Kontzertuak
LES PÊCHEURS DE PERLES
FICHA
Nadir Javier Camarena
Leila Maria José Moreno
Zurga Mariusz Kwiecien
Nourabad Simon Lim
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao
Musika zuzendaria Francesco Ivan Ciampa
Eszena-zuzendaria, eszenografia, argiztapena eta jantziak Pier Luigi Pizzi
Birjarpenaren eszena-zuzendaria Massimo Gasparon
Koruaren zuzendaria Boris Dujin
Produkzioa Teatro La Fenice di Venezia
*ABAO-OLBEn debutatuko du
DATAK
- 18 maiatza 2019 Euskalduna Jauregia 19:30 h.
- 21 maiatza 2019 Euskalduna Jauregia 19:30 h.
- 24 maiatza 2019 Euskalduna Jauregia 19:30 h.
- 27 maiatza 2019 Euskalduna Jauregia 19:30 h.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
LES PÊCHEURS DE PERLES
Lekua: Zeilan uhartea (egun, Sri Lanka), garai ezezagun batean I. EKITALDIA Hondartza basati batera, non banbuzko hainbat etxola eta tenplu hindu zahar bat dauden, perla-arrantzaleak iritsi dira, arrantza-garaia datorren bakoitzean bezala. Bertan, haien dendak ezarri, musika jo, abestu eta edan egiten dute. Espiritu txarrak uxatzen dituzte, eta olatuen azpian ezkutaturiko altxor argitsuak eskuratzen saiatzen dira. Haietako bat, Zurga izenekoa, buruzagi bat izendatu behar dutela esaten ari zaie besteei, aginduak eman diezazkien eta babes ditzan. Berehala hautatuko dute, eta men egingo diotela zin egingo diote. Orduan, Nadir agertuko da, ehiztaria eta Zurgaren aspaldiko laguna. Tigreak, jaguarrak eta panterak nola ehizatzen dituen kontatuko die arrantzaleei. Denek agurtuko dute, eta Zurgak beraiekin gelditzera gonbidatuko du. Bakarrik daudenean, lagun biek elkar ikusteaz zein pozik dauden adieraziko dute, bai eta lagunak izaten jarraitu nahi dutela ere, adiskidetasuna izorra lezakeen iraganeko konturen bat ahaztuta. Halere, tenpluko sarreran zeudenekoa ekarriko dute gogora; brahmanak otoitzerako deia egiten ari zirela, ilunabarrean, emakume bat agertu zen tenplu barruan. Jendea, jainkosa bat zelakoan, belaunikatu egin zen. Andreak aurpegian zeraman beloa altxatu, eta lagun biak seko maitemindu ziren berarekin; hala, elkarren etsai bihurtu ziren. Alabaina, orain hil arteko adiskidetasuna zin egiten ari zaizkio elkarri. Piragua bat dator, Zurgak espero zuena. Bertan, emakume bat dago, aurpegia belo batez estalita; otoitz egin behar du, arrantzaleek beren lan arriskutsua egin bitartean, espiritu txarrak aldentzeko eta gizonak babesteko. Inork ezingo du emakumea ikusi, ezta berarengana gerturatu ere. Leila emakume apaiza da, lagunek gogoan duten emakume bera, eta Nourabad apaiz nagusiarekin batera lurreratu da. Arrantzaleek loreak emango dizkiote andreari, eta babes ditzan eskatuko diote. Leilak, Zurga eta Nadir oraindik nor den konturatu gabe daudela, gau eta egunez itsasertzeko haitzen gainean otoitz egingo duela zin egingo du, eta ez duela izango ez lagunik ez senarrik ez maitalerik. Zurgak diotso eskuratzen dituen perlen arteko ederrena emango diola, zinari eusten badio, baina, bestela, madarikatu eta hil egingo duela. Orduan, Nadirrek eta Leilak elkar ezagutuko dute, eta emakumea ikaratu egingo da. Zurgak, nola jarri den ikusirik, alde egiteko esango dio, hala nahi badu, baina emakumea, Nadirri begira, geratu egingo da, hiltzeko arriskuan egon arren, eta zina berretsiko du. Leila eta Nourabad tenpluan sartuko dira, eta Zurgak eta arrantzaleek bakarrik utziko dute Nadir. Iluntzen ari da. Ehiztaria, Leila gogoan, zer-nolako zirrara eta ezinegona sentitzen dituen adierazten ari da, zeharo damututa. Zurgari belodun emakumea nor den esan behar diolakoan dago, baina hondarretan etzan eta loak hartuko du. Nourabad eta Leila agertuko dira, haitzetan; gizona non gelditu behar duen esaten ari zaio emakumeari. Haiekin dauden fakirrek sua piztuko dute, eta apaizak eskatuko dio neskatilari ozenki otoitz egiteko. Brahmari eta Sivari erregutuko die, bai eta aireko, uretako, arroketako, zelaietako eta basoetako espirituei ere. Halako batean, Nadir esnatu, eta emakumearen ahotsa entzungo du. Haitzetara joanda, Leilari deitu eta babesa eskainiko dio, bizitza eman behar badu ere. Orduan, Leilak bere maitasuna erakusteko kanta bat abestuko dio. II. EKITALDIA Tenplu hinduaren hondakinetan, gauez, Nourabadek diotso