Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 9-2009-2010
Bartzelonako Sinfonikoa: Zaldun arrosaduna
ORQUESTRA SIMFÒNICA DE BARCELONA i NACIONAL DE CATALUNYA
P. Hindemith: Metamorfosis sinfónicas sobre temas de Weber
L. van Beethoven: Concierto para piano y orquesta nº 4
R. Strauss: El caballero de la rosa, suite
Josep María Colom, pianoa/piano
Eiji Oué, zuzendaria/director
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Joan Guinjoan Riudomsen (Tarragona) jaio zen 1931n, eta Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Kontserbatorioan ikasi zuen. 1953tik aurrera piano errezitaldiak ematen hasi zen, eta hurrengo urtean Parisera joan zen; bertan, piano ikasketekin jarraitu zuen eta konposizioa, orkestrazioa eta abar ere ikasi zituen. Halaber, Europa eta Amerikako orkestrak zuzendu ditu, eta sari ugari lortu ditu.
1960an utzi egin zuen piano-jotzaile karrera, zeinetan 250 errezitaldi baino gehiago eman baitzituen, eta konposizioari ekin zion. Bartzelonan C. Taltabull maisuarekin ikasi ondoren, 1962an Parisera joan zen, eta, bertan, konposizio ikasketekin jarraitu zuen berriro. Bartzelonara itzulita, 1964an Diabolus in Musica taldea sortu zuen. Guinjoanek pieza musikal ugari ditu, “Gaudí” opera barne. Opera horrek J. M. Carandellen testua dauka, 1989 eta 1992. urteen artean konposatu zuen eta Bartzelonako Liceun estreinatu zen 2004an.
“Pantonal” lana 1998an konposatu zuen, Cadaquéseko Orkestraren omenez eta Isabel Guinjoan ilobari eskainita. Esan ohi da lan hau divertimento legez dagoela definituta, orkestra klasiko baten plantillaren askatasun osorako pentsatuta. Dantza izaera nabarmena daukan partitura da. Hiru zatitan banatutako egiturarekin dago idatzita: material guztiaren aurkezpena egiten duen Giocoso-a, izaera oroitarazleagoa duen Calmo-a, eta sarrera baten ostean elementuak laburbiltzen dituen Giocoso antzekoa. Pieza honi buruz idatzi izan da, laburra izan arren, ez duela alde batera uzten kezka tinbriko, erritmiko eta harmonikoa.
Beethovenen 4. kontzertua Sol maiorrean piano eta orkestrarako, opus 58 Vienan argitaratu zen 1808an, eta Lobkowitz printzearen jauregian estreinatu zen 1807an. 1806an amaituta zegoen; dena dela, 1803an hasi zen konposatzen, Sinfonia Heroikoaren konposizioarekin batera. Kontzertu honek mugimendu hauek ditu: Allegro moderato, Andante con moto eta Rondó: Vivace. Orkestrazioan, hariak, txirula, 2 oboe, 2 klarinete, 2 fagot, 2 tronpa, 2 tronpeta eta tinbalak ditu.
Jean eta Brigitte Massinek laugarren kontzertu honen betearazpenari buruz idatzitakoa aintzat hartuta, hauxe dio Riesek: “Beethoven nire etxera etorri zen egun batean; besopean zeukan bere laugarren kontzertua Sol maiorrean, eta hauxe esan zidan: “Datorren larunbatean Kärnerthortheaterren jo behar duzue hau”; bost egun baino ez nituen ikasteko”. Amadeo Poggik eta Edgar Vallorak azaltzen dutenez, kontzertu hau Beethovenen maisulan ukaezinen artean sartu izan da: “Inprobisazio askeko ukitua (ez oso handinahia baina seduzitzailea) eta hertsatze formal ororen gabezia direla-eta, eta, batez ere, kontzertuaren arloan artean entzun gabeko sonoritateek zeukaten xarma dela-eta, lan honek egilearen heldutasun espiritual erabatekoa egiaztatzen du dagoeneko”.
