Gure denboraldi sinfonikoko amaierako kontzerturako azken orduko sarrerak

Azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia amaitzen dugu gure denboraldi sinfonikoan.

Azken orduko sarrerek deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, promozioa denboraldi sinfonikoko azken saioaren lehen egunari zuzentzen zaio:

17. abonua (ekainak 3).

Gehienez azken orduko 50 sarrera jarriko ditugu salgai, egun horretako emanaldi bakoitzerako.

Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Erosketa ezin da 2 sarrera baino gehiagokoa izan pertsona eta funtzio bakoitzeko.

Azken orduko sarrerak leihatilan eros ditzakezue, baita online ere, gure webgunearen bidez.

Webgunean deskontuarekin erosteko, sustapen-kode hauek sartu beharko dira:

17. abonua:

Osteguna 2021/06/03 12:00etan = BOSORK1701
Osteguna 2021/06/03 19:30etan = BOSORK1702

Egungo osasun-egoera dela eta, eta erosketa-prozesua arintzeko, on line erostea gomendatzen dugu, baita kreditu-/zordunketa-txartelarekin ordaintzea ere.

Etorkizuneko promozioen berri emango dugu gure webgunearen bidez.

Kontzertua familian: Zirku Soinua!

Datorren ekainaren 11n, kontzertua familian emango dugu, zirku batean jaio arren, bertan bere lekua aurkitzen ez duen haur baten istorioarekin.

Hartmannen “Feliperen historia” ipuinean oinarritutako lan honetan, Felipe beraren eta tronboiaren eskutik, Zirkuaren unibertso alai, zaratatsu eta koloretsuan barrena ibiliko gara, munduko ikuskizunik handienean.

Kontzertua euskaraz izango da, eta Hartmann, Dukas, Fucik, Offenbach, Shostakovich eta Khachaturianen lanak izango dira entzungai.

Gogoratzen dizuegu musukoa eramatea derrigorrezkoa dela entzule guztientzat, 6 urtetik beherako umeentzat ere.


Bilbao Orkestra Sinfonikoa (haize eta perkusio sekzioak)
Ignacio García-Vidal, zuzendaria
Ana Hernández-Sanchiz, narratzailea eta gidoigilea
Alfonso Alonso “Rufus Handia”, malabarista

Euskalduna Jauregia.
4 eta 8 urte bitartean gomendatua.
Gutxi gorabeherako iraupena: 50’
Euskaraz
Ekainak 11
Euskalduna Jauregia.  18:30 h.

Sarrerak erosi

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 16. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

16. Abonua (maiatzak 20 eta 21).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
16. Abonua:

  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1601
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1602
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1603

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Gure kontzertuetara etortzeko murrizketak bukatu dira.

Alarma egoera bukatuta , bukatzen dira baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko, eta Erkidego barruko mugikortasunerako ezarritako murrizketak.

Maiatzaren 9tik aurrera, pertsona guztiak etor daitezke iada gure kontzertuetara.

Azken berriei buruzko informazioa gure webgunean izango duzue.

Edozein argibide behar baduzu, zure esanetara gaituzu.

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 15. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

15.Abonua (maiatzak 6 eta 7).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
15.Abonua:

  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1501
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1502
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1503

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 14. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

14. Abonua (apirilak 29 eta 30).

Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

14. Abonua:

  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1401
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1402
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1403

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 13. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua:

  1. Abonua(apirilak 22 eta 23).

Aipatu egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke.

Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online, gure webgunean.

Webgunean deskontuarekin erosteko, ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:

  1. abonua:
  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1301
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1302
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1303

Egungo egoera sanitarioa ikusirik, eta erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.

Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.

Bilboko itxiera perimetrala. 2021-04-13

Indarrean dagoen araudiak aurrikusitako osasun parametroak gainditu direnez, Bilboko udalerrian pertsonak sartzea eta ateratzea  murriztu egin da 2021-04-13tik aurrera.  Ondorioz, aipatutako murrizketak irauten duten bitartean, bizilekua Bilbotik kanpo finkatuta duten pertsonek ezin izango dira Orkestrak programatutako kontzertuetara etorri.

Murrizketa-aldian, abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da  aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

ETB2k gure 11. egitaraua emango du larunbat honetan

Larunbat honetan, apirilaren 17an, 11: 00etan. ETB2k martxoaren 18an eman genuen kontzertua eskainiko du, gure denboraldiaren 11. Egitarauari dagokiona.

Ondoren, bideoa partekatuko dugu Youtubeko gure kanalean.

Egitaraua

F. Mendelssohn, Kontzertua biolin eta orkestrarako mi minorrean Op. 64.
F. Poulenc, Sinfonietta.

Soyoung Yoon, biolina.
Johannes Debus, Zuzendaria.

Apirilaren 19an eskainiko da azaroan bertan behera geratu zen lehenengo Ganbera-kontzertua

Bere garaian iragarri genuen bezala, Ganbera Denboraldiko azaroaren 9ko kontzertua bertan behera geratu zen, bertan parte hartu behar zuen musikarietako bat berrogeialdian zegoelako.

Horiek horrela, apirilaren 19an berreskuratuko dugu bertan behera geratu zen kontzertua, aurreikusitako parte hartzaile eta programa berberekin