Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 4-2011-2012
Jazz Gaua
M. Mossman: "Chico y Rita” soinu bandaren eta “Benathe de Mask” balleterako musikaren hautaketa.
M.Mossmanek moldatua, Matt Denisen, David Raksinen, Jelly Roll Mortonen eta Stevie Wonderen musika oinarri hartuta.
Michael Mossman Quintet
Michael Mossman, zuzendaria
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
OIHARTZUN AFROAMERIKARRAK, ARIMA LATINDARRA
Jazzak komunitate afroamerikarrek Estatu Batuetako hegoaldeko gune batzuetan abesten zituzten kantuetan baditu ere sustraiak, jazz latindarrak, iturri brasildar eta afrokubatarretatik edateaz gainera, saltsa, mambo, samba eta bossa nova ere baditu iturburu, besteak beste . Michael Mossman (Filadelfia, 1959) bertan dago, gaztaroko idolo handiak izan zirenen artean:Dizzy Gilliespie, Mario Bauzá eta Machito.Bera bezalako jazzman bat BOSen denboraldian ikusteak harritu egin gaitzake, baina, berez, jazzak eta musika klasikoak mende bat inguru daramate euren bideak gurutzatzen, eta ez bakarrik Estatu Batuetan, izan ere, 1905. urte aldera, Debussy bezalako frantses peto-peto batek bere modura flirt egiten zuen bluesetik zetozen erritmo eta soinuekin.Truke kulturalak mundura irekitzen ziren:Darius Milhaudek 1922. urte inguruan Harlemeko kale beltz eta jazzlarietatik paseatu ondoren, George Gershwinek Parisera bidaiatu zuen bere Rhapsoy in blue atzean zuela.Bertan dautza Ravel, Shostakovich edo Stravisnky bezalako irudi handiek haren musika askori emaniko jazz-doinuak.
Ez, ez da horren arrotza musika klasikoaren eta jazzaren arteko harremana. Alderantziz. Mossman adar latindarretik dator, eta orain dela gutxira arte, Atlantikoaren alde honetako puritanoenek gutxietsi egiten zuten; agian, atmosfera fresko, dibertigarri, exotiko, tropikal eta erritmo oso biziko haren atzean, tonu erabat melankoliko eta nostalgikoa atzetik taupadaka egoteak harritzen zuelako. Bizitzeko poztasuna iraganaren gomutaren aurrean, izan ere, hobea izan da ia beti. Kutsu afrolatindarrak “Beneath the Mask” balletaren musika menderatzen du, eta, jatorrian, Mossmanek konposatu zuen Jon Faddis eta Chicago Jazz Ensemble delakorako; 2006ko urrian estreinatu zuten hiri estatubatuarreko Harris Theater antzokian, haren emazte Mayte Vicensen koreografia batekin. Halaber, Fernando Truebaren Chico y Rita animaziozko filmean ere gailendu egiten da soinu hori, berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadetako jazz latindarrari egindako omenaldia, Habanan jaio zen Chico pianista gaztearen eta Rita abeslariaren artean sortutako maitasun istorioaren bitartez. Hainbat abeslarik hartzen dute parte: Bebo Valdés (Chico), Idania Valdés (Rita), Jimmy Heath (Ben Webster), Freddy King Cole (Nat King Cole), Amadito Valdés (Tito Puente), Yaroldi Abreu (Chano Pozo), Estrella Morente eta, noski, Michael Mossman, Dizzy Gillespie interpretatuz.
Baina mitoak ez dira hor bukatzen, izan ere, kontzertuaren bigarren atalean, gure jazzmanak arima latindarrez berrinterpretatuko du Jelly Roll Morton historikoa (1885-1941), zuria eta New Orleansekoa, bai eta musikaren legenda bizi bat ere, Stevie Wonder (1950), alegia. Halaber, Matt Danisen lanak ere joko ditu, Everything happen to me (1941) abesti ezaguna barne, hain zuzen ere, Tommy Dorseyren bandarentzat egindakoa, Frank Sinatrak mundu osotik barna ezagutzera eman baino lehen. Halaber, David Raksin (1912-2004) ere berrinterpretatuko du, Otto Premingerren Laura (1944) izeneko abesti ahaztezinaren egilea, Bigarren Mundu Gerraren itzalpetan distira egin zuen zine beltzaren maisulana. Distira hori berori dauka Michael Mossmanek eta bere Boskoteak gaur Euskaldunara ekarriko diguten jazzak.
Asier Vallejo Ugarte
Jeb Patton, pianoa
Nazioarteko jazzaren pianista nabarmenetakoa da, eta fenomeno gaztetzat jo da, adierazpen handikoa eta moldatzaile berritzailea.
Jeb Patton Cum Lauderekin graduatu zen Arte eta Zientzietako lizentziaturan, musika espezialitatean, Dukeko Unibertsitatean.
Duke Jazz Ensemble izenekoaren kide izaki, Paur Jeffreyren zuzendaritzapean, New Yorkeko zein Europako 60 jazz musikarirekin baino gehiagorekin aritu izan zen, eta hainbat moldaketa egin zituen talde horrentzat.
Era berean, musika klasikoko hainbat proiektutan parte hartu du, errezitaldiak egin ditu eta birritan jo du New Yorkeko Filarmonikoarekin.Piano klasikoa ikasten du Lawrence Schuberrekin eta Jazzaren Historiako eskolak ematen ditu Queensborougheko Community Collegen.
