Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez.

Edurne Urutxurtu ahotsa, pianoa eta akordeoia.
Laguntzaileak:
Malen Zobaran trikitixa, ahotsa eta pandero.
Shanti Basauri gitarra.

Leku-kopurua: 60 pertsona (20 haurtxo + gehienez 2 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Iraupena 45′
0–3 urte
Prezioa: 7€
Haurtxo bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurtxoarekin datozen pertsonei (bi gehienez).


Datak

Urtarrilak 28 – 10:00
Urtarrilak 28 – 11:30

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoa.

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin BOSaren entseguetarako aretoan.

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

4-8 urte
Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko
Iraupena: 75 min.
Hizkuntza: elebiduna euskara / gaztelania.
Prezioa: 7€
Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurrarekin datozen pertsonei (bi gehienez).


Datak

Urtarrilak 14 – 11:30
11 de febrero – 11:30
Martxoak 11 – 11:30
Martxoak 25 – 11:30

Bisita BOSera

Ikastetxeen hiru bisita BOSen bulegoetara (bisita orkestraren entsegura, instrumentuen biltegietara, entsegu aretoetara eta auditoriumera).

Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso.
Dohainekoa.

Fechas disponibles

Urtarrilak 24
Otsailak 24
Martxoak 28

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. OSaren entseguetarako aretoa.
Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus

Talleres sociales

TAILERREN HELBURU OROKORRAK

Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta).

Elena Pérez Sáez de Buruaga
Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza.

Dohainekoa.
Elkarte eta talde zehatzei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso.
Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus.


Lantegi Batuak logo

LANTEGI BATUAK. erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.

Adsis logo

ADSIS BESTALDE. fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.

Askabide logo

ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik. Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.

Gizakia logo

GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.

BOSek “hiriko enbaxadorearen” saria jaso du

“Bilboko ospetsuen”sariak banatu eta aintzatespenak ezagutzera emateko ekitaldiaren baitan, abenduaren 15ean, udalak BOS saritu zuen “hiriko enbaxadore” gisa, orkestraren mendeurrenaren urtean.

Aintzatespenak entregatzeko ekitaldia Udaletxeko Arabiar Aretoan egin zen, non udal korporazioak Bilbao Orkestra Sinfonikoa aintzatetsi zuen, haren ibilbidearekin Bilboren izen ona zabaltzen laguntzeagatik.

Alkateak, Juan Mari Aburtok, “beste ehun urte” opa zizkion orkestrari, eta saria eman zion BOSen zuzendari nagusi Ibon Aranbarriri. Hark eskerrak eman zizkien ehun urte hauetan BOSen alde hainbat esparrutan lan egin duten pertsona guztiei.

Eskerrik asko!!!

Orkestraren argazki berriak

Jadanik eskuragarri dituzu BOSen argazki berriak. Argazkiok BOSen egoitzaren inguruan egin ziren, eta Orkestra bere mendeurrenean hilezkortzen dute. Argazkien atzealdeak mendeurrenaren horma-irudia, Bilbao Itsasmuseum (zeinaren laguntza eskertzen baitugu) eta Euskalduna Jauregia bera izan dira. Azken hori Orkestraren egoitza da, hain zuzen ere.

Argazki-saioek ikusmin handia sortu zuten hirian. Jende begiluzea eta zaletua ere hurbildu zen musikarien taldearengana eta gure zuzendari titularrarengana, autografoak eskatu eta guzti.

Emaitzak bikainak izan dira eta guztiokin partekatu nahi ditugu.

Ikusi argazkiak.

Bueltan dira Boslariak, ez dituzu galduko, ezta?

BOSek BOSlarien IX. edizioa antolatu du, ganbera-musika egiten hasteko, praktikatzeko eta hobetzeko prestakuntza-programa bat, musikari amateurrei zuzendutakoa.

Programa horren bidez, agertokiaren eta publikoaren arteko arrakala gainditu nahi dugu, musika profesionalaz haratago gizartearen beste esparru batzuetan ere musika egitea sustatzeko. Horretarako BOSen irakasleekin eta zaletuekin loturak ezarriko dira.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko

Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari

Guk ere bat egin nahi dugu Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak jaso dituen ondo merezitako zorion-adierazpenekin; izan ere, Grammy Latino saria lortu du moldaketa onenaren kategorian, «El plan maestro» abestian egindako lanagatik.

Urteetan zehar, ohikoa izan da Fernando Velázquez Orkestraren podiumean ikustea. Gure “Kontzertu didaktikoen” baitan, Zipi eta Zape filmerako idatzi zuen soinu-bandaren interpretaziotik hasita, elkarrekin egin dugun Ura Bere Bidean kontzertu jendetsura, aurtengo urrian eskaini genuena.

Zorionak, Fernando.

«100 urte musika egiten», BOSen komikia

BOSek «100 urte musika egiten» komikia aurkezten dizue. Aurten, gure mendeurrenaren zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu ditugun proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera.

Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, Orkestraren lehen kontzertua zuzendu zezan, eta ordutik zuzendariz zuzendari igaro da gaur egunera iritsi arte.

Istorio honek Orkestra gizartearekin lotzen du, zeinean jaio baitzen eta bizi baita.

Komikia Bizkaiko udalei, kontserbatorioei, musika-eskolei eta udal-liburutegiei banatuko zaie, eta pdf formatuan egongo da eskuragarri hementxe bertan, BOSen webgunean.

Komikia deskargatu