuen.
Musika-hezkuntzaren defendatzaile sutsua da eta Prietok Ameriketako Gazteen Orkestra zuzendu du taldea sortu zenetik. Gustavo Dudamelekin batera, Prietok orkestraren zuzendari nagusiaren postua bete zuen 2001etik 2011ra, eta urte horretan musika-zuzendari izendatu zuten. 2018an orkestra zuzendu zuen Europako udako jaialdietako bira batean, eta besteak beste, ikuskizunak egin zituzten Rheingau eta Edinburgoko jaialdietan eta Hanburgoko Elbphilharmonien. Askotan aritu izan da baita ere National Youth Orchestra of Great Britainekin eta New Yorkeko NYO2rekin.
Prieto ospetsua da hain ezaguna ez den musika latinoamerikar eta afroamerikar berria sustatzeagatik. Hala, konpositore mexikar eta amerikarren mundu-mailako 100 estreinaldi baino gehiago zuzendu ditu, eta horietako asko berak enkargatu zituen. Diskoetxe hauekin grabatu izan du, Deutsche Gramophone, Naxos eta Sony, eta Musical Americak 2019an Conductor of the Year moduan aitortu zuen. Princetoneko eta Harvardeko Unibertsitateetan graduatu zen eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jorge Mesterrekin, Enrique Diemeckerekin, Charles Bruckekin eta Michael Jinborekin.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Kontzertuak Bizkaian zehar – Gorliz
Lekua: Purísima Concepción
K. Reinecke: Concierto para flauta en Re Mayor
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor “Escocesa”
Jon Thate, txirula
Alejandro Cantalapiedra, zuzendaria
QUINCENA MUSICAL DONOSTIARRA
Lekua: Kursaal
Euskadiko Orkestra
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Orfeón Donostiarra
Easo Abesbatza
John Matthew Myers, tenorra
Erik Nielsen, zuzendaria
FESTIVAL INTERNACIONAL DE SANTANDER
Lekua: Palacio de Festivales de Cantabria
G. Verdi: Rigoleto, “Giovanna, ho die rimorsi” – “Caro nome” – “Parmi veder le lagrime”
G. Donizzeti: Lucia di Lammermoor, “Regnava nel silenzio” – “Tombe degli avi miei” – “Verranno a te sull’aure”
G. Bizet: Carmen, “Parle-moi de ma mère” – “Je dis que rien ne m’épouvante” – “La fleur que tu m’avais jetée”
G. Verdi: La Traviata, “Ah fors’è lui… Sempre libera” – “De miei bollenti spiriti“ “Parigi, o cara”
G. Puccini: La boheme, “Che gelida manina!” – “Si, mi chiamano Mimi” “O soave fanciulla”
Piotr Beczala, tenorra
Kathryn Lewek, sopranoa
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria
ASTE NAGUSIA – URTZ + BOS
Lekua: Abandoibarra
Daniel Perpiñán, zuzendaria
