Kontzertuak

“Kreazioa”, J. Haydn / La Fura dels Baus
Donostiako Musika Hamabostaldia
La Fura del Baus
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Haydn dels Baus Abesbatza
(Jordi Casas, abesbatza-zuz.)
José Ramón Encinar, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa
Gustavo Peña, tenorra
Thomas Tatzl, baritonoa
La Fura dels Baus 2010. urtean izan zen azkenekoz Donostian. Zortzi urte geroago itzuliko da, Kreazioaren epopeiaren inguruan Haydnek sortu zuen unibertsoaren interpretazio dramatiko batekin.
(Abonuz kanpo)
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Kreazioa La Fura dels Bausen arabera
Unibertsoaren, bizitzaren eta gizakiaren kreazioaren historia kontatzen du oratorio honen testuak, Genesisaren eta Salmoen arabera. Nahiz eta Paradisu galdua, John Miltonen poema narratiboaren bertso batzuk erabiltzen diren, hemen ez da jatorrizko bekatuaren batere erreferentziarik egiten. Gure eszenaratzean etengabe ageri dira paradisutik kanporatu dituzten errefuxiatuak, gerraren ondorioz nahiz arrazoi ekonomiko, sozial, politiko edo erlijiosoen ondorioz. Gure eszenako bertsioan, hortaz, bi mundu paraleko ageri dira: zazpi egunean unibertsoa, bizitza eta gizakia sortzen dira, bai. Baina, era berean, zazpi egunean errefuxiatuek ihes egiten dute kaosetik, eguraldi txarrean ibili behar dute, txalupa kaxkarretan itsasoratzen eta errefuxiatu-esparruetan atsedeten dira, eta, azkenik, zazpigarren egunean, Adam eta Evaren etxeetan hartzen dituzte. Exodo horretan, hiru gidari izango dituzte errefuxiatuek: Rafael, uraren eta osasunaren espiritua; Uriel, argiaren eta itxuraldaketaren espiritua; eta Gabriel, airearen eta komunikazioaren espiritua. Ikuskari honetan badira gure egunetaraino heldu diren unibertsoaren eta bizitzaren kreazioari buruzko ikuspegi filosofiko eta zientifikoak ere. Testu horiek Parisko Institut Jean Nicod-eko irakaslea den Michele Salimbenik idatzi ditu, eta obran zehar proiektatuko dira, irizpide artistikoen moduan. Gure eszenografia argia da, eta argia bakarrik. Hainbat iturritatik helduta, espazioa biltzen duen argi bat da, abeslariengan proiektatua, eta pantaila molekularrek eta kezko eskulturek atzemana.
Informazio gehiago eta sarrerak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Kontzertuak Bizkaian BERMEO
Lekua: Andra Mari Eliza
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
J. Guridi: La Meiga, preludio de acto II
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Lorea López, sopranoa
Aitor Garitano, tenorea
Mikel Fernández, zuzendaria

Kontzertuak Bizkaian LEKEITIO
Lekua: Andra Mari Eliza
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
J. Guridi: La Meiga, intermedio
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Lorea López, sopranoa
Aitor Garitano, tenorea
Mikel Fernández, zuzendaria

ASTE NAGUSIA
Lekua: Abandoibarra
ASTE NAGUSIKO KONTZERTUA

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria