Kontzertuak

FIDELIO


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

FITXA

Leonore Elena Pankratova*
Florestan Peter Wedd*
Rocco Tijl Faveyts*
Marzelline Anett Fritsch*
Jaquino Mikeldi Atxalandabaso
Don Pizarro Sebastian Holecek*
Don Fernando Egils Silins

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao

Musika-zuzendaria Juanjo Mena
Eszena-zuzendaria José Carlos Plaza*
Birjarpenaren eszena-zuzendaria Gregor Acuña-Pohl*
Eszenografia eta argiztapena Francisco Leal*
Jantziak Pedro Moreno*
Koruaren zuzendaria Boris Dujin

Produkzioa Teatro Maestranza de Sevilla

*ABAO-OLBEn debutatuko du

Informazio gehiago

DATAK

  • 24 azaroa 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 27 azaroa 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 30 azaroa 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 03 abendua 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

FIDELIO

Lekua: Sevillatik gertu, XVIII. mendearen bukaeran

I. EKITALDIA

Estatuko espetxe den gotorleku bateko patioan, Marzelline, Rocco kartzelari zaharraren alaba, lisatu bitartean, aitaren laguntzaile Jaquinorekin hizketan ari da; gizonak neskatxarekin ezkondu nahi du, oso maite baitu. Marzellinek, ordea, ezetz diotso, Fideliorekin maiteminduta dagoelako, alegia, duela gutxitik Roccori bere eginkizunetan laguntzen dionarekin. Alabaina, Fidelio ez da, denek uste duten moduan, mutila, baizik eta mozorroturiko emakumea: Leonore. Florestan senarra salbatzen saiatzeko mozorrotu da horrela, gotorlekuko ziegetan preso dagoelakoan. Rocco eta gezurretako Fidelio errementari bati prezio onean erositako kate pila batekin agertuko dira. Roccok onartu du alaba Fideliorekin ezkontzea, eta, ondorioz, Jaquino oso-oso jeloskor dago. Agurea dirua goraipatzen ari da, ezkontza bat arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa dela esanez.

Leonorek Roccorekin joan nahi du presoak ikustera; haien artean, bat berezia da, bere senarra, hain zuzen, bi urte baino gehiago daramatzana preso. Alta, kartzelariak ez dio utziko, gotorlekuko gobernadore Pizarro Jaunak emandako aginduen beldurrez. Pizarro Jaunak bere etsai politiko nagusitzat du Florestan, bere gehiegikeriak salatu zituelako, eta akabatu egin nahi du, baina ez da ausartzen zuzenean egitera; hala, gero eta janari gutxiago emanez hil nahi du. Marzellinek arren eskatuko dio aitari ez uzteko Fideliori ziega ikaragarriak ikusten, jasango ez duelakoan. Halere, Roccok, Fidelioren irmotasuna eta ziurtasuna ikusita, Pizarro Jaunaren baimena lortuko duela hitz emango dio mutikoari.

Martxa militar baten eta soldadu-pelotoi baten ostean, Pizarro Jauna agertuko da. Roccok emango dizkion agirien artean, gutun bat dago, laster barru erregearen ministro Fernando Jauna iritsiko dela dioena. Presoen egoera ikuskatzera dator, ustekabean, gaizki tratatzen dituztela entzun baitu. Hori ikusita, Pizarro Jaunak erabakiko du Florestanekin mintzatzea, Fernando Jaunaren aspaldiko laguna baita. Agindua emango du Sevillako bidetik edozein agertzean tronpeta-hotsez jakinaraz diezaioten, eta Roccori aginduko dio Florestan hiltzeko. Agureak uko egingo dionez, Pizarro Jaunak bere eskuekin egitea erabakiko du, baina Roccok egin beharko du hilobia. Rocco ados agertuko da. Fideliok, Pizarro Jaunak Roccorekin hitz egin ostean alde egin duela ikusita, zer egin nahi duen susmatuko du, eta Pizarro Jaunari dion gorrotoa adieraziko du. Halere, oraindik badu senarra salbatzeko itxaropena.

