Kontzertuak
BOS 05
5. egitaraua. Beethovenek etxea bedeinkatu du.
Erik Nielsen, zuzendaria.
Alfonso Gómez, pianoa.
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Etxearen Sagarapena, Obertura Op. 124
RAMÓN LAZKANO (1968)
Hitzaurre Bi, piano eta orkestrarako kontzertua
Alfonso Gómez, pianoa.
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
8. sinfonia Fa Maiorrean Op. 93
I. Allegro vivace e con brio
II. Allegretto scherzando
III. Tempo di Menuetto
IV. Allegro vivace
Iraup.: 60’ (g.g.b)
DATAK
- 19 azaroa 2020 Euskalduna Jauregia 12:00 h. Sarrerak Erosi
- 19 azaroa 2020 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 20 azaroa 2020 Euskalduna Jauregia 17:00 h. Sarrerak Erosi
- 20 azaroa 2020 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
JOANDAKO GARAI ORO…
Bitxia da denborarekin dugun harreman kontraesankorra. Kosta egiten zaigu badoala onartzea, urte asko bizi nahi izan arren. Nahiz eta garai hobeak iristea espero dugun, atzean gelditu zaizkigun uneei eusten diegu nolabait. Izan daiteke era fisikoan, grabitatearen efektu saihestezina atzeratzeko produktu batekin gaztetasuna berreskuratzen saiatuz, baimenik gabe kolorez aldatzen tematu den ile bati tonua itzuliko dion tindu bat, ospetsuen eta ezagun samarren artean hain modan dauden botox edo azido hialuronikoaren injekzio batzuk beharbada, edo are den-dena dagokion lekuan ezarriko digun kirurgia estetiko bat ere –zorte apur bat, kemen itzela, diru gosea baino handiagoko zuhurtzia duen mediku on bat eta ordainketa potoloa tarteko–. Baina izan daiteke emozionalki ere, «berriro modan jarriko balitz» edo «kilo pare bat argalduko banintz» bezalakoz betetako tiradera eta armairuekin, edo «bilobak iristen direnerako», «nola botako duzu hori, hainbeste kosta zitzaigun eta», «aizu, perfume usaina du oraindik» bezalakoz. Gutxi-asko, edonork gordetzen du galleta lata zahar batean –edo zapata kaxa batean, edo manila gutunazaletan– argazki koloregabe piloa, ertz tolestuekin; era berean eragiten dituzte irribarreak, eztarriko korapiloak eta hasperenak, "ene, nola doan denbora".
Gaur entzungo ditugun lanek zerikusi handia dute argazki koloregabe horiekin, iraganarekiko nostalgiarekin eta denbora kontrolatzeko –alferrik– egiten ditugun ahaleginekin.
Lehenengoa, entzute gutxiko Beethovenen Zur Weihe des Hauses [Etxearen sagaratzea] obertura da, maizago interpretatzea mereziko lukeen pieza. 1822ko urriaren 3an Vienako Josephstädter Theater berriz irekitzeko idatz zezan eskatu zioten, hamar urte lehenago konposatu zuen beste lan baten arrakastaren eraginez. 1812an, Hungariako Pest hiriko Errege Antzoki Berria inauguratzeko, August von Kotzebue antzerkigilearen Die Ruinen von Athen –Atenasko aurriak– eta König Stephan oder Ungarns erster Wohhtäter –Esteban Erregea edo Hungariako lehen ongilea– antzezlan txikiak musikatu zituen Beethovenek; ekitaldi bakarreko bi lanok maisuak hain gogoko zuen iraultza espirituko gaia jorratzen zuten. Berriro antzeko abagunea egokitu zitzaionean, Bonneko musikagileak antzinako partitura hura baliatu zuen; izan ere, berrikusi, egokitu, hemen koru bat gehitu, han ballet bat erantsi, obertura aldatu eta aire berri bat eman zion, eta, voilá!, Carl Friedrich Hensler antzoki berriko zuzendariaren enkargua prest zeukan –tamalez, beti bezala, partiturak musikariei estreinaldiko arratsalde berean eman zizkienez, ez zen astirik izan egoki entseatu ahal izateko, eta ezin izan zen aurreikusita zegoen moduan estreinatu, geroago baizik–.