Lonnie Plaxico, kontrabaxua
14 urte zituela, bere jaioterriko, Chicagoko, hainbat pertsona nabarmenekin aritu izan zen; ondoren, profesional egin zen eta baxu elektrikoa zein akustikoa jotzen zituen.
80 urte zituela, New Yorkera joan zen, eta, besteak beste, Chet Baker, Dexter Gordon eta Wynton Marsalis gisako artistekin kolaboratzen hasi zen.
Gutxienez, Art Blakeyren hamabi albumetan hartu du parte, baita Grammy saria irabazi zuen albumean ere, hain zuzen ere, “New York Scene” izenekoan.
Gaur egun, Cassandra Wilsonen musika zuzendaria eta baxu-jotzailea da, eta Grammy bat irabazi du bere kolaborazioagatik.
Antonio Hart, saxofoi-jotzailea
Antonio Hart 1968an jaio zen Baltimoren, eta jazzaren saxofoi-jotzaile onenetarikotzat jo izan da.Baltimore School for the Arts delakoan eta Berklee College of Music izenekoan ikasi zuen Andy McGheenekin.Master bat egin du New Yorkeko Unibertsitateko Queens Collegen.Prestakuntza klasikoa du, eta jazza izan zuen interesgune unibertsitatean.Bere aintzatespenik handiena Roy Hargrovekin batera lan egiten jaso zuen.
Gaur egun jazz irakaslea da Aaron Copland School of Music delakoan, bai eta New Yorkeko Queen College City Universityn ere.
Jazzeko hainbat musikari handirekin aritu izan da, besteak beste, Dave Holland, Roy Hargrove, McCoy Tyner, Dee Dee Bridgewater eta Michael Mossmanekin.
Cliff Almond, bateria-jotzailea
Hollywoodeko Musicians Institute izenekoan ikasia, 20 urte egin zituenean Chick Coreari eta Dave Wecklen bateria-jotzaileari zinta bat bidali zien; azken horrek, zinta entzun ondoren, Michel Camilo pianistari gomendatu zion. Horrekin batera mundu osoko hainbat kontzertu eta jaialditan aritu izan da.
Hainbat musikarirekin egindako grabazio eta kolaborazioetan entzun dezakegu musika latindar tradizionala, popa eta swinga jotzen. Hainbat artistarekin aritu izan da: Anthony Jackson, John Pattitucci, Mike Stern, Chuck Loeb, Michael Brecker, Paquito D’Rivera, Terrance Blanchard, Akiko Yano, Michel Camilo, Michael Mossman, Manhattan Transfer, Celia Cruz, Tito Puente eta Eddie Palmierirekin, besteak beste.
Machael Mossman, tronpeta-jotzailea eta zuzendaria
Ipar Aamerikako tronpeta-jotzailea, 15 urte zituela sortu zitzaion jazzarekiko zaletasuna. Laster izan zuen Europara bidaiatzeko aukera, American Youth Jazz Orchestrarekin. Psikologia eta Antropologia ikasketekin jarraitu zuen, eta, ondoren, Musika Kontserbatorioan sartu zen eta bi titulurekin graduatu zen.
Chicagon, hiriko Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu zuen, eta eskarmentu profesional eta musikal handia eskuratu zuen.
Orkestrako bakarlari eta zuzendari gisa jarduteaz gainera, Michel Mossmanek hainbat lan egin ditu moldatzaile moduan. “Mambo Nights” moldatu eta zuzendu zuen Arturo Sandovalekin eta Koloniako WDR Big Bagekin (2008). David Sanbornekin “Spirits Dancing” moldatu zuen Frankfurteko HR Big Bagekin (2009), eta Joe Gallardorekin “Latin Jazz Latino”, Hanburgoko NDR Big Bagekin (2009).
Egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Fernando Trueba zuzendariarekin egindako lankidetzak, esaterako, “Calle 54” (2000) eta “Chico y Rita” (2010) filmetan egindakoak.
Gaur egun, “Jazz Studie – Aaron Copland School of Music” delakoaren zuzendaria da, New Yorkeko Queen Collegen.
Jazz gaua
Jazzaren zaleei irekitako egitarau berria; jazza, beharbada, XX. mendeko musikan eragin handiena izan duen hizkuntza da. Tronpeta-jotzaile, moldatzaile eta zuzendari Michael Mossman gure eszenatokira etorriko da bere boskotearekin, Fernando Truebaren Chico y Rita filmearen soinu-bandako jazz latindarreko zenbait konposizio errepasatzeko, bai eta zenbait estandar ospetsu, hala nola, David Raksinen Laura, eta beste klasiko batzuk, Jelly Roll Mortonengandik hasi eta Stevie Wonderrenganaino. Egitarau hau BOSen eta 365 Jazz Bilbaoren arteko lankidetzaren emaitza da.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2024-2025
11
Aza
2024
Ganbera 2
Lekua: Euskalduna Jauregia
BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN
CAÑIZARES FLAMENCO TRIO
Juan Manuel Cañizares, gitarra
Ángel Muñoz, flamenko dantzaria
Charo Espino, txalo-jolea
Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
L. van Beethoven: Egmont, Obertura Op. 84
W.A. Mozart: Piano eta orkestrarako 23. Kontzertua La Maiorrean K. 488
R. Strauss: Also sprach Zarathustra Op. 30
Jonathan Mamora, pianoa
Pablo González, zuzendaria