Fideliok eta Marzellinek behin eta berriz eskatu ondoren, Roccok baimena emango die zenbait presori eguzkia hartzera ateratzeko, erregearen urtebetetzea dela eta. Jaquinok eta Fideliok ziegetako ateak irekiko dituzte.Preso gizagaixoak poz-pozik daude, urteak baitaramatzate argia ikusi gabe. Rocco agertuko da, gobernadorearekin mintzatu ostean; haren baimena lortu du bai Fideliok ziegetara lagun diezaion bai gezurretako mutikoa alabarekin ezkon dadin. Roccok Florestan presoa erailtzeko eta lurperatzeko plana kontatuko dio Fideliori. Jaquinok eta Marzellinek jakinaraziko dute Pizarro Jauna zeharo suminduta dagoela, kartzelariak eskuzabaltasunez jokatu duelako presoekin. Roccok barkamena eskatu beharko du,erregearen urtebetetzea eta Florestanen heriotzaren berebiziko garrantzia argudiatuta, eta presoak berehala itzuliko dira beren ziegetara.

II. EKITALDIA

1. eszena

Florestan egoera tamalgarrian dago ziegan, ahul eta eldarnio betean. Bere patuaren gainean hausnartzen ari dela, Leonore emaztea ikusten ari dela irudituko zaio, zerura eramateko aingeru bihurtuta, baina azkar asko galduko du konortea berriro. Fideliok eta Roccok, ziegara gerturatuta, presoa oraindik bizirik dagoela egiaztatuko dute, eta hilobia egiten hasiko dira. Fideliok, Roccoren baimenaz, ardo apur bat eta ogi-puska bat eskainiko dizkio gizon akituari, eta, ahotsarengatik, bere senarra dela konturatuko da. Pizarro Jauna agertuko da, erailketa gauzatzeko prest, baina Fideliok, pistola eskuan, eragotzi egingo dio, eta benetan nor den jakinaraziko du. Une horretan, Fernando Jauna datorrela iragartzeko tronpeta-hotsa entzungo da, eta gobernadoreak ziegatik alde egingo du, Rocco atzetik duela; orduan, senar-emazteek elkar besarkatu eta beren alaitasuna adieraziko dute.

2. eszena

Gotorleku kanpoan, Fernando Jauna eta herritarrak daude, presoak agertzeko zain, pixkanaka askatzen ari baitira. Roccoren atzetik, Leonore eta Florestan datoz; kartzelariak Leonore benetan nor den aditzera emango du, bai eta Pizarro Jaunaren planaren berri ere. Agintaria bere burua zuritzen saiatuko da, arrakastarik gabe. Fernando Jaunak, hiltzat zuen laguna ezagututa, alkaidea atxilotzeko aginduko du, eta Leonoreri senarraren bilurrak irekitzeko ohorea emango dio. Denek ospatuko dituzte bikotearen maitasuna eta emaztearen fideltasuna, istorioak amaiera zoriontsua izan dezan ahalbidetu dutenak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

03 - 04
Urr
2024
>Beethovenen Enperadorea

Beethovenen Enperadorea

Lekua: Euskalduna Jauregia

L. van Beethoven: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Op. 73 “Enperadorea”
A. Dvorák: 8. sinfonia Sol Maiorrean Op. 88

Vadym Kholodenko, pianoa
Nuno Coelho, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
10 - 11
Urr
2024
>Klasikoak gazteak dira

Klasikoak gazteak dira

Lekua: Euskalduna Jauregia

W.A. Mozart: Bahiketa harenean, Obertura K. 384
F.J. Haydn: Biolontxelorako eta orkestrarako 1. kontzertua Do Maiorrean Hob. VIIb:1
Caroline Shaw: Entr’Acte
F.J. Haydn: 60. sinfonia Do Maiorrean Hob. I:60 “Il Distratto”

Julia Hagen, biolontxeloa
Lorenza Borrani, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
17 - 18
Urr
2024
>Arrosaren zalduna

Arrosaren zalduna

Lekua: Euskalduna Jauregia

D. Shostakovich: Piano eta orkestrarako 1. kontzertua Op. 99
A. Leng: Alsinoren heriotza
R. Strauss: Der Rosenkavalier, Suite Op. 59

Sergei Dogadin, biolina
Luis Toro, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
28
Urr
2024
>Ganbera 1 – 24/25 denboraldia

Ganbera 1 – 24/25 denboraldia

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Hari-kuartetoa Fa Maiorrean
BOSen hari-laukotea

G. Gershwin/L. Sauter: Rhapsody in blue, hari eta piano boskoterako
BOSen boskotea pianoarekin

Gehiago ikusi