Allegro moderato-a sonata eraren barruan dago; dena dela, esaten da, tradizioak dioenaren kontra, gai nagusia bat-batean (dolce) aurkezten duela bakarlariak, argi eta garbi eta sinpletasun handiz, François René Tranchefortek dionez; era berean, azaltzen du Bosgarren Sinfoniaren gai bat gogora ekartzen duen gaia dela, orkestraren tutti-ak oparo zabalduta. Lau ataletan zehar garatuta, hasierako gaia nagusi da, eta pianoa ausardiaz agertu behar da, orkestra guztiaren ondoren.
Andante con moto delakoak izaera berezia dauka; melodia samurra dauka, zeinak, Vincent d’Indyk azaldu zuenez, ia bakarlariaren mina islatzen duen, “izaera desberdineko bi pertsonaiaren arteko borroka” balitz legez. Rondo vivace-a (azken mugimendua) oso ederra da; aurreko kontzertuen espiritu tradizionala dauka, baina, aldi berean, berrikuntzak ere baditu. Coda baino lehen cadenza bat dago.
Paul Hindemithen Metamorfosi sinfonikoak Carl Maria von Weberren lanen gainean 1945ean AEBetan konposatutako lana da, eta 1946an estreinatu zen New Yorken. Lan hau aldaera sinfonikoen tradiziotzat har daitekeela adierazi izan da, baina lau mugimendu dituen sinfonia laburra dela esaten da. Esan ohi da Hindemithek 1927az geroztik egin zituela aldaerak; gero, 1932an, kontzertuen aldaerak, eta, ondoren, baita sinfonia batean ere, 1946an.
Mugimenduen artean Allegro bikainaren birtuosismoa ikus daiteke, non Weberren lau eskutarako Zortzi piezetako (op. 60) bat hartzen baitu. Hirugarren mugimenduak Weberren Sei piezetako (op. 10) bat hartzen du, eta, era berean, azken mugimenduan (Martxa), Hindemithek Weberren Zortzi piezetako (op. 60) bat hartzen du. Esan ohi da lan honetan guztian “sekula ez dagoela urrun umorea, eta, are gehiago, Parodi ezaugarri batzuk ere badaudela” Alabaina, diskurtso sinfonikoaren bizitasuna, ezin hobeto menperatutako orkestra-idazketaren ondorioak dira”.
Richard Straussen Arrosadun zalduna, op. 59 orkestrarako balsen suitea da. Harold C. Schonbergek izenburu hau ematen dio kapitulu bati: “Erromatizismoaren coda luzea. Richard Strauss”. Era berean, dio, 1888az geroztik, hau da, Don Juan opera estreinatu zenetik 1911ra arte (Arrosadun zalduna aurkeztu zen urtea), musika europarreko gizonik eztabaidatuena R. Strauss izan zela. Azaltzen da, lan hau egin arte, Strauss asaldura eta elektrizitate giro etengabea sortu zuen musikagilea izan zela. Eta Ernest Newmanen garaitik esaten da hori; izan ere, idatzi zuen “talentu handiko musikagilea zela, aspaldi jenioa izan zela”. Arrosaren zalduna lanaren ondoren, entzuleek Straussen lanarekiko izan zuten erreakzioa bat etorri zen Newmanek talentu bihurtutako jenio zela zioen ideiarekin.
Opera honen ondoren, ia mende laurden geroago, Straussek balsen Suitea idatzi zuen orkestrarako; suite horren elementuak, 1934an, Tranchefortek azaltzen duenaren arabera, Arrosadun zalduna operaren azken ekitalditik datoz. Eta handik hamar urtera, bals sail berri bat konposatu zuen, lehenengo bi ekitaldietatik abiatuta. Ezustean, 1934ko suitea Bigarren Suitea bihurtu zen, eta ondorengoa, Lehenengo Suitea. Azken hori Londresen estreinatu zen 1946an Erich Leinsdorfen zuzendaritzapean, eta “kontzertu egitarauetan geratu da, non arrakasta lortzen baitu aldizka”.
