Otsailak 25, asteazkena
Fazil Say BOSekin, eta Nil Venditti zuzendari turkiar-italiarraren gidaritzapean, Madre Tierra kontzertua estreinatzeko Bilbon izango dela aprobetxatuz, Guggenheim Bilbao Museoak Turkiako pianista ospetsuarekin topaketa bat eskainiko du.
BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko du Museoko Entzungelan egingo den topaketa.
Jarduera BOSekin elkarlanean antolatua da, Museoaren TOPArte programaren baitan, eta Lurraren arteak erakusketaren harira aurkeztuko da.
Jarduera ingelesez egingo da, gaztelaniazko itzulpenarekin.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55 min
*Programak aldaketak izan ditzake. Plaza-kopurua mugatua da
Pozarren adierazten dizuegu 2025-2026 denboraldiaren 9. egitarau honetan BOSen musikari berri bat izango dugula:
Ignacio Marino, biola.
Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa diogu BOSekin hasiko duen etapa berri honetan.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetza hitzarmen berria abiatu dute “Kultura artearen grinaz / Cultura por amor al arte” lelopean, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko eta abantaila bereziak eskaintzeko.
Horrela, 25-26 denboraldiko BOSen abonu edo sarrera bat aurkeztuz, 2×1 bat gozatu ahal izango da Bizkaiko Foru-Museoetako sarreran:
• Txakolin Museoa – Txakolingunea
• La Encartada Fabrika-Museoa
• Arrantzaleen Museoa
• Arkeologia Museoa
• Euskal Herria Museoa
• El Pobaleko Burdinola
• Muñatones Gaztelua
• Santimamiñe
Sustapena museo bakoitzean behin erabili ahal izango da.
Gainera, Bizkaiko Foru-Museoak bisitatzen dituztenek sustapen-kupoi bat jasoko dute, eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan aurkeztean, %20ko deskontua izango dute BOSen 2025-2026 denboraldi sinfonikoko edo ganbera denboraldiko programa bakoitzeko bi sarrera erosteko.
Deskontu hau ezin da beste sustapen batzuekin metatu.
Sustapena 2026ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean.
Arrazoi pertsonalak direla eta, Yeol Eum Son piano-jotzaileak bertan behera utzi du BOSen 2025-2026 denboraldiko 9. programan zuen parte-hartzea.
Hala, Simon Trpčeski piano-jotzaile mazedoniarrak hartuko du haren tokia, eta Shostakovich errusiarraren kontzertu hau joko du: piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102. Beraz, ez da aldaketarik egongo aurreikusitako programan.
Nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoa da Simon Trpčeski; izan ere, munduko eszenatoki ospetsuenetan aritu da maisu handien zuzendaritzapeko lau kontinentetako ehun orkestra baino gehiagorekin. Trpčeski bere birtuosismo handiagatik eta adierazpen-ikuspuntu sakonagatik goretsi dute, eta nabarmentzekoak dira bere karisma, askotariko publikoekin konektatzeko duen gaitasuna eta Mazedoniako kultura-ondarea sustatzeko duen konpromisoa.
Erreferentziazko zuzendari askorekin aritu da elkarlanean, besteak beste: Lorin Maazel, Vladimir Ashkenazy, Marin Alsop, Gustavo Dudamel, Gianandrea Noseda, Charles Dutoit, Antonio Pappano, Michael Tilson Thomas, Cristian Măcelaru eta Vasily Petrenko zuzendariekin. Era berean, maila goreneko zuzendarien belaunaldi berriko ohiko kolaboratzailea da, eta horien artean daude Jakub Hrůša, Gabriel Bebeșelea, Dalia Stasevska, Elim Chan, Alpesh Chauhan eta Dima Slobodeniouk.
Bilbora etorri aurretik Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean eta BOSekin batera aritzeko, Trpčeski piano-jotzaileak Makedonissimo proiektua aurkeztuko du Philharmonic Ostrava Chamber Series-en urtarrilaren 19an. BOSekin lankidetzan aritu ondoren, Hong Kongen joko du Liszt hungariarraren Pianorako 2. kontzertua Philippe Jordan zuzendariak gidatutako Hong Kong Philharmonic orkestrarekin batera.
