Kontzertuak

L’equivoco stravagante-2014-2015

Gioacchino Rossini


Arriaga Antzokia.   00:00 h.

15: 20:00h.
17: 20:00h.
19: 19:00h.

“L’equivoco stravagante” (Gaizkiulertu bitxia) opera bufoaren estiloko obra bat da, Gioacchino Rossini-ren musika eta Gaetano Gasbarri-ren libretoa dituena. Bolognako Teatro del Corso antzokian estreinatu zen 1811ko urriaren 26an eta eszenatoki gainean interpretatutako Rossini-ren bigarren konposaketa izan zen. Estreinaldiak arrakasta izan bazuen ere, hiru antzezpen baino ez ziren egin. Pertsonaia guztiek emakume protagonistari buruz partekatzen duten okerreko usteak -zikiratu bat dela sortzen dituen nahaste dibertigarri eta korapilatsuek zentsoreen pazientzia beti urria ahitu zuten, eta lana debekatua izan zen. Ahanzturatik salbatu nahian, Rossinik opera honetako zatiak ondoren konposatu zituen zenbait lanetan txertatu zituen.

Berrehun urtetik gora igaro ondoren datorkigu beraz lan hau aktore bikainek interpretatua eta Speranza Scappuccik zuzendutako BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Rossini Abesbatzarekin. Orkestra zuzendari erromatar gazte honek ibilbide arrakastatsua izan du pianojole gisa eta orain operaren esparruko zuzendari berri aldakor eta dinamikoenetako bat bihurtzen ari da.

Produkzioa Arriaga Antzokiarena da, jatorriz Pesaroko Rossini Opera Festival jaialdikoa, Emilio Sagi delarik eszena zuzendaria. Sagiri buruz kritikak azpimarratu du “izugarrizko gaitasuna duela obraren espiritu teatral eta musikalarekin bat datozen ideia bikainak izateko eta horien bitartez obraren zentzua indartzeko eta egungo publikoarengana areago hurbiltzeko”.

IRAUPENA: 2 ordu
Atsedenak: 20 minutu

 

 

DATAK

  • 15 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.
  • 17 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.
  • 19 urria 2014       Arriaga Antzokia      00:00 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2025-2026
16
Ots
2026
>Ganbera 6

Ganbera 6

Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa


100 Berio

I

BOSen hirukotea

Nestor Sutil, flauta
Ignacio Araque, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, harpa

JOSEPH JONGEN (1873 – 1953)

2 pieza hirukotean Op. 80

I. Assez lent
II. Allegro moderato

BOSen ensemblea

Lucía Gómez, sopranoa
Néstor Sutil, flauta
João Paiva, klarinetea
Marion Desjacques, harpa
José Luis Carreres, perkusioa
Joaquín Carrascosa, perkusioa
Adriana Grigoras, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Aritz Labrador, zuzendaria

LUCIANO BERIO (1925 – 2003)

Folk songs, soprano eta ensenblerentzat

I. Black is the Colour…
II. I Wonder as I Wonder
III. Loosin Yelav…
IV. Rossignolet du bois
V. A la Femminisca – VI. La donna ideale
VII. Ballo
VIII. Motettu de tristura
IX. Malurous qu’o uno fenno
X. Lo fiolaire – XI. Azerbaijan Love Song

II

BOSen haize eta hari ensemblea

Pedro Vela, flauta
Luis Alberto Requejo, klarinetea
Santiago López, fagota
David Montalt, tronpa
Azer Lyutfaliev, biolina
Adriana Grigoras, biola
Daniel Morán, kontrabaxua

JOHANNES BRAHMS / ALAN BOUSTEAD (1833 – 1897)

1. serenata Re Maiorrean Op. 11

I. Allegro molto
II. Scherzo
III. Adagio non troppo
IV. Menuetto I & II
V. Scherzo
VI. Rondo

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
26 - 27
Ots
2026
>Ama Lurra, Fazil Sayren eskutik

Ama Lurra, Fazil Sayren eskutik

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Aurreko urteetan Fazil Say musikari turkiarraren musikaz gozatu dugu, bai konpositore lanetan, bai pianoa jotzen. Mother Earth piano-kontzertuaren estreinaldia dela eta, berak sortutako lana jotzen entzuteko parada izango dugu. Sayren musika ondo baino hobeto ezagutzen duen Nil Venditti herrikideak jardungo du orkestra zuzentzen, eta egitaraua osatuko du Beethovenen “Zazpigarrena” gidatuta.

F. Say
Grand Bazaar Op.65
F. Say
Mother Earth, Concierto para piano y orquesta
L. van Beethoven
Sinfonía nº 7 en La Mayor Op. 92

Fazil Say, pianoa
Nil Venditti, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
12 - 13
Mar
2026
>Dausgaard eta Brucknerren 7.a

Dausgaard eta Brucknerren 7.a

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Thomas Dausgaardek, segurutik, Danimarkako orkestra- zuzendari garrantzitsuenak, debuta egingo du gure denboraldian mugarri sinfoniko bat dakarren programa zorrotza garatuta: Brucknerren 7.a Wagnerren Parsifal entzuteak eragin zion zirrara sakonak bultzatuta idatzi zuen obra konpositore alemanak; horixe izan zen musikagilearen obrarik garrantzitsuena eta, bizirik zegoela, Brucknerri arrakasta eman zion sinfonia bakarra. Egitaraua biribiltzeko, Alena Baeva biolin-jotzaile bikaina itzuliko da gurera.

R. Langgaard
Upaaagtede Morgenstjerner
K. Szymanowski
Concierto nº 1 para violín y orquesta Op. 35
A. Bruckner
Sinfonía nº 7 en Mi Mayor

Alena Baeva, biolina
Thomas Dausgaard, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
23
Mar
2026
>Ganbera 7

Ganbera 7

Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa

A. Dvorak
Quinteto en Mi bemol Mayor Op. 97 B. 180
Quinteto de cuerda BOS

W. A. Mozart
Gran sexteto concertante [KV 364]
Sexteto de cuerda BOS

Informazioa eta sarrerak