BOSek KULTURA BONUA kanpainarekin bat egin du berriro

Beste urte batez, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bat egin du Eusko Jaurlaritzak sustatutako KULTURA BONUA kanpainarekin.
Gogorarazi nahi dugu, ekimen honen bitartez, KULTURA BONUA eskuratu daitekeela (ikusi baldintzak) 25 euroren truke; horri esker, 40 euroko gastua egin daiteke. Bonuarekin, BOSen kontzertuetarako sarrerak erosi ahal izango dira. Bonua 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean egongo da salgai (edo izakinak agortu arte), Kutxabanken orotarako kutxazainen bitartez.
BOSek kultura sustatzeko programa honetan kolaboratu nahi du, eskaintza berezia sortuz: KULTURA BONU batekin (40 euroko balioa du), 43,8 €-an baloratutako (14,6 €, sarrera indibidual bakoitza) C eremurako hiru sarrera erosi ahal izango dira. Horrela, bada, 3,8 €-ko aparteko deskontua egingo dugu.
KULTURA BONUA erabiliz beraien buruei nahiz gainerakoei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean eskuratu ahal izango dituzte sarrerak Euskalduna Jauregian.
 

BOS-EK ATHLETICEN HIMNOA JOKO DU SAN MAMES FUTBOL ZELAIAN, BERE 90. URTEURRENA OSPATZEKO

Azaroaren 25ean arratsaldeko 17:00etan, Athletic Club eta Deportivo de la Coruña taldeek jokatuko duten partiduaren hasieran, hain zuzen, Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Bizkaiko 60 abeslari lagun, Athleticen himnoa joko du. Horrez gainera, kontzertu laburra emango du atsedenaldian; besteak beste, «Ospe martxa eta 1. zirkunstantzia» joko du. Ekitaldi hori BOSen 90. urteurrena (1922-2012) ospatzeko programaren barruan dago.

Eraskin bat erantsi da hemen

Haurtxoentzako kontzertuak

Azken bi denboraldietan lortutako arrakastaren ondoren, MUSICALMENTE konpainia portugaldarra, Paulo Lameirok zuzenduta, berriro itzuliko da gure Kontzertuak Familian ekimenera, Haurtxoentzako Kontzertuak txalotuekin.
Haurtxoen, beraien familien eta artisten arteko konplizitate-esperientzia ahaztezina. Bertan, soinuek eta isiltasunek den-denak harrituko dituzte.
Kontzertuak 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoei daude zuzenduta; senideak lagunduta etor daitezke, baina, gehienez ere, 3 pertsona haurtxo bakoitzeko.
SARREREN SALMENTA
Euskaldunako leihatila: 17:00etatik 20:00etara
Prezioa: 7€ orokorra – 6€ (BOSen abonatuak)

Eraskin bat erantsi da hemen

BOSEK LAU KONTZERTU DIDAKTIKO ESKAINIKO DITU BIZKAIAN

Orkestra Lurralde Historiko osora hurbilarazteko filosofiari eutsiz, BOSek, urriaren amaiera aldera, bira bat egingo du Bizkaiko lau udalerritatik, "Moldava – Musikak ibai handi baten ibilbidetik eramango gaitu" kontzertu didaktikoa interpretatuz
 
 

Bilbao Orkestra Sinfonikoak, 2012-2013 denboraldiaren hasieran, jarduera berria abiaraziko du, gazteenei zuzenduriko egitarauaren barruan: Kontzertu Didaktikoak Bizkaitik
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu. 2006az geroztik, Orkestra Bizkai osoan ikusi eta entzun ahal izan da, Ganbera Bizkaitik izeneko programari esker. Izan ere, horren bitartez, eta gure Lurraldeko udalerriekin lankidetzan, formatu txikiko errezitaldiak eskaintzen ditugu, gure orkestrako musikariek interpretatuta. Era berean, ohikoa da urtean zehar BOS orkestra sinfonikoaren formatuan aritzea Bizkaiko zenbait udalerritan. Orain abiarazten dugun jarduera didaktiko honen bitartez, gure Orkestraren kontzertuen eskaintza handitzen dugu, jarduera didaktikoa sartuz.
Urriaren 24, 29, 30 eta 31n Bizkaitik egingo ditugun kontzertuak urrats bat gehiago dira, BOS herritar guztiengana hurbilarazteko konpromisoaren barruan. Urrats hori, gainera, gure jarduera gogokoenetako batean emango dugu, hain zuzen ere, gazteenei zuzenduriko jarduera batean.
4 kontzertu hauetan, lehen hezkuntzako ikasle diren Bizkaiko 2.000 gazte BOSen kontzertu batera joan ahal izango dira. Kontzertu horretan, programa didaktikoa interpretatuko dugu, hain zuzen ere, egin ditugun guztietatik arrakastarik eta harrerarik onena izan duena.
Osagarri gisa, jarduera honetan parte hartuko duten ikastetxeei aldez aurretik bidali zaien gida didaktikoa prestatu da, BOSen kontzertu hauetara etorriko diren ikasleekin aldez aurretiko prestakuntza ahalbidetzeko

Eraskin bat erantsi da hemen

BOSEN 2012-2013KO DENBORALDIAREN IREKIERA KONTZERTUA

BOSek, aste honetan, 2012-2013ko denboraldi sinfonikoa abiaraziko du. Aurtengo denboraldiari "bikaina" adjektiboa jarri nahi izan diogu. Bikaina, gure 90. urteurrena ospatzen jarraitzen dugulako, eta bikaina, denboraldi bakana eta apartekoa eskaini nahi diogulako gure publikoari.

Eraskin bat erantsi da hemen

Serguéi Prokofieven “Romeo eta Julieta” balleta ikusteko sarrerak

2013ko maiatzaren 24an eta 25ean, BOSek Arriaga Antzokiarekin kolaboratuko du Serguéi Sergueievich Prokofieven “Romeo eta Julieta” balletaren produkzioan, Dantzako Konpainia Nazionalarekin. Prezioak 13 eurotik 45 eurora bitartekoak izango dira.
Arriagako txartel-leihatiletan hasi dira dagoeneko sarrerak saltzen, Arriagaren Lagunentzat eta BOSen abonatuentzat. Sarrerak orain erosten dituzten BOSen abonatuek (Denboraldi Osokoak, izan ere, BOSen abonatu txartela aurkeztu behar da nahitaez) %25eko deskontua izango dute sarrera arrunten prezioaren aldean.
Informazio gehiago: hemen
 

2012-2013 Denboraldiaren Aurkezpena

Maiatzaren 11an, goizeko 10:30etan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak 2012-13 denboraldiko programazioa aurkeztuko du. Prentsaurrekoa Bizkaiko Foru Aldundiko prensa aretoan (Foru liburutegia) gauzatuko da , eta bertan izango dira Juan Crisostomo de Arriaga-BOS Fundazioko Presidentea eta Kultura Foru Diputatua den Josune Ariztondo anderea, BOseko Zuzendari Titular eta Artistikoa Günter Neuhold Maisua, Bilboko Udaletxeko Kultur Zinegotzia den Ibone Bengoetxea anderea, eta BOSeko Zuzendari Nagusia Ibon Aranbarri jauna.

Eraskin bat erantsi da hemen

JARDUEREN AURKEZPENA ALOR DIDAKTIKOA 2011-2012

Urteetan zehar, BOS orain dela 24 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musika-didaktikarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2011-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen jarduera didaktikoak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.

Eraskin bat erantsi da hemen