Eta orrazkera egokituz edo profila nabarmenduz –lehen aipatu dugun kutxa horretan aurkituta– gurasoetako baten gaztaroko argazki batekiko antza azpimarratzen saiatzen denaren antzera, obertura honetan, obra berantiarra izan arren, Beethovenek gehien miresten zuen konpositoreetako bat zen Händelen estiloa txertatu nahi izan zuen; aitortu ere egin zuen «Händelen soinu handitasuna imitatu nahi izan» zuela. Obra bozkariozkoa maiestate kutsuz abiatzen da, obertura frantsesen antzeko sarrera solemne batekin, nolabait jai kutsuko banda-doinu baterantz jarraituz. Garapen sinfoniko baten eta interludio nabarmen beethovendar labur baten ostean, konposizioak kontrapuntu barroko argiko Allegro con brio batera garamatza, une batzuetan haren Bederatzigarren sinfoniako fuga aireko pasarteak gogorarazten dituen atal indartsu baten antzera. Amaiera bizkor-bizkorra du, frenetikoa ia; Händel bezalako aurreko garaietako konpositoreen zantzu estilistikoak dituen pieza argitsua da. Dena dela, hor ageri den bakarra –metafora onartzen badidazue– Beethoven da, kutxa batetik ateratako ileorde zahar batekin ispilu aurrean aitonaren erretratuaren antza izan nahian.
Denboraren jario apetatsu horri jarraiki, bigarren lanak 1993ra eramango gaitu. Piano eta orkestrarako Hitzaurre bi lanean, Lazkanok bere garaiarekin daukan borroka askoz konplexuagoa da; bi mugimendurekin konposatu zuen, eta 1995ean Pierre de Monaco Printzea saria irabazi zuen horrekin. Tradizioaren eta esperimentazioaren arteko oreka zailean mugituz –baita frantses maisuen eraginaren eta euskal izaeraren hizkuntza zintzo zuzenaren artean ere, nahiz eta konpositore donostiarrari ez gustatu inolako nortasun nazionalekin etiketatzea–, kontzertu honek, haren gainerako obran bezala, ez du kultura zehatz baten arketiporik mantendu nahi, baizik eta, oso bestela, oinordetzan jasotako memoriak eta bereganatutako ohiturak gainditu.
Hitzaurre bi laneko materialtasuna eta oldarra ez datoz bat orkestra-koloreetan harmonikoen sotiltasunarekin eta erresonantziak garatzearekin, bat-batean hausteko pasarteak introspekzio une lasaiekin eta egiaz birtuosoak diren konpasekin tartekatuz. Haren kontzerturik biribilena ez bada ere –ildo berean iritsiko zen urte batzuk geroago Laboratorio de tizas (Klarion laborategia), zailduagoa eta ibilbide luzeagokoa–, seguru asko musikari indartsu honen sentiberatasun kitzikagarria, aldakorra eta muturrekoa ondoen transmititzen dakien lanetako bat da; hor, konposizio kontzeptua «denbora soinuekin ordenatzea» da, eta, hala ere, inoiz gelditzen ez den denbora batean alda daitekeela aitortzen da.
Eta saioa amaitzeko, Beethovenengana itzuliko gara; estilo zahar baten maila emateko ahaleginean utzi dugu. Hori bera egin zuen berriz Zortzigarren sinfonian, orduko hartan irakasle izan zuen Joseph Haydn gogoan zuela; harekin ez zuela ezer ikasi esan zuen, baina hark nabarmen eragin zuen bere musikan.
1812ko urrian Linzen datatutako 8. sinfonia Fa maiorrean lana Zazpigarrena sortzeko lanean jasandako konposizio blokeo batzuetatik ihes egiteko balbula gisa idatzi zuen. Honekin alderatuz gero, gorteko arinkeria eman dezake, eta klasizismo zaharkitura itzultzeko keinu komiko bati dagokiona. Baina horrek ezin azal dezake nola, haren bizitzako garairik gogorrenetako batean, maitasunik eza, familia gatazkak, osasun arazo larriak jasanez, ia suizidioaren atarian, Beethoven gai izan zen bere sinfoniarik alaiena, axolagabeena idazteko; hark esan zuenez, «botoirik gabeena». Hain izaera baikorrekoa izanik, hurbil-hurbil du ozarkeria, divertimento bat bezain laburra da, eta ez beste sinfonia batzuk bezain ikusgarria; Zortzigarrenaren idazkerak –Beethovenek "bere ttikia" deitu zion Seigarrenetik bereizteko, hura ere fa nagusian– eman dezake Zazpigarreneko handitasunaren eta Bederatzigarreneko zirrararen arteko denbora-pasa moduko bat dela. Eta, hala ere, idazkera zorrotzak itxura jostariak agerian uzten duen baino askoz ere edertasun sakon eta bareagoa du, eta leku muntazkoa merezi du Beethovenen katalogoan; egileak bigarren orkestra-sortze aldia itxi zuen horrekin, klasizismoa behin betiko utziz, hizkuntza sendo eta erromantiko nabarmena finkatuta.
