Zure iritzia funtsezkoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) hobetzeko
Bilbao Orkestra Sinfonikoan hausnarketa estrategikorako prozesu bat martxan jarri dugu datozen 2024-2030 urteetan gure jarduna gidatuko duten erronkak zehazteko.
Horretarako, gure kontzertuetara joaten den publikoaren laguntza izan nahi dugu, baita Bizkaiko herritar guztiena ere. Helburua Bilbao Orkestra Sinfonikoari buruz duzuen iritzia ezagutzea da, egungo ikuspegitik, baina arreta berezia jarriz datozen urteetan: zer mantendu behar dugun, zer hobetu, …
Horretarako, inkesta bat prestatu dugu formatu digitalean, eta telefonotik edo ordenagailutik bete dezakezue.
Inkesta abendu osoan egongo da aktibo, eta gure kontzertuetako digitala esku-programetatik, gure webgunetik eta esteka honetatik eskuratu ahal izango da: Inkesta

LANTEGI BATUAK. erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.
ADSIS BESTALDE. fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.
ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik. Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.
GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.