Programa
G. Ligeti — Concert Românesc
D. Xostakovitx — Piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102
P. I. Txaikovski — 5. sinfonia mi minorrean, op. 64Interpretatzaileak
Simon Trpčeski, piano-jotzailea
ABAO Bilbao Operak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bi erakundeen arteko harreman artistiko historikoa sendotzen eta eguneratzen duen eta nork bere entzuleentzako abantailak handituko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
ABAO Bilbao Operak BOS izendatu du bere opera-denboraldien orkestra nagusi. Izendapen horrek bi erakundeek ABAOren 1953ko lehen denboralditik duten etengabeko lankidetza aitortzen du. Lankidetza horri esker, BOSek 75 urtez parte hartu ahal izan du elkarteak antolatutako opera-denboraldi guztietan.
Akordio horren esparruan, BOSek ABAOren orkestra gisa parte hartuko du denboraldi bakoitzeko hiru opera-ekoizpenetan. Hala, obra horiek ABAOk berak prestatu, koordinatu, gauzatu edo ekoitzitakoak izango dira. Era berean, ahal den guztietan, ABAOk BOS ere izango du orkestra gisa denboraldian zehar antolatuko dituen ezohiko kontzertuetan.
Gainera, akordioaren arabera, % 10eko deskontu gurutzatuak egingo dira sarreren erosketan:
ABAOko bazkideek % 10eko deskontua izango dute BOSek antolatutako edozein kontzertutarako sarreretan.
BOSeko abonatuek % 10eko deskontua izango dute ABAOk programatutako emanaldi eta jardueretarako sarreretan.
Akordio horren bidez, ABAO Bilbao Operak eta BOSek zuzeneko musikarekin eta Bilboko eta Bizkaiko kultura-garapenarekin duten konpromisoa indartu dute. Horretarako, harreman historikoari jarraipena emango diote eta entzuleei maila goreneko programazio artistikorako sarbidea erraztuko diete.
Urteko azken txanpa honetan Pedro José Extremiana, tronpeta, Zofia Kwarciany, biolontxeloa, Ara Cividian, biola, eta Jose Garate, kontrabaxua, agurtzea tokatzen zaigu, 30-40 urtez BOSen parte izan ondoren erretiratzen direnak.
Orain hasiko duten etapa berri hau une handiez beteta egotea espero dugu, gure Orkestrarekin bizi izan dituztenak bezala, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu urte hauetan guztietan eskaini duten dedikazioa,
Datorren astelehenean, azaroaren 17an, 10:30ean, prentsaurrekoa egingo da BOSkide, BOSek 2025-2026 denboraldirako prestatu duen kontzertu eta jarduera didaktiko eta sozialen programa, aurkeztek.
Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da BOSen webgune ofizialean eta YouTubeko gure kanalean.
Astelehen honetatik aurrera, BOSkide programari buruzko informazio osoa gure webgunean egongo da eskuragarri.
Bueltan da gure publikoak gehien espero duen hitzorduetako bat: umeentzako kontzertuak!
Beste denboraldi batez, BOSek kontzertu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen du: Pablo Lameiro eta Compañía Musicalmenteren umeentzako kontzertua.
2011an BOSen lehen aldiz aurkeztu zenetik, urteroko hitzordu hori arrakasta eztabaidaezin gisa finkatu da. Lehen aldi hartan, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat kontzertu bat nola eman zitekeen zalantzak sortu ziren. Esperientziak aurreikuspen guztiak gainditzeaz gain, konexio oso berezia sortu du Bizkaiko publikoaren eta musikologo eta pedagogo portugaldarraren artean, laguntzen duen taldearekin batera.
Urtero, sarrerak ordu gutxi batzuetan agortzen dira, eta, beraz, interesatuei lehenbailehen erostea gomendatzen zaie, BOSek azaroaren 28tik 30era bitartean eskainiko dituen saioetako batera joan nahi izanez gero.