Leilari txalupak itzuli direla hondartzara, eta, beraz, lo egin dezakeela, babestuta dagoela. Emakumea txikitan bizi izandako pasadizo bat kontatzen hasiko da. Gau batez, iheslari bat etorri zitzaion etxolara, babes bila. Berak babestu egingo zuela esan zion, baina haren jazarleak agertu, eta, mehatxu artean, gizona non zegoen aitortzeko galdegin zioten. Halere, isilik geratu zen, eta gizonak ihes egitea lortu zuen. Aurrena, baina, lepoko bat eman zion Leilari, betiko gordetzeko eskatuz. Nourabadek eta fakirrek alde egingo dute. Leila, bakar-bakarrik, ikaratuta dago, Nadirren babesa sumatzen badu ere. Bat-batean, haren ahotsa entzungo du, gero eta gertuago, eta azkenean, hondakinen artean, ondora etorriko zaio. Leilak alde egiteko eskatuko dio, arriskuan dagoelako eta berak gizona ez ikusteko zina egin duelako.Alabaina, Nadirrek diotso maitasunaren botereak babestuko dituela, eta emakumeak aitortuko dio berak ere maite duela, indar handiz gogoratzen duela, eta biharamunean elkartzea onartuko du. Tiro batek Nourabad datorrela iragarriko du; denak deitu ostean, Nadirren atzetik joango da. Ekaitz bortitza hasi da. Nourabad eta fakirrak Nadir preso hartuta itzuliko dira; maitaleak puñalez mehatxatuko dituzte, eta haien heriotza eskatuko dute. Zurgak geldiarazi egingo ditu, eta alde egiteko aginduko die, baina apaizak, Leilari beloa kenduta, nor den agerian utziko du. Zurgak, zeharo suminduta, hil ditzaten eskatuko du. Ekaitza hasiko da berriro. III. EKITALDIA 1. eszena Baretu da ekaitza. Zurgak, bere dendan, ezin du begirik bildu, Nadir heriotzara kondenatzeagatik harrak jota baitago. Gaztetatik duten laguntasuna du gogoan, bai eta Leila ere, zein ederra den, eta lotsatuta ageri da hain anker jokatzeagatik. Arrantzaleek Leila dakarte, zeinak Zurgari eskatu nahi dion Nadir aske uzteko eta bera bakarrik hiltzeko. Nadir zenbat maite duen ikusirik, Zurga sutan jarriko da berriro, eta bien kondena berretsiko du. Leilak Zurga madarikatuko du, baina, alde egin aurretik, arrantzale bati soinean daraman lepokoa emango dio, hiltzen dutenean amari helaraz diezaion. Zurgak lepokoa ikusi, ezagutu, eta bere eginkizuna betetzea erabakiko du. 2. eszena Gauez, suaren inguruan, bi arrantzale Nadir zaintzen ari dira. Leila agertuko da, Nourabaden atzetik. Zurga ere etorriko da; zelaietan sute handi bat dagoela jakinaraziko du, eta denei esango die beren seme-alabak salbatzera joan behar dutela. Zurgak aitortuko du berak eragin duela sutea, eta, aizkora batez, Nadirren kateak moztuko ditu. Era berean, Leilari aditzera emango dio, lepokoa erakutsiz, bera dela txikitan salbatu zuen gizona. Maitaleek elkar besarkatuko dute, eta Nourabad eta hainbat indiar haiek harrapatzera doazenean, Zurgak, tartean sartuta, ihes egiten utziko die. Bere burua babesteko aizkora hartzera doanean, bizkarrean sastakada jaso eta bertan hilko da.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
23
Ira
2026
MUSIKAGILEAK
Lekua: Teatro Campos
IÑIGO GINER MIRANDA: Anatomia
JUAN SARMIENTO: Auscultarse
AITOR BARTOLOMÉ: Nebulosas
Descanso
SASKIA VENEGAS: At the Aegean shores
FRANCISCO ESCUDERO: Concierto vasco para piano y orquesta
I. Allegro moderato
II. Adagio cantabile
III. Allegro giusto
Irene Delgado Jiménez , zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa
Gehiago ikusi
JUAN SARMIENTO: Auscultarse
AITOR BARTOLOMÉ: Nebulosas
Descanso
SASKIA VENEGAS: At the Aegean shores
FRANCISCO ESCUDERO: Concierto vasco para piano y orquesta
I. Allegro moderato
II. Adagio cantabile
III. Allegro giusto
Irene Delgado Jiménez , zuzendaria
Jon Urdapilleta, pianoa
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Informazioa eta sarrerak
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Informazioa eta sarrerak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa
C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean
G. Fauré:
Elegia
W. A. Mozart:
40. Sinfonia
Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Informazioa eta sarrerak
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa
C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean
G. Fauré:
Elegia
W. A. Mozart:
40. Sinfonia
Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
