Kontzertuak

Kontzertuak Bizkaian


Serantes Kultur Aretoa.   20:30 h.

Carlos Ocaña, zuzendaria Josu Izco, klarinetea Wolfgang Amadeus Mozart (25’) Kontzertua klarinete eta orkestrarako La maiorrean K. 622 Josu Izco, klarinetea Piotr Ilyich Tchaikovsky (44’) 5.sinfonia mi minorrean Op. 64 I. Andante – Allegro con anima II. Andante cantabile, con alcuna licenza III. Valse. Allegro moderato IV. Finale: Andante maestoso – Allegro vivace Argibide gehiago: Serantes Kultur Aretoa

DATAK

  • 09 iraila 2017       Serantes Kultur Aretoa      20:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Josu Izco Klarinetea

Euskal Herrian jaio zen 1987an, eta bere jaioterrian (Leioa) hasi zituen musika- eta klarinete-ikasketak. Bertan bizi izan zuen lehenengo esperientzia orkestra batekin, hain zuzen ere, Leioako Orkestra Gaztearen (JOL) bitartez. Goi mailako eta lanbide-ikasketak bi zentrotan egin zituen: Conservatori Superior de les Illes Balears-en (Mallorca) eta Musikenen (Euskal Herria). Horrek aukera eman zion irakasle askorekin ikasteko, besteak beste, hauekin: Emilio Ferrando, Jose Luis Estellés, Anthony Pay, Henri Bok, Ona Cardona eta Sergio Barrancorekin. Gero, prestakuntza osatzeko, Master instrumental bat egin zuen Sibelius Academy-n (Finlandia), Tuulia Ylonen gidari zuela, eta gradu hori kalifikazio altuenekin burutu zuen. Master ikasketak egiten zegoela, jarduerak eta interesak musika-eremu askotara zabaldu zituen: musika garaikidea, musika elektroakustiko eta digitala, folk musika eta inprobisazio librea. Bien bitartean, eta masterreko bere tesi gisa, “klarinetearen de/rekonstrukziorako teknikei” buruzko gida bat garatu eta idatzi zuen, eta konpositoreen artean onarpen handia du. 2015ean erabaki zuen musika garaikidearen gaineko jakintza osatzea eta hura arretaz aztertzea, eta “Performance Practice in Contemporary Music” izeneko graduondoa hasi zuen Grazeko Unibertsitatean (Austria). Ikasketa horiek 2016an amaitu zituen, Ohorezko matrikularekin, “Klangforum Wien” ensembleren gidaritzapean. Sorkuntza berriko musikaren alorreko prestakuntza eta interes horrek aukera ematen dio ensembleekin kolaboratzeko, esate baterako, hauekin: “NIKY” (Helsinki), “DRAMA” (Espainia), “Schallfeld Ensemble” (Graz), “Klangforum Wien” (Viena) edota “Ensemble Modern”-ekin (Frankfurt). Gainera, “Colmena” ensemblearen (Espainia) kide eta sortzailea da. Nazioarteko jaialdi ospetsuetan parte hartu du, besteak beste, hauetan: MuTeFest (Finlandia), Tulkinnanvaraista (Finlandia), IMPULS (Austria), Darmstadt Ferienkurse (Alemania), Mixtur (España) edo Daeguu’s contemporary music festival-en (Korea).  

Carlos Ocaña Zuzendaria

CARLOS OCAÑAk 2016ko ekainean amaitu zituen Orkestra zuzendaritzako ikasketak Musikenen, eta Opus 23n zabaldu eta osatu zituen Andrés Salado eta Miguel Romearekin batera. Zuzendari gisa urte horretako irailean bertan debutatu zuen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 25. Matinéen denboraldiari hasiera emanez, Tantris Ensemblerekin batera (EOSko kideek osatua), eta gaur egun bertako zuzendari titularra da. Ordutik gaur arte VERUM Orkestrako zuzendari laguntzailea da musika amerikarreko egitarau batean; Auditorium Nazionalean ematen dute kontzertua. Gainera, Madrilgo Erkidegoko Gazteen Orkestra zuzendu izan du Teatros del Canal direlakoetan, eta MDC Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; era berean, Alcalá de Henaresko Arkeologia Museoan aritu izan da. Bi alditan Coro Intermezzo zuzendu du Donostian, azken aldiz, duela gutxi, 2017ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren inaugurazioan. Era berean, bi aldiz aritu da Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzentzen. Lehen aldiz, karrerako azken azterketan, “Tristan eta Isolda” operako “Preludioa eta Maitasunez hiltzea” lanean, eta, gero, Berioren ‘Folk Songs’ abestiak zuzentzen, Fernando Latorre baritonoarekin batera, biak ere Euskalduna Jauregian. Carlos Ocañak biolinista gisa hasi zuen ibilbide musikala, RCSMMn eta Conservatorium van Amsterdam-en ikasketak egin ondoren. Concertinoa izan zen Espainiako Nazio Orkestra Gaztean (JONDE), eta Espainiako erreferentziazko hainbat orkestrarekin kolaboratu du (OCNE, OCG, Cadaquésko Orkestra, ORTVE…). Halaber, 2011tik 2016ra, era jarraituan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lan egin zuen.  
  Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan. Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da. 2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan. Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan. Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin batera eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean. BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.  

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Asier Polo, biolontxeloa

Carlos Mena, zuzendaria


I

JESÚS GURIDI (1886 – 1961)

El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa


CARL PHILIPP EMANUEL BACH (1714 – 1788)

Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako La Maiorrean

I. Allegro
II. Largo con sordini. Mesto
III. Allegro assai

Asier Polo, biolontxeloa


GABRIEL-URBAIN FAURÉ (1845 – 1924)

Elégie biolontxelo eta orkestrarako Op. 24

Asier Polo, biolontxeloa



II

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

40. sinfonia sol minorrean K. 550

I. Allegro molto
II. Andante
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
>French jolies

French jolies

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6

Albert Roussel
Divertissement Op. 6

Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
29 - 30
Urr
2026
>Arimaren sakontasunak

Arimaren sakontasunak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Wolfgang Amadeus Mozart
Le nozze di Figaro, obertura K. 492

24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491
Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491

Sergei Rachmaninoff
Dantza sinfonikoak Op. 45
Danzas sinfónicas Op. 45
Claire Huangci, pianoa
Nicoló Umberto Forón, zuzendaria
Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea.

Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik.
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
05 - 06
Aza
2026
>Prokofiev eta Veronako maitaleak

Prokofiev eta Veronako maitaleak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Sergei Prokofiev
Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako Op. 125
Sinfonía concertante para violonchelo y orquesta Op. 125

Romeo and Juliet, suite
Nicolas Altstaedt, biolontxeloa
Markus Stenz, zuzendaria
Shakespearren Veronako maitaleei buruzko istorioaren potentziak konpositore ugariren arreta bereganatu du, baina beharbada inork ez du Prokofievek bere ballet ospetsuarekin eman zion bezainbesteko energiarekin eta dramatismoarekin islatu.

Eta bere bizi bukaeran, Rostropovichekin izan zuen topaketak markatu zuen sinfonia kontzertanterako inspirazioa, Nicolas Altstaedet bikainak biolontxeloa joz eskaintzen duguna.
Informazioa eta sarrerak