Suite honek hamabi bat minutuko iraupena dauka. Orkestrazioak hiru txirula, hiru oboe, hiru klarinete, como di basseto bat, hiru fagot, lau tronpa, hiru tronpeta, hiru tronboi, tuba baxu bat, tinbalak eta perkusioa, glockenspiel-a, harpa bi eta haria ditu.
Oraingoan, OBCren txanda izango da, hau da, Kataluniako orkestrarik onenaren txanda. OBC gure denboraldian izango da, eta, 2010eko maiatzaren amaiera aldera, guk egingo diogu bisita. Zuzendari titularra, Eiji Oue, buru duela, zenturia katalanak egitarau eklektikoa eskainiko du, zeina Arrosaren zalduna laneko suitearen bals bikainekin amaituko den.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Mahlerren “Titan”
Lekua: Euskalduna Jauregia
Duela hilabete batzuk egin genien bisita itzuliko digu Espainiako Orkestra Nazionalak, zeinak orkestra gonbidatu gisa esku hartuko baitu Manuel de Fallaren musikarekin duen lotura historikoa definitzen duen programa batean. Kasu honetan, Manuel de Fallaren Gauak interpretatu dituzten piano-jotzaile handien artean Juan Floristán sartuko dute; gainera, Gustav Mahlerren sinfonismo titanikoa ere entzungai izango dugu, mendearen lehen hamarkadan gure zuzendari titularra izan zen Juanjo Menaren batutapean.
Juanjo Mena, zuzendaria
Juan Floristán, pianoa
Espainiako Orkestra Nazionala
I
MANUEL DE FALLA (1876 – 1946)
“La vida breve”, interludioa eta dantza
“Noches en los jardines de España” piano eta orkestrarako
I. Generalifen
II. Urruneko dantza
III. Kordobako mendilerroko lorategietan
Juan Floristán, pianoa
II
GUSTAV MAHLER (1860 – 1911)
1. sinfonia Re Maiorrean “Titan”
I. Langsam. Schleppend – Immer sehr gemächlich
II. Kräftig bewegt, doch nicht zu schnell
III. Feierlich und gemessen, ohne zu schleppen
IV. Stürmisch bewegt
Iraup. 115’ (g.g.b.)
TRISTAN UND ISOLDE
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Hiru ekitaldiko musika-drama honek, konpositoreak berak Gottfried von Strassburgen erromantzean oinarrituta sortutako libretoa duenak, erromantze hori aldi berean “Tristan”-en Erdi Aroko elezaharrean oinarrituta egonik, mundu honetatik haragoko maitasun-istorio bat kontatzen du, mendekurik ankerrena, sentsualitaterik liluragarriena, traiziorik garratzena eta bakardaderik mingarriena biltzen dituena.
Isolde: Oksana Dyka
Tristan: Gwyn Hughes Jones
König Marke: Marko Mimica
Kurwenal: Egils Silins
Brangäne: Daniela Barcellona
Melot: Carlos Daza
Ein Hirt / Stimme: Josu Cabrero
Ein Steuermann: Gillen Mungia
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Abesbatza: Coro de Ópera de Bilbao
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin
M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea
Mundu Berriko sinfonia
Lekua: Euskalduna Jauregia
Dvoráken Bederatzigarrena kulturen arteko elkarreraginarekin lotzen dugu. Konpositore txekiar ospetsua, New Yorkera deitu zutena amerikar musikaren obra handia idazteko eta, bitxia izan arren, alderantzizko bidea egin zuen zuzendari amerikar batek, Erik Nielsenek, itzuliko duena. Musika honek Amerikako edo Bohemiako gehiago edukitzea gorabehera, onartu behar da Dvorákek melodiak egiteko erraztasun izugarria zuela. Gure piccolo-bakarlariak, Néstor Sutilek, Liebermannen kontzertu interesgarria eskainiko digu, eta euskal mitologia Guridiren Plenilunioaren eskutik azalduko da.
J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”
Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria