Emozioetan Zehar Bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria
Soinuak Haizean + Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS, konpainia
Leire Orbe, aktorea
Irene Delgado-Jiménez, zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Adina: 6 urtetik aurrera
Prezioa:
Dohainekoa. | Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso.
Ikuskizun musikal honetan, Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken musikaz lagunduta, besteak beste.
7 emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta atrezzo koloretsu batekin irudikatuko ditugu, soinuzko eta ikusizko bidaia batean. Elementu horiei esker, Emoziok batetik bestera ibiliko da, eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz… Handiek eta txikiek ikasi eta dibertituko dira musika bidaia zoragarri honetan!
