BOSek bi kontzertu emango ditu jendaurrean, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean

Konfinamenduaren ondoren, BOS jendaurrean arituko da berriz; hain zuzen, bi ganbera kontzertu emango ditu, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean. Bata, Jesús Guridiri eskainia eta bestea, berriz, Ludwig Van Beethoveni.

COVID-19aren eraginez izandako konfinamendu luzean, BOSek lanean jarraitu du, eta jarraitzaileekin harremanetan jarraitu du, birtualki, sare sozialen bitartez. Orain, agertokira itzuliko gara, jendaurrean jotzera, Arriaga Antzokiak ekainerako antolatu dituen jardueretan parte hartuko dugu-eta. Hain zuzen, hil honetan, ekainean, bat egiten dute konfinamenduaren ondoren ekitaldiak egiteko aukerak eta Antzokia sortu zeneko 130. urteurrenak.

Hala, hiru hilabetez «jarduera digitalean» aritu ondoren, BOSek zuzeneko eta jendaurreko jarduerari berrekingo dio.

Antzokiaren eta Orkestraren arteko lotura sakona da, eta ia mende bat luze: Antzoki horretan eman zuen BOSek lehen kontzertua, 1922ko martxoaren 8an. Ez da harritzekoa, beraz, ekain honetan Arriagan eskainiko diren 19 emanaldiz osatutako zikloan parte hartzea.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bi ganbera programarekin hartuko du parte. Lehena, Jesús Guridiri eskainia, ekainaren 19an, eta bestea, Beethoven ardatz duena, ekainaren 26an. Kontzertu bakoitzean, Orkestrako musikariek osatutako bi ganbera taldek hartuko dute parte.

Konfinamenduak eragin duen bat-bateko etena igarota, bi kontzertu hauek dira jarduerara itzultzeko lehen urratsak, eta abuztuan eta irailean etorriko dira hurrengoak; 2020-2021eko denboraldi sinfoniko berriaren atariko gisa balioko du. Hain zuzen, laster aurkeztuko dugu denboraldia.

Desiratzen gaude ikusleekin elkartzeko, horien aurrean jotzea baita gure izateko arrazoi nagusia.

BOSen egitarauak, Arriaga Antzokian (2020ko ekaina)

Ekainak 19

Jesús Guridiren ganbera musika

kuartetoa Sol Maiorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Pablo Val
Bibolina: María Díaz-Caneja
Biola: Asier Arabolaza
Biolontxeloa: Diego Val


2. kuartetoa La minorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: David García
Bibolina: Claudia Bak
Biola: Isabel Aragón
Biolontxeloa: Ignacio Araque

Ekainak 26

Ludwig Van Beethovenen ganbera musika

“Canzona di ringraziamento offerta alla divinità da un guarito”. 15. kuartetoa, op. 132-ren Molto adagio

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Bibolina: Samuel García
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente

Septeto para vientos y cuerdas en Mi bemol mayor, op. 20

Septeto de viento y cuerda de la Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente
Kontrabaxua: Christoph Filler
Klarinetea: Carlos García
Fagota: Pedro Pardo
Tronpa: Luis Fernando Núñez

BOSEN 2020-21 DENBORALDIAREN AURKEZPENA ZUZENEKO PRENTSA AGERRALDIA

Ostiralean, ekainaren 12an, 10:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 2020-2021 denboraldia aurkeztuko du prentsaurrekoan. Interesa duten pertsona guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute, Orkestraren webgunean (www.bilbaorkestra.eus) eta Youtubeko eta Facebookeko orrialdeetan.

Prentsaurrekoan hurrengoek hartuko dute parte:

  • Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatua eta BOSeko presidentea
  • Erik Nielsen,  BOSeko zuzendari titularra*
  • Ibon Aranbarri, BOSeko zuzendari nagusia
  • Borja Pujol, BOSeko zuzendari teknikoa

*Une honetan joan-etorriak egiteko ezarrita dauden mugen ondorioz, Erik Nielsenek bideo-konferentzia bidez parte hartuko du.

Prentsaurrekoaren hasieran, BOSeko musikariek osatutako hari boskote batek hartuko du parte, eta Franz Peter Schubert musikagilearen Kintetoa harirako Do Maiorrean Op. 163 obrako Adagioa joko dute.

Giulia Brinckmeier, concertinoa
Laura Delgado, biolin bakarlaria II
Lander Etxebarria, biola bakarlaria
Teresa Valente, biolontxelo bakarlaria
Diego Val, biolontxelo bakarlaria

Argibide gehiago

BOSek bulegoak jendaurrera berriz irekiko ditu

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN BULEGOAK EKAINAREN 1EAN (ASTELEHENA) IREKIKO DITU ATEAK

Datorren astelehenetik aurrera (ekainak 1), BOSen bulegoak irekita egongo dira jendeari aurrez aurreko arreta emateko, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Behar diren prebentziozko neurriak hartu dira, bai segurtasun-tarteari bai higieneari dagokienez, eta 4 pertsonako gehienezko edukiera ezarri da.

Edonola ere, gogorarazten dizuegu BOSekin harremanetan jar zaitezketela telefono bidez (944 035 205) edo e-mail bidez (abonados@bilbaorkestra.eus).

Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenak jarduera artistikoa bertan behera uztera behartu gintuen, martxoaren 13an. Gure bulegoak itxita daude, eta administrazioko langileak urrutitik ari dira lanean, lan-jarduerari eusteko eta langileei gomendatutako konfinamendua errazteko.

