Kategoria: aktibitateak
BOSlaris VIII
Etxean bakarrik jotzeak aspertzen zaitu?
Bueltan da BOSlaris, musikari amateurrentzako ganbera-musikan hasi, praktikatu eta hobetzeko prestakuntza-programa aitzindaria. BOSlarisen bitartez, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eszena profesionalaz bestelako gizarteko esparruetan musikaren praktika sustatu nahi du, baita BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarri ere, eszenatokiaren eta publikoaren arteko banaketa hautsiz.
Informazio gehiago eta izena emateko: https://bilbaorkestra.eus/eu/boslaris/
BOSlaris VII
Etxean bakarrik jotzeaz nekatuta?
Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.
Informazio gehiago eta inskripzioak: https://bilbaorkestra.eus/eu/boslaris/
Adoptatu musikari bat
Romeo y Julieta-Sergei Prokofiev
Ana Hernández koordinazioa eta aurkezpena
Sorkuntza prozesu honetan, BOSeko musikariek ikastetxeetako ikasleekin kolaboratzen dute, lan handi baten inguruan.
Gizarte-tailerrak
LANTEGI BATUAK. erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.
ADSIS BESTALDE. fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.
ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik. Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.
GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.
TAILERREN HELBURU OROKORRAK
Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta).
Olga Sánchez
Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza 