Kontzertua Familian “Harien artean”

Ring batek osatutako eszenatokian arituko da BOSen hari taldea, 6 urtetik gorakoentzat gomendatutako Kontzertua Familian honetan. Alegiazko boxeolariak zortzi musikagile handi izango dira; izan ere, beraien lan ederrenetako batzuen zatiak interpretatuko dira: Antonio Vivaldi: Alla rustica (Presto) Benjamin Britten: Sinfonia sinplea (Pizzicatto) Wolfgang Amadeus Mozart: Divertimento in D- KV 136 Allegro (c. 13 – 36) Johann Sebastian Bach: Brandemburgoko kontzertua, 3. zk., 1. mugimendua Béla Bartok: Dantza errumaniarrak (II. Brâul, I. Joc Cu Bâta, IV- Buciumeana, V – Poarga Românesca) Astor Piazzolla: Tangoa Pablo Sarasate: Zapateado Edvuard Grieg: Suite Holberg (V Rigaudon, Praeludium) Musika-borroka honen narratzailea Belén Otxotorena izango da, eta Javier Irigoienek eta Belén Otxotorenak berak idatzitako testua aurkeztuko dute.