Aurrekoaren arabera, kontzertu hauek bertan behera utzi behar izan ditugu:

DENBORALDI SINFONIKOA

  • 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
  • 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
  • 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)
  • 15. Egitarau sinfonikoa. (maiatzak 14 eta 15)
  • 16. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 4 eta 5)
  • 17. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 11 eta 12)

GANBERAKO DENBORALDIA

  • 8. Kontzertua (martxoak 16)
  • 9. Kontzertua (apirilak 20)
  • 10. Kontzertua (ekainak 8)
  • 11. Kontzertua (ekainak 15)

KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN

  • “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.

Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:

ABONUAK

Helbideratutako abonuak:

  • Martxoan eta apirilean bertan-behera utzitako kontzertuak: Itzuli dugu iada, banku-transferentzia bidez, kontzertu horiei dagokien zenbateko proportzionala.
  • Maiatzean eta ekainean bertan-behera utzitako kontzertuak: Kontzertu horien zenbateko proportzionala denboraldiaren amaieran itzuliko dugu, banku-transferentzia bidez.

Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuek, aukera hauek dituzte:

  • Dirua itzultzeko kontu-zenbaki bat adieraztea, edo
  • Itzulketa gure bulegoetan jasotzea, berriro irekitzen direnean.

SARRERAK

Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.

Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira, berriro irekitzen direnean.

Maitasunez betetako agurra

Ondorengo gure bi musikariek erretiroa hartu dute: Alde batetik Nigel Wareham, orkestrako biolinen lerroan 38 urtez parte hartu ostean , eta bestetik Eliza Pascu, biolontxeloen lerroko partaide 32 urtez izan ondoren.

Zoriona opa diegu hastera doazen etapa berrian, eta bihotz-bihotzez eskertzen dizkiegu bere onena emanez gurekin musika egiten igarotako hiru hamarkada pasatxoak.

Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

Koronabirusaren prebentzio eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Bilboko Orkestra Sinfonikoak ondorengo kontzertuak bertan behera utzi ditu:

DENBORALDI SINFONIKOA

  • 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
  • 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
  • 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)
  • 15. Egitarau sinfonikoa. (maiatzak 14 eta 15)

GANBERAKO DENBORALDIA

  • 8. Kontzertua (martxoak 16)
  • 9. Kontzertua (apirilak 20)

KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN

  • “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)

 

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.

Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:

 

ABONUAK

Martxoan eta apirilean ezeztatutako kontzertuak: abonatutako pertsonei jada transferitu zaie kontzertu horiei dagokien zenbatekoa (banku-transferentzia).

Maiatzetik aurrera kontzertuak: denboraldiaren amaieran abonatutako pertsonek kontzertu horiei dagokien zenbatekoa jasoko dute (banku-transferentzia).

Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuei, itzulpena egiteko, beraien kontu korrontearen zenbakia adierazteko eskatzen diegu.

SARRERAK

Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.

Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira.

BERTAN BEHERA GERATZEN DA AMANCIO PRADAREN EGITARAUA

Bertan behera uzte hau , pairatzen dugun osasun egoeraren ondorioa da. Gogorarazten dizuegu atzo iragarri genuela 12. egitarau sinfonikoa, eta ganbera denboraldiko 8. kontzertua ,bertan behera geratu zirela .

Koronabirusaren prebentzio eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Bilboko Orkestra Sinfonikoak 13. egitarau sinfonikoa (martxoaren 26 eta 27ko kontzertuak) bertan behera uztea erabaki du. “Cantico espiritual” deritzon egitarau honetako bakarlaria, Amancio Prada abeslaria zen.

Halaber , gogorarazten dizuegu atzo iragarri genuela 12.egitarau sinfonikoa (martxoaren 19 eta 20ko kontzertuak) eta ganbera denboraldiko 8. Kontzertua (martxoaren 16) bertan behera geratu zirela.

Hala artistak nola Orkestrak berak asko sentitzen dute kontzertuak bertan behera uztea, eta barkamena eskatzen diete, zinez, kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei.

Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratzeko erabilitako bide bera erabilita.

Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue astelehenetik aurrera.

BOSaren bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 94 403 52 05

Bertan behera Zachariasen kontzertua eta Ganbera denboraldiko 8.a

Denboraldi sinfonikoko 12. egitaraua (martxoaren 19 eta 20ko kontzertuak) bertan behera geldituko da Christian Zacharias zuzendari eta bakarlariaren gaixotasun bat tarteko. Orkestrari egiaztagiri mediko bat helarazi dio, ezin izango duela egon justifikatzeko.

Hala artistak nola Orkestrak berak asko sentitzen dute kontzertuak bertan behera uztea, eta barkamena eskatzen diete, zinez, kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei.

Halaber, osasun agintarien jarraibideei ahalik eta ondoen jarraitzeko, BOSek erabaki du martxoaren 16ko (astelehena) Ganbera denboraldiko 8. kontzertua bertan behera uztea.

Sarreren zenbatekoa itzuli egingo da, eskuratzeko erabilitako bide bera erabilita. Informazio gehiagorako, gure bulegoetara jo dezakezue bihartik aurrera.


Gaurkotzea: 13. egitarau sinfonikoa ere bertan behera geratu da. Aipatu egitaraua martxoaren 26 eta 27rako aurrikusita zegoen , Amancio Prada bakarlariaren parte hartzearekin.


BOSen bulegoen ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Telefonoa: 94 403 52 05

BOSlaris VII

Etxean bakarrik jotzeaz nekatuta?

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Informazio gehiago eta inskripzioak: https://bilbaorkestra.eus/eu/boslaris/