Allegro vivace e con brio izeneko lehen mugimenduak Haydnen omenaldia dirudi, egitura klasiko kanonikoarekin, nahiz eta dinamismo ia maniakoa azaldu. Alai nekaezina da, tinbre, kontraste eta dinamika kontrasteekin jokatuz, umore zakarra erabiliko balu bezala. Adierazpen hedatze hori gorabehera, bigarren mugimendua ez da motela, halakoa izatea espero zitekeen arren. Aitzitik, Allegretto scherzando bat aurkituko dugu, eskema erritmiko atseginekoa, mekanikoa kasik, ustez haren lagun Johann Nepomuk Mälzelek asmatutako metronomoa ohoratzeko idatzia, baina izatez, ziur aski, Beethovenen lagun eta biografo fantasiatsu Anton Schindlerrek asmatutako beste istorio nobelatuetako bat izango dena. Hori baino askoz teoria sinesgarriagoak dira mugimendu samur, dibertigarri eta fresko hau Haydnen Erlojuaren sinfoniak inspiratu zuela diotenak. Tempo de menuetto bat du jarraian; Beethovenek urte batzuk lehenago alboratu zuen, baina sinfonia honetarako berriz heldu zion ohiko mugimendu klasiko mota bat da. Pastoraleko nekazarien bilkura oroitarazten du nolabait, hirukote lirikoaren korno eta klarinete bikoteak nabarmenduz. Sinfonia laugarren mugimenduarekin amaitzen da: Allegro vivace oso konplexu bat, hedaduraz aurreko hirurak batera bezain luzea dena. Hasiera ia garrantzirik gabearen ostean, bizkortu egingo da, kontrolik gabeko lasterketa moduko batean, keinu haydntarrez, ezustekoz, geldiunez eta oztopo antzeztuz betea, amaiera apoteosiko eta indartsu batera daraman koda ustekabeko neurrigabe batekin.
Zazpigarrenarekin alderatuz gero, Zortzigarren sinfoniak ez zuen harrera onik izan. Baina haren piano-ikasle Carl Czernyk Bonneko maisuari zergatik galdetu zionean, filosofia pixka batez eta harrotasun ugariz erantzun zion: «bestea baino askoz hobea delako». Egiari zor, zaila da onena zein den erabakitzea. Carlos García de la Vega musikologoak dioen bezala, argi dago: «badirudi Beethovenek berak agur esan nahi izan ziela, isekaz eta are onetik irtenda, à la mode egoteari uzten hasiak ziren usadio eta ohiturei, argazki zahar batean bere itxurari barre egiten dionaren antzera».
Argazkiek ispiluek baino askoz hobeto erakusten digute denboraren joana, baina urteen joanean egokitzeko borrokak –batzuetan basatia, besteetan jostagarria eta aldika samurra– nonahi uzten dizkigu haren arrastoak eta ebakiondoak, baita musikan ere. Goza ezazue, eta, denborarekin borrokan jarraitu ahal izan dezazuen, zeuen burua zaindu.
Nora Franco
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
URA BERE BIDEAN
Lekua: BIZKAIA ARENA BEC!
Destacados grupos y artistas, acompañados por la Orquesta Sinfónica de Bilbao y la Sociedad Coral de Bilbao, interpretan versiones sinfónicas de temas vascos de todos los tiempos, adaptados por Fernando Velázquez.
Este año en Ura Bere Bidean 26 actuarán: Pantxoa eta Peio · Gontzal Mendibil · Joselu Anayak · Niko Etxart · Evaristo · Doctor Deseo · Deabru Beltzak · Xabi Solano · Pasión Vega · Alaitz eta Maider · Betagarri · Zea Mays · Eñaut Elorrieta · Betizu Taldea · Lendakaris Muertos · The Uskis · En Tol Sarmiento · Shinova · Emeli Sandé · Judit Neddermann · Sara Zozaya · Bengo · Hofe · Olaia Inziarte · Dupla · Merina Gris · Tatta · Maruxak · Mirua
Más información
Arimaren sakontasunak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Le nozze di Figaro, obertura K. 492
24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491
Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491
Sergei Rachmaninoff
Dantza sinfonikoak Op. 45
Danzas sinfónicas Op. 45
Claire Huangci, pianoa
Nicoló Umberto Forón, zuzendaria
Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea.
Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik.
Prokofiev eta Veronako maitaleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako Op. 125
Sinfonía concertante para violonchelo y orquesta Op. 125
Romeo and Juliet, suite
Nicolas Altstaedt, biolontxeloa
Markus Stenz, zuzendaria
Shakespearren Veronako maitaleei buruzko istorioaren potentziak konpositore ugariren arreta bereganatu du, baina beharbada inork ez du Prokofievek bere ballet ospetsuarekin eman zion bezainbesteko energiarekin eta dramatismoarekin islatu.
Eta bere bizi bukaeran, Rostropovichekin izan zuen topaketak markatu zuen sinfonia kontzertanterako inspirazioa, Nicolas Altstaedet bikainak biolontxeloa joz eskaintzen duguna.
Souvenir de Florence
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Dwarves’ tales
Amore
Anantango
Meditatio
Danzas de Iberia
Piotr Ilyich Tchaikovsky
Souvenir de Florence Op. 70