Datu praktikoak
Adina: 0-3 urte bitarteko haurtxoak
Iraupena: 45 minutu
Edukiera: 50 haurtxo (gehienez 3 lagun haurtxo bakoitzeko)
Garrantzitsua: aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Bilbao Orkestra Sinfonikoko concertinoa (1982–2002)
1936an Konstantzan jaioa, Varujan Cozighianek Bukaresteko Ciprian Porumbescu Kontserbatorioan ikasi zuen eta Garrabet Avachian biolinista armeniarraren ikaslea izan zen; maisua bigarren aitatzat jotzen zuen. Cozighianen aita armeniarra zen eta, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Konstantinoplan erbesteratu zen, hala, artistak bere bizitzan eta musikan beti izan zuen esfortzuaren, diziplinaren eta sentikortasunaren aztarna.
1982an Bilbora heldu zen Orkestra Sinfonikoan concertino gisa hasteko, eta instituzioarentzat garrantzi handiko unea izan zen. Bi hamarkadatan, artistaren talentua, autoritate artistikoa eta konpromisoa funtsezkoak izan ziren BOSen eraldaketaren eta hazkundearen oinarriak finkatzeko; izan ere, bere zorroztasunak, eskarmentuak eta profesionaltasunaren ereduak aztarna sakona utzi zuten zenbait musikari-belaunalditan.
Cozighianentzat Bilbo helmuga profesionala baino askoz gehiago izan zen. Hemen aurkitu zituen bere bigarren etxea eta maitasunez hartu zuen komunitatea. «Errumaniarrak eta bilbotarrak neba-arrebak gara —esaten zuen—, baten laguna baldin bazara, guztien laguna zara».
Gaurkoa egun samina da Bilbao Orkestra Sinfonikoarentzat.Florina, bere emaztea, Paul, bere semea, eta lagun maite guztiak galeragatiko atsekabean laguntzen ditugu eta aitortza egiten diogu bere lanak, arteak eta gizatasunak gure orkestraren historian eta nortasunean izandako garrantziagatik.
Bere ondarea betiko egongo da gure memorian eta musikan.
Zikloa: Bakarlari Handiak Errezitaldian
Urriak 20, astelehena · 19:30
Euskalduna Jauregia
Aste honetako programa sinfonikoan izan duen parte-hartze bikain eta txalotuaren ondoren, Ramon Tebar maisuak eta Sasha Cooke mezzosopranoak BOSen ganbera denboraldiari hasiera emango diote, bere konplizitate artistikoa eta sentsibilitate musikal bikaina erakutsiko dituen errezital bikain batekin.
Bakarlari Handiak Errezitaldian zikloko lehen kontzertu honetan, bi artistek soinu-bidaia bat proposatzen dute bi unibertso sortzailetan zehar.
Alde batetik, Estatu Batuetan beren bizitza artistikoaren zati bat garatu zuten konpositore europarrena — Rachmaninov, Korngold edo Weill, esaterako —, edo, Alma Mahler bezala, haiengan eragin sakona izan zutenak.
Bestetik, sortzaile iparramerikarrena, beren musika sustrai kultural anitzen elkartzetik sortu zutenena: Europako tradizio sinfonikoa eta herrikoia eta musika afroamerikarra, bluesa edo jazza bezalako estilo eragingarriak sorraraziko zituena.
Emaitza ahotsaren eta pianoaren bidez adierazitako aniztasunaren eta aberastasun kulturalaren balioa ospatzen duen proposamena da. Ekitaldia Manuel de Fallaren eta Georges Bizeten obrekin amaituko da, Atlantikoaren bi aldeetako sentsibilitateak eta tradizioak batzen dituen programa baten amaiera argitsu gisa.
Egitaraua
Rachmaninov — 12 romanzas Op. 12, Lilacs
Mahler — 5 Lieder, Laue Sommernacht
W. Korngold — 3 Lieder Op. 22, Was Du mir bist?
Weill — Youkali
Mahler — Rückert Lieder (selección)
Copland — Old American Songs, At the River
Tilson Thomas — Grace
Adams — Nightsongs, Prayer
Ives — Five Street Songs, Circus Band
Barber — Four Songs Op. 13, Sure on this shining night
de Falla — Siete canciones populares españolas (selección)